HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Esportazioak % 0,7 jaitsi...

2023/12/18ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2023ko urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Esportazioak % 0,7 jaitsi dira 2023ko urrian Euskal AEn; jaitsierarik txikiena izan da apirilaz geroztik

Urteko metatuari dagokionez, esportazioak 27.000 milioi eurotik gorakoak izan dira, eta % 0,2ko igoera izan dute aurreko urtekoekin alderatuta

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.814 milioi euro) % 0,7ko beherakada nominala izan dute 2023ko urrian, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, batez ere produktu energetikoek % 35,4ko beherakada izan dutelako. Produktu ez-energetikoek, berriz, % 2,5eko igoera izan dute.

Inportazioen kasuan (2.229 milioi euro), % 12,6ko beherakada gertatu da. Inportazio ez-energetikoek % 7,6ko beherakada izan dute, eta inportazio energetikoek % 25,0koa. Azken inportazioen kasuan urtetik urterako alderaketa inportatutako tonekin egiten badugu, beherakada % 22,1ekoa izan da.

Merkataritza-saldoa positiboa izan da, eta 584,7 milioi euro ingurura iritsi da. Horrela, beraz, % 126,2ko estaldura-tasa ahalbidetu da.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Urria 2023

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 UrriaUrria
 20222023Gehikuntza (%)20222023Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.832.7312.813.829-0,72.551.7042.229.097-12,6
ENERGIAZKO GAIAK236.711152.842-35,4743.298557.567-25,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.596.0202.660.9872,51.808.4061.671.530-7,6
URTEKO METATUA27.072.08527.112.8140,224.424.59322.839.709-6,5
ENERGIAZKO GAIAK2.365.0871.340.362-43,37.078.2165.804.936-18,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK24.706.99725.772.4524,317.346.37717.034.773-1,8
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA875.491943.9797,8470.924523.03311,1
URTEKO METATUA7.750.5268.638.87011,54.689.4255.077.7698,3
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.118.3171.026.553-8,21.580.9731.270.032-19,7
URTEKO METATUA11.139.14810.119.657-9,214.934.86313.364.365-10,5
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA838.923843.2970,5499.806436.032-12,8
URTEKO METATUA8.182.4108.354.2872,14.800.3054.397.575-8,4

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2023ko Abenduaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Urrian erregistratutako hazkunde-tasa negatiboa Bizkaiko lurraldean izandako jaitsiera handiak baldintzatu du (% 8,2ko jaitsiera). Araban, tasa horrek % 7,8ko igoera izan du, eta Gipuzkoan, berriz, % 0,5ekoa. Bizkaiaren kasuan, esportazio energetikoek % 35,8ko beherakada izan dute aurreko urteko hil berarekin alderatuta. Lurralde horretan, azken zortzi hilabetetan erregistratu dira tasa negatiboak.

Araban, esportaziorik handienak honako hauetan egin dira nagusiki: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 60,7), % 10,9ko igoerarekin eta guztira 573,4 milioi euroko esportazioekin; eta ”Metalak eta haien manufakturak” (guztizkoaren % 14,5), % 13,9ko jaitsierarekin; horiek izan dira urriko “muga-zergen bi sekziorik” garrantzitsuenak. Igoera handia izan duen partida bat “Material, makina eta aparatu elektrikoak” izan da berriz ere (% 42,2ko igoera). Partida horretan, esportazioen balioa 63,1 milioi eurora iritsi da.

Gipuzkoan, nazioarteko merkataritzaren hiru laurden (% 75,7) muga-zergen hiru sekziotan bildu da, urtetik urterako alderaketan portaera desberdina izan badute ere: “Material, makina eta aparatu elektrikoak” (% 10,1), “Garraio-materiala” (% 25,1) eta “Metalak eta haien manufakturak” (-% 15,0).

Bizkaiaren kasuan, esportazioek gora egin dute ”Garraio-materiala” sekzioan (% 27,6), baina jaitsiera esanguratsuak izan dituzte “Produktu mineral eta energetikoak” sekzioan (-% 32,6). Azken kasu horretan, aurreko urteko hil berean baino 77,3 milioi euro gutxiago izan dira, eta 159,7 milioi euro izan dira guztira. Hortaz, 117 mila tona gutxiago esportatu dira.

Jatorri eta helmugako herrialdeak, 2023ko urria

2023ko urrian, bost herrialde (Alemania, Frantzia, Belgika, Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua) izan dira Euskal AEko bezero nagusien taldea osatu dutenak, esportazio guztien % 51,2 hartu baitituzte (1.441,2 milioi euro). Herrialde horietako hiru EB-27koak dira (entitate horrek guztizkoaren % 64,2 bildu du).

Alemania esportazioen sailkapeneko lehen tokian geratu da, 453,3 milioi eurorekin, eta jasotzen dituen 396 produktu moten artean, automobilaren sektoreari lotutakoak nabarmendu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (114,6 milioi euro), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (82,9 milioi euro), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (35,9 milioi euro) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (22,8 milioi euro).

Frantziara egindako esportazioen zenbatekoa 415,5 milioi eurora iritsi da, eta honako hauetan egin dira nagusiki: “Petrolioaren olio finduak” (53,6 milioi euro), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (27,1 milioi euro), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (26,6 milioi euro), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (22,1 milioi euro) eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (16,8 milioi euro). 671 produktu mota esportatu dira guztira.

Belgikara 210,9 milioi euroko esportazioak egin dira, eta honako hauek nagusitu dira egindako transakzioetan: “Petrolioaren olio finduak” (54,3 milioi euro), “Muga-zergan berariaz jasota ez dauden salgaiak” (35,6 milioi euro), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (30,2 milioi euro), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (17,9 milioi euro) eta “Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak” (13,6 milioi euro). Guztira, 266 produktu izan dira.

Laugarren tokian Ameriketako Estatu Batuak kokatu dira, 181,3 milioi eurorekin, eta esportazioak honako partida hauetan egin dira: “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (31,2 milioi euro), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (14,8 milioi euro), “Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak” (13,9 milioi euro) eta “Biodiesela eta haren nahasteak” (13,4 milioi euro). Guztira, 344 produktu mota izan dira.

Euskal Autonomia Erkidegoak Erresuma Batura egindako esportazioak 180,1 milioi eurora iritsi dira, eta honela banatu dira: “Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagaiak barne” (18,3 milioi euro), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (17,2 milioi euro), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (14,5 milioi euro), “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (13,9 milioi euro) eta “Burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko xafla, barra, profil, hodi eta antzekoekin egindako eraikuntzak” (13,8 milioi euro). Guztira, 442 produktu mota izan dira.

Bestalde, Errusiara egindako esportazioak (3,9 milioi eurokoak) “Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitu, bete, itxi eta etiketatzeko makinak” sekzioan egin dira nagusiki (1,9 milioi euro). Gainerako zenbatekoa (2 milioi euro) 21 produkturen artean banatu da.

Gure inportazioen % 50,4 EB-27tik iritsi dira hil honetan. Ondasun-hornitzaileak izan diren herrialdeen artean, Alemania nabarmendu da 347 milioi euroko transakzioekin, batez ere “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak”, “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak”, “Motor eta sorgailu elektrikoak (talde elektrogenoak izan ezik)” eta “Ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm” partidetan (53,1, 43,2, 14,5 eta 13,3 milioi euro, hurrenez hurren).

Frantziaren kasuan, produkturik eskatuena “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” izan da, 26,3 milioi eurorekin (164 milioi euro guztira, 709 produktu motatan banatuak).

Italiatik 538 produktu mota iritsi dira, eta batez ere metal arrunten eta burdinazko eta altzairuzko galdaketaren eta haien manufakturen taldeko (43 milioi euro) eta makineriaren eta garraio-materialaren taldeko (36 milioi euro) produktuak izan dira.

EBtik kanpo, Brasil nabarmendu da, 249,8 milioi eurorekin. Zenbateko horretatik, 225 milioi euro “Petrolioaren edo material bituminosoaren olio gordinak” partidari dagozkio.

Txinatik inportatutako produkturik garrantzitsuenak “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” izan dira berriz ere, 41,1 milioi eurorekin (178,1 milioi euro guztira).

Hil honetan, Errusiako inportazioak 6,8 milioi eurora iritsi dira, eta honela banatu dira: “Landu gabeko aluminioa” (5,7 milioi euro), “Titanioa eta haren manufakturak, hondakinak barne” (0,5 milioi euro) eta “Landu gabeko nikela, aleatuta edo aleatu gabe” (0,2 milioi euro).

Inportazio energetikoak honela banatu dira: 308,8 milioi Amerikakoak (% 55,4), eta, haien barruan, 225,0 milioi Brasilgoak, 48,4 milioi Mexikokoak eta 35,3 milioi Ameriketako Estatu Batuetakoak; 123,8 milioi Asiakoak (% 22,2), eta haien barruan, 62,8 milioi Kazakhstangoak eta 60,8 milioi Irakekoak; 73,2 milioi Afrikakoak (% 13,1), guztiak Nigeriakoak; eta 51,8 milioi Europakoak (% 9,3), ia guztiak Belgikakoak (30,1 milioi) eta Herbehereetakoak (18,2 milioi).

2023ko urrian merkaturatutako produktuak

Produktuen xehetasuna lau digitura eramanez gero ikus daitekeenez, muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen % 43,7 bildu dituzte 2023ko urrian, 1.229,1 milioi euroko balioarekin.

Muga-zergen 25 partida nagusiez osatutako taldearen barruan, haietako lauk izan duten igoera nabarmendu da: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (333,4 milioi euroko esportazioak), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (206,7 milioi euroko esportazioak), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (122,6 milioi euroko esportazioak) eta “10 pertsona edo gehiago –gidaria barne– garraiatzeko ibilgailu automobilak” (27,1 milioi euroko esportazioak). Bestalde, “Petrolioaren olio finduak” partidak izan duen beherakada nabarmendu da (-% 35,0). Zehazki, aurreko urteko hil berean baino 75,8 milioi euro gutxiago izan dira, eta guztira 140,6 milioi euroko esportazioak egin dira.

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Urria 2023

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA27.112.814
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak2.631.942
28708Automobilentzako zati eta osagarriak1.882.136
38704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak1.801.007
44011Kautxuzko pneumatiko berriak1.230.060
52710Petrolioaren olio finduak1.108.774
67304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak611.746
77216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak557.068
88481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako466.996
99990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak397.139
108603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako361.241
117326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak359.574
127228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak309.659
137222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak297.361
148411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne245.894
157325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk233.652
1676060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak233.384
178504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina231.565
187308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko228.673
191518Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)228.385
208607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak226.798
210303Arrain izoztua xerratu gabe220.492
227306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak220.325
238428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.219.226
248483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.199.241
258301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak192.810

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Abenduaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioen kasuan, eta muga-zergen partidarik garrantzitsuenei dagokienez, igoera handiak honako hauetan gertatu dira: “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (103,8 milioi euroko inportazioak), “Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm” (70,7 milioi euroko inportazioak), “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” (47,1 milioi euroko inportazioak) eta “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” (35,3 milioi euroko inportazioak).

Jaitsieren kasuan, partidarik garrantzitsuena “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” izan da (guztizkoaren % 22,7), eta % 21,8ko beherakada izan du inportazioetan (2022ko hil berean baino 141,1 milioi euro gutxiago inportatu dira). Nolanahi ere, erosketen guztizkoa 504,9 milioi eurora iritsi da.

ARABA. 2023ko urriko esportazioak

Araban, esportazioek % 7,8ko igoera izan dute aurreko urteko hil berarekin alderatuta. Portaera hori honako hauetan agertu da batez ere: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (301,5 milioi euroko esportazioak), % 1,0ko igoerarekin, “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (206,5 milioi euroko esportazioak), % 38,1eko igoerarekin, eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (48,8 milioi euroko esportazioak), % 30,1eko igoerarekin. Halaber, igoerak izan dira honako hauetan: “Burdinazko edo altzairuzko beste hodi eta profil huts batzuk” (% 84,0) eta “Ardatz eragileak, kojineteak, engranajeak, enbrageak eta abar” (% 69,1), 7,5 milioi euroko esportazioekin.

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA875.491943.979100,07,8
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak298.402301.45131,91,0
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak149.581206.51721,938,1
Kautxuzko pneumatiko berriak37.53948.8365,230,1
Automobilentzako zati eta osagarriak50.04647.2525,0-5,6
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak55.94939.3674,2-29,6
Ardoa, mahats freskoarena19.85122.1352,311,5
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak7.72414.2091,584,0
Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin8.78712.2741,339,7
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.4.4407.5090,869,1
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak5.7527.2880,826,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Abenduaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. 2023ko urriko esportazioak

Bizkaiko lurralde historikoan, esportazioek % 8,2ko beherakada izan dute. Bizkaiko esportazioen sailkapenean lehenengoa den “Petrolioaren olio finduak” partidak eragin du batez ere beherakada hori. Izan ere, % 35,4ko beherakada izan du, eta esportazioen zenbatekoa 138,1 milioi eurora iritsi da (213,8 milioi euro aurreko urteko hil berean), hau da, 75,6 milioi euroko jaitsiera izan du.

Muga-zergen partida nagusien artean, honako hauek izan duten igoera nabarmendu da: “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 21,0ko igoera; 73,2 milioi euro) eta “Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagaiak barne” (% 62,1eko igoera; 31,9 milioi euro).

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.118.3171.026.553100,0-8,2
Petrolioaren olio finduak213.777138.12813,5-35,4
Kautxuzko pneumatiko berriak60.51173.1887,121,0
Automobilentzako zati eta osagarriak67.95667.9706,60,0
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak50.83047.8334,7-5,9
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne19.65831.8573,162,1
Arrain izoztua xerratu gabe28.96024.9622,4-13,8
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak22.50218.2991,8-18,7
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak24.06817.8161,7-26,0
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)016.7101,6-
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk14.75516.5261,612,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Abenduaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. 2023ko urriko esportazioak

Gipuzkoan, esportazioek % 0,5eko igoera izan dute urrian. % 100etik gorako igoerak egiaztatu dira honako partida hauetan: “Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak eta abar” eta “10 pertsona edo gehiago –gidaria barne– garraiatzeko ibilgailu automobilak”. “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” partidak, berriz, behera egin du (-% 42,3).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urria 2023

Excel csv
 202220232023 (%)2023/2022 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA838.923843.297100,00,5
Automobilentzako zati eta osagarriak67.85076.8639,113,3
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako51.44560.4547,217,5
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak56.36732.4963,9-42,3
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak5.26527.0643,2414,0
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako29.65226.9613,2-9,1
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.8.11623.3192,8187,3
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak14.79223.0022,755,5
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak19.67117.9152,1-8,9
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak14.60317.1562,017,5
Material-abio bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik8.70214.8981,871,2

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Abenduaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2023KO METATUA (URTARRILA-URRIA): ondasunen esportazioek % 0,2ko igoera izan dute, merkataritza-saldoa positiboa izan da eta 4.273 milioi eurora iritsi da, eta estaldura-tasa % 118,7ra iritsi da

2023ko lehen hamar hilabeteetan, Euskal AEko esportazioek % 0,2ko igoera izan dute aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta, beraz, 40,7 milioi euro gehiago lortu dira esportazioetan. Aldi horretako esportazioen zenbatekoa 27.113 milioi eurora iritsi da, eta ekarpenik handiena Bizkaiak egin du, 10.120 milioi eurorekin (guztizkoaren % 37,3). Atzetik, Araba (8.639 milioi euro) eta Gipuzkoa (8.354 milioi euro) kokatu dira.

Araban, esportazioek 888,3 milioi euroko igoera izan dute 2022ko aldi berarekin alderatuta. Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, % 11,5 igoera izan dute. Gipuzkoan, igoera askoz txikiagoa izan da (% 2,1, hau da, 2022an baino 171,9 milioi euro gehiago). Bizkaian, berriz, bilakaera negatiboa izan da (1.019,5 milioi euro gutxiago, hau da, % 9,2ko beherakada).

Esportatutako produktu mota kontuan hartuta egiazta daitekeenez, “produktu ez-energetikoek” bilakaera positiboa izan dute, 1.065,5 milioi euro gehiagorekin. “Produktu energetikoen” esportazioak, berriz, 2022ko urrira bitarte metatutakoak baino % 43,3 txikiagoak izan dira (1.024,7 milioi euro gutxiago).

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Urria 2023

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA27.112.814
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak2.631.942
28708Automobilentzako zati eta osagarriak1.882.136
38704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak1.801.007
44011Kautxuzko pneumatiko berriak1.230.060
52710Petrolioaren olio finduak1.108.774
67304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak611.746
77216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak557.068
88481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako466.996
99990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak397.139
108603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako361.241
117326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak359.574
127228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak309.659
137222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak297.361
148411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne245.894
157325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk233.652
1676060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak233.384
178504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina231.565
187308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko228.673
191518Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)228.385
208607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak226.798
210303Arrain izoztua xerratu gabe220.492
227306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak220.325
238428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.219.226
248483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.199.241
258301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak192.810

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Abenduaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Hamar produkturik (edo muga-zergen partidarik) salduenen zenbatekoa 11.048,1 milioi eurora iritsi da, hau da, guztizkoaren % 40,7ra. Haietatik, bost produktuk hazkunde-tasa positiboak izan dituzte 2022ko aldi berarekin alderatuta. Haien artean, honako hauek nabarmendu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak”, berriz ere Euskal AEko esportazio-bolumenik handiena izan dutenak (2.631,9 milioi euroko esportazioak eta % 22,6ko igoera), eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (1.801,0 milioi euroko esportazioak eta % 22,8ko igoera). Aldi horretan portaera bikaina agertu duten gainerako partida garrantzitsuak “Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak”, “Kautxuzko pneumatiko berriak” eta “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” izan dira, eta % 13,6ko, % 18,6ko eta % 5,1eko igoera izan dute, hurrenez hurren.

Bestetik, “Petrolioaren olio finduak” partidak izan duen beherakada esanguratsua nabarmendu da (-% 49,1, hots, 2022an baino 1.068,5 milioi euro gutxiago). Beherakada hori ez du prezioen jaitsierak eragin soilik, esportatutako tonek ere % 42,7ko beherakada esanguratsua izan baitute (2.597.317 tona 2022an, eta 1.487.696 tona 2023ko metatuan).

Kontuan hartutako aldian, gure esportazioen helmuga-herrialdeen sailkapeneko lehenengoa Alemania izan da (guztizkoaren % 16,3). Alemaniaren atzetik, honako hauek kokatu dira: Frantzia (% 15,0), Ameriketako Estatu Batuak (% 7,8), Erresuma Batua (% 6,3) eta Italia (% 5,6). Bost herrialde horiek esportazioen % 51 bildu dituzte.

Euskal AE osoko inportazioen metatua 22.840 milioi eurora iritsi da. Urtetik urtera alderatuta, zifra hori 2022ko aldi berean erregistratutakoa baino 1.585 milioi euro txikiagoa izan dela ikus daiteke. Bizkaian, inportazioen balioa 13.364,4 milioi eurora iritsi da, eta % 10,5eko beherakada gertatu da (hau da, aurreko urteko aldi berean baino 1.570,5 milioi euro gutxiago). Gipuzkoak % 8,4ko beherakada izan du (403 milioi euro gutxiago), eta inportazioen balioa 4.397,6 milioi eurora iritsi da. Azkenik, inportazioetan gora egin duen lurralde bakarra Araba izan da (% 8,3ko igoera, hau da, aurreko urtean baino 388 milioi euro gehiago), eta zenbatekoa 5.077,8 milioi eurora iritsi da.

“Produktu energetikoen” inportazioak aurreko urteko aldi berekoak baino % 18,0 txikiagoak izan dira, eta “Produktu ez-energetikoenak”, berriz, % 1,8 txikiagoak.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 4.273,1 milioi euroko saldo positiboa izan du 2023ko lehen hamar hilabeteetan, eta, horri esker, estaldura-tasa egokia lortu da (% 118,7koa).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Esportazioak % 0,7 jaitsi dira 2023ko urrian Euskal AEn; jaitsierarik txikiena izan da apirilaz geroztik

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2023/12/18
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021667_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali