2023/06/15eko prentsa-oharra
Euskal AEko esportazioen kopuruak % 9,1 egin du behera 2023ko apirilean
Urteko lehen lau hiletako metatuak % 13,2ko igoera izan du esportazioetan eta % 5,3koa inportazioetan
Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.419 milioi euro) % 9,1 egin dute atzera 2023ko apirilean, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Bilakaera hori izan dute bai produktu energetikoek (–% 46,4) bai produktu ez-energetikoek (–% 6,5). Datu horiekin, 2023. urteko lehen lauhilekoko balantzearen itxieran esportazioen hazkuntza % 13,2koa izan da.
Inportazio-fluxuak (2.238 milioi) ere % 9,7 egin du behera, eta hura inportazio energetikoetan eta ez-energetikoetan ikusi da (–% 15,3 eta –% 7,1, hurrenez hurren). Hala ere, pisu-tonatan, inportazio ez-energetikoek soilik egin dute behera (–% 3,7); izan ere, energetikoek % 34,9 egin dute gora, 2022ko apirilean 1.013 milioi baitziren eta 2023ko apirilean, 1.366. Urteko lehen lau hiletako balantzeak inportazioen % 5,3ko hazkuntza izan du.
Hilabete honetan, 180,7 milioi euroko merkataritza-saldo positiboa izan da, eta % 108,1eko estaldura-tasa; hori guztia, balio nominaletan neurtuta.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Apirila 2023
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Apirila | Apirila |
| 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) | 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.660.676 | 2.419.037 | -9,1 | 2.479.873 | 2.238.298 | -9,7 |
ENERGIAZKO GAIAK | 173.029 | 92.660 | -46,4 | 799.462 | 677.368 | -15,3 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.487.647 | 2.326.377 | -6,5 | 1.680.411 | 1.560.930 | -7,1 |
URTEKO METATUA | 10.052.025 | 11.375.329 | 13,2 | 8.892.621 | 9.365.980 | 5,3 |
ENERGIAZKO GAIAK | 753.952 | 596.770 | -20,8 | 2.232.349 | 2.376.969 | 6,5 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 9.298.073 | 10.778.559 | 15,9 | 6.660.272 | 6.989.011 | 4,9 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 770.523 | 771.981 | 0,2 | 454.724 | 494.080 | 8,7 |
URTEKO METATUA | 2.944.989 | 3.630.923 | 23,3 | 1.877.057 | 2.093.832 | 11,5 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 1.000.726 | 884.992 | -11,6 | 1.579.041 | 1.325.930 | -16,0 |
URTEKO METATUA | 4.047.992 | 4.292.307 | 6,0 | 5.200.707 | 5.479.200 | 5,4 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 889.428 | 762.064 | -14,3 | 446.109 | 418.289 | -6,2 |
URTEKO METATUA | 3.059.044 | 3.452.099 | 12,8 | 1.814.857 | 1.792.948 | -1,2 |
Data 2023ko Ekainaren 15a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Bizkaian, esportazioen jaitsiera % 11,6koa izan da eta Gipuzkoan, % 14,3koa; Araban, berriz, igoera txiki bat izan du, % 0,2koa.
Hilabete honetan, Arabatik igorritako ondasunen erdiak baino gehiago “Garraio-materialak” izan dira (% 53,1), nahiz eta jaitsiera txikia izan duen, % 1,4koa, urte artean (410 milioi esportatu). Era berean, jaitsi egin dira beste arantzel-sekzio batzuk, besteak beste, “Metalak eta bere manufakturak” (–% 4,6) eta “Produktu kimikoak" (–% 24,9).
Bizkaian, jaitsiera izan da “Produktu mineral eta energetikoen” esportazioetan (–% 45,7), aurreko urteko hil berean baino 79 milioi gutxiagorekin, bai eta “Metalak eta bere manufakturak” (–% 13,4) eta “Produktu kimikoak” (–% 24,8) sekzioen esportazioetan ere. Gora egin dute, berriz, “Koipe eta olio”en salmentek (% 113,0).
Gipuzkoan, “Metalak eta bere manufakturak” % 30,8 jaitsi dira, "Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” % 16,5, “Papera eta bere manufakturak” % 10 eta “Produktu kimikoak” % 22,2.
Jatorri-helmugako herrialdeak, 2023ko apirila
2023ko apirilean, bost herrialdek (Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) eratu dute Euskal AEren bezero nagusien taldea; esportatutako guztizkoaren % 51,2 hartu dute (1.238 milioi). Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri % 63,5 dagokio.
Alemaniara eginiko esportazioek hilabete honetan gora egin dute eta 378 milioi eurokoak izan dira, eta, besteak beste, honako hauek nagusitu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (89 milioi), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (67,3 milioi) eta “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (33,9 milioi). Guztira, 400 produktu-mota izan dira.
Frantziara 673 produktu-mota bideratzen dira, guztira 364 milioi euro, eta, haien artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (28,3 milioi) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (25,9 milioi).
Estatu Batuak daude, 179 milioirekin, hirugarren posizioan; kasu horretan, esportazioak honako hauetan zentratzen dira: “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (29,1 milioi), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (19,4 milioi) eta “Biodiesela eta haren nahasteak” (14 milioi) eta 345 produktu desberdin.
Erresuma Batuak Euskal AEko esportazioen guztizkoaren 176 milioi biltzen ditu; haietatik, 17,2 “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilei” dagokie, 10,8 milioi “Kautxuzko pneumatiko berriei, 10,4 milioi “Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne” produktuari, 9,4 milioi “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilei” eta 9 milioi “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriei”.
Italiara 141 milioi euroan esportatzen dira, eta hil honetan eginiko transakzioetan honako hauek nagusitu dira: “Kautxuzko pneumatiko berriak” (10,6 milioi), “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (8,6 milioi) eta “Ibilgailuen zati eta osagarriak” (7,4 milioi).
Errusiara eginiko esportazioek % 69,3 egin dute behera, 11,7 milioitik 3,6ra. Esportazio horiek, funtsean, honako hauei dagozkie: “Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak” (1,7 milioi euro) eta “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (0,6 milioi); guztira, esportatutako 19 produktu-mota.
Gure inportazioen % 47,6, hilabete honetan, EB27tik etorri da. Herrialde esanguratsuenen artean, Alemaniatik inportatutakoa (306 milioi) nabarmentzen da; funtsean, “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriei” (33,1 milioi) eta “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrei" dagokie (32,1 milioi). Era berean, Frantzia nabarmentzen da, 181 milioirekin; kasu horretan, “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” produktua dago, 28,6 milioirekin, lehen posizioan, eta, guztira, 679 produktu-mota; hala, herrialde horretatik inportatutako ondasunen heterogeneotasun handia adierazten da. Mexiko hirugarren posizioan dago, 164 milioi eurorekin; haietatik, 159 “Petrolioaren olio gordinak” dira. Txinatik 160 milioi inportatu dira, eta “Akumulagailu elektrikoak eta bere zatiak” nabarmentzen dira, 29,3 milioirekin. Herbehereak, 150 milioirekin, hilabete honetan, inportazio-foku garrantzitsua dira, batik bat “Olioena”, dela “Petrolioaren olio finduena” (29,7 milioi), dela “Tenperatura altuko harrikatz-mundrunen destilazioaren olio eta produktuena: benzol, toluol, xilol, naftaleno, fenol, etab.” (33,4 milioi), dela “Palma-olioarena” (16,8 milioi).
Errusiaren kasuan, % 173,7ko igoera izan da, 2022ko apirilean 28,9 milioi izan baitziren eta, 2023ko hilabete berean, 79 milioi; funtsean, “Petrolio-gasari eta gainerako hidrokarburo gaseosoei” (73,1 milioi) eta “Landu gabeko aluminioari” (1,9 milioi) dagokie.
Inportazio energetikoak, hilabete honetan, honela banatuta daude: 277 milioi Amerikakoak (% 40,9) eta, haietatik, 159 Mexikokoak, 89 Estatu Batuetakoak eta 29 Kanadakoak. 196 milioi Europakoak (% 28,9) eta, haietatik, 73 milioi Errusiakoak, 63 milioi Herbehereetakoak eta 57 milioi Norvegiakoak; 119 milioi Afrikakoak (% 17,6) eta, haietatik, 73 milioi Angolakoak eta 46 milioi Nigeriakoak; 86 milioi Asiakoak (% 12,6) eta, haietatik, 68 Kuwaitekoak eta 17 Indiakoak.
Merkaturatutako produktuak, 2023ko apirila
Xehetasunak ikusteko, 2023ko apirilean ikusten da hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 39,8 kontzentratu dutela; baterako balioa 963,4 milioi eurokoa izan da.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Apirila 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.660.676 | 2.419.037 | 100,0 | -9,1 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 196.623 | 207.247 | 8,6 | 5,4 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 178.408 | 172.279 | 7,1 | -3,4 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 149.542 | 148.287 | 6,1 | -0,8 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 99.255 | 114.278 | 4,7 | 15,1 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 51.438 | 71.273 | 2,9 | 38,6 |
Petrolioaren olio finduak | 162.112 | 68.374 | 2,8 | -57,8 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 81.507 | 53.367 | 2,2 | -34,5 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 58.208 | 50.000 | 2,1 | -14,1 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 50.395 | 44.064 | 1,8 | -12,6 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 44.576 | 34.228 | 1,4 | -23,2 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 29.223 | 30.213 | 1,2 | 3,4 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 36.001 | 29.538 | 1,2 | -18,0 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 28.207 | 28.627 | 1,2 | 1,5 |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 24.523 | 25.874 | 1,1 | 5,5 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 14.071 | 24.324 | 1,0 | 72,9 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 41.718 | 23.657 | 1,0 | -43,3 |
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 10.607 | 23.304 | 1,0 | 119,7 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 15.408 | 21.140 | 0,9 | 37,2 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 28.556 | 20.406 | 0,8 | -28,5 |
Material-abio bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik | 16.678 | 20.046 | 0,8 | 20,2 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 16.060 | 19.897 | 0,8 | 23,9 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 22.333 | 19.048 | 0,8 | -14,7 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 24.077 | 18.814 | 0,8 | -21,9 |
Makina erremintatarako parteak eta osagarriak | 11.122 | 18.367 | 0,8 | 65,1 |
Ardoa, mahats freskoarena | 17.700 | 17.522 | 0,7 | -1,0 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Ekainaren 15a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Produktu-multzo horretan, honako hauek nabarmentzen dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 5,4ko urte arteko aldakuntza-tasa), 207,2 milioi esportaturekin, aurreko urteko hilabete berean baino 10,6 milioi gehiago; “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 15,1 eta 114,3 milioi) eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 38,6 eta 71,3 milioi). Analisiaren esparrua esportazio-rankingeko lehen 25 posizioetara zabaltzen badugu, hazkuntza-tasa handiak ikusiko ditugu honako partida hauetan, besteak beste: “Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina” (24,3 milioi) eta “Animalien edo landareen koipeak eta olioak, erabilera tekniko industrialetara bideratuak” (23,3 milioi). Bestalde, adierazi behar da jaitsiera nabarmena izan dela honako hauen salmentetan: “Petrolioaren olio finduak” (–% 57,8), “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (–% 34,5), “Burdinazko edo altzairuzko manufakturak” (–% 23,2) eta, era berean, baina neurri txikiagoan, “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (–% 3,4 eta 172 milioi) eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (–% 0,8 eta 148,3 milioi).
Inportazioen kasuan, arantzel-partidetan, garrantzitsuenak, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” partidak (guztizkoaren % 15,8), % 44,8 egin du behera, 2022ko hilabete berean baino 286,6 milioi gutxiagorekin eta 352,6 milioiko guztizko erosketekin. Jaitsiera hau % 15,6koa baino ez da izan, erkaketa tonatan eginez gero; izan ere, 2022ko apirilean 861.945 tona inportatu ziren eta, 2023ko hilabete berean, 727.570. Bestalde, nabarmen hazi dira honako hauen inportazioak: “Petrolioaren olio finduak” (% 513,1), haietatik 118 milioi inportatu baitira, funtsean gasolioa eta fuela; “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoa” (% 16,7 eta 164 milioi) eta “Tenperatura altuko harrikatz-mundrunen destilazioaren olio eta produktuak: benzol, toluol, xilol, naftaleno, fenol, etab.”. Era berean, hazkuntza nabarmenak izan dituzte honako hauek: “Akumulagailu elektrikoak eta bere zatiak” (% 62,8), “Garraiatzeko edo ontziratzeko beirazko ontziak” (% 319,1) eta “Zereal eta leguminosoen ehoketaren birrinak eta hondarrak” (13,9 milioi inportatu).
ARABA. Esportazioak 2023ko apirilean
Araban, esportazioak % 0,2 hazi dira, honako hauetan oinarrituta: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 4,7 egin dute gora eta, guztira, 203,7 milioi esportatu), “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (% 50,0 eta 64,3 milioi), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 37,5 eta 46,8 milioi esportatu) eta “Garraiatzeko edo ontziratzeko beirazko ontziak” (% 357,6 eta 7,7 milioi).
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Apirila 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 770.523 | 771.981 | 100,0 | 0,2 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 194.534 | 203.653 | 26,4 | 4,7 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 149.485 | 147.671 | 19,1 | -1,2 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 42.856 | 64.269 | 8,3 | 50,0 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 34.040 | 46.790 | 6,1 | 37,5 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 53.683 | 37.425 | 4,8 | -30,3 |
Ardoa, mahats freskoarena | 15.682 | 15.765 | 2,0 | 0,5 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 19.630 | 13.524 | 1,8 | -31,1 |
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk | 17.905 | 9.438 | 1,2 | -47,3 |
Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin | 5.154 | 8.580 | 1,1 | 66,5 |
Garraiatzeko edo ontziratzeko beirazko ontziak | 1.691 | 7.740 | 1,0 | 357,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Ekainaren 15a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. Esportazioak 2023ko apirilean
Bizkaiko lurralde historikotik egin diren esportazioek % 11,6 egin dute behera. “Petrolioaren olio finduak” (–% 59,5 eta 64,5 milioi) izan da tradizioan Bizkaiko esportazio-rankingean egon den lehen partida, eta, hilabete honetan, “Kautxuzko pneumatiko berriak” partidak gainditu du (% 2,9 eta 66,5 milioi). Gora egin dute honako hauen esportazioek: “Animalien edo landareen koipeak eta olioak, erabilera tekniko industrialetara bideratuak” (% 119,7 eta 23,3 milioi), “Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne” (% 38,7) eta “Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina” (% 68,3).
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Apirila 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 1.000.726 | 884.992 | 100,0 | -11,6 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 64.632 | 66.534 | 7,5 | 2,9 |
Petrolioaren olio finduak | 159.318 | 64.514 | 7,3 | -59,5 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 64.541 | 63.135 | 7,1 | -2,2 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 33.379 | 28.236 | 3,2 | -15,4 |
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 10.607 | 23.304 | 2,6 | 119,7 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 23.382 | 21.336 | 2,4 | -8,7 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 12.534 | 21.097 | 2,4 | 68,3 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 15.140 | 21.006 | 2,4 | 38,7 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 33.108 | 18.168 | 2,1 | -45,1 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 17.052 | 17.981 | 2,0 | 5,4 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Ekainaren 15a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
GIPUZKOA. Esportazioak 2023ko apirilean
Gipuzkoako esportazioek % 14,3 egin dute behera, eta partida nagusietan, honako hauek izan dituzten jaitsierak nabarmentzen dira: “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (–% 36,4), “Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak” (–% 35,3), “Burdinazko edo altzairuzko gainerako manufakturak” (–% 35,5) eta “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (–% 14,1). Hazkuntza esanguratsuena “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” partidarena izan da (% 19,2 eta 71,7 milioi esportatu).
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Apirila 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 889.428 | 762.064 | 100,0 | -14,3 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 60.184 | 71.719 | 9,4 | 19,2 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 58.208 | 50.000 | 6,6 | -14,1 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 78.509 | 49.898 | 6,5 | -36,4 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 35.934 | 31.794 | 4,2 | -11,5 |
Material-abio bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik | 16.222 | 19.649 | 2,6 | 21,1 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 25.206 | 16.319 | 2,1 | -35,3 |
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 14.146 | 14.149 | 1,9 | 0,0 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 16.560 | 13.755 | 1,8 | -16,9 |
Makina erremintatarako parteak eta osagarriak | 6.797 | 13.629 | 1,8 | 100,5 |
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 19.987 | 12.899 | 1,7 | -35,5 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Ekainaren 15a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Urteko lehen lauhilekoan, esportazioak % 13,2 hazi dira, eta inportazioak, % 5,3; superabita 2.000 milioi eurora iritsi da
2023ko lehen lau hilotan, Euskal AEko esportazioek % 13,2ko urte arteko igoera izan dute, aurreko urteko aldi beraren aldean; alegia, 1.323,3 milioi euro gehiago. Aldi horretan, zenbateko esportatzailea 11.375,3 milioikoa izan da, eta kopuru horri Bizkaiak egin dio ekarpenik handiena, 4.292 milioikoa (guztizkoaren % 37,7), gero Arabak (3.630,9 milioi) eta, ondoren, Gipuzkoak (3.452 milioi).
Arabako esportazioek urte arteko hazkuntzarik handiena izan dute (% 23,3), 2022an baino 686 milioi gehiago. Gipuzkoan, hazkuntza % 12,8koa izan da (393 milioi gehiago) eta, Bizkaian, % 6koa (244,3 milioi gehiago).
Esportatutako produktu-mota kontuan hartuta, “Produktu energetikoen” esportazioetan jaitsiera izan dela ikusten da (–% 20,8), aurreko urteko lauhileko berean baino 157,2 milioi gutxiagorekin. “Produktu ez-energetikoetan”, berriz, % 15,9ko igoera izan da, eta 1.480,5 milioi baino gehiago 2022ko aldi bereko metatuan.
Argibide gehiagorako, sartu Elkano kanpo-merkataritzaren datuak kontsultatzeko aplikaziora.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62