2023/11/29ko prensa-oharra
EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA. 2023/01/01
2023ko urtarrilaren 1ean, Euskal AEko enplegatuak % 1,8 gehitu ziren, enpresa-kopuruak behera egin arren
Hamar enplegu berritik ia zazpi emakumeei dagozkie
Eustaten datuen arabera, 2023ko urtarrilaren 1ean 149.070 enpresa zeuden Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera-sektoreetan, hau da, aurreko urteetan baino 2.018 enpresa gutxiago (-%1,4). Enpresa horiek 166.587 establezimendutan jarduten zuten (fabrikak, dendak, bulegoak...), eta, hala eta guztiz ere, langile enplegatuen kopurua %1,8 igo zen. Lau sektoretan enplegua batez bestekoaren gainetik hazi zen: Informazioa eta komunikazioak (%4,8), Jarduera artistikoak eta beste zerbitzuak (%3,1), Jarduera profesional eta lagungarriak (%2,9) eta Eraikuntza (%2,2).
Landunen kopuruan jaitsierak izan dituzten sektoreen artean honako hauek nabarmentzen dira: Finantza jarduerak eta aseguruak (%2,8 gutxiago), Higiezinen jarduerak (%2,1 gutxiago) eta Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (%2,0 gutxiago).
Euskal AEko enplegatuen banaketa ehunekotan eta urte arteko aldakuntza jarduera-adarren arabera (A10) lurralde historikoari jarraiki. 2023/01/01
| | Euskal AE | Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| | Pertsona enplegatuak | Aldak. % | Pertsona enplegatuak | Aldak. % | Pertsona enplegatuak | Aldak. % | Pertsona enplegatuak | Aldak. % |
| Guztira | 100,0 | 1,8 | 100,0 | 2,0 | 100,0 | 1,7 | 100,0 | 1,8 |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza | 2,0 | -2,0 | 1,5 | 1,2 | 2,6 | -1,7 | 1,9 | -5,3 |
| Industria, energia, saneamendua | 16,9 | 1,5 | 20,7 | -0,1 | 15,3 | 3,6 | 16,8 | 0,4 |
| Eraikuntza | 2,8 | 2,2 | 2,9 | 2,0 | 2,9 | 2,5 | 2,6 | 1,5 |
| Merkataritza, garraioa, ostalaritza | 4,0 | 1,4 | 4,4 | 2,8 | 3,8 | 0,6 | 4,1 | 2,0 |
| Informazioa eta komunikazioak | 6,9 | 4,8 | 6,1 | 3,6 | 7,8 | 5,1 | 5,4 | 4,4 |
| Finantza jarduerak eta aseguruak | 3,6 | -2,8 | 3,0 | -1,7 | 4,1 | -2,7 | 3,1 | -3,6 |
| Higiezinen jarduerak | 1,7 | -2,1 | 2,1 | -2,6 | 1,7 | -1,7 | 1,6 | -2,5 |
| Jarduera profesionalak eta lagungarriak | 5,0 | 2,9 | 5,2 | 7,2 | 5,4 | 1,0 | 4,3 | 4,7 |
| Adm. publik. hezkuntza, osasungintza | 11,5 | 1,7 | 15,4 | 1,1 | 10,9 | 1,8 | 10,8 | 2,0 |
| Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk | 2,9 | 3,1 | 3,1 | 4,1 | 2,8 | 3,5 | 2,9 | 1,9 |
Data 2023ko Azaroaren 29a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Egiturari dagokionez, sektorerik ugariena, establezimendu kopuruaren arabera, Merkataritza, garraio eta ostalaritza izan zen (%35,4). Ondoren Jarduera profesional eta lagungarriak (%16,3) eta, gero, Eraikuntza eta Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna (%11,8).
Establezimenduen tamainaren araberako banaketa aurreko urtekoen oso antzekoa izan zen. Batez beste 50 langile edo gehiago dituzten establezimenduak 2.609 baino ez ziren, guztizkoaren %1,6, nahiz eta, oro har, enplegatuen guztizkoaren %42,1 okupatzen zuten. Hala ere, 119.809 establezimendu, ia hiru laurden, tamaina txikikoak ziren (3 langile baino gutxiago) eta langile guztien %15,5 biltzen zuten. Tamaina txikiko establezimendu horietan kontzentratu da enplegu-galera, 3.153 gutxiago. Enplegua, aldiz, 50 langile eta gehiagoko eta 20 eta 49 bitarteko geruzetan hazi zen gehien, 12.065 eta 4.355 enplegu irabazi baitzituzten, hurrenez hurren.
Establezimenduen batez besteko tamainari dagokionez, jarduera-adar handien arabera, enplegatuen kontzentrazio handiena Industria, energia eta saneamenduaren sektorean izan zen, 16,9ko batez besteko tamainarekin Euskal AE osoan. Araba 20,7 pertsonarekin nabarmendu zen; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 15,3 eta 16,8 pertsonakoa izan zen batez besteko tamaina, hurrenez hurren.
Euskal AEko enplegatuen banaketa ehunekotan, jarduera-adarren arabera (A10), lurralde historikoari eta sexuari jarraiki. 2023/01/01
| | Euskal AE | Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak |
| Guztira | 55,0 | 45,0 | 56,5 | 43,5 | 54,5 | 45,5 | 55,1 | 44,9 |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza | 79,2 | 20,8 | 78,4 | 21,6 | 82,4 | 17,6 | 75,5 | 24,5 |
| Industria, energia, saneamendua | 78,7 | 21,3 | 79,1 | 20,9 | 79,1 | 20,9 | 78,2 | 21,8 |
| Eraikuntza | 89,2 | 10,8 | 88,8 | 11,2 | 89,0 | 11,0 | 89,7 | 10,3 |
| Merkataritza, garraioa, ostalaritza | 53,6 | 46,4 | 54,1 | 45,9 | 54,2 | 45,8 | 52,6 | 47,4 |
| Informazioa eta komunikazioak | 63,7 | 36,3 | 65,0 | 35,0 | 63,7 | 36,3 | 63,3 | 36,7 |
| Finantza jarduerak eta aseguruak | 43,4 | 56,6 | 43,4 | 56,6 | 44,3 | 55,7 | 41,6 | 58,4 |
| Higiezinen jarduerak | 46,2 | 53,8 | 40,8 | 59,2 | 46,1 | 53,9 | 48,0 | 52,0 |
| Jarduera profesionalak eta lagungarriak | 50,1 | 49,9 | 51,5 | 48,5 | 50,2 | 49,8 | 49,1 | 50,9 |
| Adm. publik. hezkuntza, osasungintza | 32,8 | 67,2 | 33,6 | 66,4 | 33,3 | 66,7 | 31,5 | 68,5 |
| Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk | 45,4 | 54,6 | 45,1 | 54,9 | 46,4 | 53,6 | 44,2 | 55,8 |
Data 2023ko Azaroaren 29a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Sexuaren arabera, Euskal AEko enplegatuen %45,0 emakumeak izan ziren 2022an, aurreko urtean baino puntu erdi gehiago. Sektore feminizatuenak Osasun jarduerak eta gizarte zerbitzuak (%77,8 emakumeak), Hezkuntza (%67,4) eta Zerbitzuak (%62,6) izan ziren. Enplegua, aldiz, gehienbat maskulinoa da Eraikuntzan (%89,2) eta Industrian eta Lehen Sektorean (%79 inguru bi kasuetan).
ENPRESAK
Establezimenduen jardueren euskarri diren enpresa guztietatik (unitate juridikoak), %97,0k Euskal AEn zuten egoitza, eta gainerako %3ak (4.469) Estatuko gainerako lekuetan. 100 langile edo gehiagokoen artean, %78,0k zuen egoitza erkidegoan. Euskal AEn egoitza duten enpresen erdia baino gehiago Bizkaian dago: 74.951 enpresa (%51,8), Gipuzkoan 49.205 (%34,0) eta Araban 20.445 (%14,2).
Enpresen batez besteko tamaina egonkor mantendu da: 6,2 langile enpresako eta 5,6 establezimendu bakoitzeko. Pertsona fisikoaren forma juridikoa duten titularrek 1,4 langile baino ez zituzten izan, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoen kasuan, batez besteko horiek 13,2 eta 10,5 ziren, hurrenez hurren.
ENPRESAK DEMOGRAFIA
Enpresen adinari dagokionez, euskal enpresen gaztetasuna azpimarratu behar da. Euskal AEn jardun zuten enpresen %30,6k bost urte edo gutxiagoko antzinatasuna zuen, eta %13,5era iristen zen bi urte edo gutxiagoko ehunekoa.
Txandakatzeari dagokionez, eta establezimenduen altak eta bajak kontuan hartuta, 2022an 13.211 establezimenduk jarduera hasi eta 15.107k jarduera utzi zuten, 1.896 gutxiago. Establezimenduen jaiotza-tasa (sortutakoen eta stockaren arteko zatidura) %7,9koa izan zen eta heriotza-tasa %9,1ekoa. Ondorioz, hazkunde-tasa garbia negatiboa izan zen (%-1,1).
Txandakatze handiena Merkataritza, garraio eta ostalaritzan gertatun da, alta guztien %27,9 eta baja guztien %31,8; Jarduera profesional eta lagungarrietan, alten %18,4 eta bajen %18,8; eta Eraikuntzan, alten %16,9 eta bajen %17,7.
Demografia nortasun juridikoaren arabera aztertzean, Pertsona fisikoaren formularekin sortutako establezimenduak nabarmentzen dira: alten %68,8 eta bajen %63,2 eragin zituzten.
Establezimenduen demografia Euskal AEn. 2023/01/01
| | Altak | Irteerak |
| Guztira | 13.211 | 15.107 |
| | | |
| Jardueraren arabera | | |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza | 212 | 246 |
| Industria, energia, saneamendua | 576 | 744 |
| Eraikuntza | 2.228 | 2.679 |
| Merkataritza, garraioa, ostalaritza | 3.688 | 4.809 |
| Informazioa eta komunikazioak | 460 | 463 |
| Finantza jarduerak eta aseguruak | 292 | 467 |
| Higiezinen jarduerak | 261 | 398 |
| Jarduera profesionalak eta lagungarriak | 2.430 | 2.842 |
| Adm. publik. hezkuntza, osasungintza | 1.685 | 1.382 |
| Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk | 1.379 | 1.077 |
| | | |
| Nortasun juridikoaren arabera | | |
| Pertsona fisikoa | 9.090 | 9.546 |
| Akziokako elkartea | 227 | 462 |
| Elkarte mugatua | 2.971 | 4.023 |
| Bestelako elkarteak | 862 | 1.025 |
| Bestelako lege-formak | 61 | 51 |
Data 2023ko Azaroaren 29a
Iturria: Eustat. Enpresak sortzeari eta ixteari buruzko estatistika
Enplegatuei dagokienez, pertsona fisikoaren forma juridikoa duten establezimenduek establezimendu berrietan enplegatutako pertsonen %39,1 hartu zuten, eta desagertutako establezimenduen %42,5. Sozietate mugatuak ere nabarmentzen dira, alta emandako establezimenduetan pertsonen %38,1ekin eta baja emandako establezimenduetan %35,0rekin.
Establezimenduen tamainaren arabera, estratu dinamikoena 2 langile edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berez, alta guztien %90,2 eta baja guztien %91,6 erregistratzen ditu.
Aitzitik, 50 langile edo gehiago dituzten establezimenduen estratuak alten %0,2 eta bajen %0,1 baino ez dira. Aldiz, establezimendu berrietan enplegatutako pertsona guztien %13,6 hartzen du, eta establezimenduetako bajen %6,6.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62