2023/08/17ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (ECOMEX). 2023ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn ondasunen esportazioek % 10,1 egin dute behera 2023ko ekainean

2023ko lehen seihilekoan esportazioak % 3,4 hazi dira, eta 17.000 milioi eurotik gorakoak izan dira

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioak 2.888,6 milioi eurora iritsi ziren 2023ko ekainean, hau da, % 10,1eko beherakada nominala izan zen, produktu energetikoak % 72,8 eta ez-energetikoak % 3,9 jaitsi baitziren, Eustatek prestatutako datuen arabera.

Ondasunen inportazioak 2.368,1 milioi eurokoak izan ziren, eta % 14,5 egin zuten behera. Inportazio ez-energetikoetan ia ez zen aldaketarik izan (-% 0,5), baina energetikoek % 42,6 egin zuten behera.

2023ko ekainean merkataritza-saldoa positiboa izan da, 520,5 milioi euro ingurukoa, eta, hala, % 122,0 estaldura-tasa ahalbidetu du.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Ekaina 2023

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 EkainaEkaina
 20222023Gehikuntza (%)20222023Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA3.211.7922.888.554-10,12.769.5522.368.091-14,5
ENERGIAZKO GAIAK289.23178.741-72,8922.432529.670-42,6
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.922.5612.809.813-3,91.847.1191.838.421-0,5
URTEKO METATUA16.531.42717.091.1593,414.267.54714.205.783-0,4
ENERGIAZKO GAIAK1.287.432789.510-38,73.707.9703.419.061-7,8
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK15.243.99516.301.6496,910.559.57710.786.7232,2
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA900.799951.9085,7500.449597.85019,5
URTEKO METATUA4.806.6285.518.58114,83.002.5393.238.3717,9
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.334.3421.015.756-23,91.737.0401.291.290-25,7
URTEKO METATUA6.768.8976.352.429-6,28.358.5048.198.499-1,9
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA976.650920.890-5,7532.063478.951-10,0
URTEKO METATUA4.955.9015.220.1495,32.906.5032.768.913-4,7

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2023ko Abuztuaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Ekainean, Arabak soilik izan du hazkunde positiboa esportazioetan, % 5,7koa. Aitzitik, Gipuzkoan eta, bereziki, Bizkaian, urtetik urterako tasak negatiboak izan dira, % 5,7koak Gipuzkoan eta % 23,9ra artekoak Bizkaian. Esportazio ez-energetikoak % 5,5 hazi dira Araban, % 10 murriztu dira Bizkaian eta % 5,9 Gipuzkoan. Esportazio energetikoak, % 74,2ra arte jaitsi dira Bizkaian, aurreko urteko hil beraren aldean.

Araban, esportazioak “Garraio-materialak” partidan izan dira gehienbat, guztizkoaren % 58. Esportazioak % 15,2 hazi dira eta, guztira, 552,3 milioi esportatu dira. Gero, “Metalak eta horien manufakturak” partida dator (guztizkoaren % 16,4), baina partida horretan esportazioek % 23,9 egin dute behera. Horiek dira hil honetako “muga-zergetako bi atalik” garrantzitsuenak. 2023ko ekainean hazkunde handia izan du “Material elektrikoen” partidak -% 48,4-, eta esportazioek 66,5 milioi euroko balioa izan dute partida horretan.

Gipuzkoan, ekaineko nazioarteko merkataritzaren hiru laurden baino gehiago hiru atal hauetan bildu da: “Materiala, makina eta aparatu elektrikoak”, guztikoaren % 33,7rekin, ”Metalak eta horien manufakturak”, % 24,6rekin, eta “Garraio-materiala”, % 20,2rekin. Urtetik urterako konparazioan, azken horretan soilik ikusten da bilakaera positiboa, % 29,6 igo baita; beste bietan, berriz, % 15,3 eta % 3,6 jaitsi da, hurrenez hurren.

Bizkaian esportazioak gora egin du “Garraio-materialak” atalean (% 34,3) eta “Plastikoak, kautxua eta horien manufakturak” atalean (% 0,6). Aitzitik, atzera egin du “Metalak eta haien manufakturak” atalean (-% 28,9) eta “Material, makina eta aparatu elektrikoak” atalean (-% 1). Lau horien artean, lurralde horretan esportatutako hamar eurotik zazpi baino gehiago metatzen dira.

2023ko ekainean, bost herrialde (Alemania, Frantzia, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) dira Euskal Autonomia Erkidegoaren bezero nagusiak, esportazio guztien % 50,3 biltzen baitute (1.454,1 milioi euro). Horietako hiru EB-27ko kideak dira, eta esparru horrek biltzen ditu esportazioen % 63,6.

Alemaniarako esportazioek % 11,3 egin dute gora, Txinarako esportazioek % 30,7, Mexikorako esportazioek % 43,2, Txekiar Errepublikarako esportazioek % 11,3 eta Austriarako esportazioek % 40,6. Era berean, gora egin dute Eslovakiarako (% 28,8) eta Errumaniarako (% 28,4) esportazioek. Aurkako gertatzen da, Herbereetarako esportazioekin, % 42,6 egin dute behera, Frantziarako esportazioekin, % 14,8 egin dute behera, Erresuma Baturako esportazioekin, % 30,9 egin dute behera, eta Ameriketako Estatu Batuetako esportazioekin, % 14,6 egin dute behera —merkataritza-bezerorik adierazgarrienen bilakaerei soilik erreparatuta—.

Gure inportazioen % 52,5 EB-27ko kideetatik etorri da. Europako herrialderik garrantzizkoenen artean nabarmentzen dira Alemania (urte batetik besterako hazkundea % 24,6koa izan da), Irlanda (% 14,9koa), Portugal (% 8koa) eta Polonia (% 29koa). Hazkunde-tasa, berriz, positiboa da 27 herrialdeetatik 14tan. Munduaren gainerakoari erreparatuta, ikus dezakegu gora egin dutela Ameriketako Estatu Batuetatik datozen inportazioak (% 24,5), Mexikotik datozenak (% 31,9) eta Indiatik datozenak (% 103), baita Venezuelatik datozenak ere, 16,8 milioi eurora iritsi baita. Errusiari dagokionez, 2022ko ekainean produktuen inportazioak 90,8 milioi euroko balioa izan zuen eta aurten ekainean 6,5 milioi euro izan dira.

Gure inportazio energetikoak honela banatu dira hilabete honetan: 366 milioi Amerikatik —112,8 milioi Ameriketako Estatu Batuetatik, 139,4 milioi euro Mexikotik, 16,7 milioi euro Venezuelatik, 69,2 milioi euro Brasildik eta 28 milioi euro baino gehiago Amerikako gainerakotik— (% 69,1); 133,7 milioi Asiatik (% 25,2); 18,3 milioi Afrikatik (% 3,5) eta 11,7 milioi Europatik (% 2,2).

2023ko ekainean merkaturatutako produktuak

Xehetasunetara jaitsiz gero, ikus daiteke, 2023ko ekainean, hamar muga-zergen partida nagusiek esportazioen % 42 bildu zutela eta guztira 1.212,3 milioi euroko balio bateratua izan zutela.

Adierazgarriak dira bi partida nagusietan izandako gehikuntzak: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” eta “Automobilentzako zati eta osagarriak”. Bi kasuetan, % 25,7ko hazkundea izan da; lehenengo produktuan 308,7 milioiko balioa duten esportazioak egin dira eta bigarrenean 225,4 milioiko balioa dutenak. Partida hauek ere hazi dira: “Muga-zergetan berariaz jasota ez dauden salgaiak” (% 379,6 eta 41,8 milioi), “Makina-erremintarako zatiak eta osagarriak” (% 107,4 eta 30,7 milioi), “Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk” (% 41,4 eta 27,1 milioi) eta “Salgaien garraiorako ibilgailu automobilak” (% 18,3 eta 202,1 milioi).

Esportazioetako 25 partida nagusietatik hamaikak tasa negatiboak dituzte. Nagusienen artean nabarmentzen dira “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” partida, % 35,5eko beherakadarekin, eta “Petrolioaren olio finduak” partida —esportazioen zenbatekoa % 73,9 jaitsi da 2022ko ekainaren aldean—.

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA3.211.7922.888.554100,0-10,1
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak245.516308.72510,725,7
Automobilentzako zati eta osagarriak179.301225.4197,825,7
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak170.904202.1137,018,3
Kautxuzko pneumatiko berriak115.558124.3544,37,6
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak122.22878.8642,7-35,5
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak72.61072.8562,50,3
Petrolioaren olio finduak267.68969.9902,4-73,9
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako56.04446.5851,6-16,9
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak8.72041.8221,4379,6
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako48.73741.6151,4-14,6
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak45.98841.3161,4-10,2
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak37.74835.4561,2-6,1
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak16.66031.2141,187,4
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak41.80531.0731,1-25,7
Makina erremintatarako parteak eta osagarriak14.80630.7051,1107,4
Arrain izoztua xerratu gabe27.41529.7001,08,3
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak49.37828.1351,0-43,0
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne19.88927.2680,937,1
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk19.16527.1080,941,4
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak33.61625.9820,9-22,7
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko19.13325.1660,931,5
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina24.39024.4240,80,1
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.26.38024.0810,8-8,7
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak21.62423.3210,87,8
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.23.34223.2780,8-0,3

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Abuztuaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioen kasuan, eta muga-zergen partidetarako, hazkunderik adierazgarrienak partida hauetan gertatu dira: “Enbolodun (pistoi) motor alternatiboak eta motor birakariak, txinparta (eztanda) bidez piztekoak” partidan (% 19,5) —partida horretan, inportazioen balioa aurreko urtean baino % 238,4 handiagoa da (% 36,2 milioi 2023ko ekainean)—; “Beroan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdin edo altzairuzkoak, > 599 mm” partidan, % 132,5 gehiago inportatuta (52,6 milioi); eta “Zentrifugagailuak eta likidoak edo gasak iragazteko aparatuak, eta horien zatiak” partidan, % 143,5 gehiagorekin (19,7 milioi). Bigarren partidarik garrantzitsuenean, “Automobilentzako zati eta osagarriak”, ere gora egin dute inportazioek, % 38,1, eta 103,6 milioi eurora iritsi dira.

Bestalde, pisu espezifiko handiena duenak, “Petrolioaren eta mineral bituminosoaren olio gordinak” (guztizkoaren % 16,6) behera egin du, % 47,5; izatez, 2022ko hilabete berean baino 355,2 milioi gutxiago inportatu dira, guztira 392 milioiko erosketetarako. Joera negatibo hori “Petrolioaren olio finduen” partidan ere gertatzen da. Partida horrek aurrekoak baino pisu txikiagoa duen arren (89,6 milioiko inportazioak), hirugarren garrantzitsuena da irizpide ekonomikoari erreparatuta eta % 12,7 jaitsi da azken urtean. Inportazioetan behera egin duten partiden artean daude “Soja-babak, baita hautsiak ere” (-% 31,6 eta 32,7 milioi euroko inportazioak), “Burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko txatarra” (-% 18,4 eta 38,2 milioi euro) edo “Beroan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdin edo altzairuzkoak, > 599 mm” (-% 15,9 eta 46,5 milioi).

ARABA. Esportazioak 2023ko ekainean

Araban, esportazioek % 5,7 egin zuten gora 2023ko ekainean, betiere 2022ko ekainarekin alderatuta. Lehen hamar partida esportatzaileetatik seik aldaketa positiboak izan dituzte ekainean: “Izozkiak, baita kakaodunak ere” partidaren % 32,6ko maximotik (9,7 milioi euro esportatu), esportazio-partida nagusiak, “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak”, lortutako % 11,3ra (269,6 milioi esportatu). Era berean, aipatzekoa da “Salgaien garraiorako ibilgailu automobilak” partidak izandako % 18,1eko gehikuntza (201,7 milioi euro).

Lau partidak izan dituzte intentsitate handiagoko edo txikiagoko jaitsierak, eta horien artean jaitsierarik adierazgarriena “Burdinazko edo altzairuzko beste tutu batzuk eta profil hutsak” partidarena da (-% 31,6).

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA900799,43951908,20100,05,7
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak242.222269.60228,311,3
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak170.888201.73921,218,1
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak65.85661.1716,4-7,1
Automobilentzako zati eta osagarriak45.21952.7945,516,8
Kautxuzko pneumatiko berriak39.09247.5935,021,7
Ardoa, mahats freskoarena16.69016.4821,7-1,2
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak21.91114.9841,6-31,6
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak11.55310.9221,1-5,5
Izozkiak, kakaoarekin barne7.3069.6921,032,6
Aluminiozko manufakturak: burdin sareak, puntak, torlojuak, azkoinak, errematxeak, larakoak eta antzeko gaiak6.1067.5460,823,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Abuztuaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. Esportazioak 2023ko ekainean

Bizkaiko lurralde historikotik egindako esportazioek % 23,9 egin dute behera. “Petrolioaren olio finduak” partidak, Bizkaiko esportazio-sailkapeneko bigarrenak, % 75,4 egin du behera, eta partida horretako esportazioen zenbatekoa 65,6 milioikoa izan da, aurreko urteko hilabete berean 266 milioi izan zirenean. Jaitsiera aipagarria hauteman da, halaber, “0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak” partidan (-% 44,1 eta 21,2 milioi). Partida horretan eta “Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak” partidan (-% 30,5 eta 26,6 milioi) izan dira murrizketarik handienak Bizkaiko partida garrantzitsuenen barruan. Bestalde, “Automobilentzako zati eta osagarriak” partidako esportazioak hazi egin dira (% 15,1 eta 83,2 milioi), baita “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (37,4 milioi esportatu) eta “Muga-zergetan berariaz jasota ez dauden salgaiak” (39,2 milioi euro) partidetako esportazioak ere.

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.334.3421.015.756100,0-23,9
Automobilentzako zati eta osagarriak72.23183.1598,215,1
Kautxuzko pneumatiko berriak76.00975.9857,50,0
Petrolioaren olio finduak266.09165.5676,5-75,4
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak7.14639.2473,9449,2
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak1.88437.3843,71.884,1
Arrain izoztua xerratu gabe26.02328.3422,88,9
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne19.48927.2252,739,7
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak38.27426.5942,6-30,5
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak37.99021.2452,1-44,1
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina22.91820.9642,1-8,5

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Abuztuaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. Esportazioak 2023ko ekainean

Gipuzkoako esportazioak % 5,7 jaitsi dira 2023ko ekainean, 2022ko hilabete berarekin alderatuta. Dena dela, % 100etik gorako hazkunde adierazgarriak izan dira “Burdinbide edo antzekoetarako ibilgailuen parteak” partidan (% 112,5 eta 27,9 milioi esportatu) eta “Makina-erremintarako zatiak eta osagarriak” partidan (% 169,6 eta 24,9 milioi esportatu). Esportazioen osotasunean duen pisuagatik, hazkunde garrantzitsua da, halaber, “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” partidarena (% 44,6 eta 89,5 milioi esportatu).

Partida nagusien artean, honako partida hauetan izan diren beherakadak nabarmentzen dira: “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” partidan (-% 37,2 eta 74,3 milioi), “Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako” partidan (-% 22 eta 32,2 millioi), eta “Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak” partidan (-% 26,7, 23,3 milioi).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA976650,49920.890100,0-5,7
Automobilentzako zati eta osagarriak61.85189.4669,744,6
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak118.24474.2848,1-37,2
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako48.73741.6154,5-14,6
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako41.29232.2223,5-22,0
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak13.11627.8733,0112,5
Makina erremintatarako parteak eta osagarriak9.24724.9282,7169,6
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak31.70723.2542,5-26,7
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak21.89822.2212,41,5
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak19.16421.3482,311,4
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak21.29819.5292,1-8,3

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Abuztuaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2023ko METATUA (URTARRILA-EKAINA): kanpoko saldoak 2.885,4 milioi euroko superabita du, eta estaldura-tasa % 120,3koa da

2023ko lehen sei hilabeteetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioetarako, % 3,4 gehikuntza izan da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, hau da, 559,7 milioi euro gehiago. Aldi horretarako esportazioen zenbatekoa 17.091,2 milioikoa izan da. Zenbateko horretan, ekarpenik handiena Bizkaikoa izan da (6.352,4 milioi), eta ondoren Arabakoa (5.518,6 milioi) eta Gipuzkoakoa (5.220,1 milioi).

Arabako esportazioek urte batetik bestera 712 milioiko hazkundea izan dute 2023ko lehen seihilekoan eta % 14,8ko hazkunde erlatiboa. Gipuzkoan igoera txikixeagoa izan da, % 5,3koa (264,2 milioi gehiago). Aitzitik, Bizkaian bilakaera negatiboa izan da, 416,5 milioi euro gutxiago esportatu baita, hau da, % 6,2 gutxiago, kopuru erlatiboetan.

Esportatutako produktu mota kontuan hartuta, egiaztatu da “produktu ez-energetikoek” bilakaera positiboa izan dutela, 1.057,7 milioi gehiagorekin; “produktu energetikoak”, ordea, 2022ko ekainean metatutakoa baino % 38,7 gutxiago izan dira (497,9 milioi gutxiago).

Gehien saldu diren hamar produktuek (muga-zergen partidek) guztizkoaren % 40,8 biltzen dute, hau da, 6.975,3 milioi. Horien artean, seik hazkunde-tasa positiboak izan dituzte 2022ko aldi berarekin alderatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” partidak du esportazio-bolumenik handiena, 1.630,2 milioi esportaturekin eta % 27,2ko hazkundearekin. Esportazioan bigarren partidarik garrantzitsuenak, “Salgaien garraiorako ibilgailu automobilak” (1.169,7 milioi), antzeko hazkundea du aldi berarekin alderatuta, % 22,3. “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” partidek % 28,2ko eta % 17,9ko hazkundeak izan dituzte (432,1 milioi eta 764 milioi esportatu), hurrenez hurren —lehen seihileko honetan portaerarik nabarmenena izan duten partiden artean daude—.

Honako partida hauetan ere hazkunde adierazgarriak izan dira: “Burdinbide edo antzekoetarako ibilgailuen parteak”, “Arrain izoztua xerratu gabe“, eta “Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne”, % 51,4ko, % 69,6ko eta % 33,3ko aldakuntza positiboekin, hurrenez hurren.

Aztergai dugun aldian, gure esportazioak hartzen dituzten herrialdeen sailkapenean Alemania da herrialde hartzaile nagusia, guztizkoaren % 16,3rekin. Alemaniaren ondoren datoz Frantzia (% 15,1), Ameriketako Estatu Batuak (% 7,8), Erresuma Batua (% 6,5) eta Italia (% 5,6). Bost herrialde horiek esportazio guztien % 51,4 biltzen dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan eta 2023ko lehen seihilekoan, ondasunen inportazioen metaketa 14.205,8 milioi euro ingurukoa da. Kopuru hori urte batetik bestera alderatuz gero, ikus dezakegu 2022ko epe berean erregistratutakoa baino 61,8 milioi txikiagoa dela. Bizkaian, 8.198,5 milioiko balioa duten inportazioekin, % 1,9ko atzerakada izan da, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 160 milioi gutxiago inportatu da. Gipuzkoan % 4,7 egin du behera, 137,6 milioi euro gutxiagorekin —2.768,9 milioiko balioa duten inportazioak—.Azkenik, Araba da inportazioak handitu dituen lurralde bakarra 2023ko ekainera arte, aurreko urteko aldi berean baino % 7,9 eta 235,8 milioi gehiago; aurtengo ekainera arte 3.238,4 milioi euroko balioa duten inportazioak egin dira Araban.

“Produktu energetikoen” inportazioa aurreko urteko aldi berekoa baino % 7,8 txikiagoa da eta “Produktu ez-energetikoen” inportazioa, aldiz, % 2,2 handiagoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.885,4 milioi euroko saldo positiboa izan du 2023ko lehen sei hilabeteetan, eta % 120,3ko estaldura-tasa ahalbidetzen du.

Argibide gehiagorako, sartu Elkano kanpo-merkataritzaren datuak kontsultatzeko aplikaziora.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea Donostia kalea, 1. 01010 Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn ondasunen esportazioek % 10,1 egin dute behera 2023ko ekainean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2023/08/17
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021206_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali