HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko helburu-biztanleriaren...

2021/12/21eko prentsa-oharra

2030 AGENDAKO GARAPEN JASANGARRIAREN ADIERAZLEAK. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko helburu-biztanleriaren % 71 inguruk kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa egin du, eta % 76k bularreko minbiziarena 2020an

Eustatek jarraitzen du adierazle berriak barne hartzen, Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendaren helburuak eta helmugak lortzeko bidean aurrera egiteari buruzko informazioa emateko

Eustatek jarraitzen du Euskal AEn Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendan jasotzen diren 169 helmugen eta garapenerako lankidetzako 17 helburuen betetze-maila kalkulatu ahal izateko estatistika-adierazleak etengabe areagotzeko eta bereizteko duen konpromisoarekin.

Oraingoan, guztira, 21 estatistika-adierazle berri jaso dira Eustaten Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleen zabalkunderako plataforman. Adierazle horiek Euskal AErako zehaztu dira, Nazio Batuen gidalerroei jarraikiz, haien garrantzia eta interesa aintzat hartuta. Adierazle horien bidez, garapen jasangarrirako helburu guztien berri ematea lortzen da, behintzat partzialki.

Eustaten plataforman barne hartzen diren adierazleen artean –haien bidez osatu egiten dira dagoeneko Euskal AEn dagoeneko informatutako Nazio Batuen helburu, helmuga edo adierazleak–, Kolon eta ondesteko minbiziaren populazio-baheketak hartzen duen biztanleriaren proportzioa eta Bularreko minbiziaren populazio-baheketak hartzen duen biztanleriaren proportzioa daude, gaixotasun ez-kutsakorrak prebenitzeko adierazle gisa, hilkortasun goiztiarra murrizteko baliagarriak.

graf0021098_01_e.png

Kolon eta ondesteko minbiziaren populazio-baheketa % 70etik gorakoa da, eta bularreko minbiziarena % 75etik gorakoa helburu-biztanlerian.

Eustaten plataforman orain arte Euskal AEn jakitera ematen ez zen Nazio Batuen adierazle baten berri emateko sartzen diren estatistika-adierazleen artean, honako hauek daude: Ibaien ur-masen kalitatea eta Gainazaleko ur-masen kalitatea. Nazio batuen honako adierazle honen barruan sartzen dira: Kalitate oneko uren proportzioa.

graf0021098_02_e.png

Ur-masen kalitateak nabarmen egin du hobera 2015aren eta 2020aren artean, baina mailarik altuena 2018an ikusi zen.

Adierazle berri horiek sartu ondoren, Euskal AE osorako 2030 Agendan jasotzen diren garapen jasangarrirako 17 helburuen berri ematen duten 182 estatistika-adierazle daude. Multzo handi bat, gainera, lurralde historikoaren eta/edo sexuaren arabera banatzen da, eta helmugen betetze-mailaren ikuspegi zehatzagoa eta fokalizatuagoa ematen du.

Jarraitzen da Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendaren adierazleak zabaltzeko plataforman adierazle berriak etengabe sartzeko lanean, batetik, dagoeneko argitaratutako estatistika-adierazleen bereizketak eskaintzeko, eta, bestetik, egun arte bete ez diren helmugen eta adierazleen gaineko informazioa ematen duten adierazle berriak sartzeko. Garapen jasangarrirako helburuaren araberako estaldura kuantitatiboa ez da uniformea, histograma honetan egiaztatzen den bezala. Gaur egun, esaterako, adierazle bakar batek ematen du 14. helburuaren berri, eta 31 adierazlek, 3. helburuaren berri. Ahalegina egingo da Euskal AE osorako eta lurralde historikoetarako estatistika-adierazleak lortzeko gutxien informatutako helburuetan.

graf0021098_03_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko helburu-biztanleriaren % 71 inguruk kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa egin du, eta % 76k bularreko minbiziarena 2020an

Eragiketa : 
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak
Eragiketa kodea : 
099901
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2021/12/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021098_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali