HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioek...

2023/07/20ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2023ko maiatza

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioek % 13,5 egin dute behera 2023ko maiatzean

Urteko lehenengo bost hiletako metatuan, esportazioek % 6,6ko igoera izan dute, eta inportazioek % 3,0koa

Eustatek dituen datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.827,3 milioi euro) % 13,5eko jaitsiera izan zuten 2023ko maiatzean, aurreko urteko hil berarekin alderatuta. Bilakaera hori izan dute bai produktu energetikoek (- % 53,3) bai produktu ez-energetikoek (- % 10,3).

Inportazio-fluxuak (2.471,7 milioi) ere % 5,1 egin du behera, eta beherakada hori inportazio energetikoetan (- % 7,4) eta ez-energetikoetan (- % 4,5) ikusi da. Hala ere, pisu-tonatan, urtetik urterako aldakuntzak positiboak izan dira bai inportazio energetikoetan (% 14,6) bai ez-energetikoetan (% 22,1).

Hil honetan, 355,6 milioi euroko merkataritza-saldo positiboa izan da, eta % 114,4ko estaldura-tasa; hori guztia, balio nominaletan neurtuta.

2023ko lehenengo bost hiletako balantzean ikusten da esportazioek % 6,6 egin dutela gora, eta igoera hori ikusi da bai produktu ez-energetikoetan (% 9,5) bai produktu energetikoetan (% 28,8). Inportazioei dagokienez, balantzea % 3,0ko igoerarekin itxi da; produktu energetikoetan igoera % 3,7koa izan da, eta ez-energetikoetan % 2,7koa.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Maiatza 2023

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 MaiatzaMaiatza
 20222023Gehikuntza (%)20222023Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA3.267.6092.827.276-13,52.605.3742.471.712-5,1
ENERGIAZKO GAIAK244.249113.999-53,3553.188512.422-7,4
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK3.023.3602.713.277-10,32.052.1851.959.290-4,5
URTEKO METATUA13.319.63514.202.6056,611.497.99511.837.6923,0
ENERGIAZKO GAIAK998.201710.769-28,82.785.5372.889.3913,7
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK12.321.43313.491.8369,58.712.4588.948.3022,7
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA960.840935.750-2,6625.034546.689-12,5
URTEKO METATUA3.905.8294.566.67316,92.502.0912.640.5215,5
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.386.5631.044.366-24,71.420.7571.428.0080,5
URTEKO METATUA5.434.5555.336.673-1,86.621.4646.907.2084,3
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA920.207847.160-7,9559.583497.014-11,2
URTEKO METATUA3.979.2514.299.2598,02.374.4402.289.962-3,6

Data 2023ko Uztailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2023ko maiatzean esportazioek hiru lurraldeetan egin dute behera, baina intentsitate ezberdinez: Bizkaian esportazioen jaitsiera % 24,7koa izan da, eta Gipuzkoan % 7,9koa; Araban, berriz, % 2,6koa baino ez.

Hil honetan, Arabatik igorritako ondasunen erdiak baino gehiago Garraio-materialak izan dira (% 58,5), nahiz eta urtetik urterako % 5,3ko jaitsiera izan duten (532,5 milioi esportatuak). Era berean, jaitsi egin dira beste arantzel-sekzio batzuk ere; besteak beste, Metalak eta horien manufakturak (- % 9,7), Elikagaiak (- % 8,9) edo Produktu kimikoak (- % 32,1).

Bizkaian esportazioak jaitsi dira Produktu mineral eta energetikoetan (- % 51,7), aurreko urteko hil berean baino 128,5 milioi gutxiagorekin, eta Metalak eta horien manufakturetan (- % 28,1) eta Produktu kimikoetan (- % 43). Aitzitik, gora egin dute Koipe eta olioen (% 22,9) eta Animalien erreinuko jatorriko produktuen (% 26,9) salmentek.

Gipuzkoan behera egin dute sekzio hauek: Material, makina eta aparatu elektrikoak, % 10,3; Metalak eta horien manufakturak, % 18,7; Papera eta horren manufakturak, % 16,8, eta Produktu kimikoak, % 41,8. Bestalde, Garraio-materialak sekzioak, % 47,3ko igoera izan ondoren, 152,9 milioi euroko esportazioak egin ditu 2023ko maiatzean.

Jatorri-helmugako herrialdeak, 2023ko maiatza

2023ko maiatzean, bost herrialdek (Alemania, Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Belgika) osatu zuten Euskal AEren bezero nagusien taldea, esportatutako guztizkoaren % 51,7 hartu baitzuten (1.462,9 milioi). Horietako hiru EB27koak dira, eta entitate horri % 63,3 dagokio.

Alemaniara egindako esportazioak hil honetan 479,5 milioi eurokoak izan dira, eta, besteak beste, honako hauek nagusitu dira: 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak (112,8 milioi), Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (96,1 milioi) eta Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak (37,9 milioi); guztira, 422 produktu-mota izan dira.

Frantziara 673 produktu-mota bideratu dira, guztira 418,4 milioi suposatu dituztenak, eta horien artean nabarmendu dira Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak (30,5 milioi) eta Kautxuzko pneumatiko berriak (26,2 milioi).

Estatu Batuak daude, 210,4 milioirekin, hirugarren posizioan, eta kasu horretan esportazio gehienak egin dira Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobiletan (34 milioi), Petrolioaren olio finduetan (25 milioi) eta Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsetan (22,3 milioi), eta, guztira, 341 produktu ezberdin izan dira.

Erresuma Batuak Euskal AEko esportazio guztien 178,3 milioi biltzen ditu; horietatik 20,2 milioi Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilei dagozkie, 14,8 milioi Turboerreaktore, turbopropultsatzaile eta gainerako gas-turbinei, horien pieza eta osagaiei eta 10,4 milioi Kautxuzko pneumatiko berriei.

Belgikara 176,2 milioi euroko esportazioak egin dira, eta hil honetan egin diren transakzioetan nagusitu dira Petrolioaren olio finduak (42,2 milioi), Aduana-arantzelean berariaz jasota ez dauden salgaiak (27,7 milioi) eta Findu gabeko kobrea (15,6 milioi).

Hil honetan, gure inportazioen % 55,5 EB27tik etorri dira. Herrialde aipagarrienen artean, nabarmendu behar da Alemaniatik inportatu dena (364,1 milioi), batez ere Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (41,8 milioi) eta Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak (36,8 milioi). Txina ere nabarmendu behar da 196 milioirekin, eta kasu honetan Metagailu elektrikoak eta horien zatiak daude lehenengo lekuan 30,3 milioirekin. Frantzia hirugarren posizioan dago 176,4 milioirekin, eta horietatik 33,1 Burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko txatarrari dagozkio. Herbehereak garrantzi handikoak izan dira inportazioetan hil honetan eta guztira 150,5 milioi merkaturatu dira, eta horien ia erdia izatera hurbildu dira Petrolioaren olio finduak (39,3 milioi) eta Petrolioaren eta mineral bituminosoaren olio gordinak (33 milioi).

Hil honetako energiaren arloko inportazioak honela banatu dira: Kazakhstan 123,7 milioi euro; Herbehereak 78,3 milioi; Mexiko 70,7; Estatu Batuak 57,5 milioi; Norvegia, 46,9 milioi; Irak 43,3 milioi, Erresuma Batua 38,5 milioi, Kuwait 31,3 milioi, Portugal 19,8 milioi eta Alemania 1,4 milioi. Gainerakoa, 512 milioi eurora iritsi arte, 22 herrialderen artean banatzen da.

Merkaturatutako produktuak, 2023ko maiatza

Xehetasunetara joz, ikusten da 2023ko maiatzean hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 40,2 pilatu zutela, eta horien balio bateratua 1.136,2 milioi eurokoa izan zen.

Produktu-multzo horretan, honako hauek nabarmentzen dira euren garrantziagatik eta izan duten portaera negatiboagatik: 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak (- % 5,4ko urte arteko aldakuntza-tasa), 263,4 milioi esportatuak, aurreko urteko hil berean baino 15,1 milioi gutxiago; Salgaien garraiorako ibilgailu automobilak (- % 5 eta 202 milioi euro esportatuak) eta Petrolioaren olio finduak (- % 56,6 eta 92,1 milioi). Beste aldean, merkaturatutako eta hazkunde positiboa izandako lehenengo produktuen artean daude Kautxuzko pneumatiko berriak, % 9 gehiagorekin (122,3 milioi) eta Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab., eta horien esportazioek % 116,3 egin dute gora (40,5 milioi). Analisiaren esparrua esportazio-rankingeko lehenengo 25 posizioetara zabaltzen badugu, hazkunde-tasa aipagarriak ikusiko ditu honako partida hauetan: Automotorrak, trenbide eta tranbia autopropultsatuetarako (% 365,5), Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak (% 48,7) edo Turboerreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagarriak barne (% 39,9). Bestalde, adierazi behar dira hainbat adarretako salmentetan izan diren beherakadak, besteak beste hauetan: Aduana-arantzelean berariaz jasota ez dauden salgaiak, - % 65,1; 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak, - % 44,6; Burdinazko edo altzairuzko gainerako manufakturak, - % 33,1 eta Altzairu herdoilgaitzezko barrak eta profilak, - % 14,6.

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA3.267.6092.827.276100,0-13,5
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak278.447263.3539,3-5,4
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak212.529202.0037,1-5,0
Automobilentzako zati eta osagarriak195.386197.1597,00,9
Kautxuzko pneumatiko berriak112.168122.2604,39,0
Petrolioaren olio finduak212.24992.1333,3-56,6
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak67.46668.3392,41,3
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak78.07967.1222,4-14,0
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako60.31946.4871,6-22,9
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.18.73740.5191,4116,3
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak40.82836.7971,3-9,9
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak41.79635.6941,3-14,6
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak98.95034.4901,2-65,1
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak48.80232.6471,2-33,1
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak57.11231.6181,1-44,6
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak19.58729.1191,048,7
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk23.87127.1331,013,7
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne18.27925.5670,939,9
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak30.68223.0410,8-24,9
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak17.82322.8420,828,2
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak22.12722.2710,80,7
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak24.06421.3670,8-11,2
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako4.57921.3130,8365,5
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina25.83721.1170,7-18,3
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko31.41520.7460,7-34,0
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.23.60020.5870,7-12,8

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Uztailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioei dagokienez, eta arantzel-partiden kasuan, horietako garrantzitsuenak, Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinenak (guztizkoaren % 16) % 19,5eko beherakada izan du 2022ko hil berean baino 95,9 milioi gutxiagorekin, erosketak guztira 396,3 milioikoak izanik; aitzitik, konparazioa tonatan eginez gero, 2022ko maiatzean 687.790 tona inportatu ziren eta 2023ko hil berean 780.330 inportatu dira, hau da, % 13,5 gehiago.

Nabarmen egin dute gora Petrolioaren olio finduen inportazioek, eta 91 milioi inportatu dira. Igoera nabarmenak izan dituzte beste hauek ere: Beroan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdin edo altzairuzkoak > 599 mm (% 25), Soja-babak, baita hautsiak ere (% 17,6), Industria kimikoko eta horrekin lotutako beste prestakin eta produktu batzuk (% 63) eta Elikagai edo edari industrietan erabilitako gai usaintsuen nahasketak (% 74,7), guztiak ere gehien inportatutako partiden zerrendan daudenak.

ARABA. Esportazioak 2023ko maiatzean

Araban esportazioek % 2,6 egin dute behera. Lehenengo 10 esportazio-partidetako hiruk bakarrik izan dituzte aldaketa positiboak maiatzean. Hauek dira: Kautxuzko pneumatiko berriak, % 39,4 egin dute gora eta 52,6 milioi eurora iritsi dira; Altzairu herdoilgaitza lingotetan edo bestelako forma primarioetan, % 29 egin du gora eta 8,6 milioi eurora iritsi da; eta Tutu eta hodi hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak, eta partida honek % 6,5 egin du gora eta 56,6 milioira iritsi da. Gainerako partidek behera egin dute intentsitate ezberdinean: - % 4,9 Salgaien garraiorako ibilgailu automobilek (201,5 milioi), - % 23,2 Metal arrunteko ontzietarako tapoi, tapa eta beste osagarri batzuek (9,2 milioi) eta - % 33 Burdinazko edo altzairuzko beste tutu eta profil huts batzuek (15 milioi).

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA960.840935.750100,0-2,6
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak276.119258.60227,6-6,3
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak211.968201.49221,5-4,9
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak53.17656.6476,16,5
Kautxuzko pneumatiko berriak37.71252.5605,639,4
Automobilentzako zati eta osagarriak55.16446.3345,0-16,0
Ardoa, mahats freskoarena19.34916.4681,8-14,9
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak22.37615.0001,6-33,0
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk12.0159.2251,0-23,2
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak10.6949.0071,0-15,8
Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin6.6518.5830,929,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Uztailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. Esportazioak 2023ko maiatzean

Bizkaiko lurralde historikotik egin diren esportazioek % 24,7 egin dute behera. Petrolioaren olio finduena da Bizkaiko esportazio-rankineko lehenengo partida, eta % 57,2 jaitsi da eta 90,4 milioi esportatu dira. Behera nabarmen egin duen beste partida bat Aduana-arantzelean berariaz jasota ez dauden salgaiena izan da, hil honetan % 66,4 egin baitu behera eta 32,5 milioira mugatu da. Horrekin batera, Bizkaian beherakada nabarmena izan duen bestea 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xafla eta tirena izan da (- % 48,9 eta 23,2 milioi). Aitzitik, gora egin dute esportazioek Turboerreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien piezak eta osagaiak barne partidan (% 41, 25,5 milioi), Galdategiko burdinazko eta altzairuzko gainerako manufaktura moldeatuak partidan (% 23,1 eta 18,3 milioi) eta Ibilgailu automobilen zati eta osagarrienean (% 5,4 eta 74,9 milioi).

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.386.5631.044.366100,0-24,7
Petrolioaren olio finduak211.09890.4118,7-57,2
Automobilentzako zati eta osagarriak71.02774.8647,25,4
Kautxuzko pneumatiko berriak73.90668.9356,6-6,7
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak96.70332.5063,1-66,4
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak35.21827.9772,7-20,6
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne18.07825.4902,441,0
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak45.47223.2202,2-48,9
Soja-olioa51820.2541,93.813,5
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak24.11919.9241,9-17,4
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk14.90618.3471,823,1

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Uztailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. Esportazioak 2023ko maiatzean

Gipuzkoako esportazioak % 7,9 jaitsi dira 2023ko maiatzean, 2022ko hil berarekin alderatuta. Igoera esanguratsuak, % 100etik gorakoak, izan dira partida hauetan: Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako (% 365 eta 21,3 milioi esportatu), Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak (% 183,7 eta 18,5 milioi esportatuak) eta Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. (% 139,9 eta 34,8 milioi). Hazkunde aipagarria izan duen beste partida bat, esportazio guztietan duen garrantziagatik, Ibilgailu automobilen zati eta osagarriena izan da (% 19,2 eta 71,7 milioi esportatuak).

Partida nagusien artean, honako hauetan izandako beherakadak nabarmendu behar dira: Txorrotetako artikuluak, balbulak eta tutuetarako antzeko gaiak (- % 31 eta 30,9 milioi), Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak (- % 15,1 eta 62,6 milioi), Burdinazko edo altzairuzko gainerako manufakturak (- % 18,6 eta 18,7 milioi) eta Metal arruntez egindako giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak (- % 13,4 eta 19,7 milioi).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA920.207847.160100,0-7,9
Automobilentzako zati eta osagarriak69.19575.9619,09,8
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak73.81562.6327,4-15,1
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.14.49934.7754,1139,9
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako44.84330.9403,7-31,0
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak13.97526.5333,189,9
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako4.57921.3132,5365,5
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak16.95521.1452,524,7
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak22.75619.7162,3-13,4
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak22.94418.6722,2-18,6
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak6.51518.4832,2183,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Uztailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Argibide gehiagorako, sartu Elkano kanpo-merkataritzaren datuak kontsultatzeko aplikaziora.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioek % 13,5 egin dute behera 2023ko maiatzean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2023/07/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021152_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali