2023/05/18ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (ECOMEX). 2023ko martxoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko martxoan, Euskal AEko esportazioen kopuruak % 26,5 egin dute gora

Eustatek “Elkano” aurkezten du, kanpo-merkataritzako datuak kontsultatzeko tresna ahalik eta desagregazio handienarekin (sartu)

Euskal AEko ondasunen esportazioek (3.312 milioi euro), 2023ko martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean, % 26,5eko igoera izan dute, nahiz eta produktu energetikoek –% 47,7 behera egin, ez-energetikoek % 35,5 egin baitute gora, Eustaten datuen arabera. Hil honetan lortu da serie historikoko esportazio-bolumenik handiena; 2022ko maiatzekoa (3.267,6 milioi) ere gainditu da.

Inportazio-fluxuak (2.571 milioi) % 14,9 egin du gora, inportazio energetikoen eta ez-energetikoen igoerekin (% 27,6 eta % 11,1, hurrenez hurren), bai balioan (euroak) bai pisuan (tonak); azken horien kasuan, portzentajeak % 48,0 eta % 5,5 izan dira, hurrenez hurren.

2023ko martxoan, merkataritza-saldo positiboa izan da (741,1 milioi) eta estaldura-tasa % 128,8koa, guztia ere balio nominaletan neurtuta.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Martxoa 2023

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 MartxoaMartxoa
 20222023Gehikuntza (%)20222023Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.619.2663.312.34026,52.238.3062.571.24114,9
ENERGIAZKO GAIAK285.568149.346-47,7507.479647.67427,6
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.333.6983.162.99335,51.730.8271.923.56711,1
URTEKO METATUA7.391.3508.956.29221,26.412.7487.127.68211,1
ENERGIAZKO GAIAK580.923504.110-13,21.432.8871.699.60018,6
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK6.810.4268.452.18224,14.979.8615.428.0829,0
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA699.087980.70140,3478.434592.88623,9
URTEKO METATUA2.174.4672.858.94231,51.422.3331.599.75212,5
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.111.4231.247.95912,31.254.8801.501.72019,7
URTEKO METATUA3.047.2673.407.31411,83.621.6664.153.27014,7
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA808.7561.083.68034,0504.993476.635-5,6
URTEKO METATUA2.169.6162.690.03524,01.368.7481.374.6590,4

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2023ko Maiatzaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko hiru lurralde historikoek honako hazkuntza hauek izan dituzte esportazioetan: % 40,3koa Araban, % 12,3koa Bizkaian eta % 34,0koa Gipuzkoan. Arabako esportazio ez-energetikoek % 40,1 egin dute gora; Bizkaikoek, % 33,3, eta Gipuzkoakoek, % 33,9. Esportazio energetikoek, Bizkaiaren kasuan, % 48,9 egin dute behera.

Hilabete honetan, Arabatik igorritako ondasunen erdia baino gehiago honako honetan kontzentratu dira: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 54,9), % 61,8ko igoerarekin (538 milioi esportatu). Beste muga-zergen partida nabarmen batzuk: “Plastikoak eta kautxua” (% 41,1eko igoera) eta “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 44,1). “Metalak eta haren manufakturak” partidak % 1,4 egin du atzera, baina bigarren posizioa mantendu dute lurralde horretan, 188 milioi euro esportaturekin.

Gipuzkoan gora egin dute “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” partidaren salmentek (% 35,2), “Garraio-materialaren” salmentek bezala (% 83,4). Era berean, beste hilabete batez, hazkuntza handia izan da “Landareen erreinuko ekoizkinetan”; muga-zergen sekzio hori 33,8 milioi eurora iritsi da hil honetan, % 476,1eko urte arteko hazkuntzarekin.

Bizkaian, hilabete honetako esanguratsuena “Produktu mineralak eta energetikoak” partidaren esportazioen jaitsiera da (–% 48,2), aurreko urteko hil berean baino 138,5 milioi gutxiago. Hazi egin dira, berriz, honako hauen salmentak: “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak “ (% 40,0), “Garraio-materiala” (% 43,0), “Plastikoak eta kautxua” (% 20,1), “Produktu kimikoak” (% 144,7) eta “Koipe eta olioak” (% 74,8).

Jatorri-helmugako herrialdeak, 2023ko martxoa

2023ko martxoan, bost herrialdek (Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) eratu dute Euskal AEren bezero nagusien taldea; esportatutako guztizkoaren % 52,5 hartzen dute (1.739 milioi). Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri % 58,5 dagokio.

Alemaniara eginiko esportazioek gora egin dute, eta 507 milioi eurokoak izan dira; haietan nagusitzen dira “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (111,9 milioi), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (80,7 milioi) eta “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (51,8 milioi), 424 produkturen kasuan.

Frantziara eginikoak 656 produktu-tipotara zuzentzen dira eta, guztira, 460 milioi euro dakarte; haien artean nabarmentzekoak “ Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (35,8 milioi), “Kautxu berriko pneumatikoak” (28,5 milioi) eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (15,6 milioi).

Estatu Batuak hirugarren posizioan daude, 344 milioirekin, eta esportazioak honako hauetan kontzentratzen dira: “Petrolioaren olio finduak” (79,8 milioi), “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (43,2 milioi) eta “Biodiesela eta haren nahasteak” (34,5 milioi) eta 344 produktu desberdin.

Erresuma Batuei Euskal AEko esportazioen guztizkoaren 237 milioi dagozkie; kopuru horretatik, 19,8 “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” dira, 16,0 milioi “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” eta 12,4 milioi “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak”, eta 428 muga-zergen partida.

Italiara egiten den esportazioaren balioa 190 milioi eurokoa da, eta hilabete horretan eginiko transakzioetan honako hauek nagusitzen dira: “Kautxuzko pneumatiko berriak” (14,4 milioi), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (14,3 milioi) eta “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (8,5 milioi)

Errusiara eginiko esportazio kopurua % 31,3 hazi da, 9,8 milioitik 12,9 milioira. Honako hauei dagozkie, funtsean: “Metala lantzeko mekanizazio-zentroak” (8 milioi euro) eta “Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak” (2,4 milioi).

Gure inportazioen % 53 EB27tik etorri dira, hilabete honetan. Herrialde esanguratsuenen artean, Alemaniatik inportatutakoa nabarmentzen da (382 milioi). Funtsean, honako hauei dagokie: “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak” (43,5 milioi) eta “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (42,9 milioi). Era berean, Frantzia nabarmentzen da (217 milioi) eta, kasu honetan, “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” produktua dago lehen posizioan (33,6 milioi), 725 produkturekin; horrek erakusten du herrialde horretatik inportatzen diren ondasunetan dagoen heterogeneotasun handia. Txina hirugarren postuan dago (156 milioi); haietatik, 25,4 “Metagailu elektrikoak” eta 16,4 milioi “Biodiesela eta haren nahasteak” dira. Brasil, 149 milioirekin, hilabete honetan, inportazio-foku garrantzitsua da, batik bat “Petrolioaren olio finduena” (74,4 milioi) eta “Soja-babak, baita hautsiak ere” produktuarena (63,5 milioi). Estatu Batuetatik, 148,5 milioi esportatu dira, eta, haietatik, bi heren “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” izan dira (92,7 milioi).

Errusiaren kasuan, % 24,1eko atzerapena izan da; 2022ko martxoan 12,3 milioi izan ziren eta 2023ko hil berean, 9,4 milioi, eta bat ere ez da izan “energetikoa”.

Inportazio energetikoak, hil honetan, honela banatu dira: 290 milioi Amerikakoak (% 45) eta, haietatik, 93 milioi Estatu Batuetakoak, 74 milioi Brasilekoak, 62 milioi Mexikokoak eta 61 milioi Kanadakoak; 233 milioi Europakoak (% 36) eta, haietatik, 103 milioi Norvegiakoak, 55 Herbeheretakoak, 47 Erresuma Batukoak eta 26 milioi Italiakoak; 124 milioi Asiakoak (% 19) eta, haietatik, 53 Saudi Arabiakoak, 46 Indiakoak eta 24 Irakekoak, eta, azkenik, Afrikatik ez da ezer inportatu.

Merkaturatutako produktuak, 2023ko martxoa

Xehetasunak ikusteko, 2023ko martxoan ikusten da hamar muga-zergen partida nagusiek esportazioen % 40,5 kontzentratu dutela; baterako balioa 1.341,8 milioi eurokoa izan da.

Talde horren barruan, nabarmendu egiten dira, besteak beste, honako hauek: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 59,8ko urte arteko tasa eta 275,5 milioi esportatu, aurreko urteko hilabete berean baino 103 milioi gehiago), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 118,0 eta 193,4 milioi) eta “Itsas produktuak tratatzeko arrantza-ontziak eta faktoria-ontziak” (72,8 milioi esportatu, funtsean Gipuzkoatik Groenlandiara eta Bahametara, 65 eta 8 milioi). Espektroa esportazio-rankingeko lehen 25 posizioetara zabaltzen badugu, hazkuntza-tasa handiak ikusten ditugu honako partida hauetan: “Soja-olioa” (24,9 milioi), “Biodiesela eta haren nahasteak” (34,5 milioi), “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab.” (26,2 milioi)“ eta “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak” (54,9 milioi). Bestalde, aipatu behar da “Petrolioaren olio finduen” salmentetan izan den jaitsiera nabarmena (–% 48,8).

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.619.2663.312.340100,026,5
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak172.460275.5258,359,8
Automobilentzako zati eta osagarriak189.975225.9226,818,9
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak88.690193.3615,8118,0
Kautxuzko pneumatiko berriak110.016140.9744,328,1
Petrolioaren olio finduak265.427135.8324,1-48,8
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak80.68898.2543,021,8
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak76.36987.3342,614,4
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako072.8122,2-
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako60.85256.9631,7-6,4
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak28.16754.8541,794,7
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak37.60641.6281,310,7
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak39.64740.6901,22,6
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)34.52237.6641,19,1
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak30.80537.2921,121,1
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina20.86737.1871,178,2
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin2.56034.5131,01.248,4
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko25.16831.9081,026,8
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako28.98530.8390,96,4
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk18.94528.3510,949,7
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.21.08927.3220,829,6
Arrain izoztua xerratu gabe14.40026.5980,884,7
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.5.65526.2030,8363,4
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak34.10525.6830,8-24,7
Soja-olioa42524.8990,85.756,7
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak18.88524.8980,831,8

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Maiatzaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioen kasuan, muga-zergen partidetan, garrantzitsuenak, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (guztizkoaren % 14,5) partidak, % 17,9ko jaitsiera izan du, 2022ko hil berean baino 81,1 milioi gutxiago, 371,9 milioiko guztizko erosketetan. Nabarmen hazi dira, ordea, honako hauek: “Petrolioaren olio finduak” (% 1.155,8; haietatik, 181 milioi inportatu dira, funtsean gasolioa eta fuel pixka bat); “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (% 157,9 eta 92,8 milioi), “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” (% 154,2), “Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik)” (% 109,9) eta “Enbolodun (pistoi) motor alternatiboak eta motor birakariak, txinparta (eztanda) bidez piztekoak” (% 102,7).

ARABA. Esportazioak 2023ko martxoan

Araban esportazioak % 40,3 hazi dira, hilabete honetan honako hauetan izan den igoera handiaren ondorioz: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 59,8 eta 273,2 milioi esportatu), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 118,5 eta 193 milioi) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 57,6 eta 56,3 milioi esportatu).

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA699.087980.701100,040,3
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak170.969273.20627,959,8
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak88.344192.99319,7118,5
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak67.36373.7577,59,5
Kautxuzko pneumatiko berriak35.69656.2635,757,6
Automobilentzako zati eta osagarriak57.27443.4384,4-24,2
Ardoa, mahats freskoarena14.93520.2122,135,3
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak23.50016.5671,7-29,5
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak6.10411.8601,294,3
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk12.08311.6761,2-3,4
Kobrezko zakarrak eta hondakinak9.4779.0330,9-4,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Maiatzaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. Esportazioak 2023ko martxoan

Bizkaiko lurralde historikotik eginiko esportazioek % 12,3 egin dute gora. “Petrolioaren olio finduak” partida dago esportazio-rankingaren lehen postuan Bizkaian, 131,8 milioi euro esportaturekin, nahiz eta jaitsiera handia izan duen (–% 50,1), aurreko urteko hilabete beraren aldean. Gainerako muga-zergen partida nagusietan tasak positiboak izan dira, eta honako hauek nabarmentzen dira: “Soja-olioa” (24,9 ,milioi esportatu), “Biodiesela eta haren nahasteak” (34,5 milioi), “Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak”k (52,5 milioi) eta “Arrain izoztua xerratu gabe” (25,3 milioi).

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.111.4231.247.959100,012,3
Petrolioaren olio finduak263.859131.79110,6-50,1
Automobilentzako zati eta osagarriak70.16697.1367,838,4
Kautxuzko pneumatiko berriak73.78484.1636,714,1
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak26.33452.5604,299,6
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)34.52137.6643,09,1
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak31.47935.9912,914,3
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin2.56034.5132,81.248,4
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina19.21532.9652,671,6
Arrain izoztua xerratu gabe13.49025.2972,087,5
Soja-olioa42524.8992,05.756,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Maiatzaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. Esportazioak 2023ko martxoan

Gipuzkoako esportazioek % 34,0 egin dute gora, eta, haien partida nagusien artean, honako hauen igoera nabarmentzen da: “Itsas produktuak tratatzeko arrantza-ontziak eta faktoria-ontziak” (65 milioi esportatu), “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab.” (% 402,5 gehiago), "Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak” (% 81,8) eta “Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak” (% 20,5).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA808.7561.083.680100,034,0
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak78.06792.8888,619,0
Automobilentzako zati eta osagarriak62.53585.3477,936,5
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako064.9596,0-
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako42.67737.7243,5-11,6
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako28.98530.8392,86,4
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak12.57222.8562,181,8
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.4.44422.4522,1405,2
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak21.75221.2322,0-2,4
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak19.67320.5361,94,4
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak16.65220.0621,920,5

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Maiatzaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Urteko lehen hiruhilekoan esportazioak % 21,2 gehitu dira, inportazioak % 11,1 eta superabita 1.800 milioi eurotik gorakoa izan da

2023ko lehen hiru hiletan, Euskal AEko esportazioek % 21,2ko urte arteko igoera izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean; alegia, 1.564,9 milioi euro gehiago. Aldi horretan, zenbateko esportatzailea 8.956,3 milioikoa izan da, eta kopuru horri Bizkaiak egin dio ekarpenik handiena, 3.407 milioikoa (guztizkoaren % 38), gero Arabak (2.859 milioi) eta, ondoren, Gipuzkoak (2.690 milioi).

Arabako esportazioek urte arteko hazkuntza handiena izan dute (% 31,5), 2022an baino 684,5 milioi gehiago. Gipuzkoan, hazkuntza % 24,0koa izan da (520,4 milioi gehiago) eta, Bizkaian, % 11,8koa (360,0 milioi gehiago).

Esportatutako produktu-mota kontuan hartuta, gainbehera izan da “Produktu energetikoen” esportazioetan (–% 13,2), aurreko urteko hiruhileko berean baino 76,8 milioi gutxiagorekin. “Produktu ez-energetikoek”, berriz, gora egin dute % 24,1, 2022ko aldi bereko metatua baino 1.641,8 milioi handiagoa.

Gehien saldu diren hamar produktuek (muga-zergen partidak) guztizkoaren % 41,3 kontzentratzen dute, 3.703 milioiko zenbatekoarekin.

“10 pertsona baino gutxiagoko turismoak”, aldi horretan, Euskal AEko esportazio-bolumen handiena duen partida da (850,9 milioi esportatu eta % 51,6ko urte arteko hazkuntza-tasa).

Esportazio-ahalegina kontuan hartuta gehien nabarmentzen diren produktuak, aipatutakoaz gainera, “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 50,9 eta 219,7 milioi) eta “Biodiesela eta haren nahasteak” (% 375,3 eta 91,3 milioi esportatu) dira.

Kontuan hartzeko moduko beste hazkuntza batzuk honako hauek dira: “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” eta “Kautxuzko pneumatiko berriak”; % 45,7ko eta % 25,5eko aldakuntza positiboak izan dituzte, hurrenez hurren. Hiruhileko honetan, “Itsas produktuak tratatzeko arrantza-ontziak eta faktoria-ontziak” partidak garrantzi handia hartu du; izan ere, 72,8 milioi esportatura iritsi da. Era berean, “Petrolioaren olio finduen” salmentetan izan den jaitsiera esanguratsua ere aipatu behar da (–% 15,2).

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Martxoa 2023

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA8.956.292
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak850.884
28704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak617.287
38708Automobilentzako zati eta osagarriak571.974
42710Petrolioaren olio finduak452.556
54011Kautxuzko pneumatiko berriak403.121
67304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak219.674
77216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak188.052
88481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako146.395
99990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak130.278
101518Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)122.755
117222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak119.730
127326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak114.126
137228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak109.535
148603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako92.915
153826Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin91.280
168504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina89.418
177306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak78.846
187308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko78.302
197325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk76.097
200303Arrain izoztua xerratu gabe74.160
218607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak73.937
228428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.73.432
238902Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako72.843
248483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.64.065
258411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne63.438

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Maiatzaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Alemania izan da esportazioen helmugako herrialdeen sailkapeneko buru (1.406 milioi) eta, ondoren, gertutik, Frantzia (1.372 milioi) eta, urrunago, Estatu Batuak (757 milioi), Erresuma Batuak (597 milioi) eta Italia (513 milioi); hala, bost herrialdeen artean, esportazioen % 52 hartzen da.

Herrialde horiei dagokienez, estaldura-tasak honako hauek dira: Alemaniaren kasuan, % 135,1ekoa; Frantzian, % 226,8; Estatu Batuen kasuan, % 163,5, Erresuma Batuaren kasuan, % 351,7 eta Italiaren kasuan, % 145,8. Hiruhileko honetan, estaldura-tasak % 125etik gorakoak dira, gure bezero diren 10 herrialde nagusiei dagokienez.

Euskal AErako inportazioen metatua 7.128 milioi euro ingurukoa da. Zifra hori urte artean erkatuz gero, 2022ko aldi berean erregistratutakoa baino 715 milioi altuagoa dela ikusten dugu. % 11,1eko igoera hori izan da, zati handi batean, Bizkaiko lurraldean (4.153,3 milioiko balioa duten inportazioak ditu) aldi horretarako % 14,7ko igoera egon delako, alegia, aurreko urteko aldi berean baino 531,6 milioi gehiago. Araban ere inportazioek gora egin dute, % 12,5, 177,4 milioi euro gehiago, eta, Gipuzkoan, igoera oso txikia izan da, % 0,4koa eta 5,9 milioi euro gehiago; inportatutakoaren balioa 1.599,8 eta 1.374,7 milioi euro izan da, hurrenez hurren, bi lurralde horietan.

“Produktu energetikoen” inportazioa aurreko urteko aldi berekoa baino % 18,6 handiagoa izan da, eta “Produktu ez-energetikoena”, % 9,0 handiagoa.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2023ko lehen hiru hiletan, 1.828,6 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta aldeko estaldura-tasari eustea dakar, zeina % 125,7koa baita.

Kanpo-merkataritzako datuak kontsultatzeko aplikazioa. Euskadi

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko martxoan, Euskal AEko esportazioen kopuruak % 26,5 egin dute gora

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2023/05/18
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0020952_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar