HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak 1976tik 2022ra bitartean,...

2023/09/29ko prentsa-oharra

ADINEKO BIZTANLEEN PANORAMA ESTATISTIKOA. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

1976tik 2022ra bitartean, 85 urteko eta gehiagoko biztanleak Euskal AEko biztanleria osoaren % 0,4 izatetik % 4,1 izatera igaro ziren

Euskal AEn, ia 280.000 biztanle pertsona bakarreko etxeetan bizi dira, eta % 44,3k 64 urte baino gehiago dituzte

1976tik 2022ra bitarteko biztanleria-piramideak aztertuz gero, ikusiko dugu 85 urteko eta gehiagoko biztanleak % 0,4 zirela 1976an, eta % 4,1 2022an, balio erlatiboetan, urriaren 1ean (igandea) Adinekoen Nazioarteko Eguna izango dela ospatzeko Eustatek landutako datuen arabera.

Euskal AEko biztanleriaren piramidea nahiko luzea da, eta aspaldian galdu zuen ezaugarri zuen forma triangeluarra. Horrek adierazten du bizi-itxaropena etengabe handitzen ari dela. Nabarmentzekoa da ondoz ondoko belaunaldien biziraupen-indizeak gero eta positiboagoak direla. Izan ere, 2022an ehun urteko 1.400 pertsona baino gehiago zeuden, eta haietatik % 86,2 emakumeak ziren.

Biztanleriaren piramideak aukera ematen du gizonen eta emakumeen adinaren araberako banaketa begi-kolpe batean ikusteko. Konpara ditzagun 1976ko eta 2022ko Euskal AEko biztanleriaren piramideak.

1976: Piramide-formako grafikoa. 65 urteko (jaiotza-urtea: 1910) eta gehiagoko biztanleak biztanleria osoaren % 8,3 ziren (171.161 biztanle); adin-talde horretan, 6 emakume daude 4 gizoneko.

graf0021274_01_e.png

2022: Gitarra-formako grafikoa. 65 urteko (jaiotza-urtea: 1956) eta gehiagoko biztanleak biztanleria osoaren % 23,2 ziren (506.596 biztanle).

graf0021274_02_e.png

2022ko uztailaren 1ean, 65 urteko eta gehiagoko 514.104 biztanle zeuden Euskal AEn, hau da, biztanleria osoaren % 23,5

2022ko uztailaren 1ean, 65 urteko eta gehiagoko 514.104 biztanle zeuden Euskal AEn (% 23,5); haietatik 294.287 (% 57,2) emakumeak ziren, eta 219.817 (% 42,8) gizonak. Talde horrek biztanleriaren % 22,1 osatzen du Araban, % 23,3 Gipuzkoan eta % 23,9 Bizkaian.

Adinekoen taldea 3 adin-talde txikiagotan banatzen badugu (65 eta 74 urte bitartekoak; 75 eta 84 urte bitartekoak, eta 85 urtekoak eta gehiagokoak), lehenik eta behin ikusiko dugu 85 urteko eta gehiagoko biztanleak 1976an biztanleria osoaren % 0,4 izatetik 2022an % 4,1 izatera igaro direla, balio erlatiboetan. 75 eta 84 urte bitarteko biztanleria ere nabarmen hazi da (1976an % 2,3 zen, eta 2022an % 7,6), eta gorabehera handiak ditu 65 eta 74 urte bitartekoen artean. Izan ere, aldiaren amaieran gora egin badu ere (1976an % 5,6 zen, eta 2022an % 11,4), beheraldi bat izan du (2005etik 2013ra), Gerra Zibilaren ondorengo urteetan belaunaldi haietan ugalkortasuna murriztearen ondorioz.

Euskal AEn, ia 280.000 biztanle pertsona bakarreko etxeetan bizi dira, eta % 44,3k 64 urte baino gehiago dituzte

Euskal AEn, 279.814 pertsona bakarrik bizi ziren 2022ko uztailaren 1ean, biztanleriaren % 12,8, eta gehienak adinekoak ziren. Adina da Euskal AEn bakarrik bizi diren biztanleen ezaugarri nagusietako bat: % 44,3k (124.062 pertsona) 65 urte eta gehiago dituzte. 85 urteko eta gehiagoko biztanleak kontuan hartuz gero, 32.317 pertsona bizi dira egoera horretan, hau da, pertsona bakarreko etxeetan bizi diren pertsona guztien % 11,5.

85 urteko eta gehiagoko 32.000 pertsonatik gora bakarrik bizi dira, eta gehienak (% 81,1) emakumeak dira

Bakarrik bizi diren lau adinekotatik ia hiru emakumeak dira, zehazki % 72,9; adin-talde horretako biztanleria osoan, berriz, emakumeak % 56,8 dira. 84 urtetik gorako adin-taldean iristen da maila gorenera nagusitasun hori, emakumeak baitira bakarrik bizi diren adin horietako pertsona guztien % 81,1, hau da, 26.000 emakume baino gehiago, gehienak alargunak.

graf0021274_03_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

1976tik 2022ra bitartean, 85 urteko eta gehiagoko biztanleak Euskal AEko biztanleria osoaren % 0,4 izatetik % 4,1 izatera igaro ziren

Eragiketa : 
Adineko biztanleen panorama estatistikoa
Eragiketa kodea : 
010401
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
1993-2023
Eguneratze data : 
2023/09/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021274_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali