HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioek...

2023/11/17ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2023ko iraila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioek moteldu egin dute beherakaden erritmoa, eta % 2,2ko jaitsiera izan dute 2023ko irailean

Urteko metatuan, esportazioek 24.000 milioi euroko zenbatekoa gainditu dute, eta % 0,2ko aldakuntza positiboa izan dute; ondasunen superabita 3.688 milioi eurora iritsi da

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.787 milioi euro) % 2,2ko beherakada nominala izan dute 2023ko irailean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, batez ere produktu energetikoek % 32,2ko beherakada izan dutelako. Produktu ez-energetikoek, berriz, % 0,4ko igoera izan dute.

Inportazioen kasuan (2.268 milioi euro), % 9,7ko beherakada gertatu da. Inportazio ez-energetikoek % 8,5eko beherakada izan dute, eta inportazio energetikoek % 12,8koa. Nolanahi ere, urtetik urterako alderaketa inportatutako tonekin egiten badugu, % 14,5eko igoera gertatu da. Izan ere, 2022ko irailean 865.754 tona inportatu ziren, eta aurtengo hilabete berean, berriz, 991.151.

Merkataritza-saldoa positiboa izan da, eta 518,9 milioi euro ingurura iritsi da. Horrela, beraz, % 122,9ko estaldura-tasa ahalbidetu da.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Iraila 2023

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 IrailaIraila
 20222023Gehikuntza (%)20222023Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.850.3492.786.501-2,22.509.9202.267.648-9,7
ENERGIAZKO GAIAK234.549159.061-32,2674.842588.361-12,8
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.615.8002.627.4400,41.835.0781.679.287-8,5
URTEKO METATUA24.239.35424.298.9850,221.872.89020.610.612-5,8
ENERGIAZKO GAIAK2.128.3761.187.520-44,26.334.9185.247.369-17,2
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK22.110.97823.111.4654,515.537.97215.363.243-1,1
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA907.759927.4892,2504.200532.0585,5
URTEKO METATUA6.875.0357.694.89111,94.218.5014.554.7368,0
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.131.6971.010.470-10,71.496.8911.296.462-13,4
URTEKO METATUA10.020.8329.093.104-9,313.353.89012.094.333-9,4
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA810.893848.5414,6508.830439.127-13,7
URTEKO METATUA7.343.4877.510.9902,34.300.4983.961.544-7,9

Data 2023ko Azaroaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Irailean erregistratutako hazkunde-tasa negatiboa Bizkaiko lurraldean izandako jaitsiera handiak baldintzatu du (% 10,7ko jaitsiera). Araban, tasa horrek % 2,2ko igoera izan du, eta Gipuzkoan, berriz, % 4,6koa. Bizkaiaren kasuan, esportazio energetikoek % 32,4ko beherakada izan dute aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Lurralde horretan, azken zazpi hilabetetan erregistratu dira tasa negatiboak.

Araban, esportaziorik handienak honako hauetan egin dira nagusiki: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 62,1), % 2,4ko igoerarekin eta guztira 576,2 milioi euroko esportazioekin; eta ”Metalak eta haien manufakturak” (guztizkoaren % 15,1), % 6,5eko jaitsierarekin; horiek izan dira iraileko “muga-zergen bi sekziorik” garrantzitsuenak. Igoera handia izan duen partida bat “Material, makina eta aparatu elektrikoak” izan da berriz ere (% 35,9ko igoera). Partida horretan, esportazioen balioa 60,3 milioi eurora iritsi da.

Gipuzkoan, nazioarteko merkataritzaren hiru laurden (% 76,9) muga-zergen hiru sekziotan bildu da, urtetik urterako alderaketan portaera desberdina izan badute ere: “Material, makina eta aparatu elektrikoak” (% 6,1eko igoera), “Garraio-materiala” (% 75,4) eta “Metalak eta haien manufakturak” (-% 14,6).

Bizkaiaren kasuan, gora egin dute “Material, makina eta aparatu elektrikoak” eta ”Garraio-materiala” sekzioek (% 6,3 eta % 10,9, hurrenez hurren). “Produktu mineral eta energetikoak” sekzioak, berriz, beherakada handia izan du (-% 30,1), aurreko urteko hilabete berean baino 70,6 milioi euro gutxiagorekin (163,9 milioi euro guztira) eta 103.508 tona gutxiagorekin.

Jatorri eta helmugako herrialdeak, 2023ko iraila

2023ko irailean, bost herrialde (Alemania, Frantzia, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) izan dira Euskal AEko bezero nagusien taldea osatu dutenak, esportazio guztien % 52,7 hartu baitituzte (1.469,4 milioi euro). Herrialde horietako hiru EB-27koak dira (entitate horrek guztizkoaren % 62,5 bildu du).

Alemania esportazioen sailkapeneko lehen tokian geratu da, 483,9 milioi eurorekin, eta jasotzen dituen 402 produktu moten artean, automobilaren sektoreari lotutakoak nabarmendu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (151,5 milioi euro), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (82,4 milioi euro), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (38,5 milioi euro) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (23,4 milioi euro).

Frantziara egindako esportazioak 399,4 milioi eurora iritsi dira hilabete honetan, eta honako hauetan egin dira nagusiki: “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (30,5 milioi euro), “Petrolioaren edo material bituminosoaren olio gordinak” (27,0 milioi euro), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (26,0 milioi euro), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (16,9 milioi euro) eta “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (16,7 milioi euro). Guztira, 661 produktu mota izan dira.

Hirugarren tokian Ameriketako Estatu Batuak kokatu dira, 263 milioi eurorekin, eta esportazioak honako partida hauetan egin dira: “Petrolioaren olio finduak” (94,4 milioi euro), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (28,2 milioi euro), “Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak” (22,4 milioi euro) eta “Biodiesela eta haren nahasteak” (14,3 milioi euro). Guztira, 369 produktu mota izan dira.

Euskal Autonomia Erkidegoak Erresuma Batura egindako esportazioak 167,3 milioi eurora iritsi dira, eta honela banatu dira: “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (22,3 milioi euro), “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (18,7 milioi euro) eta “Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagaiak barne” (15,4 milioi euro). Guztira, 411 produktu mota izan dira.

Italiara 155,9 milioi euroko esportazioak egin dira, eta honako hauek nagusitu dira egindako transakzioetan: “Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak” (17,3 milioi euro), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (14,9 milioi euro) eta “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (10,2 milioi euro). Guztira, 396 produktu izan dira.

Bestalde, Errusiara egindako esportazioak (4,2 milioi eurokoak) “Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitu, bete, itxi eta etiketatzeko makinak” eta “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” sekzioetan egin dira nagusiki (1,2 milioi eta milioi 1 euro, hurrenez hurren). Guztira, 20 produktu mota izan dira.

Gure inportazioen % 50,7 EB-27tik iritsi dira hilabete honetan. Herrialderik garrantzitsuenen artean, Alemania nabarmendu da (362 milioi euro), batez ere “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak”, “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak” eta “Ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm” partidetan (62,6, 42,4 eta 21,9 milioi euro, hurrenez hurren).

Frantziaren kasuan, produkturik eskatuena “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” izan da, 23,3 milioi eurorekin (179,2 milioi euro guztira).

EBtik kanpo, Brasil nabarmendu da, 192,6 milioi eurorekin. Zenbateko horretatik, 182,8 milioi euro “Petrolioaren edo material bituminosoaren olio gordinak” partidari dagozkio.

Txinatik inportatutako produkturik garrantzitsuenak “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” izan dira berriz ere, 46,5 milioi eurorekin (186,3 milioi euro guztira).

Hilabete honetan, Errusiako inportazioak 5,2 milioi eurora iritsi dira, eta honela banatu dira: “Landu gabeko aluminioa” (3,4 milioi euro), “Landu gabeko nikela, aleatuta edo aleatu gabe” (0,7 milioi euro) eta “Titanioa eta haren manufakturak, hondakinak barne” (0,3 milioi euro).

Inportazio energetikoak honela banatu dira: 249,7 milioi Amerikakoak (% 42,4), eta, haien barruan, 182,8 milioi Brasilgoak eta 42,4 milioi Mexikokoak; 228,5 milioi Afrikakoak (% 38,8), eta, haien barruan, 135,8 milioi Libiakoak, 57,3 milioi Ghanakoak, 20,3 milioi Nigeriakoak eta 14,9 milioi Aljeriakoak; 76,9 milioi Asiakoak (% 13,1), eta, haien barruan, 38 milioi Kuwaitekoak eta 29,7 milioi Saudi Arabiakoak; eta 33,3 milioi Europakoak (% 5,7), eta, haien barruan, ia guztiak Belgikakoak (30,4 milioi).

2023ko irailean merkaturatutako produktuak

Produktuen xehetasuna lau digitura eramanez gero ikus daitekeenez, muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen % 44,9 bildu zituzten 2023ko irailean, 1.250,7 milioi euroko balioarekin.

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.850.3492.786.501100,0-2,2
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak304.218340.02112,211,8
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak178.734208.3107,516,5
Automobilentzako zati eta osagarriak215.534197.6217,1-8,3
Kautxuzko pneumatiko berriak110.305122.6434,411,2
Petrolioaren olio finduak213.970118.3674,2-44,7
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak73.50860.7572,2-17,3
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak49.43653.3611,97,9
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako2.00050.6581,82.432,9
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak51.55449.7881,8-3,4
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako40.36849.2181,821,9
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak36.93541.4481,512,2
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako17.53235.5401,3102,7
kateak eta horien galdaketako, burdinazko edo altzairuzko zatiak4.42530.2231,1582,9
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne19.53828.1691,044,2
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak026.9731,0-
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak20.46125.9130,926,6
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak36.93925.6850,9-30,5
Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatzea, grapatzea, mihiztatzea, zerratzea, arrabotatzea, harriz lantzea, zulatzea...)1.84524.8280,91.245,4
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk25.26824.2280,9-4,1
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak28.90922.0910,8-23,6
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko27.96121.6090,8-22,7
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak33.43320.7300,7-38,0
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak15.38719.0760,724,0
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina22.36718.7730,7-16,1
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak19.03018.4060,7-3,3

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Azaroaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

25 muga-zergen partidaz osatutako talde horren barruan, haietako hiruk izan duten igoera nabarmendu da: “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” (27 milioi euroko esportazioak), “Itsas produktuak tratatzeko arrantza-ontziak eta faktoria-ontziak” (50,7 milioi euro), “Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatzea, grapatzea, mihiztatzea, zerratzea, harriz lantzea, zulatzea…” (24,8 milioi euro)“ eta “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko kateak eta haien zatiak” (30,2 milioi euro). Azpimarratu beharra dago, bestetik, “Petrolioaren olio finduak” partidak izan duen beherakada (-% 44,7), aurreko urteko hilabete berean baino 95,6 milioi euro gutxiagorekin.

Inportazioen kasuan, eta muga-zergen partidarik garrantzitsuenei dagokienez, igoerarik handienak honako hauetan gertatu dira: “Petrolioaren olio finduak” (% 159,6; 87,1 milioi euroko inportazioak), “Ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm” (% 286,9) eta “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” (% 67,1).

Jaitsieren kasuan, partidarik garrantzitsuena “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” izan da (guztizkoaren % 19,5), eta % 25,4ko beherakada izan du inportazioetan (2022ko hilabete berean baino 151,1 milioi euro gutxiago inportatu dira). Nolanahi ere, erosketen guztizkoa 442,8 milioi eurora iritsi da.

ARABA. 2023ko iraileko esportazioak

Araban, esportazioek % 2,2ko igoera izan dute aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Portaera hori muga-zergen lau partida nagusietan agertu da. Izan ere, “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” partida (306,2 milioi euro) % 1,3 igo da, eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” partida (208,2 milioi euroko esportazioak), berriz, % 16,7. Halaber, gora egin dute honako hauek: “Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak” (% 17,9) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 15,7), 45,4 milioi euroko esportazioekin.

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA907.759927.489100,02,2
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak302.342306.20933,01,3
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak178.499208.24422,516,7
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak41.46148.8695,317,9
Kautxuzko pneumatiko berriak39.20945.3674,915,7
Automobilentzako zati eta osagarriak58.69142.6714,6-27,3
Ardoa, mahats freskoarena18.05815.6791,7-13,2
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak16.77613.7871,5-17,8
Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin8.8928.4480,9-5,0
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak9.5447.8230,8-18,0
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk11.5067.2770,8-36,8

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Azaroaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. 2023ko iraileko esportazioak

Bizkaiko lurralde historikoan, esportazioek % 10,7ko beherakada izan dute. Bizkaiko esportazioen sailkapenean lehenengoa den “Petrolioaren olio finduak” partidak eragin du batez ere beherakada hori. Izan ere, % 45,1 txikiagoa izan da, eta esportazioen zenbatekoa 115,4 milioi eurora iritsi da (210 milioi euro aurreko urteko hilabete berean), hau da, 94,6 milioi euroko jaitsiera izan du.

Muga-zergen partida nagusien artean, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” partidari lotutako esportazioen igoera nabarmendu da, 27 milioi euroko esportazioak egin baitira Frantziara. Halaber, % 100etik gorako igoerak izan dira “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” eta “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko kateak eta haien zatiak” partidetan.

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.131.6971.010.470100,0-10,7
Petrolioaren olio finduak209.949115.35111,4-45,1
Automobilentzako zati eta osagarriak86.35778.1797,7-9,5
Kautxuzko pneumatiko berriak70.57876.8047,68,8
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak48.51748.5264,80,0
kateak eta horien galdaketako, burdinazko edo altzairuzko zatiak3.33429.5652,9786,8
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne19.07928.0412,847,0
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak026.9732,7-
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak16.55118.7121,913,1
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak14.91418.5231,824,2

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Azaroaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. 2023ko iraileko esportazioak

Gipuzkoan, esportazioek % 4,6ko igoera izan dute. % 100etik gorako igoerak gertatu dira honako partida hauetan: “Itsas produktuak tratatzeko arrantza-ontziak eta faktoria-ontziak”, “Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatzea, grapatzea, mihiztatzea, zerratzea, harriz lantzea, zulatzea…”, “Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak” eta “Paper-orea, papera edo kartoia lantzeko gainerako makinak, ebakigailuak barne”.

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA810.893848.541100,04,6
Automobilentzako zati eta osagarriak70.48576.7719,08,9
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak68.42358.3906,9-14,7
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako050.6576,0-
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako17.53235.5404,2102,7
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako28.51532.2123,813,0
Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatzea, grapatzea, mihiztatzea, zerratzea, arrabotatzea, harriz lantzea, zulatzea...)1.72324.7822,91.338,1
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak18.39020.8552,513,4
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak18.00616.9912,0-5,6
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak12.47016.2991,930,7
Paper orea, papera edo kartoia lantzeko gainerako makinak, ebakigailuak barne6.26115.4361,8146,5

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Azaroaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2023KO METATUA (URTARRILA-IRAILA): ondasunen esportazioek % 0,2ko igoera izan dute, merkataritza-saldoa 3.688 milioi eurotik gorakoa izan da, eta estaldura-tasa % 117,9ra iritsi da

2023ko lehen bederatzi hilabeteetan, Euskal AEko esportazioek % 0,2ko igoera izan dute aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta, beraz, 59,6 milioi euro gehiago lortu dira esportazioetan. Aldi horretako esportazioen zenbatekoa 24.299 milioi eurora iritsi da, eta ekarpenik handiena Bizkaiak egin du, 9.093 milioi eurorekin (guztizkoaren % 37,4). Atzetik, Araba (7.695 milioi euro) eta Gipuzkoa (7.511 milioi euro) kokatu dira.

Araban, esportazioek 819,9 milioi euroko igoera izan dute 2022ko aldi berarekin alderatuta (% 11,9). Gipuzkoan, igoera askoz txikiagoa izan da (% 2,6, hau da, 2022an baino 167,5 milioi euro gehiago). Bizkaian, berriz, bilakaera negatiboa izan da (927,7 milioi euro gutxiago, hau da, % 9,3ko beherakada).

Esportatutako produktu mota kontuan hartuta egiazta daitekeenez, “produktu ez-energetikoek” bilakaera positiboa izan dute, 1.000,5 milioi euro gehiagorekin. “Produktu energetikoen” esportazioak, berriz, 2022ko irailera bitarte metatutakoak baino % 44,2 txikiagoak izan dira (940,9 milioi euro gutxiago).

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Iraila 2023

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA24.298.985
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak2.298.497
28708Automobilentzako zati eta osagarriak1.690.051
38704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak1.594.270
44011Kautxuzko pneumatiko berriak1.107.485
52710Petrolioaren olio finduak968.187
67304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak567.122
77216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak522.349
88481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako425.747
99990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak347.731
107326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak321.640
118603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako300.787
127228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak281.267
137222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak273.504
148411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne213.902
158504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina213.385
1676060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak212.180
171518Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)211.675
187325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk211.179
197308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko207.252
208607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak201.799
217306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak199.863
220303Arrain izoztua xerratu gabe192.974
238428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.192.897
248483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.181.026
258301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak173.310

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Azaroaren 17a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Hamar produkturik (edo muga-zergen partidarik) salduenen zenbatekoa 9.843,1 milioi eurora iritsi da, hau da, guztizkoaren % 40,5era. Haietatik, bost produktuk hazkunde-tasa positiboak izan dituzte 2022ko aldi berarekin alderatuta. Haien artean, honako hauek nabarmendu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak”, berriz ere Euskal AEko esportazio-bolumenik handiena izan dutenak (2.298,5 milioi euroko esportazioak eta % 24,4ko igoera), eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (1.594,3 milioi euroko esportazioak eta % 21,0ko igoera). Portaera bikaina agertu duten gainerako partida garrantzitsuak “Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak”, “Kautxuzko pneumatiko berriak” eta “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” izan dira, eta % 19,2ko, % 18,0ko eta % 5,3ko igoera izan dute, hurrenez hurren.

Bestetik, “Petrolioaren olio finduak” partidak izan duen beherakada esanguratsua nabarmendu da (-% 50,6, hots, 2022an baino 992,7 milioi euro gutxiago). Beherakada hori ez du prezioen jaitsierak eragin soilik, esportatutako tonek ere % 43,7ko beherakada esanguratsua izan baitute (2.329.538 tona 2022an, eta 1.312.226 tona 2023ko metatuan).

Kontuan hartutako aldian, gure esportazioen helmuga-herrialdeen sailkapeneko lehenengoa Alemania izan da (guztizkoaren % 16,3). Alemaniaren atzetik, honako hauek kokatu dira: Frantzia (% 15,0), Ameriketako Estatu Batuak (% 7,9), Erresuma Batua (% 6,3) eta Italia (% 5,6). Bost herrialde horiek esportazioen % 51,2 bildu dituzte.

Euskal AE osoko inportazioen metatua 20.611 milioi eurora iritsi da. Urtetik urtera, metatu hori 2022ko aldi berean erregistratutakoa baino 1.262 milioi euro txikiagoa izan dela ikus daiteke. Bizkaian, inportazioen balioa 12.094,3 milioi eurora iritsi da, eta % 9,4ko beherakada gertatu da (hau da, aurreko urteko aldi berean baino 1.259,6 milioi euro gutxiago). Gipuzkoak % 7,9ko beherakada izan du (339 milioi euro gutxiago), eta inportazioen balioa 3.961,5 milioi eurora iritsi da. Azkenik, inportazioetan gora egin duen lurralde bakarra Araba izan da (% 8,0ko igoera, hau da, aurreko urtean baino 336 milioi euro gehiago), eta zenbatekoa 4.554,7 milioi eurora iritsi da.

“Produktu energetikoen” inportazioak aurreko urteko aldi berekoak baino % 17,2 txikiagoak izan dira, eta “Produktu ez-energetikoenak”, berriz, % 1,1 txikiagoak.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 3.688,4 milioi euroko saldo positiboa izan du 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan, eta, horri esker, estaldura-tasa egokia lortu da (% 117,9koa).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioek moteldu egin dute beherakaden erritmoa, eta % 2,2ko jaitsiera izan dute 2023ko irailean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2023/11/17
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021537_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar