2023/09/21eko prentsa-oharra
Ondasunen esportazioek % 6,8ko beherakada izan dute uztailean Euskal AEn, produktu energetikoen portaeraren ondorioz
Produktu ez-energetikoen esportazioek, berriz, % 4,4ko igoera izan dute
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.505 milioi euro) % 6,8ko beherakada nominala izan dute 2023ko uztailean, iazko hil berarekin alderatuta, batez ere produktu energetikoek % 79,2ko beherakada izan dutelako. Produktu ez-energetikoek, berriz, % 4,4ko igoera izan dute.
Inportazioen kasuan (2.277 milioi euro), % 20,3ko beherakada gertatu da. Inportazio ez-energetikoek % 2,4ko beherakada izan dute, eta inportazio energetikoek % 43,1koa. Nolanahi ere, beherakada hori txikiagoa da urtetik urterako alderaketa inportatutako tonekin egiten badugu(-% 3,6). Izan ere, 2022ko uztailean 1.390.344 tona inportatu ziren, eta aurtengo uztailean, berriz, 1.340.809.
2023ko uztailean, merkataritza-saldoa positiboa izan da, eta 228 milioi euro ingurura iritsi da. Horrela, beraz, % 110,0ko estaldura-tasa ahalbidetu da.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Uztaila 2023
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Uztaila | Uztaila |
| 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) | 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.687.142 | 2.504.968 | -6,8 | 2.857.346 | 2.276.924 | -20,3 |
ENERGIAZKO GAIAK | 360.027 | 74.752 | -79,2 | 1.257.703 | 715.850 | -43,1 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.327.115 | 2.430.216 | 4,4 | 1.599.642 | 1.561.074 | -2,4 |
URTEKO METATUA | 19.218.569 | 19.596.128 | 2,0 | 17.124.892 | 16.482.707 | -3,8 |
ENERGIAZKO GAIAK | 1.647.459 | 864.262 | -47,5 | 4.965.673 | 4.134.911 | -16,7 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 17.571.110 | 18.731.866 | 6,6 | 12.159.219 | 12.347.796 | 1,6 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 721.146 | 849.063 | 17,7 | 418.827 | 488.900 | 16,7 |
URTEKO METATUA | 5.527.774 | 6.367.645 | 15,2 | 3.421.367 | 3.727.271 | 8,9 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 1.128.934 | 873.380 | -22,6 | 1.977.452 | 1.407.981 | -28,8 |
URTEKO METATUA | 7.897.831 | 7.225.809 | -8,5 | 10.335.956 | 9.606.480 | -7,1 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 837.062 | 782.525 | -6,5 | 461.066 | 380.042 | -17,6 |
URTEKO METATUA | 5.792.964 | 6.002.674 | 3,6 | 3.367.569 | 3.148.956 | -6,5 |
Data 2023ko Irailaren 21a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Aurtengo uztailean, eta euskal esportazioei dagokienez, Arabak baino ez du hazkunde-tasa positiboa izan, % 17,7koa. Gipuzkoako eta, batez ere, Bizkaiko urtetik urterako tasak, berriz, negatiboak izan dira (-% 6,5 eta -% 22,6, hurrenez hurren). Esportazio ez-energetikoek % 17,7ko igoera izan dute Araban, eta % 4,1ekoa Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, % 6,7ko beherakada izan dute. Bizkaiaren kasuan, esportazio energetikoek % 80,1eko beherakada izan dute iazko hil berarekin alderatuta.
Araban, esportaziorik handienak honako hauetan egin dira nagusiki: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 56,2), % 21,1eko igoerarekin eta guztira 477 milioi euroko esportazioekin; eta ”Metalak eta haien manufakturak” (guztizkoaren % 16,3), % 3,7ko igoerarekin; horiek izan dira ekaineko “muga-zergen bi sekziorik” garrantzitsuenak. Igoera handia izan duen partida bat “Material, makina eta aparatu elektrikoak” izan da (% 51,7ko igoera). Partida horretan, esportazioen balioa 67,6 milioi eurora iritsi da.
Gipuzkoan, nazioarteko merkataritzaren hiru laurden baino gehiago (% 76,4) muga-zergen hiru sekziotan bildu da, urtetik urterako alderaketan portaera desberdina izan badute ere: “Material, makina eta aparatu elektrikoak” (-% 15,0), “Garraio-materiala” (% 43,1) eta “Metalak eta haien manufakturak” (-% 13,1).
Bizkaiaren kasuan, gora egin dute ”Garraio-materiala” eta “Material, makina eta aparatu elektrikoak” sekzioek (% 65,1 eta % 19,2, hurrenez hurren). “Produktu mineral eta energetikoak” sekzioak, berriz, beherakada handia izan du (-% 79,3), iazko hil berean baino 287 milioi euro gutxiagorekin eta 292.809 tona gutxiagorekin.
Jatorri eta helmugako herrialdeak, 2023ko uztaila
2023ko uztailean, bost herrialde (Alemania, Frantzia, Ameriketako Estatu Batuak, Italia eta Erresuma Batua) izan dira Euskal AEko bezero nagusien taldea osatu dutenak, esportazio guztien % 51,7 hartu baitituzte (1.295,5 milioi euro). Herrialde horietako hiru EB-27koak dira (entitate horrek guztizkoaren % 62 bildu du).
Alemaniara egindako esportazioak 452,6 milioi eurora iritsi dira hil honetan, eta honako hauek nagusitu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (121 milioi euro), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (100 milioi euro) eta “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (25 milioi euro). Guztira, 398 produktu mota izan dira.
Frantziara 644 produktu mota bidali dira (guztira 363,6 milioi euro), eta, haien artean, automobilen sektoreari lotutakoak nabarmendu dira: “Kautxuzko pneumatiko berriak” (25,7 milioi euro), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (23,1 milioi euro), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (20,7 milioi euro) eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (12,5 milioi euro). Oso deigarria da herrialde horri 19,7 milioi euroko salmenta egin zaiola “Petrolioaren edo material bituminosoaren olio gordinak” partidan.
Hirugarren tokian Estatu Batuak kokatu dira, 165,6 milioi eurorekin, eta esportazioak honako partida hauetan egin dira: “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (22,7 milioi euro), “Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak” (18 milioi euro), “Biodiesela eta haren nahasteak” (12,7 milioi euro) eta “Ehizatzeko su-armak, jaurtigairik gabeko pistolak, seinale-pistolak eta sokak jaurtitzekoak” (9,9 milioi euro). Guztira, 358 produktu mota izan dira.
Italiara 163,1 milioi euroko esportazioak egin dira, eta honako hauek nagusitu dira egindako transakzioetan: “Petrolioaren olio finduak” (16,2 milioi euro), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (10,6 milioi euro), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (9,4 milioi euro), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (8,9 milioi euro) eta “Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak” (8,6 milioi euro). Guztira, 412 produktu izan dira.
Euskal AEk Erresuma Batura egindako esportazioak 150,6 milioi eurora iritsi dira, eta honela banatu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (15,6 milioi euro), “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (14,3 milioi euro) eta “Turborreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagaiak barne” (10,6 milioi euro). Guztira, 397 produktu mota izan dira.
Bestalde, Errusiara egindako esportazioak (4,8 milioi eurokoak) “Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitu, bete, itxi eta etiketatzeko makinak” sekzioan egin dira nagusiki (2,3 milioi euro), eta 19 produktu mota izan dira guztira.
Gure inportazioen % 45 EB-27tik iritsi dira hil honetan. Herrialderik garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmendu dira: Alemania (322,8 milioi euro), batez ere “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” eta “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak” partidetan (55,4 eta 44,3 milioi euro, hurrenez hurren); eta Estatu Batuak (298,8 milioi euro), batez ere “Petrolioaren olio finduak” (96,7 milioi euro), “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (79 milioi euro), “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (50,4 milioi euro) eta “Soja-babak, baita hautsiak ere” (31,5 milioi euro) partidetan. Txinatik inportatutako produkturik garrantzitsuenak “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” izan dira, 31,8 milioi eurorekin (157,5 milioi euro guztira). Frantziaren kasuan, produkturik eskatuena “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” izan da, 21,6 milioi eurorekin (150,6 milioi euro guztira). Norvegiari erositako ia guztia “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” izan dira, 106,8 milioi eurorekin (116,8 milioi euro guztira).
Hil honetan, Errusiako inportazioak 42 milioi eurora iritsi dira, eta honela banatu dira: “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (33,5 milioi euro), kasu honetan “Gas naturala” baino ez, eta “Landu gabeko aluminioa” (6,7 milioi euro).
Energia-inportazioak honela banatu dira hil honetan: 338,7 milioi Amerikakoak (% 47,3), eta, haien barruan, 226,8 milioi Estatu Batuetakoak, 34,9 milioi Brasilgoak, 31,5 milioi Mexikokoak, 25,9 milioi Kanadakoak eta 17,2 milioi Venezuelakoak; 176,7 milioi Europakoak (% 24,7), eta, haien barruan, 108,3 milioi Norvegiakoak, 33,5 milioi Errusiakoak, 15,1 milioi Belgikakoak, 11,6 milioi Herbehereetakoak eta 6,7 milioi Italiakoak; 115,9 milioi Asiakoak (% 16,2), eta, haien barruan, 62,6 milioi Irakekoak eta 53,1 milioi Kazakhstangoak; eta 84,5 milioi Afrikakoak (% 11,8), eta, haien barruan, 65 milioi Libiakoak eta 19,5 milioi Nigeriakoak.
2023ko uztailean merkaturatutako produktuak
Xehetasunetan sartuta, ikus daiteke 2023ko uztailean muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen % 38,6 bildu zituztela, 965,7 milioi euroko balioarekin.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.687.142 | 2.504.968 | 100,0 | -6,8 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 199.859 | 265.810 | 10,6 | 33,0 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 136.728 | 179.452 | 7,2 | 31,2 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 137.292 | 157.158 | 6,3 | 14,5 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 94.010 | 108.754 | 4,3 | 15,7 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 60.057 | 53.263 | 2,1 | -11,3 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 51.093 | 50.015 | 2,0 | -2,1 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 43.213 | 40.446 | 1,6 | -6,4 |
Petrolioaren olio finduak | 344.675 | 37.827 | 1,5 | -89,0 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 27.763 | 37.430 | 1,5 | 34,8 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 37.576 | 35.550 | 1,4 | -5,4 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 27.818 | 32.418 | 1,3 | 16,5 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 46.047 | 32.212 | 1,3 | -30,0 |
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako | 3 | 30.349 | 1,2 | - |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 38.035 | 29.209 | 1,2 | -23,2 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 15.242 | 25.303 | 1,0 | 66,0 |
kateak eta horien galdaketako, burdinazko edo altzairuzko zatiak | 6.285 | 25.221 | 1,0 | 301,3 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 44.212 | 23.597 | 0,9 | -46,6 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 11.443 | 23.499 | 0,9 | 105,4 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 10.760 | 23.439 | 0,9 | 117,8 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) | 8.649 | 23.267 | 0,9 | 169,0 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 16.474 | 23.017 | 0,9 | 39,7 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 16.069 | 22.025 | 0,9 | 37,1 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 27.607 | 20.491 | 0,8 | -25,8 |
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 0 | 19.684 | 0,8 | - |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 21.226 | 19.182 | 0,8 | -9,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Irailaren 21a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Talde horren barruan, azpimarratu beharrekoak dira automozioaren sektoreari lotutako partidetan izan diren igoerak. Adibidez, “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” partidak % 33,0ko igoera izan du (265,8 milioi euroko esportazioak), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” partidak % 31,2koa (179,5 milioi), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” partidak % 14,5ekoa (157,2 milioi) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” partidak % 15,7koa (108,8 milioi). Era berean, gora egin dute honako partida hauek: “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko kateak eta haien zatiak” (% 301,3ko igoera eta 25,2 milioi euroko esportazioak), “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (19,7 milioi euroko esportazioak) eta “Itsas produktuak tratatzeko arrantza-ontziak eta faktoria-ontziak” (30,3 milioi euroko esportazioak).
25 esportazio-partida nagusietako hamarrek hazkunde-tasa negatiboak izan dituzte. Haien artean, “0,2 mm-tik gorako lodierako aluminiozko xaflak eta tirak” partidak % 46,6ko beherakada izan du, eta “Petrolioaren olio finduak” partidan, berriz, esportazioen zenbatekoak % 89,0ko beherakada izan du 2022ko uztailarekin alderatuta.
Inportazioen kasuan, eta zerga-mugen partidarik garrantzitsuenei dagokienez, igoerarik handienak honako hauetan gertatu dira: “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” (% 117,8), “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak” (% 77,3), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (% 51,5) eta “Petrolioaren olio finduak” (% 31,3).
Partidarik garrantzitsuena “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” izan da (guztizkoaren % 19,7), eta % 45,7ko beherakada izan du inportazioetan (2022ko hil berean baino 377 milioi euro gutxiago inportatu dira). Nolanahi ere, erosketen guztizkoa 448,7 milioi eurora iritsi da. Hain negatiboa den joera hori “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” partidan ere gertatu da, eta % 60,5eko beherakada izan du (132,3 milioi euroko inportazioak). Inportazioetan behera egin duten beste partida batzuk ere izan dira: “Soja-babak, baita hautsiak ere” (-% 34,8, 44,3 milioi euroko inportazioekin) eta “Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm” (-% 27,2, 43,9 milioi euroko inportazioekin).
ARABA. 2023ko uztaileko esportazioak
Araban, esportazioek % 17,7ko igoera izan dute iazko hil berarekin alderatuta. Portaera positibo hori muga-zergen hamar partida nagusietan agertu da, eta automobilaren sektoreak bildu du nagusiki joera hori. Adibidez, “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” partidak (179 milioi euro) % 31,2ko hazkunde-tasa izan du (iaz baino 42,6 milioi euro gehiago). Gora egin dute, halaber, honako partida hauek, besteak beste: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 17,3ko igoera eta 232 milioi euroko esportazioak, hots, 34,3 milioi euro gehiago) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 16,4ko igoera eta 41,9 milioi euroko esportazioak).
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 721.146 | 849.063 | 100,0 | 17,7 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 197.697 | 231.986 | 27,3 | 17,3 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 136.655 | 179.265 | 21,1 | 31,2 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 45.193 | 45.199 | 5,3 | 0,0 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 43.052 | 44.098 | 5,2 | 2,4 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 35.998 | 41.892 | 4,9 | 16,4 |
Ardoa, mahats freskoarena | 17.154 | 15.693 | 1,8 | -8,5 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 7.896 | 13.351 | 1,6 | 69,1 |
Izozkiak, kakaoarekin barne | 5.388 | 9.706 | 1,1 | 80,1 |
Kortxo naturaleko manufakturak | 2.710 | 8.677 | 1,0 | 220,1 |
Lurra, harria edo beste materia mineral solido bat bahetzeko, birrintzeko, oratzeko edo aglomeratzeko makinak | 433 | 8.100 | 1,0 | 1.769,0 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Irailaren 21a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. 2023ko uztaileko esportazioak
Bizkaiko lurralde historikoan, esportazioek % 22,6ko beherakada izan dute. Bizkaiko esportazioen sailkapenean laugarren partidak, hau da, “Petrolioaren olio finduak” partidak eragin du batez ere beherakada hori, % 89,9 txikiagoa izan baita. 2023ko uztailean, esportazioen zenbatekoa 34,5 milioi eurora iritsi da (343 milioi euro iazko hil berean), eta, beraz, 308,6 milioi euro txikiagoa izan da. Behera egin du, halaber, “Altzairu herdoilgaitzezko barrak eta profilak” partida (-% 37,3), baina, hala ere, esportazioak 25,5 milioi eurora iritsi dira. Muga-zergen partida nagusien artean, honako hauek izan duten igoera nabarmendu da: “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak”, “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko kateak eta haien zatiak”, “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” eta “Xerratu gabeko arrain izoztua”.
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 1.128.934 | 873.380 | 100,0 | -22,6 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 57.454 | 66.286 | 7,6 | 15,4 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 37.075 | 49.013 | 5,6 | 32,2 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 25.933 | 35.833 | 4,1 | 38,2 |
Petrolioaren olio finduak | 343.104 | 34.529 | 4,0 | -89,9 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 40.612 | 25.472 | 2,9 | -37,3 |
kateak eta horien galdaketako, burdinazko edo altzairuzko zatiak | 5.631 | 24.668 | 2,8 | 338,1 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 15.678 | 21.903 | 2,5 | 39,7 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 10.456 | 21.790 | 2,5 | 108,4 |
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 0 | 19.684 | 2,3 | - |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 21.622 | 19.603 | 2,2 | -9,3 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Irailaren 21a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
GIPUZKOA. 2023ko uztaileko esportazioak
Gipuzkoan, esportazioek % 6,5eko beherakada izan dute. % 100etik gorako igoerak gertatu dira honako partida hauetan: “10 pertsona edo gehiago –gidaria barne– garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 117,8ko igoera eta 23,4 milioi euroko esportazioak), “Motor eta sorgailu elektrikoak (talde elektrogenoak izan ezik)” (% 162,3ko igoera), “Trenbideetarako eta antzekoetarako ibilgailuen parteak” (% 88,3ko igoera eta 22,5 milioi euroko esportazioak) eta “Itsas produktuak tratatzeko arrantza-ontziak eta faktoria-ontziak” (30,3 milioi euroko esportazioak).
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 837.062 | 782.525 | 100,0 | -6,5 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 57.164 | 64.047 | 8,2 | 12,0 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 56.919 | 50.778 | 6,5 | -10,8 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 37.576 | 35.550 | 4,5 | -5,4 |
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako | 0 | 30.332 | 3,9 | - |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 34.372 | 28.354 | 3,6 | -17,5 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 10.760 | 23.437 | 3,0 | 117,8 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 11.939 | 22.487 | 2,9 | 88,3 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) | 7.102 | 18.630 | 2,4 | 162,3 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 14.628 | 18.247 | 2,3 | 24,7 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 18.903 | 16.736 | 2,1 | -11,5 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Irailaren 21a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2023KO METATUA (URTARRILA-UZTAILA: ondasunen esportazioek % 2,2ko igoera izan dute, merkataritza-saldoak 3.113,4 milioi euroko superabita izan du eta estaldura-tasa % 118,9koa izan da
2023ko lehen zazpi hiletan, Euskal AEko esportazioek % 2,0ko igoera izan dute iazko aldi beraren aldean, eta, beraz, 377,6 milioi euro gehiago lortu dira. Aldi horretako esportazioen zenbatekoa 19.596,1 milioi eurora iritsi da, eta ekarpenik handiena Bizkaiak egin du, 7.225,8 milioi eurorekin (guztizkoaren % 36,9). Atzetik, Araba (6.367,6 milioi euro) eta Gipuzkoa (6.002,7 milioi euro) kokatu dira.
Araban, esportazioek 839,9 milioi euroko igoera izan dute 2022ko aldi berarekin alderatuta (% 15,2). Gipuzkoan, igoera askoz txikiagoa izan da (% 3,6, hau da, 2022an baino 209,7 milioi euro gehiago). Bizkaian, berriz, bilakaera negatiboa izan da (672 milioi euro gutxiago, hau da, % 8,5eko beherakada).
Esportatutako produktu mota kontuan hartuta egiazta daitekeenez, “Produktu ez-energetikoek” bilakaera positiboa izan dute, 1.160,8 milioi euro gehiagorekin. “Produktu energetikoen” esportazioak, berriz, 2022ko ekainera bitarte metatutakoak baino % 47,5 txikiagoak izan dira (783,2 milioi euro gutxiago).
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Uztaila 2023
| Kodea | Izendapena | Mila euro |
| | ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 19.596.128 |
1 | 8703 | 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 1.896.018 |
2 | 8704 | Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 1.349.141 |
3 | 8708 | Automobilentzako zati eta osagarriak | 1.323.989 |
4 | 4011 | Kautxuzko pneumatiko berriak | 872.766 |
5 | 2710 | Petrolioaren olio finduak | 720.879 |
6 | 7304 | Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 482.157 |
7 | 7216 | Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 440.667 |
8 | 8481 | Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 323.978 |
9 | 9990 | Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 273.557 |
10 | 7326 | Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 254.735 |
11 | 7222 | Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 247.337 |
12 | 8603 | Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 241.392 |
13 | 7228 | Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 241.210 |
14 | 1518 | Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 187.921 |
15 | 8504 | Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 174.897 |
16 | 8607 | Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 173.864 |
17 | 7606 | 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 169.969 |
18 | 7308 | Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 169.270 |
19 | 7306 | Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 168.125 |
20 | 7325 | Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 164.510 |
21 | 0303 | Arrain izoztua xerratu gabe | 163.081 |
22 | 8411 | Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 159.438 |
23 | 8428 | Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 158.890 |
24 | 8483 | Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 148.272 |
25 | 8301 | Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 137.114 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Irailaren 21a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Hamar produkturik (edo muga-zergen partidarik) salduenen zenbatekoa 7.937,9 milioi eurora iritsi da, hau da, guztizkoaren % 40,5era. Haietatik, sei produktuk hazkunde-tasa positiboak izan dituzte 2022ko alde berarekin alderatuta. Haien artean, honako hauek nabarmendu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak”, berriz ere Euskal AEko esportazio-bolumenik handiena izan dutenak (1.896 milioi euroko esportazioak eta % 28,0ko igoera), eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (1.349,1 milioi euroko esportazioak eta % 23,4ko igoera). Portaera bikaina agertu duten gainerako partidak “Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak”, “Kautxuzko pneumatiko berriak” eta “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” izan dira, eta % 24,2ko, % 17,6ko eta % 8,3ko igoera izan dute, hurrenez hurren.
Bestetik, “Petrolioaren olio finduak” partidak izan duen beherakada esanguratsua nabarmendu da(-% 52,6ko beherakada, hots, 2022an baino 799,3 milioi euro gutxiago). Beherakada hori ez du prezioen jaitsierak soilik eragin, esportatutako tonek ere % 45eko beherakada izan baitute (1.834.917 tona 2022an, eta 1.009.389 tona 2023ko metatuan).
Kontuan hartutako aldian, gure esportazioen helmuga-herrialdeen sailkapeneko lehenengoa Alemania izan da (guztizkoaren % 16,5). Atzetik, honako hauek kokatu dira: Frantzia (% 15,0), Estatu Batuak (% 7,7), Erresuma Batua (% 6,5) eta Italia (% 5,7). Bost herrialde horiek esportazioen % 51,4 bildu dituzte.
Euskal AE osoko inportazioen metatua 16.482,7 milioi eurora iritsi da. Urtetik urtera, metatu hori 2022ko aldi berean erregistratutakoa baino 642,2 milioi euro txikiagoa izan da. Bizkaian, inportazioen balioa 9.606,5 milioi eurora iritsi da, eta % 7,1eko beherakada gertatu da (hau da, iazko aldi berean baino 729,5 milioi euro gutxiago). Gipuzkoak % 6,5eko beherakada izan du (218,6 milioi euro gutxiago), eta inportazioen balioa 3.149 milioi eurora iritsi da. Azkenik, inportazioetan gora egin duen lurralde bakarra Araba izan da (% 8,9ko igoera, hau da, iaz baino 305,9 milioi euro gehiago), eta zenbatekoa 3.727,3 milioi eurora iritsi da.
“Produktu energetikoen” inportazioak iazko aldi berekoak baino % 16,7 txikiagoak izan dira, eta “Produktu ez-energetikoenak”, berriz, % 1,6 handiagoak.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 3.113,4 milioi euroko saldo positiboa izan du 2023ko lehen zazpi hiletan, eta, horri esker, estaldura-tasa egokia lortu da (% 118,9koa).
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62