HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioek...

2023/03/16ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (ECOMEX). 2023ko urtarrila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioek % 20ko hazkuntza gainditu dute, 2023ko urtarrilean

Euskal AEtik Errusiara eginiko esportazio kopuruak % 79 egin du behera, eta inportazio kopurua ere % 42,5 jaitsi da

Atzerrira eginiko Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.720,4 milioi euro), 2023ko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean, % 21,4ko igoera izan dute, produktu energetikoen % 0,4ko eta ez-energetikoen % 23,1eko hazkuntzarekin, Eustaten datuen arabera.

Inportazioen kasuan (2.374,4 milioi), % 18,0ko igoera izan da. Inportazio ez-energetikoek % 11,2 egin dute gora, eta energetikoek, % 42,1.

2023ko urtarrilean, merkataritza-saldo positiboa izan da (346 milioi) eta estaldura-tasa % 114,6koa.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Urtarrila 2023

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 UrtarrilaUrtarrila
 20222023Gehikuntza (%)20222023Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.241.1392.720.42021,42.012.7522.374.43618,0
ENERGIAZKO GAIAK166.842167.4290,4442.489628.93142,1
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.074.2972.552.99223,11.570.2631.745.50511,2
URTEKO METATUA2.241.1392.720.42021,42.012.7522.374.43618,0
ENERGIAZKO GAIAK166.842167.4290,4442.489628.93142,1
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.074.2972.552.99223,11.570.2631.745.50511,2
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA736.213929.03526,2440.155450.1642,3
URTEKO METATUA736.213929.03526,2440.155450.1642,3
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA900.3391.041.06915,61.167.8621.486.44727,3
URTEKO METATUA900.3391.041.06915,61.167.8621.486.44727,3
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA604.588750.31624,1404.736437.8248,2
URTEKO METATUA604.588750.31624,1404.736437.8248,2

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2023ko Martxoaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko hiru lurralde historikoek hazkuntza-tasa positiboak izan dituzte esportazioetan, eta igoera % 26,2koa izan da Araban, % 15,6koa Bizkaian eta % 24,1ekoa Gipuzkoan. Bizkaiko esportazio ez-energetikoek % 19,7 egin dute gora; Arabakoek, % 25,8, eta Gipuzkoakoek, % 23,8. Esportazio energetikoek, Bizkaiaren kasuan, % 2,6 egin dute behera.

Araban, esportazioak honako hauetan kontzentratu dira hilabete honetan: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 59,3), % 19,6ko igoerarekin (550,6 milioi esportatu, guztira), “Metalak eta haren manufakturak” (urte arteko % 42,5eko igoera) eta “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 36,0ko igoera).

Gipuzkoan, gora egin dute hiru arantzel-atal nagusien salmentek: “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 11,3), “Metalak eta haien manufakturak" (% 10,4) eta “Garraio-materiala” (% 55,7). Nabarmentzekoa da lurralde horretan “Landareen erreinuko produktuek” izan duten igoera handia; izan ere, 27,6 milioi esportatu izan dituzte.

Bizkaiaren kasuan, gora egin dute, era berean, honako hauen esportazioek: “Garraio-materiala” (% 26,1), “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 25,5) eta “Koipeak eta olioak” (% 61,8) eta “Landareen erreinuko produktuak” (29,4 milioi esportatu).

Jatorri-helmugako herrialdeak, 2023ko urtarrila

2023ko urtarrilean, bost herrialdek (Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Herbehereak) eratu dute Euskal AEren bezero nagusien taldea; esportatutako guztizkoaren % 52,7 hartzen dute (1.434 milioi). Haietako hiru EB-27koak dira; entitate horri % 66,6 dagokio.

Alemaniara eginiko esportazioek % 16,4 egin dute gora; Frantziara eginikoek, % 30,1; Estatu Batuetara eginikoek, % 13,5; Erresuma Batuara eginikoek, % 32,2, eta Herbehereetara eginikoek, % 7,5. Italiara, Belgikara eta Portugalera eginikoak ere areagotu dira (% 21,4, % 11,5 eta % 21,8, hurrenez hurren). Europatik kanpora, Marokokoak eta Mexikokoak handitu dira (% 125,6 eta % 6,8, hurrenez hurren) eta behera egin dute, nabarmen, Txinakoek (–% 40,9) eta Errusiakoek (–% 79,4).

Gure inportazioen % 42,8 EB-27tik etorri dira. Europako herrialde garrantzitsuenen artean, Alemaniatik inportatutakoa nabarmentzen da (292,3 milioi eta % 2,1eko urte arteko hazkuntza); Irlandakoak eta Portugalekoak ere areagotu dira (bietan urte arteko % 58,5eko hazkuntza). Erresuma Batuan, % 70,7ko atzerapena egon da.

Munduko gainerako herrialdeak aztertuta ikusten da sendotu egin direla honako herrialde hauetan jatorria duten inportazioak: Norvegia (121,7 milioi inportatu), Estatu Batuak (% 132,4 eta 237,8 milioi), Mexiko (% 301,1 eta 189,2 milioi) eta Txina (% 55,9 eta 284,6 milioi).

Errusiaren kasuan, % 42,5eko atzerakada egon da; 2022ko urtarrilean, 136,7 milioi izatetik 2023ko hil berean 78,6 milioi izatera igaro da; haietatik, 70,5 milioi “energetikoak” izan dira, zehazki, “Petrolioaren olio finduenak” (sufre gutxiko gasolioak).

Gure inportazio energetikoak honela banatu dira: 354 milioi Amerikakoak (% 56,3) eta, haietatik, 182 milioi Mexikokoak, 122 milioi Estatu Batuetakoak eta 50 Brasilekoak; 190 milioi Europakoak (% 30,2) eta, haietatik, 112 Norvegiakoak, 70 milioi Errusiakoak, 3 Poloniakoak eta 2 Herbehereetakoak; 48 milioi Afrikakoak (% 7,7), osorik Libiakoak, eta, azkenik, Asiatik ia ez da ezer inportatu.

Merkaturatutako produktuak, 2023ko urtarrila

Xehetasunak ikusteko, 2023ko urtarrilean ikusten da hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 43,4 kontzentratu dutela; baterako balioa 1.181,5 milioi eurokoa izan da.

Talde horren barruan, esanguratsuak dira honako partida hauen igoera-tasak, besteak beste: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 34,4 eta 308 milioi esportatu), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 22,1 eta 121 milioi esportatu), “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 146,9 eta 64 milioi esportatu).

Espektroa 25 partida garrantzitsuenetara zabaltzen badugu, nabarmentzekoa da honako hauen igoera handia: “Arrain izoztua xerratu gabe” (28 milioi esportatu), “Biodiesela eta bere nahasketak” (24 milioi esportatu) eta “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (36 milioi).

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.241.1392.720.420100,021,4
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak228.941307.70011,334,4
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak175.446194.6857,211,0
Automobilentzako zati eta osagarriak162.790171.9176,35,6
Petrolioaren olio finduak152.746152.7335,60,0
Kautxuzko pneumatiko berriak99.325121.3194,522,1
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak25.83063.7862,3146,9
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)35.88851.5031,943,5
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak20.71540.2981,594,5
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak26.23438.8061,447,9
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak55.09538.7721,4-29,6
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako46.14338.1991,4-17,2
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak23.00336.7711,459,9
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako036.2631,3-
Arrain izoztua xerratu gabe11828.0611,023.605,6
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak26.76727.0351,01,0
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak23.65426.8621,013,6
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina21.34726.8601,025,8
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk29.74024.0340,9-19,2
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin023.8860,9-
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak41.05422.5360,8-45,1
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko16.32721.7540,833,2
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.6.73221.6440,8221,5
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.17.89220.0550,712,1
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak20.29819.8610,7-2,2
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne14.49918.8740,730,2

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Martxoaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioen kasuan, arantzel-partidetan, garrantzitsuenak, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (guztizkoaren % 18,1) partidak, % 31,5eko hazkuntza izan du, 2022ko hil berean baino 102,7 milioi gehiago, 429,2 milioiko guztizko erosketetan.

Joera positiboa izan dute, era berean, honako partida hauek: “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (% 185,5 eta aurreko urteko hil berean baino 79,4 milioi gehiago; guztira, 122,2 milioi), “Petrolioaren olio finduak” (% 18,2; haietatik, 73,7 milioi inportatu dira), “Soja-babak, baita hautsiak ere” (% 173,4 eta 61,8 milioi), “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” (% 128,7 eta 34,4 milioi) eta “Pertsonak edo salgaiak garraiatzeko itsasontziak” (112,6 milioi inportatu).

ARABA. Esportazioak 2023ko urtarrilean

Araban esportazioek % 26,2 egin dute gora, hil horretan honako hauek izan duten igoera handiaren ondorioz: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 34,6 egin dute gora; 305,1 milioi esportatu, guztira), “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 219,8 eta 57,1 milioi esportatu), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 10,9) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 39,6).

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA736.213929.035100,026,2
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak226.661305.14532,834,6
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak175.274194.36520,910,9
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak17.84357.0546,1219,8
Kautxuzko pneumatiko berriak36.82551.3895,539,6
Automobilentzako zati eta osagarriak49.26931.3143,4-36,4
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak19.16118.1252,0-5,4
Ardoa, mahats freskoarena15.05615.2971,61,6
Kobrezko zakarrak eta hondakinak10.84810.3551,1-4,6
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk6.92510.2001,147,3
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak6.4369.1391,042,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Martxoaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. Esportazioak 2023ko urtarrilean

Bizkaiko lurralde historikotik eginiko esportazioek % 15,6 egin dute gora. Hamar partida nagusietatik, esportatzeko ahalegin horretan honako hauek parte hartu dute gehien: “Petrolioaren olio finduak” (146,8 milioi esportatu, nahiz eta urte arteko % 3,2ko atzerapena izan), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (69,5 milioi esportatu), “Automobilentzako zati eta osagarriak” (69,5 milioi esportatu) eta “Animalien edo landareen koipeak eta olioak, erabilera tekniko industrialetara bideratuak” (51,5 milioi esportatu), besteak beste.

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA900.3391.041.069100,015,6
Petrolioaren olio finduak151.657146.79114,1-3,2
Kautxuzko pneumatiko berriak62.15969.5466,711,9
Automobilentzako zati eta osagarriak54.11069.5186,728,5
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)35.88751.5034,943,5
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak21.33933.4933,257,0
Arrain izoztua xerratu gabe026.9782,6-
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak21.82925.1722,415,3
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina13.76424.3622,377,0
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin023.8862,3-
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak13.16922.8582,273,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Martxoaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. Esportazioak 2023ko urtarrilean

Gipuzkoako esportazioek % 24,1 egin dute gora, eta, haien partida nagusien artean, honako hauen igoera nabarmentzen da: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako”, guztira 36,3 milioi esportatu; “Ibilgailuen zati eta osagarriak” (% 19,6ko hazkuntza eta 71 milioi esportatu); “Burdina edo altzairuzko manufakturak” (% 200,6 eta 20,4 milioi), eta “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab.” (urte arteko % 199,2ko hazkuntza eta 18,2 milioi).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA604.588750.316100,024,1
Automobilentzako zati eta osagarriak59.41171.0859,519,6
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako036.2634,8-
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak52.42635.4124,7-32,5
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako32.57522.5993,0-30,6
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak6.78120.3802,7200,6
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak18.39218.4262,50,2
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.6.06918.1622,4199,2
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak14.94616.4192,29,9
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak11.07715.3952,139,0
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak12.04414.6271,921,4

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Martxoaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioek % 20ko hazkuntza gainditu dute, 2023ko urtarrilean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2023/03/16
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020796_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali