2021/05/20ko prentsa-oharra

2030 AGENDAKO GARAPEN JASANGARRIAREN ADIERAZLEAK. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko emakumeen % 55,38 seguru sentitzen dira haien bizitegi-zonan bakarrik ibiltzean; gizonen kasuan, % 84,73 sentitzen dira seguru

Eustat hasi da kuantifikatzen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburu eta xedeak lortzeko bilakaera, lurralde historikoaren eta sexuaren mailetan

Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko gizonen % 84,73 seguru sentitzen ziren, 2019an, haien bizitegi-zonan bakarrik ibiltzean; emakumeen kasuan, % 55,38 baino ez zen seguru sentitzen. Hori ondorioztatu da oraintsu Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak zabaltzeko plataforman sartu diren datuetan.

Eustatek, orduan, gizarte-eragileen esku Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburu eta xedeak etengabe monitorizatu ahal izateko hasierako estatistika-adierazle batzuk jarri zituen. Zabalkunderako plataformaren helburu nagusien artean honako hau dago: Euskal AEn eta haren eremu geogragikoetan eta interes-taldeetan garapen jasangarrirako 17 helburuen 169 xedeen betetze-mailari buruzko informazioa emango duten adierazleak etengabe sartzea.

graf0021103_01_e.png

Hori horrela, guztira 32 adierazle lurralde historikoaren arabera banakatu dira, 6 adierazle emakume eta gizonentzat dira eta 24 adierazletan lurralde historikoaren eta sexuaren arabera banatutako serieak eskaintzen dira.

Azken horien artean, esaterako, Euskal AEn haien bizitoki-zonan bakarrik ibiltzean seguru sentitzen diren 16 urteko eta gehiagoko pertsonen proportzioa adierazlea dago. Sexuaren eta lurralde historikoaren araberako bereizketak aukera ematen du fenomenoa zenbait ikuspegitatik ikusteko, ez bakarrik denboraren ikuspegitik. Ikusten denez, esaterako, seguru sentitzen diren pertsonen proportzioak behera egin du Euskal AEn, 2014an % 76,38tik 2019an % 69,47ra, bereziki emakumeen segurtasun-sentimenduak bilakaera negatiboa izan duelako, aztertutako aldian ehuneko 10 puntu egin baititu behera.

Gipuzkoako lurralde historikoan sentitzen dira bai emakumeak bai gizonak haien bizitoki-zonan bakarrik ibiltzean seguruen, baina 2019an 2014an baino proportzio txikiagoan. Bizkaian eta Araban, gizonen % 83 inguru seguru sentitzen dira, eta emakumeen kopurua baxuagoa da: Araban, emakumeen % 56,77, eta, Bizkaian, % 53,64.

graf0021103_02_e.png

Oraintsu lurralde historikoaren eta sexuaren arabera bereizi den beste adierazle bat, haren azterketak azpiko fenomenoen bilakaera ikusteko aukera ematen duena, honako hau da: Azken hiru hiletan Interneta erabili duten 16 eta 74 urte bitarteko pertsonen proportzioa. 2015-2020 aldian intentsitate desberdineko bilakaera ikusten da emakumeetan; ehuneko 5 puntu gizonen azpitik zeuden 2015ean eta ehuneko puntu erdi goitik daude 2020an.

Fenomeno hori hiru lurralde historikoetan gertatu da, baina nabarmentzekoa da Arabaren kasua; bertan, azken hiru hiletan Interneta erabili duten emakumeen proportzioa gizonena baino ia ehuneko hiru puntu handiagoa da (emakumeen % 92,36 eta gizonen % 89,76).

graf0021103_03_e.png

Sexuaren arabera bereizi den eta ikuspegi berria ematen duen adierazlearen adibide gisa, Lan egindako orduko batez besteko diru-sarrerarena dago; hartan ikusten denez, nahiz eta batez besteko diru-sarrerak pixka bat gora egin duen 2015aren eta 2018aren artean biztanleriarengan, oro har, pixka bat gehiago egin du emakumeen kasuan. Horrela, lan egindako orduko batez besteko diru-sarreran aldeak behera egin du; 2,50 euro ziren 2015ean eta 2,38 euro 2018an. Jakina da adierazle horretan analisirako dimentsio berrietarako aukera ematen duten bereizketa gehiago behar direla.

graf0021103_04_e.png

Lurralde historikoaren araberako bereizketa Eustaten 2030 Agendaren adierazle-plataforma hedatzeko beste ardatzetako bat da. Agente eskudunek eragina izan dezakete eta izan behar dute adierazle batzuetan; beraz, lurralde-monitorizazioa funtsezkoa da. Horren adibide dugu, esaterako, Ikerketa eta garapeneko gastuak BPGrekiko proportzioan adierazlea; adierazle horrek aldeak erakusten ditu lurraldeen artean, bai mailan (Gipuzkoa nabarmentzen da, gastu handiagoarekin), bai 2015-2019 aldiko bilakaeran (Araban nabarmen egin du behera, Bizkaian pixka bat behera eta, Gipuzkoan, gora). Adierazlea Euskal AEren mailan bakarrik aurkezteak, beraz, interes handiko fenomenoak ezkuta ditzake.

Sexuaren eta lurralde historikoaren araberako bereizketak sartzeaz gainera, garapen jasangarrirako 1. helburuaren (Pobreziaren amaiera), 8. helburuaren (Lan duina eta hazkuntza ekonomikoa) eta 12. helburuaren (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) lorpen-mailaren segimendu hobea egiteko aukera ematen duten estatistikako 8 adierazle berri sartu dira. Horien artean, esaterako, Per capita sortutako hondakin arriskutsuen adierazlea sartu da, zeinak 12. helburuari buruzko informazioa ematen baitu (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak).

graf0021103_05_e.png

Ikusten denez, 2018an per capita sortutako hondakin arriskutsuek 2015eko erreferentziazko urtean izandako maila oso antzekoa dute. Hala ere, serie hori lurralde historikoen arabera bereiztean, haien arteko portaera oso desberdina dela ikusten da. Hala, Bizkaian 2015ean 184 kilo hondakin arriskutsu sortzetik 2018an 171 sortzera igaro da; Araban, aldi berean, gora egin du, 160 kilotik 197 kilora. Gipuzkoan, berriz, portaera egonkorra da, bi aldietan 90 kilotik pixka bat gora.

Informazio-oharra: Jarraitzen da Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak zabaltzeko plataforman adierazle berriak etengabe sartzeko lanean, batetik, adierazleen bereizketak eskaintzeko, eta, bestetik, egun arte bete ez diren xedeen gaineko informazioa ematen duten adierazle berriak sartzeko. Eustatek prentsa-oharra argitaratuko du adierazleen plataforma modu esanguratsuan garatzen den bakoitzean, eta Euskal AEn garapen jasangarrirako helburuen lorpen-mailei buruzko informazioa emateko.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko emakumeen % 55,38 seguru sentitzen dira haien bizitegi-zonan bakarrik ibiltzean; gizonen kasuan, % 84,73 sentitzen dira seguru

Eragiketa : 
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak
Eragiketa kodea : 
099901
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2021/05/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021103_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali