2023/04/20ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2023ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023an, Euskal AEren esportazioek % 15,5 egin dute gora

Euskal AEk Errusiara eginiko esportazio kopuruak % 59,8 egin du behera, eta inportazioenak, % 56,3

Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.923,5 milioi euro) % 15,5eko igoera izan dute 2023ko otsailean, aurreko urteko hil berarekin alderatuta; igoerak izan dira bai produktu energetikoetan (% 45,8) bai ez-energetikoetan (% 13,9), Eustatek prestatutako datuen arabera.

Fluxu inportatzaileak (2.182 milioi) pixka bat egin du gora, % 0,9, inportazio energetikoen beherakadaren ondorioz, bai balioan, euroak (–% 12,4), bai pisuan, tonak (–% 15,2). Produktu ez-energetikoek gora egin dute balioan (% 4,8), baina % 8,2 behera, tona kopuruari dagokionez.

2023ko otsailean, merkataritza-saldo positiboa izan da (741,5 milioi euro) eta estaldura-tasa % 134,0koa.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Otsaila 2023

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 OtsailaOtsaila
 20222023Gehikuntza (%)20222023Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.530.9442.923.53215,52.161.6892.182.0050,9
ENERGIAZKO GAIAK128.513187.33545,8482.919422.995-12,4
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.402.4322.736.19713,91.678.7701.759.0104,8
URTEKO METATUA4.772.0845.643.95318,34.174.4414.556.4419,2
ENERGIAZKO GAIAK295.355354.76420,1925.4081.051.92613,7
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK4.476.7295.289.18918,13.249.0343.504.5157,9
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA739.167949.20728,4503.745556.70210,5
URTEKO METATUA1.475.3791.878.24227,3943.8991.006.8666,7
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.035.5051.118.2878,01.198.9251.165.103-2,8
URTEKO METATUA1.935.8442.159.35611,52.366.7872.651.55112,0
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA756.272856.03913,2459.020460.2000,3
URTEKO METATUA1.360.8601.606.35518,0863.756898.0244,0

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2023ko Apirilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko hiru lurralde historikoek hazkuntza-tasa positiboak izan dituzte esportazioetan, eta igoera % 28,4koa izan da Araban, % 8,0koa Bizkaian eta % 13,2koa Gipuzkoan. Bizkaiko esportazio ez-energetikoek % 2,8 egin dute gora; Arabakoek, % 28,4, eta Gipuzkoakoek, % 13,0. Esportazio energetikoek, Bizkaiaren kasuan, % 45,4 egin dute gora.

Araban, esportazioak honako hauetan kontzentratu dira hilabete honetan ere: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 57,9), % 42,0ko igoerarekin (549,8 milioi esportatu, guztira), “Metalak eta haren manufakturak” (urte arteko % 13,4ko igoera) eta “Plastikoak eta kautxua” (% 34,9ko igoera).

Gipuzkoan gora egin dute “Material, makina eta aparatu elektrikoen” salmentek (% 19,2), bai eta “Garraio-materialenek” (% 12,6) ere. Igoera handia izan da, era berean, “Landareen erreinuko produktuetan”; muga-zergen atal horrek, 2022ko apiriletik, hilero, 13 milioi eurotik gorako esportazioak ditu, eta, aurtengo otsailean, 27,1 milioikoak.

Bizkaian, gora egin dute “Produktu mineral eta energetikoen" esportazioek (% 43,2), "Produktu kimikoenek” (% 32,3) eta “Koipe eta olioenek” (% 29,9).

Jatorri-helmugako herrialdeak, 2023ko otsaila

2023ko otsailean, bost herrialdek (Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) eratu dute Euskal AEren bezero nagusien taldea; esportatutako guztizkoaren % 50,7 hartzen dute (1.481 milioi). Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri % 64,5 dagokio.

Galiar herrialdera bideratutako esportazioak, hil honetan, 459 milioi eurokoak izan dira, eta, haien artean, “Petrolioaren olio finduenak” nagusitu dira (53,6 milioi), bai eta “Kautxuzko pneumatiko berrienak” (31,9 milioi) eta “Ibilgailu automobilen zati eta osagarrienak” (30,9 milioi) ere; guztira, 657 produktu-mota esportatu dira.

Alemaniak 442 milioi esportatu kontzentratzen ditu, eta honako hauek nabarmentzen dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (97,3 milioi), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (88,8 milioi) eta “Ibilgailu automobilen zati eta osagarrienak” (35,2 milioi); guztira, 400 produktu-mota izan dira.

Estatu Batuak –219 milioirekin– hirugarren posizioan daude, eta esportazioak honako hauetan kontzentratzen dira: “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (38,3 milioi), “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (34,5 milioi) eta “Biodiesela eta haren nahasteak” (27,7 milioi); 330 produktu-mota izan dira.

Erresuma Batuak 186 milioi esportatu kontzentratzen ditu, eta, haietatik, 14,9 “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilei” dagozkie, 11,9 milioi “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilei”, 11,8 milioi “Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne” produktuari; 422 arantzel-partida izan dira.

Italiak 175 milioi euro esportatu kontzentratu ditu, eta honako hauek nagusitu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (19,4 milioi), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (14,9 milioi) eta “Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak, gidaria barne” (11,7 milioi).

Errusiara eginiko esportazioen kopuruak % 53,6 egin du behera, eta 18,6 milioi izatetik 8,6 milioi izatera igaro da.

Gure inportazioen % 58, hil honetan, EB-27tik etorri dira. Herrialde garrantzitsuenen artean, nabarmentzekoa da Alemaniatik inportatutakoa (366 milioi), funtsean “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak” (54,2milioi) eta “”Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (47,4 milioi). Era berean, honako hauek nabarmentzen dira: Frantzia, 201 milioirekin, “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” izanik lehen posizioko produktua, 35,2 milioirekin, 702 produktutarako, eta Txina, 181 milioirekin, kontuan hartuta haietatik 31,9 milioi “Metagailu elektrikoena” direla, 20,7 milioi “Kokea, betuna eta petrolio-olioen edo mineral bituminosoaren gainerako hondakinena” eta 8,5 milioi “Biodiesel eta haren nahasteena”. Herbehereak ere foku inportatzaile garrantzitsua dira, 142 milioirekin, batez ere “Petrolioaren olio finduak” (56,2 milioi).

Errusiaren kasuan, % 91,2ko atzerapena egon da; 2022ko otsailean 123,1 milioi izan ziren eta, 2023ko hilabete berean, 11,6, eta, haietatik, bat ere ez da izan “energetikoa”.

Gure inportazio energetikoak honela banatu dira: 130 milioi Amerikakoak (% 30,8) eta, haietatik, 76 milioi Brasilekoak eta 54 milioi Trinidad eta Tobagokoak; 130 milioi Afrikakoak (% 30,7) eta, haietatik, 71 milioi Angolakoak eta 59 Nigeriakoak; 79 milioi Asiakoak (% 18,7) eta, haietatik, 37 Irakekoak, 22 Arabiar Emirerri Batuetakoak eta 21 milioi Txinakoak; 63 euro Europatik (% 15,0) eta, haietatik, 59 Herbehereetatik, 2 Belgikatik eta milioi erdi baino pixka bat gehiago Norvegiatik eta beste horrenbeste Alemaniatik. Era berean, 20,5 milioi (% 4,8) inportatu dira “Zehaztu edo identifikatu gabeko herrialde eta lurraldeetatik”, normalean itsas zabalean eginiko transakzioetatik.

Merkaturatutako produktuak, 2023ko otsaila

Xehetasunak ikusteko, 2023ko otsailean ikusten da hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 42,2 kontzentratu dutela; baterako balioa 1.234,5 milioi eurokoa izan da.

Talde horren barruan, esanguratsuak dira honako partida hauen hazkuntza-tasak, besteak beste: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 67,4 eta 267,7 milioi esportatu), "Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak" (% 58,0 eta 68,6 milioi esportatu).“Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 43,8 eta 229,2 milioi), “Petrolioaren olio finduak” (% 42,2 eta 164 milioi) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 25,9 eta 140,8 milioi esportatu).

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.530.9442.923.532100,015,5
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak159.878267.6599,267,4
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak159.463229.2417,843,8
Automobilentzako zati eta osagarriak179.772174.1356,0-3,1
Petrolioaren olio finduak115.309163.9915,642,2
Kautxuzko pneumatiko berriak111.883140.8284,825,9
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak43.39668.5552,358,0
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako53.98651.2331,8-5,1
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak56.43151.0261,7-9,6
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak29.81148.5621,762,9
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak30.78539.2961,327,6
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak31.80135.4711,211,5
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)39.51633.5881,1-15,0
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak30.18833.1381,19,8
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak16.30733.0451,1102,6
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin16.64532.8811,197,5
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak43.70126.8190,9-38,6
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak29.04526.1290,9-10,0
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako49.27425.8130,9-47,6
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.7.07725.5850,9261,5
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina19.96325.3710,927,1
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko20.86324.6400,818,1
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk18.53723.7110,827,9
Landu gabeko aluminioa26.08122.7480,8-12,8
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak12.27121.4570,774,9
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne15.39121.3720,738,9

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Apirilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioen kasuan, arantzel-partidetan, garrantzitsuenak, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (guztizkoaren % 11,1) partidak, % 34,3ko jaitsiera izan du, 2022ko hil berean baino 126,7 milioi gutxiago, 242,8 milioiko guztizko erosketetan.

Joera negatibo hori beste bi arantzel-partida garrantzitsutan ere izan da: “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (–% 50,7 eta 55,8 milioi gutxiago aurreko urteko hil berean baino; guztira, 54,2 milioi) eta “Beroan laminatutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak” (–% 47,2 eta 37,7 milioi gutxiago aurreko urtean baino).

Berriz, gora egin dute, nabarmen, “Petrolioaren olio finduek” (% 4.160,7, eta, haietatik, 101 milioi inportatzen dira, funtsean gasolioa eta fuela), “Enbolodun (pistoi) motor alternatiboak eta motor birakariak, txinparta (eztanda) bidez piztekoak” (% 474,1 eta 32 milioi inportatu) eta “Industria kimikoko eta lotutako beste prestakin eta produktu batzuk" (% 77,2 eta 45,5 milioi).

ARABA. Esportazioak 2023ko otsailean

Araban esportazioek % 28,4 egin dute gora, hil horretan honako hauek izan duten igoera handiaren ondorioz: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 68,8 egin dute gora; 265,9 milioi esportatu, guztira), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 44,7 eta 229 milioi), “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 76,5 eta 60,4 milioi esportatu), eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 66,4 eta 59,8 milioi esportatu).

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA739.167949.207100,028,4
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak157.537265.85928,068,8
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak158.252229.01524,144,7
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak34.24060.4276,476,5
Kautxuzko pneumatiko berriak35.94859.8306,366,4
Automobilentzako zati eta osagarriak51.74338.6944,1-25,2
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak19.79616.7781,8-15,2
Ardoa, mahats freskoarena17.48816.6101,7-5,0
Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin3.31710.4461,1214,9
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk11.8709.9591,0-16,1
Izozkiak, kakaoarekin barne8.8047.9210,8-10,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Apirilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. Esportazioak 2023ko otsailean

Bizkaiko lurralde historikotik eginiko esportazioek % 8,0 egin dute gora. Hamar partida nagusietatik, esportazioari ekarpenik handiena egiten dietenak honako hauek dira: “Petrolioaren olio finduak” (161,4 milioi euro esportatu eta urte arteko % 41,8ko hazkuntza), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (80,5 milioi esportatu), “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (66,9 milioi) eta “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak” (46,8 milioi), besteak beste.

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.035.5051.118.287100,08,0
Petrolioaren olio finduak113.796161.39114,441,8
Kautxuzko pneumatiko berriak75.53180.4747,26,5
Automobilentzako zati eta osagarriak66.35066.8586,00,8
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak27.09146.7724,272,6
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)39.51633.5863,0-15,0
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak26.29633.4593,027,2
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin16.64532.8812,997,5
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina18.06223.4482,129,8
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak18.10522.1662,022,4
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne15.09421.1341,940,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Apirilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. Esportazioak 2023ko otsailean

Gipuzkoako esportazioek % 13,2 egin dute gora, eta haien partida nagusienen artean honako hauek nabarmentzen dira: “Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak” (% 142,2), “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab.” (% 249,6) eta “Seinaleztapen-aparatu elektrikoak (mezuen transmisiokoak izan ezik), segurtasunekoak, kontrolekoak edo agintekoak” (urte arteko % 9.940,2ko hazkuntza).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA756.272856.039100,013,2
Automobilentzako zati eta osagarriak61.67868.5828,011,2
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak52.45646.7485,5-10,9
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako40.74935.6824,2-12,4
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak12.43230.1123,5142,2
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako49.27425.8133,0-47,6
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.6.08121.2562,5249,6
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak12.26620.2672,465,2
Seinaleztapeneko (mezuak transmititzeko aparatu elektrikoak izan ezik), segurtasuneko, kontroleko edo aginteko aparatu elektrikoak17917.9472,19.940,2
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak13.14917.1462,030,4
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak17.10417.0752,0-0,2

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Apirilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2023KO METATUA (URTARRILA-OTSAILA): kanpoko saldoak 1.087,5 milioi euroko superabita izan du, eta estaldura-tasa % 123,9koa da

2023ko lehen bi hilotan, Euskal AEko esportazioek % 18,3ko urte arteko igoera izan dute, aurreko urteko aldi berean baino 872 milioi euro gehiago. Aldi horretan, zenbateko esportatzailea 5.644 milioikoa izan da, eta kopuru horri Bizkaiak egin dio ekarpenik handiena, 2.159 milioikoa (guztizkoaren % 38), gero Arabak (1.878 milioi) eta, ondoren, Gipuzkoak (1.606 milioi).

Arabako esportazioek urte arteko hazkuntzarik handiena izan dute (% 27,3), 2022an baino 402,9 milioi gehiago. Gipuzkoan, % 18,0koa izan da hazkuntza (245,5 milioi gehiago) eta, Bizkaian, % 11,5ekoa (223,5 milioi gehiago).

Esportatutako produktu-mota kontuan hartuta, egiaztatu da esportazioek hazkuntzak izan dituztela, bai “Produktu energetikoenek” (59,4 milioi gehiago), bai “Produktu ez-energetikoenek” (812,5 milioi gehiago 2022ko aldi bereko metatua baino).

Gehien saldu diren hamar produktuek (arantzel-partidak) guztizkoaren % 42,5 kontzentratzen dute, 2.399 milioiko zenbatekoarekin.

“10 pertsona baino gutxiagoko turismoak”, aldi honetan, Euskal AEko esportazio-bolumen handiena duen partida da (575,4 milioi esportatu eta % 48ko hazkuntza-tasa).

Hazkuntza handiena izan duten produktuak honako hauek izan dira: “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 91,2 eta 132,3 milioi) eta “Biodiesela eta haren nahasteak” (% 241,0 eta 56,8 milioi).

Kontuan hartzeko moduko beste hazkuntza batzuk honako hauek dira: “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak”, “Kautxuzko pneumatiko berriak” eta “Petrolioaren olio finduak”; % 26,6ko, % 24,1eko eta % 18,2ko aldakuntza positiboak izan dituzte, hurrenez hurren.

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Otsaila 2023

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA5.643.953
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak575.359
28704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak423.926
38708Automobilentzako zati eta osagarriak346.052
42710Petrolioaren olio finduak316.724
54011Kautxuzko pneumatiko berriak262.147
67304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak132.340
77216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak89.798
88481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako89.432
91518Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)85.091
107222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak78.102
119990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak75.424
127326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak73.436
137228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak72.243
148603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako62.076
153826Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin56.767
167306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak53.163
178504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina52.231
188607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak50.048
1976060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak49.355
207325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk47.745
210303Arrain izoztua xerratu gabe47.562
228428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.47.229
237308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko46.394
248411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne40.245
258483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.36.743

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Apirilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Frantzia izan da esportazioen helmugako herrialdeen sailkapeneko buru (912 milioi), eta, ondoren, gertutik, Alemania (899 milioi) eta, urrunago, Estatu Batuak (412 milioi), Erresuma Batua (360 milioi) eta Herbehereak (329 milioi); hala, bost herrialdeen artean, esportazioen % 52 hartzen da.

Herrialde horiei dagokien estaldura-tasa, Frantziaren kasuan, % 235,0ekoa da, % 136,5ekoa Alemaniaren kasuan, % 131,2koa Estatu Batuen kasuan, % 495,4koa Erresuma Batuaren kasuan eta % 154,1ekoa Herbehereetan. Hori horrela, urtea ongi hasi da; izan ere, eutsi egin diegu estaldura-tasa positiboei eta % 130etik gora, esportazio-rankineko lehen hamar herrialdeen aldean.

Euskal AErako inportazioen metatua 4.556 milioi euro ingurukoa da. Zifra hori, urte artean erkatuz gero, 2022ko aldi berean erregistratutakoa baino 382 milioi handiagoa dela ikusten dugu. % 9,2ko gorakada hori izan da, zati handi batean, Bizkaiko lurraldean (2.651,6 milioiko balioa duten inportazioak ditu) % 12,0ko gorakada egon delako, alegia, aurreko urteko aldi berean baino 284,8 milioi gehiago. Araban ere inportazioek gora egin dute, % 6,7, 63 milioi euro gehiago, eta, Gipuzkoan, % 4,0ko igoera izan dute, igoera txikiagoa, eta 34 milioi euro gehiago; inportatutakoaren balioa 1.006,9 eta 898,0 milioi euro izan da, hurrenez hurren, bi lurralde horietan.

“Produktu energetikoen” inportazioa aurreko urteko aldi berekoa baino % 13,7 handiagoa izan da, eta “Produktu ez-energetikoena”, % 7,9.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2023ko lehen bi hiletan, 1.087,5 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta aldeko estaldura-tasari eustea dakar (% 123,9).

URTEBETE ERRUSIAREN ETA UKRAINAREN ARTEKO GERRAK

Ikuspuntu estatistikotik, bi aldi aldera daitezke: gerraren aurreko hamabi hileko aldia (2021eko martxotik 2022ko otsailera) eta 2022ko otsailaren 24an gatazka hasi zenetik igaro den aldia, alegia, 2022ko martxotik 2023ko otsailera bitartekoa, bi hilabeteak barne. Hala, gerrak kanpo-merkataritzan ekarri dituen ondorioak egiazta daiteke.

Aurreko premisan oinarrituta, lehendabizi Euskal AEtik eginiko Errusiako inportazioak aztertuko ditugu. Hori horrela, haietan jaitsiera handia izan dela esan dezakegu; izan ere, % 56,3ko tasa negatiboa erregistratu da. Gerraren aurreko hamabi hileko aldian, 1.453,4 milioi euro inguruko inportazioak izan ziren, eta haiek, funtsean, produktu energetikoenak (1.243,8 milioi) izan ziren. Gerraren lehen urtean, baina, inportazio horiek behera egin zuten, eta 634,5 milioikoak izan ziren; kasu horretan, produktu energetikoek 522,0 milioi kontzentratu zituzten.

Gerraren aurreko urtean gehien inportatu ziren produktuen artean, bigarrena “Metal arruntak eta metal horien manufakturak” da; orduan, 115,4 milioi izan ziren eta, gatazkan daramagun urtean, 51,9 milioi (–% 55,0).

Hirugarren produktua “Materia plastikoak, kautxuak eta haien manufakturak” da, eta jaitsiera % 76,2koa izan da, 48,5 milioitik 11,5era. Azken produktu esanguratsua “Industria kimikoen edo lotutako industrien produktuak” da, eta % 43,4 egin du atzera; 13,5 milioiko inportazioak izan ditu eta, aurreko urtean, 23,9koak.

Merkataritza-fluxu horretan, hazkuntza esanguratsu bakarrak honako produktu hauetan izan dira: “Animalia- eta landare-jatorriko koipeak, olioak eta argizariak”, 3,4 milioikoak izatetik 17,3koak izatera igaro baitira (% 407,4) eta “Zura, kortxoa, espartzugintza, saskigintza eta haien manufakturak”, % 67,7 egin baitu gora (6,1 milioitik 10,3ra).

Errusiara eginiko esportazioek, kontuan hartutako aldi horretan, % 59,8ko beherakada izan dute; 228,9 milioikoak izan ziren gerra aurreko aldian eta 92 milioikoak gerraren lehen urtean. Bi aldi horietan esportatu den produktu nagusia “Makinak, materiala eta aparatu elektrikoak; haien zatiak eta osagarriak” izan da, nahiz eta % 30,5eko beherakada izan duten, 86,5 milioitik 60,1erakoa. Beherakada are handiagoa da garrantziaren araberako hurrenkeran ondoko posizioan dagoen produktuan, “Garraio-materialean”, 60,4tik 11,7 milioira egin baitu (–% 80,7). Atzera egin du % 91 “Materia plastikoak, kautxuak eta haien manufakturak” produktuak (52,9 milioitik 4,8ra), % 87,5 “Industria kimikoen edo lotutako industrien produktuak” (11 milioitik 1,3 milioira) eta % 23,6 “Metal arruntak eta haien manufakturak” produktuak (9 milioitik 7 milioira).

Hazkuntza esanguratsua honako produktu honen esportazioetan baino ez da izan: “Harri, igeltsu, zementu, amianto, mika eta antzeko gaien manufakturak; zeramika-ekoizkinak; beira eta beirazko manufakturak”; % 49,6koa izan da, 2,6 milioitik 3,9ra igaro baita.

Ukrainako inportazioak Errusiakoak baino nabarmen baxuagoak dira; izan ere, azken horien % 10 inguru baino ez dira. Ukrainatik hiru produktu inportatzen dira, funtsean: “Animalia- eta landare-jatorriko koipeak, olioak eta argizariak” produktua, 101,5 milioitik 30,7 milioira behera egin duena (–% 69,8); “Metal arruntak eta haien manufakturak”, % 71,9ko jaitsiera izan duena (79 milioitik 22 milioira), eta “Zura, kortxoa, espartzugintza, saskigintza eta haien manufakturak”, 2,5 milioitik 1,7ra igaro dena (–% 32,3).

Ukrainara eginiko esportazioek ere beherakada nabarmena izan dute; izan ere, gerra aurreko aldian 41 milioikoak ziren eta, gerran, 26 milioikoak baino ez (–% 36,1). Gerra aurreko aldian Errusiakoen % 18 izatetik gerran % 28 izatera. Bi produktu nabarmentzen dira merkataritza-fluxu horretan: “Garraio-materiala”, zeinak 11,3 milioitik 7,3ra egin baitu behera (–% 35,9) eta “Makinak, materiala eta aparatu elektrikoak”, zeinak 11,8 milioitik 6,1era egin baitu (–% 48,1). Produktu horiek herrialdera egiten ditugun esportazioen erdia dira, nabarmen, baina, era berean, nolabaiteko pisua dute, batetik, “Materia plastikoak, kautxua eta haien manufakturak” produktuak, zeinak % 56,5 egin baitu gora, 3,7 milioitik 5,8ra, eta, bestetik, “Elikagaien, edarien eta tabakoaren industrietako produktuak", % 84,3 egin baitu gora, 1,7 milioitik 3,1era.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023an, Euskal AEren esportazioek % 15,5 egin dute gora

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2023/04/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020863_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar