HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioen...

Prentsa-oharra 2023/02/16

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (ECOMEX). Abendua 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioen errekor historikoa: 32.500 milioi euro baino gehiago esportatu dira 2022an

2022an kanpo-merkataritzaren saldoak 3.127 milioi euroko superabita izan zuen eta estaldura-tasa % 110,6koa izan zen

Euskal AEko ondasunen esportazioak 32.538 milioi eurokoak izan ziren guztira 2022an, Eustatek landutako datuen arabera. 2021arekin alderatuta, esportazioak % 26,8 igo dira, iaz merkaturatutako 25.665 milioi euroekin alderatuta, produktu energetikoak % 108,8 eta ez-energetikoak % 22,2 igo direlako.

Zifra horri esker, esportazioen aurtengo datua erregistrorik onena da serie historikoan eta sobera gainditzen ditu 2018ko 25.788 milioiak, % 26,2 gehiago, orain arte esportazio-balio handiena izan duen urtea.

Inportazioen kasuan (29.411 milioi) igoera % 39,7koa da 2021arekin alderatuta. Inportazio energetikoak % 88 igo ziren, eta ez-energetikoak, berriz, % 26,3. Inportazioei dagokienez ere serie historikoaren baliorik handiena da eta, hain zuzen ere, aurreko urteak, 2021ek jarraitzen dio, 21.060 milioiko zenbatekoan inportatu baitziren ondasunak urte horretan.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. 2022

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 20212022Gehikuntza (%)20212022Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
GUZTIRA25.665.43432.538.40726,821.059.90929.411.49239,7
ENERGIAZKO GAIAK1.365.1262.850.743108,84.567.7978.586.03788,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK24.300.30829.687.66422,216.492.11220.825.45526,3
       
ARABA / ÁLAVA      
GUZTIRA7.340.4599.341.94027,34.529.9415.721.55226,3
ENERGIAZKO GAIAK3.3258.034141,63.8744.74422,5
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK7.337.1349.333.90627,24.526.0675.716.80826,3
       
BIZKAIA      
GUZTIRA10.204.98313.291.76030,211.879.64117.971.26651,3
ENERGIAZKO GAIAK1.350.7412.826.339109,24.548.1568.563.07688,3
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK8.854.24210.465.42118,27.331.4869.408.18928,3
       
GIPUZKOA      
GUZTIRA8.119.9929.904.70722,04.650.3265.718.67423,0
ENERGIAZKO GAIAK11.06016.37048,015.76818.21715,5
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK8.108.9319.888.33721,94.634.5595.700.45823,0

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2023ko Otsailaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2022an % 110,6ko estaldura-tasa eta 3.127 milioiko merkataritza-saldo positiboa lortu dira, produktu ez-energetikoen saldoak (8.862 milioi euro) 5.735 milioiko energia-produktuen saldo negatiboa moteltzea lortu duelako.

Lurralde-mailan, esportazioen urte bikaina ere islatzen da bakoitzean, hirurek maximo historikoak markatzen baitituzte. Bizkaia da, 13.291,8 milioirekin (guztizkoaren % 40,8) esportazioen bultzadari gehien laguntzen diona, ondoren Gipuzkoa dator (9.904,7 milioi) eta azkenik Araba (9.341,9 milioi).

Bizkaiko esportazioek, gainera, urte arteko hazkunderik handiena izan dute (% 30,2), 2021ean baino 3.086,8 milioi gehiago. Araban, igoera % 27,3koa izan da (2.001,5 milioi gehiago) eta Gipuzkoan % 22,0koa (1.784,7 milioi gehiago).

Esportatutako produktu mota kontuan hartuta, ikusten da hazkundeak izan dituztela bai “Produktu energetikoen” esportazioek (1.485,6 milioi gehiago), bai “Produktu ez-energetikoen” esportazioek (2021ean baino 5.387,4 milioi gehiago).

Gehien saltzen diren hamar produktuek (partida arantzelarioak) guztizkoaren % 41,1 biltzen dute, 13.381,4 milioirekin.

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Abendua 2022

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA32.538.407
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak2.637.316
22710Petrolioaren olio finduak2.620.576
38708Automobilentzako zati eta osagarriak2.108.046
48704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak1.714.428
54011Kautxuzko pneumatiko berriak1.220.563
67216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak871.718
77304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak674.663
88481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako570.630
99990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak501.445
1076060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak462.037
118603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako458.431
127326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak422.277
137228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak380.073
147222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak371.005
157306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak315.889
167308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko280.405
178504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina272.880
188483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.268.677
198428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.257.561
207325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk253.880
217601Landu gabeko aluminioa250.420
221518Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)245.283
238544Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak244.794
243826Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin237.990
252204Ardoa, mahats freskoarena235.672

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Otsailaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

“10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” dira Euskal AEko esportazio-bolumen handieneko partida, 2.637,3 milioi esportatuta eta % 25,7ko hazkunde-tasarekin.

Gehien igo diren produktuen artean, nabarmentzekoak dira “Automotorrak trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako”, % 1.233,7rekin eta 458,4 milioi esportaturekin; “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak” (% 105,9 eta 674,7 milioi) eta “Petrolio-olio finduak” (% 122,4, 2.620,6 milioirekin).

Beste gehikuntza garrantzitsu batzuk honako hauek izan dituzte: “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak”, “Merkantziak garraiatzeko ibilgailu automobilak”, “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” eta “Kautxuzko pneumatiko berriak”, % 32,5eko, % 13,0ko, % 20,5eko eta % 16,4ko aldakuntza positiboekin.

Aipamen berezia merezi dute “Biodiesela eta bere nahasteek” (% 126,1, 238 milioi esportatu baitira) eta “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziek” (% 119,3, 2022an metatutako 501,4 milioiko metatuarekin).

Euskal AEko inportazioen metatua 29.411,5 milioi euro ingurukoa izan da 2022an. Urte arteko zifra hori alderatuta, ikusten dugu 8.351,6 milioitan gainditzen duela 2021eko aldi berean erregistratutakoa. % 39,7ko igoera horren arrazoia da, hein handi batean, Bizkaiko lurraldean (17.971,3 milioiko inportazioak) % 51,3ko hazkundea izan dela, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 6.091,6 milioi gehiago. Inportazioek ere gora egin dute Araban (% 26,3, 1.191,6 milioi euro gehiagorekin) eta Gipuzkoan (% 23,0ko igoera eta 1.068,3 milioi euro gehiago); inportatutakoaren balioa bi lurralde horietan 5.721,6 eta 5.718,7 milioikoa da, hurrenez hurren, eta haien artean ia 3 milioi euroko alde txikia dago.

“Produktu energetikoen” inportazioa aurreko urtekoa baino % 88 handiagoa da, eta “Produktu ez-energetikoena” % 26,3 handiagoa.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2022an, 3.127 milioi euroko saldo positiboa izan zuen, eta, horri esker, estaldura-tasa positiboa mantendu zen, % 110,6koa.

Jatorriko/helmugako herrialdeak 2022an

Esportazioen helmugako herrialdeen sailkapenaren buruan Alemania dago (5.000 milioi), ondoren Frantzia (4.958 milioi) eta, urrunago, Estatu Batuak (2.258 milioi), Herbehereak (2.011 milioi) eta Erresuma Batua (1.983 milioi). Horrela, bost herrialdeen artean esportazioen ia % 50 biltzen dira.

Beste herrialde garrantzitsu batzuk hauek dira: Italia (1.753 milioi), Belgika (1.747 milioi), Portugal (1.468 milioi) eta, urrunago, Polonia (738 milioi) eta Txina (712 milioi). Azken hamar horien artean, gure esportazioen helmuga nagusiak % 69,5 dira.

Inportazioei dagokienez, Alemania (3.770 milioi inportatu) eta Frantzia (2.466 milioi inportatu) dira, berriz ere, merkataritza-harremanen buru. Frantziatik oso hurbil dago Txina (2.166 milioi). Urtean mila milioitik gorako balioak dituzten beste herrialde batzuk Italia eta Herbehereak dira, bakoitza 1.326 eta 1.134 milioikoa. Mexiko (981,9 milioi), Erresuma Batua (965,6 milioi), Errusia (813,2 milioi), Irlanda (740,4 milioi) eta Belgika (718 milioi) gehituz gero, jatorriko hamar herrialdeek 15.081 milioi euro metatu dituzte guztira, hau da, inportatutako guztiaren % 51,3.

Estaldura-tasak % 132,6 dira Alemanian, eta % 201,1 Frantzian. Estatu Batuen kasuan, aurten % 107,8ra iristea lortzen da, eta, horrela, balantza komertzial pixka bat positiboa eratzen da herrialde horrekin alderatuta, hilabete batzuetako defizitaren ondoren. Herbehereetan tasa % 177,3koa da eta Erresuma Batuan % 205,4koa.

ARABA. 2022. urteko esportazioak

Araban, esportazioak % 27,3 hazi dira, neurri handi batean “10 pertsona baino gutxiagoko turismoek” izandako hazkundean oinarrituta (urte arteko % 26,9, 2.610 milioi esportatu dira guztira, eta Arabako esportazio guztien 27,9 dira), “Merkantziak garraiatzeko ibilgailu automobilek” izandakoak (% 13,5, 1.711,5 milioi, eta Arabako guztizkoaren % 18,3), “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak” (% 242,1, 582,2 milioi esportatu baitira), “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak ” (% 43,9 eta 576,9 milioi) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (432 milioi esportatu dira eta % 18,0ko igoera izan dute).

Arabako esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Urteko metatua (p). Abendua 2022

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA9.341.940
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak2.609.963
28704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak1.711.494
37304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak582.172
48708Automobilentzako zati eta osagarriak576.875
54011Kautxuzko pneumatiko berriak432.042
62204Ardoa, mahats freskoarena211.213
77306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak209.003
88309Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk135.251
98807Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak108.787
107404Kobrezko zakarrak eta hondakinak88.541
117228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak82.537
128537Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak79.360
137218Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin71.430
143917Plastikozko hodiak eta hoditeriako osagarriak (junturak, ukondoak, lotuneak, errakorrak)63.512
152105Izozkiak, kakaoarekin barne59.321
167222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak58.538
177616Aluminiozko manufakturak: burdin sareak, puntak, torlojuak, azkoinak, errematxeak, larakoak eta antzeko gaiak57.984
188483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.57.364
199306Bonbak, granadak, torpedoak, minak, misilak, kartutxoak eta gainerako munizioak, jaurtigaiak eta horien zatiak55.020
207302Burdinbideetarako, galdaketako, burdinazko edo altzairuzko elementuak: errailak, trabesak, etab.53.386
217005Beira flotatua eta alde batetik edo bietatik arbastatutako edo leundutako beira, plakatan edo orritan, baina bestela landu gabe51.268
222934Azido nukleikoak, horien gatzak eta gainerako konposatu heteroziklikoak49.477
237601Landu gabeko aluminioa49.168
247010Garraiatzeko edo ontziratzeko beirazko ontziak47.532
257113Metal preziatuzko bitxigintzako gaiak, baita estaliak edo xaflatuak ere46.440

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Otsailaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. 2022. urteko esportazioak

Bizkaiko lurralde historikotik egindako esportazioak % 30,2 hazi dira aurreko urtearen aldean. 25 partida nagusietatik, hauek dira esportatzeko ahalegina gehien egiten dutenak: “Petrolioaren olio finduak” (% 122,9ko igoera 2.598,2 milioi esportatzeko guztirako, hau da, Bizkaiko guztizkoaren % 19,5), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (% 15,1eko igoera eta 783,7 milioi euro guztira), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (782,3 milioi esportatu eta % 15,4ko igoera) eta “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak” (% 125,4ko urte arteko hazkundea 475,2 milioi eurorekin).

Bizkaiko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Urteko metatua (p). Abendua 2022

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA13.291.760
12710Petrolioaren olio finduak2.598.150
28708Automobilentzako zati eta osagarriak783.722
34011Kautxuzko pneumatiko berriak782.313
49990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak475.227
576060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak364.927
67222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak310.951
71518Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)245.278
88504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina238.075
93826Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin237.990
107228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak225.818
118411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne210.760
127601Landu gabeko aluminioa201.221
137326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak198.059
140303Arrain izoztua xerratu gabe196.684
157402Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak175.973
167208Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdina edo altzairuzkoak > 599 mm171.030
178712Bizikletak eta gainerako motorrik gabeko belozipedoa169.888
187325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk158.790
198481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako141.773
202713Kokea, betuna eta petrolio-olioen edo mineral bituminosoaren gainerako hondakinak138.353
218207Eskuzko erremintatarako tresna trukagarriak edo makina-erremintatarako138.030
227308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko137.298
234804Kraft papera eta kartoia, iztukatu edo estali gabea, bobina edo orritan134.394
242103Saltsa eta saltsetarako prestakinak, ongailuak eta ontzaileak (ketchupa, ziapea, soja, etab.)133.588
257214Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko barrak, forjatuak, okertuak edo ebakidura zirkular edo angeluzuzenekoak132.161

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Otsailaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. 2022. urteko esportazioak

Gipuzkoako esportazioak % 22,0 hazi dira 2022. urtean, eta, partida nagusien artean, honako hauek izan dituzten hazkundeak nabarmendu behar dira: “Automotorrak trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (% 1.233,7ko igoera), guztira 458,4 milioi esportatu baitira; horietatik 111 milioi Herbehereetara, 76 milioi Belgikara, 72 milioi Suediara, 44 milioi Israelera, 41 milioi Norvegiara eta 39 milioi Finlandiara, hamar herrialdetako multzo batean; “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” (% 31,5 eta 827,8 milioi), “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (% 12,0 eta 747,4 milioi) eta “Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako” (% 7,4 eta 411,1 milioi esportatu dira).

Gipuzkoako esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Urteko metatua (p). Abendua 2022

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA9.904.707
17216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak827.829
28708Automobilentzako zati eta osagarriak747.449
38603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako458.431
48481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako411.062
58544Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak221.550
68301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak219.491
77326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak205.526
88428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.202.673
98422Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak178.450
104802Iztukatu eta estali gabeko papera eta kartoia, helburu grafikoekin, bobinetan edo zulatzeko orri eta zintetan170.154
118607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak166.490
124811Paper eta kartoi mundrunak, gomaztatuak, itsasgarriak, plastifikatuak edo argizariz estaliak edo antzekoak146.511
138459Material-abio bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik142.102
147308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko137.172
158483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.129.478
168501Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik)124.006
178702Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak119.742
188466Makina erremintatarako parteak eta osagarriak111.386
197318Torlojuak, azkoinak, tirafondoak, malkarrak, errematxeak, larakoak, zirrindolak eta antzeko gaiak, galdaketakoak, burdinazkoak edo altzairuzkoak105.196
207314Metalezko oihalak, sareak, alanbrezko, burdinazko edo altzairuzko burdin sareak eta txapa edo zerrenda hedatuak104.552
218482Bolen, arrabolen edo orratzen errodamenduak102.490
227307Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko hoditeriaren osagarriak101.473
238431Jasogailuen eta garraiagailuen zatiak, nibelatzeko makinak, pala mekanikoak, hondeamakinak, zulatzeko makinak, etab.98.855
2476060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak92.446
257306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak90.724

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Otsailaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2022KO ABENDUA

Euskal AEko ondasunen esportazioak (2.338 milioi euro) % 12,3 igo ziren 2022ko abenduan, aurreko urteko hil beraren aldean, produktu energetikoak % 102,5 eta ez-energetikoak % 6,6 gehitu zirelako.

Inportazioen kasuan (2.463 milioi), % 25,7ko hazkundea izan da. Inportazio ez-energetikoak % 13,8 igo ziren eta energetikoak % 60,9.

2022ko abenduan, 125 milioiko merkataritza-saldo negatiboa eta % 94,9ko estaldura-tasa izan dira. Saldo horren negatibotasuna osagai energetikoak bertan izan duen aparteko pisuari zor zaio; izan ere, produktu energetikoek, 545 milioiko saldo negatiboarekin, indargabetu egiten dute produktu ez-energetikoek erregistratzen duten saldo positiboa (420 milioi).

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Abendua 2022

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 AbenduaAbendua
 20212022Gehikuntza (%)20212022Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.081.0762.337.95012,31.958.8042.463.04725,7
ENERGIAZKO GAIAK124.894252.864102,5496.109798.16360,9
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK1.956.1832.085.0866,61.462.6951.664.88413,8
URTEKO METATUA25.665.43432.538.40726,821.059.90929.411.49239,7
ENERGIAZKO GAIAK1.365.1262.850.743108,84.567.7978.586.03788,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK24.300.30829.687.66422,216.492.11220.825.45526,3
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA528.368562.5706,5364.151503.40238,2
URTEKO METATUA7.340.4599.341.94027,34.529.9415.721.55226,3
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA813.490995.67722,41.159.9761.528.67031,8
URTEKO METATUA10.204.98313.291.76030,211.879.64117.971.26651,3
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA739.219779.7035,5434.678430.976-0,9
URTEKO METATUA8.119.9929.904.70722,04.650.3265.718.67423,0

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2023ko Otsailaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko hiru lurralde historikoek urte arteko hazkunde-tasa positiboak dituzte esportazioetarako: % 6,5 Araban, % 22,4 Bizkaian eta % 5,5 Gipuzkoan. Bizkaiko esportazio ez-energetikoak % 7,8 hazi dira, Araban % 6,5 eta Gipuzkoan % 5,5. Esportazio energetikoak % 102,5 gehitu dira Bizkaian.

Araban, hilabete honetan “Metalak eta beren manufakturak” sektoreetan kontzentratzen dira esportazioak, % 47,4ko urte arteko gehikuntzarekin 131,2 milioiko guztizkorako, eta “Garraio Materialean” (guztizkoaren % 45,9), zeinak, % 8,2ko jaitsiera izan arren, bere esportazioak 258,3 milioi eurora iristen diren.

Gipuzkoan gora egin dute “Material, makina eta tresna elektrikoen” salmentek (% 14,6) baina behera egin dute “Metalak eta beren manufakturen” (-% 4,0) eta “Garraio Materialaren” salmentek (-% 20,6).

Bizkaian, aldiz, gehitu egin dira aipatutako “Garraio Materialaren” (% 10,9), “Material, makina eta tresna elektrikoen” (% 19,7) eta “Produktu mineral eta energetikoen” (% 103,2) esportazioak.

Jatorriko/helmugako herrialdeak, 2022ko abendua

2022ko abenduan, bost herrialdek (Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Belgika eta Erresuma Batua) osatzen dute Euskal AEko bezero nagusien taldea, esportatutako guztiaren % 50,5 (1.182 milioi) xurgatzen baitute. Horietako hiru EB27koak dira, % 59,3 biltzen duen erakundekoak.

Frantziara egindako esportazioak % 15,2 hazi dira, Estatu Batuetara egindakoak % 75,6, Erresuma Batura egindakoak % 20,8 eta Belgikara egindakoak % 27,0. Italiara (% 2,7) eta Portugalera (% 2,7) bideratutakoak ere gehitu egin dira. Aitzitik, jaitsi egin dira Herbehereetara (-% 39,5) eta Alemaniara (-% 2,9) bideratutakoak. Errusiako esportazioak % 69,5 jaitsi dira, 2021eko abenduan 22,3 milioi izatetik 2022an 6,8 milioi izatera.

Gure inportazioen % 45,2 EB27tik etorri dira. Europako herrialde garrantzitsuenen artean, Alemaniatik inportatutakoa nabarmentzen da (365,1 milioi, urte arteko % 58,9ko hazkundearekin); Erresuma Batutik etorritakoak ere areagotu egin dira (% 64,8, 129,5 milioi inportatuta), baina Frantziatik etorritakoak jaitsi egin dira (-% 0,9, 193 milioi inportatuta).

Munduko gainerako lurraldeak aztertuz gero, Estatu Batuetan (% 27,4, 128,9 milioi inportatuta), Mexikon (% 25,4, 108,8 milioi inportatuta), Iraken (97,9 milioi) eta Venezuelan (58,6 milioi) sortutako inportazioak indartzen dira. Aitzitik, Txinatik etorritakoak murriztu egin dira (-% 9,4 eta 161,2 milioi).

Errusiaren kasuan, % 10,0ko igoera izan da, 2021eko abenduan 142,2 milioikoa izatetik 2022ko hil berean 156,3 milioikoa izatera igaro baita. Horietatik 150 milioi “energiari” lotutakoak dira, zehazki, “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (84,8 milioi gas natural) eta “Petrolioaren olio finduak” (65,3 milioi sufre gutxiko gasolioa).

Gure energia-inportazioak honela banatu dira: 361 milioi Europatik (% 45,2) 150 milioi Errusiatik, 95 milioi Erresuma Batutik, 87 Norvegiatik eta 25 milioi Herbehereetatik; 217 milioi Amerikatik (% 27,2) 105 milioi Mexikotik, 59 Venezuelatik, 32 milioi Estatu Batuetatik eta 22 Trinidad eta Tobagotik; 122 milioi Afrikatik (% 15,3), gehienak Libiatik (95,6 milioi); eta, azkenik, 98 milioi Asiatik (% 12,3), oso-osorik Iraketik.

Merkaturatutako produktuak, 2022ko abendua

Xehetasunera jaitsiz, ikusten da 2022ko abenduan hamar partida arantzelario nagusiek esportazioen % 37,9 bildu zutela, 886,5 milioi euroko balio bateratuarekin.

Talde horren barruan, nabarmentzekoak dira honako partida hauen hazkunde-tasak: “Petrolioaren olio finduak” (% 93,2ko aldakuntza positiboa eta 229 milioi esportatu, hau da, aurreko urteko hil berean baino 110,6 milioi gehiago), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 26,2ko igoera 142,2 milioi esportaturekin), “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak” (% 59,0 50,9 milioi esportatu dira), “Automotorrak trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako”, 0 milioitik 32 milioira igaro zena, eta “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak” (% 716,9ko urte arteko hazkundea 43,8 milioi eurorekin).

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abendua 2022

Excel csv
 202120222022 (%)2022/2021 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.081.0762.337.950100,012,3
Petrolioaren olio finduak118.679229.3249,893,2
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak112.696142.2206,126,2
Automobilentzako zati eta osagarriak133.263131.5675,6-1,3
Kautxuzko pneumatiko berriak69.88584.7813,621,3
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak121.57971.3353,1-41,3
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak76.73161.9742,7-19,2
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak32.02250.9242,259,0
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak5.35843.7651,9716,9
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako41.71635.3871,5-15,2
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin26.62135.2181,532,3
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak24.04332.7341,436,1
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako032.2411,4-
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina15.71131.9691,4103,5
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak15.92724.1141,051,4
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak22.43623.1501,03,2
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko18.69022.8891,022,5
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak20.21422.6641,012,1
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.18.61120.9830,912,7
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak30.21220.5030,9-32,1
Arrain izoztua xerratu gabe5.33620.3060,9280,6
Ardoa, mahats freskoarena13.68619.8640,845,1
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak44.89418.7740,8-58,2
Makina erremintatarako parteak eta osagarriak13.95818.6070,833,3
Jasogailuen eta garraiagailuen zatiak, nibelatzeko makinak, pala mekanikoak, hondeamakinak, zulatzeko makinak, etab.8.15118.3850,8125,5
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak14.67618.2830,824,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Otsailaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioen kasuan, eta partida arantzelarioetarako, garrantzitsuena, “Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak” (guztizkoaren % 23,1) % 66,1eko hazkundea izan du, 2021eko hilabete berean baino 226,3 milioi gehiago, guztira 568,6 milioiko erosketetarako.

Joera positibo horrekin bat datoz partida arantzelario nagusi gehienak, eta nabarmentzekoak dira, besteak beste, “Biodiesela eta bere nahasteen” hazkundea (26,5 milioi inportatu eta 35,2 milioi esportatu dira), “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoena” (aparteko igoera izan du hilabete honetan, eta sailkapeneko bigarren postuan jarri da, 135,4 milioi inportaturekin).

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioen errekor historikoa: 32.500 milioi euro baino gehiago esportatu dira 2022an

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2023/02/16
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020625_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar