2014/06/19ko prentsa-oharra

Egiturazko adierazleak Europa 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEk lortu du Europa 2020 estrategian ezarritako helburua hezkuntza adierazleetan

Okupazio eta pobrezian, berriz, abiapuntuan baino okerrago

Euskal AE 28-Europar Batasuneko mailen gainetik dago Europa 2020 estrategiako bederatzi adierazleetatik bostetan, Eustaten datuen arabera. Hezkuntzarekin lotutako zenbaitetan, 2020rako helburua lortu da dagoeneko.

2009ko adierazleen aldean, hobera egin da I+Gn, kliman, energian, hezkuntzan; okupazioarekin eta pobreziarekin lotutakoetan atzeraka Euskal AE, Espainia (areago) eta EB bezalaxe, krisiagatik.

1- taula.- 2020 Europa adierazleak
Iturriak: Energiaren Euskal Erakundea (EEE); Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, Enplegu eta Gizarte Politikak Saila; Eurostat eta Eustat. Egiturazko adierazleak Europa 2020

2020 Estrategia Europarra, 2010ean Europako Kontseiluak onetsia, agenda komuna da oraingo hamarraldian. Europako ekonomiaren egiturazko ahuleziak gainditzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta gizarte merkatuaren ekonomia jasangarria bermatzeko, hazkunde adimentsu, jasangarri eta integratzailea lehenesten ditu. Hona hemen bost helburu nagusiak:

1) 20-64 urte bitarteko biztanle europarren %75ek enpleguren bat eduki behar luke

2) I+Gko barne gastuak BPGren %3 izan beharko luke.

3) Klima eta energian “20/20/20” helburua lortu beharko litzateke: Negutegi efektudun gasen igorpena %20an murriztu behar da; energia kontsumoa %20 murriztu behar da; energia berriztagarrien kontsumoak %20ra iritsi behar luke.

4) Eskola-uzteak %10en azpitik behar luke, eta belaunaldi gazteenaren %40k gutxienez goi-mailako ikasketak burutuak behar lituzke.

5) EBn, pobrezia-arriskuaren helmenean 20 milioi pertsona gutxiagok egon beharko lukete.

Jarraipena adierazle nagusi batzuen bidez egiten da; horiexek landu eta bildu ditu Eustatek Euskal AErentzat.

Euskal AEk, Europar Batasuneko batez bestekoaz, bost adierazletan balio hobeak ditu: I+G barne gastua, Energia Primarioaren kontsumoa, Garai aurreko eskola-uzte tasa, Goi-mailako hezkuntza maila, Pobrezia edo bazterketa arriskuan dauden biztanleak.

Europar batez bestekoaren azpitik daude: Okupazio-tasa, Negutegi-efektudun gasen igorpena, Energia berriztagarrien kuota, Energiaren azken kontsumoa. Espainiaren osotasunarekin alderatuz gero, gure erkidegoko zifrak hobeak dira, bitan izan ezik: Energia berriztagarrien kuotan eta Energiaren azken kontsumoan.

Halere, esan beharrekoa da ezarritako helburuetarako bidean gorabeherak izan daitezkeela aztertutako urteetan, areago gaur egunekoa bezalako koiuntura ekonomikoetan; izan ere zenbait adierazle atzeraka doaz abiapuntuko balioekiko.

I+G barne-gastu gordina, 2012an, %2,12 da Euskal AEn eta %2,07 28-EBn; helburua (%3) urruti da. Espainiakoa, %1,30. Krisiagatik ere, bilakaera positiboa izan da; 2009koaren aldean 12 ehunen hobeto.

Energia Primarioaren gure kontsumoa (2008tik) eta Energiaren azken kontsumoa (2010etik) jaitsiz doaz. Jaitsierok, neurri handi batean, finantza eta ekonomia krisiak eragindako jarduera ekonomiko txikiagoari zor zaizkio, eta ez onuragarri litzatekeen energia kontsumitzeko eraren egiturazko aldaketa bati.

Garai aurreko eskola-uzte tasan (18-24 urte bitarteko biztanleak) eta Goi mailako hezkuntza-mailan (30-34 urte bitartekoak) Euskal AEko emaitzak hobeak dira EBk ezarriak baino (%10en azpitik eta %40 gutxienez); gizonen kasuan Goi mailako hezkuntza-mailan (%36,5) izan ezik.

Pobrezia edo bazterketaren arriskua hiru adierazleren konbinaketa da:

Lan-intentsitate oso urridun familia-etxeetan bizi diren pertsonak: Lan-intentsitatea %20ko atalasearen azpitik duen familia-etxe bateko pertsonak.

Transferentzia sozialen ondoren pobrezia-arriskuan dauden pertsonak: Pobrezia-atalasea horrela dago finkatuta adierazle honetarako: errenta nazional erabilgarri baliokidearen medianaren %60.

Gabezia material larriak dituen biztanleria Ondoko egoeretako lauri gutxienez aurre egin ezinik, baliabide faltaz, dauden pertsonak dira: 1) alokairua eta ohiko fakturak ordaindu, 2) etxebizitza behar bezala berotu, 3) ustekabeko gastuei aurre egin, 4) haragia, arraina edo horien adinako proteinak erregulartasunez (bi egunez behin) jan, 5) etxetik kanpo astebete pasa oporretan, 6) autoa izatea, 7) arropa-garbigailua izatea, 8) koloretako telebista izatea, 9) telefonoa izatea.

Bai adierazle konposaturako, bai osatzen duten hiruretarako, Euskal AEk tasa hobeak ditu Europar Batasuneko batez bestekoak baino. Ia bost puntu azpitik Pobrezia edo bazterketaren arrisku adierazlean: Euskal AEn biztanleen %19,9, Europar Batasunean %24,8 eta %28,2 Espainian, Eurostaten arabera. 2009ko balioen aldean lau adierazleetan atzerakadak ditugu, pobrezia edo bazterketa arriskua handitu delarik.

20 eta 64 urte bitarteko biztanleen okupazio-tasa alde ez-positiboan da Euskal AEn. 2013koa (%66,2) puntu erdia hobea zen 2012koa baino, baina helburutik (%75) 8,8 puntutara dago, krisiaren ondorio zuzena. Igoera txikiak bai emakumeei, bai gizonei eragiten die. 2009koaren aldean, langabezia-tasa ehuneko bi puntu baino zertxobait gehiago jaitsi da. Europar Batasunaren osotasunean guztirako tasa (hamarren batez) eta gizonena (hiruz) zertxobait jaitsi dira; emakumeena hiru hamarrenez gehitu da. Espainian joera negatiboak dirau: hiru tasek behera egin dute, ehuneko puntu bat inguru, urte honetan.

Hiru adierazletan, klimatikoak, 28-EBko batez bestekoa baino okerrago gaude: Negutegi efektudun gas igorpenetan, 101,1eko indizea, 83,1 28-EBn. Energia berriztagarrien kuota azken kontsumo gordinean %7,6 da Euskal AEn eta %14,1 europar batez bestekoan. Energiaren azken kontsumoaren indizea 93,21 da gurean eta 92,8 28-EBn.

Aurreko urtearen aldean, Euskal AEn ia bi puntuz hazi da gasen igorpena. Energia berriztagarrien erabileraz, adierazleak pittin bat behera egin du aurreko urtearen aldean Euskal AEn (%7,6), baina urruti dago helburutik (%20), europar batez bestekotik (%14,1) eta Espainiakotik (%14,3); azken biek joera positiboari heltzen diote. 2009koaren aldean bi adierazleek hobera egin dute zertxobait.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Egiturazko adierazleak Europa 2020ri buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEk lortu du Europa 2020 estrategian ezarritako helburua hezkuntza adierazleetan

Eragiketa : 
Egiturazko adierazleak
Eragiketa kodea : 
172502
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2010-2024
Eguneratze data : 
2014/06/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021113_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali