HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Banku-sukurtsalen kopurua...

2022/11/09ko prentsa-oharra

GARAPEN JASANGARRIRAKO 2030 AGENDAREN ADIERAZLEAK. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Banku-sukurtsalen kopurua ia erdira jaitsi da azken hamarkadan, Euskal AEn

Euskal AEn ia etxe guztiek dute 4G estaldura mugikorra

Eustatek jarraitzen du Euskal AEn Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendan jasotzen diren 169 xedeen eta garapenerako lankidetzako 17 helburuen betetze-maila kalkulatu ahal izateko estatistika-adierazleak etengabe areagotzeko eta bereizteko duen konpromisoarekin.

Oraingoan, guztira, 20 estatistika-adierazle berri jasotzen dira hobetu berri den Eustaten Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleen zabalkunderako plataforman. Horiek guztiak autonomia-erkidegoen artean bateratutako metodologia bati jarraikiz zehaztu dira; beraz, haien erabateko eta zuzeneko konparagarritasuna bermatuta geratzen da.

graf0021094_01_e.png

Eustaten plataforman sartzen diren adierazleen artean, dagoeneko Euskal AEn informatutako Nazio Batuen helburu, xede edo adierazleak osatzen dituztenen artean, 15 urteko eta gehiagoko 100.000 biztanleko merkataritza-bankuen sukurtsal kopurua dago. Azken hamaika urteotan, asko murriztu da sukurtsal kopurua; 2010ean 100.000 biztanleko 103,15 sukurtsal zeuden eta, 2021ean, 56,93.

Beste adierazle berrietako bat 4G sare mugikorrak dituzten etxeen proportzioa da. Kasu honetan, 2014tik 2019ra estaldura handitu da; urte horretan, ia etxeen % 100ak zuen 4G estaldura, bai Euskal AEn bai hiru lurralde historikoetan.

graf0021094_02_e.png

Eustatek jarraitzen du Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendaren adierazleak zabaltzeko plataforma etengabe garatzeko lanean, batetik, dagoeneko argitaratutako estatistika-adierazleen bereizketak eskaintzeko, eta, bestetik, egun arte bete ez diren xedeen gaineko informazioa ematen duten adierazle berriak sartzeko. Hurrengo irudian, gaur egun garapen jasangarrirako 17 helburuetako bakoitzean Euskal AErako zehaztutako adierazleen kopurua adierazten da. Gutxien informatutako garapen jasangarrirako helburuetan adierazle berriak sartzea Eustaten lehentasun bat da, bai eta Euskal AE mailan eskuragarri dauden adierazleen bereizketa geografikoa ere. Udal-mailan adierazleak eskuratzea, metodologia bateratu bati jarraikiz eta kalitateko informazio-iturriak erabiliz, Eustatek une hauetan duen erronka handiena da.

graf0021094_03_e.png

Argibide gehiagorako: Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Banku-sukurtsalen kopurua ia erdira jaitsi da azken hamarkadan, Euskal AEn

Eragiketa : 
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak
Eragiketa kodea : 
099901
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2022/11/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021094_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali