2023/10/19ko prentsa-oharra
Ondasunen esportazioen kopurua % 11,7 jaitsi da 2023ko abuztuan Euskal AEn, eta inportazioen kopurua % 16,9
Urteko metatuak positiboa izaten jarraitzen du, % 0,6ko aldakuntza izan baitu joan den urtearekin alderatuta, eta superabita 3.100 milioi eurotik gorakoa izan da
Euskal AEko ondasunen esportazioek (1.916 milioi euro), 2023ko abuztuan, joan den urteko hil beraren aldean, % 11,7ko jaitsiera nominala izan dute, produktu energetikoen % 33,4ko jaitsieraren ondorioz, funtsean, baina ez-energetikoek ere joera bera izan dute eta % 8,9ko jaitsiera izan dute, Eustaten datuen arabera.
Inportazioen kasuan (1.860 milioi) ere jaitsiera izan da, % 16,9koa oraingoan. Inportazio ez-energetikoek % 13,4 egin dute behera, eta energetikoek, % 24,5; jaitsiera hori azken horiei ez dagokie, baldin eta urtetik urterako alderaketa inportatutako tonen arabera egiten badugu. Hala, 2022ko abuztuan, 821.951 izan ziren eta, aurtengo hil berean, 922.728; alegia, % 12,3 handitu da.
Merkataritza-saldoa positiboa da eta 56,1 milioi euro ingurukoa; hala, estaldura-tasa % 103,0 da.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Abuztua 2023
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Abuztua | Abuztua |
| 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) | 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.170.436 | 1.916.357 | -11,7 | 2.238.077 | 1.860.257 | -16,9 |
ENERGIAZKO GAIAK | 246.367 | 164.197 | -33,4 | 694.403 | 524.097 | -24,5 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 1.924.068 | 1.752.160 | -8,9 | 1.543.674 | 1.336.160 | -13,4 |
URTEKO METATUA | 21.389.005 | 21.512.484 | 0,6 | 19.362.969 | 18.342.964 | -5,3 |
ENERGIAZKO GAIAK | 1.893.827 | 1.028.458 | -45,7 | 5.660.076 | 4.659.008 | -17,7 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 19.495.178 | 20.484.026 | 5,1 | 13.702.893 | 13.683.956 | -0,1 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 439.502 | 399.757 | -9,0 | 292.935 | 295.406 | 0,8 |
URTEKO METATUA | 5.967.276 | 6.767.402 | 13,4 | 3.714.302 | 4.022.678 | 8,3 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 991.303 | 856.825 | -13,6 | 1.521.043 | 1.191.390 | -21,7 |
URTEKO METATUA | 8.889.135 | 8.082.634 | -9,1 | 11.856.999 | 10.797.870 | -8,9 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 739.631 | 659.774 | -10,8 | 424.099 | 373.461 | -11,9 |
URTEKO METATUA | 6.532.594 | 6.662.448 | 2,0 | 3.791.669 | 3.522.416 | -7,1 |
Data 2023ko Urriaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Abuztu honetan, Euskal AEko esportazioen kasuan, lurralde guztiek izan dituzte tasa negatiboak: –% 9,0 Araban, –% 13,6 Bizkaian eta –% 10,8 Gipuzkoan.
Aldiz, Gipuzkoan eta, bereziki, Araban metatutako urtetik urterako tasak positiboak izan dira (% 2,0 eta % 13,4, hurrenez hurren). Hileko esportazio ez-energetikoak Araban % 9,1 jaitsi dira; Bizkaian % 6,9, eta Gipuzkoan % 11,0. Esportazio energetikoak, Bizkaian, % 34,0 jaitsi dira, joan den urteko hil berarekin alderatuta.
Araban, esportazioak “Garraio-materialean” kontzentratu dira (guztizkoaren % 35,1) eta % 10,0 jaitsi dira (140,3 milioi esportatu, guztira), bai eta “Metalak eta haien manufakturak” adarrean ere (guztizkoaren % 18,7), % 36,3 jaitsi baitira; bi “arantzel-sekzio” horiek izan dira hileko garrantzitsuenak. Hazkundea handiko partida bat, hil honetan ere, “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” izan da (% 38,5); haren esportazioek 45,1 milioi euroko balioa izan dute.
Gipuzkoan, nazioarteko merkataritzaren hiru laurden (% 74,5) hiru arantzel-sekziotan kontzentratu dira; hala ere, portaera desberdinak izan dituzte urtetik urterako alderaketan: “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 20,8), “Garraio-materiala” (–% 31,9) eta “Metalak eta haien manufakturak” (–% 22,4).
Bizkaiaren kasuan, honako sekzio hauetan esportazioen igoera izan da: “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 23,8) eta “Plastikoak eta kautxua” (% 19,8). Baina atzera egin dute nabarmen “Produktu mineral eta energetikoek” (–% 33,1), joan den urteko hil berean baino 82 milioi euro gutxiagorekin, eta 166,5 milioi izan dituzte guztira; alegia, 116.395 tona gutxiago.
Jatorri-helmugako herrialdeak, 2023ko abuztua
2023ko abuztuan, bost herrialdek (Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Portugal) eratu dute Euskal AEren bezero nagusien taldea; esportatutako guztizkoaren % 47 hartzen dute (900,4 milioi). Haietako hiru EB27koak dira; entitate horri % 59,6 dagokio.
Frantzia helmuga duten esportazioak 303,9 milioi eurokoak izan dira, eta “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinetan”, ”Ibilgailu automobilen zati eta osagarrietan”, ”Kautxuzko pneumatiko berrietan” eta “Petrolioaren olio finduetan” kontzentratu dira (24,7 milioi, 24,3 milioi, 23,8 milioi eta 21,8 milioi, hurrenez hurren), guztira 642 produktutarako.
Alemaniak 415 produktu-mota jasotzen ditu (241,6 milioi euro dagozkie), eta automobilgintzarekin lotutakoak nabarmentzen dira: “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (33,7 milioi), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (25,4 milioi), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (23 milioi) eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (13 milioi).
Estatu Batuak, 160,8 milioirekin, hirugarren posizioan daude, eta honako hauetan dira nagusi esportazioak: “Petrolioaren olio finduak” (28,5 milioi), “Biodiesela eta haren nahasteak” (19,5 milioi), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (11,6 milioi) eta “Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, beren piezak eta osagaiak barne” (10,9 milioi); guztira, 338 produktu.
Erresuma Batuari, hil honetan, Euskal AEko esportazio guztien 104,1 milioi dagozkio; haietatik, 12,1 milioi “Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, beren piezak eta osagaiak barne” dira, 8,2 “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” eta 7,3 milioi “Kautxuzko pneumatiko berriak”; guztira, 378 produktu.
Portugalera 90 milioi euroko balioan esportatzen da, eta hil honetan eginiko transakzioetan ”Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (6,6 milioi) eta “Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta antzekoak, fundizio, burdina edo altzairuzkoak” (4,5 milioi) nagusitu dira, besteak beste; guztira, 550 produktu.
Errusiara eginiko esportazioak (3,6 milioi) honako honetan oinarritzen dira, funtsean: “Adreiluak, baldosak eta antzeko gainerako eraikuntzako zeramika-piezak, erregogorrak (silize-lur fosil edo antzekoetakoak izan ezik)” (1,2 milioi) eta “Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko eta etiketatzeko makinak” (0,8 milioi); guztira, 23 produktu-mota.
Gure inportazioen % 50, hil honetan, EB27tik irten dira. Herrialde esanguratsuenen artean Alemania nabarmentzen da (219,6 milioi); batez ere, “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” (26,2 milioi) eta “Beroan laminatutako produktu lauak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, 599 mm-tik gorako zabalerakoak” (12,7 milioi). EBtik kanpo, Estatu Batuak nabarmentzen dira, 215,9 milioirekin; haietatik, 112 “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak”; 51 milioi “Petrolioaren olio finduak”, eta 27,3 milioi, “Soja-babak, baita hautsiak ere”. Txinatik inportatutako produkturik garrantzitsuena “Akumulagailu elektrikoak eta haren zatiak” izan da, 5,8 milioirekin; guztira 136,2 milioi izan dira. Frantziara gehien eskatutako produktua ““Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” izan da, 23,3 milioirekin; guztira, 132,3 milioi izan dira. Iraki erositako ia guztia “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” izan da (81 milioi) eta, guztira, 110,3; gainerakoa, 29,2 milioi, “Petrolioaren olio finduena” izan da.
Errusiatik 3,8 milioi euroko balioan inportatu da, funtsean, ““Ongarri mineral edo kimiko nitrogenatuak" (1,3 milioi) eta “Animaliak elikatzeko erabiltzen diren prestakinen motakoak” (0,8 milioi).
Inportazio energetikoak, hil honetan, honela banatu dira: 237,9 milioi Amerikatik (% 45,4) eta haietatik 163 milioi Estatu Batuetakoak eta 75 milioi Mexikokoak; % 114,1 milioi Asiatik (% 21,8) eta haietatik gehienak Irakekoak (110,3 milioi); 92,2 milioi Europatik (% 17,6) eta haietatik 31,2 Italiakoak, 19,4 Maltakoak, 6,4 Herbehereetakoak eta 33,8 “Zehaztu gabekoak baina Europar Batasunekoak diren herrialde eta lurraldeetakoak”; Afrikatik 79,8 milioi inportatu dira (% 15,2), eta haietatik 62,6 Nigeriatik datoz, eta 17,1 Aljeriatik.
2023ko abuztuan merkaturatutako produktuak
Produktuak 4 digitu kontuan hartuz aztertuz gero, 2023ko abuztuan ikusten da hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 35,1 kontzentratu dutela; baterako balioa 672,4 milioi euro izan da.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.170.436 | 1.916.357 | 100,0 | -11,7 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 165.947 | 168.442 | 8,8 | 1,5 |
Petrolioaren olio finduak | 226.683 | 128.941 | 6,7 | -43,1 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 85.941 | 112.075 | 5,8 | 30,4 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 61.032 | 62.458 | 3,3 | 2,3 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 28.857 | 52.550 | 2,7 | 82,1 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 45.140 | 36.819 | 1,9 | -18,4 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 38.084 | 31.604 | 1,6 | -17,0 |
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 0 | 27.723 | 1,4 | - |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 17.019 | 26.296 | 1,4 | 54,5 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 32.078 | 25.457 | 1,3 | -20,6 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 10.549 | 25.148 | 1,3 | 138,4 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 49.944 | 24.386 | 1,3 | -51,2 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 78.558 | 23.855 | 1,2 | -69,6 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 28.170 | 22.442 | 1,2 | -20,3 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 14.377 | 22.184 | 1,2 | 54,3 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 48.676 | 20.924 | 1,1 | -57,0 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 20.486 | 19.716 | 1,0 | -3,8 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 8.657 | 19.484 | 1,0 | 125,1 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 13.589 | 19.163 | 1,0 | 41,0 |
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak | 17.773 | 18.526 | 1,0 | 4,2 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 17.446 | 17.790 | 0,9 | 2,0 |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 20.490 | 16.373 | 0,9 | -20,1 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 41.945 | 16.298 | 0,9 | -61,1 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) | 16.177 | 16.087 | 0,8 | -0,6 |
Beste manufaktura batzuk gogortu gabeko kautxu bulkanizatukoak | 12.954 | 16.048 | 0,8 | 23,9 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urriaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Talde honen barruan nabarmentzekoak dira hiru partidetan izan diren igoerak: “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (27,7 milioi esportatu), “Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako” (% 82,1eko igoera eta 52,6 milioi esportatu) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 30,4 eta 112,1 milioi); kontrara, “Petrolioaren olio finduen” jaitsiera handia (–% 43,1) nabarmentzen da, joan den urteko hil berean baino 97,7 milioi gutxiagorekin.
25 esportazio-partida nagusietatik, hamabik hazkunde-tasa negatiboak izan dituzte; nagusien artean, aipatutakoaz gainera, honako hauek nabarmentzen dira: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (–% 69,6), “0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xafla eta tirak” (–% 61,1) eta “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (–% 57,0).
Inportazioen kasuan, eta arantzel-partida garrantzitsuenen kasuan, hazkunde esanguratsuenak honako hauetan izan dira: “Petrolioaren olio finduak” (% 209,7 eta 173,1 milioi inportatu) eta “Soja-babak, baita hautsiak ere” (% 119,4 eta 57,5 milioi euro inportatu).
Kontrara, pisu espezifiko gehienekoak, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (guztizkoaren % 17,7), behera egin du inportazioan, % 17,9 (2022ko hil berean baino 71,7 milioi inportatu gutxiago), 329 milioiko guztizko erosketetarako. Halako joera negatiboa “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” ere izan du (21,1 milioi inportatu), % 90,4 egin baitu behera.
ARABA. Esportazioak 2023ko abuztuan
Esportazioek, Araban, % 9,0 egin dute behera, joan den urteko hil berarekin alderatuta. Portaera negatibo hori hamar arantzel-partida nagusietako zazpitan gertatu da. Hala, “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (36,4 milioi) partidak % 19,2 egin du behera, eta “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (52,2 milioi esportatu) % 11,9 behera. Baina ehunekorik handienak honako hauetan izan dira: “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak” (–% 47,0) eta “Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak” (–% 59,3). Hala ere, “Kautxuzko pneumatiko berriak” % 20,4 igo dira, 44,4 milioi esportaturekin.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 439.502 | 399.757 | 100,0 | -9,0 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 59.193 | 52.159 | 13,0 | -11,9 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 36.886 | 44.420 | 11,1 | 20,4 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 45.023 | 36.363 | 9,1 | -19,2 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 36.877 | 35.865 | 9,0 | -2,7 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 34.637 | 18.374 | 4,6 | -47,0 |
Ardoa, mahats freskoarena | 14.609 | 11.343 | 2,8 | -22,4 |
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak | 9.461 | 8.887 | 2,2 | -6,1 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 17.767 | 7.235 | 1,8 | -59,3 |
Bonbak, granadak, torpedoak, minak, misilak, kartutxoak eta gainerako munizioak, jaurtigaiak eta horien zatiak | 3.607 | 6.576 | 1,6 | 82,3 |
Garraiatzeko edo ontziratzeko beirazko ontziak | 4.405 | 6.092 | 1,5 | 38,3 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urriaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. Esportazioak 2023ko abuztuan
Bizkaiko lurralde historikotik egin diren esportazioak % 13,6 jaitsi dira. “Petrolioaren olio finduak”, Bizkaiko esportazioen rankingeko lehen partida jaitsieraren arduraduna da; % 43,9 jaitsi da; 126,5 milioiko esportazioa izan du eta, joan den urteko hil berean, 225 milioi. Beraz, 98,8 milioi gutxiago. Arantzel-partida nagusien artean, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinen”, “Kautxuzko pneumatiko berrien” eta “Biodieselaren eta haren nahasteen” esportazioen igoera nabarmentzen dira.
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 991.303 | 856.825 | 100,0 | -13,6 |
Petrolioaren olio finduak | 225.269 | 126.457 | 14,8 | -43,9 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 67.902 | 68.422 | 8,0 | 0,8 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 48.516 | 67.043 | 7,8 | 38,2 |
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 0 | 27.723 | 3,2 | - |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 16.964 | 26.285 | 3,1 | 54,9 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 47.917 | 23.142 | 2,7 | -51,7 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 13.462 | 21.087 | 2,5 | 56,6 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 8.657 | 19.484 | 2,3 | 125,1 |
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak | 17.773 | 18.526 | 2,2 | 4,2 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 18.868 | 17.729 | 2,1 | -6,0 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urriaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
GIPUZKOA. Esportazioak 2023ko abuztuan
Gipuzkoako esportazioek % 10 egin dute behera hil honetan. % 100etik gorako hazkundeak egiaztatu dira honako hauetan: “Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako” (% 121,1eko hazkundea eta 41,6 milioi esportatu) eta “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab." (% 180,2). Jaitsierak, funtsean, honako hauetan izan dira: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” (–% 69,6), eta “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (–% 58,8).
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 739.631 | 659.774 | 100,0 | -10,8 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 61.168 | 64.155 | 9,7 | 4,9 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 18.831 | 41.638 | 6,3 | 121,1 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 78.558 | 23.855 | 3,6 | -69,6 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 7.828 | 21.936 | 3,3 | 180,2 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 46.303 | 19.094 | 2,9 | -58,8 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 16.645 | 16.427 | 2,5 | -1,3 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 14.738 | 16.014 | 2,4 | 8,7 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 14.131 | 15.881 | 2,4 | 12,4 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) | 13.904 | 15.096 | 2,3 | 8,6 |
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 19.282 | 14.864 | 2,3 | -22,9 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urriaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2023KO METATUA (URTARRILA-ABUZTUA): ondasunen esportazioek % 0,6 egin dute gora; merkataritza-saldoak 3.169,5 milioi euroko superabita izan du, eta estaldura-tasa % 117,3 izan da
2023ko lehen zortzi hiletan, Euskal AEko esportazioek % 0,6ko igoera izan dute, joan den urteko aldi beraren aldean; alegia, 123,5 milioi euro gehiago. Aldi horretan, zenbateko esportatzailea 21.512,5 milioi izan da, eta kopuru horri Bizkaiak egin dio ekarpenik handiena, 8.082,6 milioi (guztizkoaren % 37,6); gero, Arabak (6.767,4 milioi) eta, ondoren, Gipuzkoak (6.662,4 milioi).
Arabako esportazioek 800,1 milioi euroko hazkundea izan dute urte artean, 2022ko aldi berarekin alderatuta, eta % 13,4ko erlatiboa. Gipuzkoan, igoera askoz ere moderatuagoa izan da (% 2,0 eta 2022an baino 129,9 milioi gehiago); Bizkaian, berriz, bilakaera negatiboa izan da, 806,5 milioi euro gutxiagorekin; alegia, % 9,1eko jaitsiera izan da.
Esportatutako produktu-mota kontuan izanik, egiaztatu da bilakaera positiboa izan dutela “Produktu ez-energetikoek”, 988,8 milioi gehiagorekin, baina ez da hala izan “Produktu energetikoen” kasuan, 2022ko abuztura arte metatutakoaren % 45,7 txikiagoak izan baitira (865,4 milioi gutxiago).
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Abuztua 2023
| Kodea | Izendapena | Mila euro |
| | ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 21.512.484 |
1 | 8703 | 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 1.958.476 |
2 | 8708 | Automobilentzako zati eta osagarriak | 1.492.430 |
3 | 8704 | Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 1.385.960 |
4 | 4011 | Kautxuzko pneumatiko berriak | 984.842 |
5 | 2710 | Petrolioaren olio finduak | 849.820 |
6 | 7304 | Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 513.761 |
7 | 7216 | Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 461.592 |
8 | 8481 | Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 376.528 |
9 | 9990 | Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 297.943 |
10 | 7326 | Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 280.192 |
11 | 8603 | Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 265.247 |
12 | 7228 | Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 255.582 |
13 | 7222 | Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 251.413 |
14 | 1518 | Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 201.912 |
15 | 8504 | Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 194.612 |
16 | 7325 | Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 186.952 |
17 | 7606 | 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 186.266 |
18 | 8411 | Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 185.733 |
19 | 7308 | Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 185.644 |
20 | 0303 | Arrain izoztua xerratu gabe | 185.266 |
21 | 8428 | Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 184.038 |
22 | 8607 | Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 182.723 |
23 | 7306 | Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 179.133 |
24 | 8483 | Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 162.702 |
25 | 8301 | Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 154.903 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urriaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Hamar produkturik salduenek (arantzel-partidak) 8.601,5 milioi kontzentratu dituzte, guztizkoaren % 40; haietatik bostek hazkunde-tasa positiboak izan dituzte 2022ko aldi beraren aldean. Horien guztien artean, “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” nabarmentzen dira, Euskal AEko bolumen esportatzaile handiena izaten jarraitzen baitute, 1.958,5 milioi esportaturekin; alegia, % 26,9ko hazkundea izan dute. “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” ere nabarmentzen dira (1.386,0 milioi), % 21,7ko hazkundearekin. “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak”, “Kautxuzko pneumatiko berriak” eta “Ibilgailu automobilen zati eta osagarriak” partidek % 20,5eko, % 18,9ko eta % 7,5eko hazkundeak izan dituzte, hurrenez hurren, eta aldi horretako garrantzitsuenen artean portaera bikainenak.
Jaitsiera esanguratsuenetan, berriz, honako hauek nabarmentzen dira: “Petrolioaren olio finduak” (–% 51,4 eta 897,1 milioi gutxiago 2022an baino); ez dira prezioen jaitsierarekin soilik justifikatzen, esportatutako tonatan ere jaitsiera esanguratsua izan baitute, % 43,4, 2022an 2.067.913 tona izatetik 2023ko metatuan 1.170.413 izatera igaro baitira.
Gure esportazioen helmuga-herrialdeen sailkapenean, aztertutako aldian, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, guztizkoaren % 16,2rekin. Alemaniaren ondoren, Frantzia (% 15,1), Estatu Batuak (% 7,7), Erresuma Batua (% 6,4) eta Italia (% 5,6) daude, eta, hala, bost herrialdeek esportazioen % 51 hartzen dute.
Euskal AErako inportazioen metatua 18.343 milioi euro ingurukoa da. Zifra hori urtetik urtera alderatuz gero, 2022ko aldi berean erregistratutakoa baino 1.020 milioi baxuagoa dela ikusten dugu. Bizkaian (10.797,9 milioiko balioa duten inportazioak) % 8,9ko beherakada egon da, alegia, joan den urteko aldi berean baino 1.059,1 milioi gutxiago. Gipuzkoak % 7,1eko jaitsiera izan du eta 269,3 milioi euro gutxiago, eta inportatutakoaren balioa 3.522,4 milioi izan da. Azkenik, Araba da inportazioen igoera izan duen lurralde bakarra; zehazki, % 8,3 egin dute gora inportazioek, joan den urtean baino 308,4 milioi gehiagorekin, eta, aldi horretan, 4.022,7 milioi eurora iritsi da.
“Produktu energetikoen” inportazioa joan den urteko aldi berekoa baino % 17,7 baxuagoa da, eta “Produktu ez-energetikoena” –% 0,1.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2023ko lehen zortzi hiletan, 3.169,5 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta aldeko estaldura-tasari eustea dakar (% 117,3).
EUSKAL AE-K ISRAELEKIN DUEN KANPO-MERKATARITZA
Euskal AEk Israelekin izan duen ondasunen kanpo-merkataritzak, 2022an eta 2023ko lehen zortzi hiletan, 172,4 milioi euroko saldo positiboa izan du lehen kasuan, eta 162,2 milioikoa bigarrenean
2022. urtean, Israelera eginiko esportazioak 195,4 milioi eurokoak izan ziren; alegia, esportatutako guztizkoaren % 0,6 eta, hala, ranking esportatzaileko 28. posizioan izan zen. 2023ko lehen zortzi hiletan, herrialde horretara eginiko esportazioak 178,1 milioikoak izan dira (% 0,8) eta rankingeko 20. posizioan dago.
Denbora-aldi horietan, Israeletik eginiko inportazioak guztizkoaren % 0,08 izan dira 2022an (23,0 milioi, 68. posizioan), eta, 2023ko lehen zortzi hiletan, % 0,09 (15,9 milioi, eta postu bera rankingean).
Israelekin merkaturatzen ditugun produktuen analisi bat egiten badugu, ikusiko dugu esportazioetan 2022. urtean esportatutako produktu nagusiak garraio-materialaren sektorean izan direla; hala, haietako garrantzitsuena “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” izan da (guztizkoaren % 22,6) 44,2 milioi esportaturekin, eta, orain arte, 2023. urtean, rankingeko lehen posizioan dagoela, 46,7 milioirekin (guztizkoaren % 26,2).
Produktu horren ondoren, “Hamar pertsonako edo gehiagoko garraiorako ibilgailu automobilak, gidaria barne” dago (guztizkoaren % 17,6 eta 34,4 milioi esportatu), 2023an 35,3 milioirekin orain arte (guztizkoaren % 19,8); oraingoan ere bigarren posizioan. Hirugarren postuan, 2022. urtean, “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” izan ziren, 12,1 milioi esportaturekin; produktu hori 2023an bosgarren posizioan dago, 10,3 milioirekin. Rankingeko laugarren postuan, 2022an, “Ibilgailu automobilen karrozeriak, kabinak barne, baina motorrik gabeak” (11,3 milioi), zeina 2023an seigarren posizioan baitago, 6,1 milioirekin. Israelera esportatutako automobilgintzaren ranking horren azken posizioan “Motorrarekin ekipatutako ibilgailuen txasisak” dago (9,8 milioi 2022an), zeina 2023an hirugarren postura igo baita, 17,0 milioirekin.
2023ko metatuan, mota horretako beste produktu bat agertu da lehen posizioetan: “Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak” (10,3 milioi).
Israeletik datozen inportazioetatik, nabarmendu behar dugu zazpi produktu baino ez zirela iritsi, 2022an, milioi bat eurora. Lehenik eta behin, “Xaflak, laminak, geruzak, orriak eta tirak, plastiko ez-zelularrekoak eta beste gai batzuekin konbinatu gabe” partidaren inportazioak daude (guztizkoaren % 20,4 eta 4,7 milioi euro); 2023an ere, oraingoz, posizio berean dago, 2,7 milioiko metatuarekin. Bigarren posizioan “Barrak, profilak eta alanbrea, nikelezkoak” zeuden (% 11,8 eta 2,7 milioi); 2023an hamargarren posiziora jaitsi dira, 375 mila eurorekin.
2022ko hirugarren posizioan “Kobrezko zakarrak eta hondakinak” izan ziren, 2,5 milioirekin (guztizkoaren % 10,9), zeinak 2023an laugarren posizioan baitaude, 1,2 milioirekin. Produktu horien ondoren, honako hauek izan dira: “Aluminiozko zakarrak eta hondakinak” (2,3 milioi 2022an eta 1,5 milioi 2023an), “Medikuntza, kirurgia, odontologia, oftalmologia edo albaitaritzako tresnak eta aparatuak” (1,7 milioi 2022an), “Oihal metalikoak, sareak eta alanbrezko burdin sareak, nikelezkoak eta beste inon sailkatu gabeko nikelezko gainerako manufakturak” (1,4 milioi) eta “Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne” (1,1 milioi). 2023ko orain arteko metatuan, azken produktu hori bigarren posizioan dago, 2,1 milioirekin.
Bi aldi horietan, Israelekiko merkataritza-balantzea positiboa da; 2022an 172,4 milioiko gure aldeko saldoarekin eta % 850,2ko estaldura-tasarekin. 2023ko metatuan, joera bera izaten ari da, gure aldeko saldoarekin; orain arte, 162,2 milioi euro eta % 1.119,3ko estaldura-tasa.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62