2024/01/18ko prentsa-oharra
Zazpi hilabetetan tasa negatiboak izan ondoren, Euskal AEko esportazioak %0,8 gehitu ziren 2023ko azaroan
2023ko lehenengo hamaika hilabeteetako aldi metatuan, esportazioak 30.000 milioi eurotik gorakoak izan dira, eta merkataritza-superabita 5.200 milioi eurora iritsi da
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek (3.152 milioi euro) %0,8ko hazkunde nominala izan zuten 2023ko azaroan, aurreko urteko hil beraren aldean, produktu energetikoen bultzadari esker (%49,1) eta ez-energetikoek atzera egin arren (%-3,1).
Inportazioen kasuan (2.220 milioi), %12,0ko beherakada izan da. Inportazio ez-energetikoak %11,4 jaitsi ziren eta energetikoak %13,7; hala ere, urte arteko alderaketa tona inportatuetan eginez gero, %8,2ko hazkundea izan zen.
Merkataritza-saldoa positiboa da, 931,9 milioi euro ingurukoa, eta estaldura-tasa %142,0koa da.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Azaroa 2023
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Azaroa | Azaroa |
| 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) | 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 3.128.372 | 3.151.894 | 0,8 | 2.523.851 | 2.220.043 | -12,0 |
ENERGIAZKO GAIAK | 232.792 | 347.123 | 49,1 | 709.658 | 612.301 | -13,7 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.895.580 | 2.804.771 | -3,1 | 1.814.193 | 1.607.742 | -11,4 |
URTEKO METATUA | 30.200.457 | 30.264.708 | 0,2 | 26.948.445 | 25.059.752 | -7,0 |
ENERGIAZKO GAIAK | 2.597.879 | 1.687.484 | -35,0 | 7.787.874 | 6.417.237 | -17,6 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 27.602.577 | 28.577.223 | 3,5 | 19.160.571 | 18.642.515 | -2,7 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 1.028.844 | 943.676 | -8,3 | 528.725 | 482.475 | -8,7 |
URTEKO METATUA | 8.779.370 | 9.582.546 | 9,1 | 5.218.151 | 5.560.244 | 6,6 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 1.156.935 | 1.276.791 | 10,4 | 1.507.733 | 1.280.352 | -15,1 |
URTEKO METATUA | 12.296.083 | 11.396.448 | -7,3 | 16.442.596 | 14.644.717 | -10,9 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 942.594 | 931.427 | -1,2 | 487.393 | 457.216 | -6,2 |
URTEKO METATUA | 9.125.004 | 9.285.714 | 1,8 | 5.287.698 | 4.854.791 | -8,2 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2024ko Urtarrilaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Hil honetan Bizkaiko esportazioak %10,4 gehitu dira, Araban %8,3 eta Gipuzkoan %1,2. Esportazio energetikoek %49,6 egin dute aurrera Bizkaian, aurreko urteko hil beraren aldean, eta, horrela, zortzi hilabeteko tasa negatiboen bolada eten da.
Araban, esportazioak "Garraio-materiala" eta "Metalak eta haien manufakturak" arloetan kontzentratzen dira; hala ere, lehenak %3,5eko murrizketa jasan du (guztira 567,1 milioi esportatu), eta bigarrenak %24,7 egin du atzera. “Garraio-materialak” % 60,1 biltzen du eta “Metalak eta haien manufakturak” % 15,6. "Plastikoak eta kautxua" % 24,9 hazi da (64,2 milioi esportatu) eta "Materiala, makinak eta tresna elektrikoak" % 13,2, alegia, 62,7 milioi.
Gipuzkoan, nazioarteko merkataritzaren hiru laurdenak baino gehiago (%78,7) muga-zergen hiru ataletan izan dira batez ere, baina zenbaki desberdinak izan dituzte urte arteko konparazioan: "Materiala, makinak eta tresna elektrikoak" (%+16,0), "Garraio-materiala" (%+25,2) eta "Metalak eta haien manufakturak" (%-19,5).
Bizkaian, "Garraio-materiala" (%71,5) eta "Produktu mineralak eta energetikoak" (%50,7 eta 350,6 milioi esportatu) sektoreen esportazioak gora egin du, hau da, aurreko urteko hil berean baino 117,9 milioi eta 186.501 tona gehiago.
Jatorri eta xede diren herrialdeak, 2023ko azaroa
2023ko azaroan, bost herrialdek (Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Italia) osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko bezero nagusien taldea, esportatutako guztiaren %53,7 hartu baitute (1.693,1 milioi). Horietako hiru EB27koak dira, eta %61,5 barne hartzen dute.
Frantzia, guztira 524,1 milioi eurorekin, esportazioen xede bakoitzeko herrialdeen rankingaren lehen postuan dago hilabete honetan, eta honako hauek nabarmentzen dira jasotzen dituen produktuen artean: "Petrolioaren olio finduak" (97,2 milioi), " Automobilentzako zati eta osagarriak " (35,2 milioi), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (28,9 milioi), "Petrolio- edo mineral-olio bituminosoak" (27,4 milioi), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (24,8 milioi) eta “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (23,6 milioi).
Alemaniarako esportazioak 460,7 milioi eurokoak izan dira hil honetan, eta, batez ere, automobilaren sektoreari lotutakoak izan dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (130,1 milioi), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (61,0 milioi), "Automobilentzako zati eta osagarriak" (43,5 milioi) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (19,6 milioi), guztira 422 produktu desberdinetarako.Estatu Batuak, 370,0 milioirekin, hirugarren postuan daude, esportazioak honako hauetan zentratuz: "Petrolioaren olio finduak" (143,6 milioi), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (38,6 milioi), "Biodiesela eta bere nahasketak" (30,5 milioi), "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (22,7 milioi), "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (10,4 milioi) eta "Turborerreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne", 10,1 milioi guztira 377 produktu desberdinetarako.
Erresuma Batuak, hil honetan, Euskal AEko esportazio guztien %5,4 (169,5 milioi) biltzen du; horietatik 24,4 milioi "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" dira, 17,7 milioi "Turborerreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne", 15,1 milioi "Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak", 12,1 milioi "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak", 9,1 milioi "Kautxuzko pneumatiko berriak" eta 8,0 milioi "Automobilentzako zati eta osagarriak", 419 produktu desberdinetarako.
Italiara 168,7 milioi euroko balioan esportatzen da, eta hilabete honetan egindako transakzioetan honako hauek dira nagusi: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (23,8 milioi), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (10,9 milioi), "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak" (9,2 milioi), "Materiala erauztean zulatzeko, eskariatzeko, fresatzeko edo hariztatzeko makina-erremintak" (7,6 milioi) eta "Automobilentzako zati eta osagarriak" (7,5 milioi). Guztira, 418 produktu.Errusiara egindako esportazioak (2,6 milioi), funtsean, hauek dira: "Ontziak eta paketatzeko gailuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak" 0,9 milioirekin, eta "Automobilentzako zati eta osagarriak" (0,7 milioi), gainerakoa (1,1 milioi) 17 produkturen artean banatzen da.
Gure inportazioen %51,2, hil honetan, EB27tik atera dira. Ondasunak hornitzen dituzten herrialdeen artean, Alemania nabarmentzen da 327,9 milioiko transakzioekin, batez ere "Automobilentzako zati eta osagarriak" (37,3 milioi), "Enbolozko, dieselezko edo erdi-dieselezko motorrak" (35,5 milioi), "Soja-olioa" (10,9 milioi), "Motor eta sorgailu elektrikoak (multzo elektrogenoak izan ezik)" (10,5 milioi) eta "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko produktu lauak, xaflatuak edo estaliak > 599 mm" (8,2 milioi).
Frantziari gehien eskatu zaion produktua "Burdinurtu, burdina edo altzairuzko txatarra" izan da, 20,6 milioirekin 180 milioi guztira 722 produktu motaren artean banatuta.
Italiatik 567 produktu ezberdin datoz, guztira 110,3 milioi euro, eta "Metal arruntak eta burdinaren eta altzairuaren galdaketa eta manufakturak" eta "Garraiorako makineria eta materiala" multzoetan biltzen dira.
EBtik kanpo, Brasil nabarmentzen da 202 milioirekin, eta horietatik 197,8 "Petrolio edo mineral bituminosozko olio gordinak" izan dira.
Nabarmentzekoak dira, halaber, Estatu Batuetatik datozen inportazioak (96,7 milioi), "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak" (30 milioi) eta "Soja-babak, baita hautsiak ere" (27,8 milioi) ardatz dituztenak.
Gehien inportatzen den produktu txinatarra "Metagailu elektrikoak eta horien zatiak" dira, 177 milioiko 42,5 milioirekin.
Hilabete honetan Errusiari erosi zaio 4,3 milioi euroko balioan, hau da, "Aluminio gordina" (2,6 milioi), "Aluminiozko alanbrea" (0,7 milioi) eta "Titanio eta bere manufakturak, hondakinak eta hondakinak barne" (0,4 milioi).
Inportazio energetikoak honela banatu dira: 338,4 milioi Amerikatik (%55,3), 197,8 milioi Brasildik, 63,5 Venezuelatik, 47 milioi Mexikotik eta 30 milioi Estatu Batuetatik; 135,4 milioi Asiatik (%22,1), Kazakhstanetik (54,8 milioi) eta Iraketik (80,3 milioi); 111,4 milioi Europatik (%18,2), ia guztiak Turkiatik (60,9 milioi), Belgikatik (28,0 milioi) eta Herbehereetatik (21,3 milioi); 27,1 milioi Afrikatik (%4,4), oso-osorik Libiatik.
2023ko azaroan merkaturatutako produktuak
Produktuen xehetasuna lau digituetara jaitsiz, 2023ko azaroan hamar muga-zergen partida nagusiek esportazioen %46,5 kontzentratu zutela ikus daiteke, 1.464,7 milioi euroko balio bateratuarekin.
25 muga-zergen partida nagusien barruan, azpimarratzekoak dira seitan izandako igoerak: “Petrolioaren olio finduak” (%43,3 eta 306,5 milioi esportatuak), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (%21,9 eta 120,4 milioi), "Automobilentzako zati eta osagarriak" (%15,0 eta 214,1 milioi) "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (%13,1 eta 199,4 milioi), "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak, gidaria barne" (%331,9 eta 27,7 milioi) eta "Petrolio edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (27,4 milioi).
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera (p). Azaroa 2023
| | ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 3.151.894 |
1 | 8703 | 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 359.902 |
2 | 2710 | Petrolioaren olio finduak | 306.540 |
3 | 8708 | Automobilentzako zati eta osagarriak | 214.086 |
4 | 8704 | Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 199.360 |
5 | 4011 | Kautxuzko pneumatiko berriak | 120.384 |
6 | 7304 | Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 59.648 |
7 | 7216 | Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 58.793 |
8 | 9990 | Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 53.946 |
9 | 8481 | Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 46.224 |
10 | 8603 | Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 45.791 |
11 | 8428 | Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 42.015 |
12 | 7326 | Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 37.689 |
13 | 8411 | Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 31.399 |
14 | 7228 | Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 31.272 |
15 | 3826 | Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 30.481 |
16 | 8431 | Jasogailuen eta garraiagailuen zatiak, nibelatzeko makinak, pala mekanikoak, hondeamakinak, zulatzeko makinak, etab. | 27.786 |
17 | 8702 | Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 27.682 |
18 | 7222 | Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 27.392 |
19 | 2709 | Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 27.383 |
20 | 8439 | Ore zelulosikoa, papera, kartoia eta horien akabera fabrikatzeko makinak | 24.265 |
21 | 8504 | Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 24.186 |
22 | 8483 | Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 24.158 |
23 | 2204 | Ardoa, mahats freskoarena | 22.578 |
24 | 8459 | Material-abio bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik | 22.176 |
25 | 7606 | 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 20.982 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Urtarrilaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioen kasuan, eta muga-zergen partida garrantzitsuenen kasuan, hazkunde adierazgarriak "Metagailu elektrikoak eta horien zatiak" (%41,2 eta 48,8 milioi inportatuak) eta "Petrolio edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (guztizkoaren %23,9) sektoreetan kontzentratzen dira, %18,3ko hazkundea izan baitute (2022ko hil berean baino 82,2 milioi gehiago), guztira 531,7 milioiko erosketetarako.
Aitzitik, behera egin dute “Petrolioaren olio finduak” (%-61,4), beroan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko burdina edo altzairua (> 599 mm) (%-68,6) eta petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak (%-72,2) atalen inportazioek.
ARABA. Esportazioak 2023ko azaroan
Araban esportazioek %8,3ko beherakada izan dute, aurreko urteko hil beraren aldean. Portaera hori batez ere "10 pertsona baino gutxiagoko turismoetan" (293 milioi) (%14,9ko jaitsiera) eta "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (51 milioi) (%35,1eko atzerakada) dira. Aldiz, "Salgaien garraiorako ibilgailu automobilak" 199,1 milioi (%13,0ko igoera) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (%47,9 eta 48,6 milioi) sektoreen salmentak igo egin dira, muga-zergen beste partida batzuen artean.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 1.028.844 | 943.676 | 100,0 | -8,3 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 344.441 | 292.956 | 31,0 | -14,9 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 176.225 | 199.144 | 21,1 | 13,0 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 78.623 | 51.031 | 5,4 | -35,1 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 32.820 | 48.555 | 5,1 | 47,9 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 47.723 | 47.823 | 5,1 | 0,2 |
Ardoa, mahats freskoarena | 23.984 | 20.927 | 2,2 | -12,7 |
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak | 9.325 | 14.841 | 1,6 | 59,2 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 15.328 | 13.208 | 1,4 | -13,8 |
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk | 14.866 | 9.058 | 1,0 | -39,1 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 5.748 | 6.351 | 0,7 | 10,5 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Urtarrilaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. Esportazioak 2023ko azaroan
Bizkaiko lurralde historikotik egindako esportazioak %10,4 hazi dira. "Petrolioaren olio finduak", Bizkaiko ranking esportatzailearen lehenengo partida, dira hazkunde horren erantzuleak. Izan ere, %43,8ko hazkundearekin, 303,7 milioi esportatzera iritsi dira (aurreko urteko hil berean baino 92,4 milioi gehiago), eta horrek lurralde osoaren portaera baldintzatzen du. "Turborerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (%57,0) eta "Petrolio- edo mineral-olio gordinak" (27,4 milioi esportatu) ere gehitu dira.
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 1.156.935 | 1.276.791 | 100,0 | 10,4 |
Petrolioaren olio finduak | 211.284 | 303.730 | 23,8 | 43,8 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 69.696 | 77.010 | 6,0 | 10,5 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 65.234 | 71.102 | 5,6 | 9,0 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 47.248 | 52.767 | 4,1 | 11,7 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 19.802 | 31.094 | 2,4 | 57,0 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 22.329 | 30.481 | 2,4 | 36,5 |
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 0 | 27.383 | 2,1 | - |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 30.973 | 20.953 | 1,6 | -32,4 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 24.340 | 20.403 | 1,6 | -16,2 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 22.236 | 18.842 | 1,5 | -15,3 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Urtarrilaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
GIPUZKOA. Esportazioak 2023ko azaroan
Gipuzkoako esportazioek %1,2 egin dute atzera hil honetan. "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak, gidaria barne" (%568,9), "Zelulosa-orea, papera, kartoia eta horien akabera fabrikatzeko makinak" (%420,2) eta "Jasotzeko eta garraiatzeko makinen eta aparatuen zatiak, nibelatzeko makinak, pala mekanikoak, hondeatzeko makinak, zulatzeko makinak, etab. " (%151,2). "Automobilentzako zati eta osagarriak" ere nabarmen hazi dira (%29,7).
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 942.594 | 931.427 | 100,0 | -1,2 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 68.805 | 89.252 | 9,6 | 29,7 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 86.893 | 56.018 | 6,0 | -35,5 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 51.296 | 45.791 | 4,9 | -10,7 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 35.486 | 36.797 | 4,0 | 3,7 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 35.545 | 29.410 | 3,2 | -17,3 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 4.122 | 27.570 | 3,0 | 568,9 |
Ore zelulosikoa, papera, kartoia eta horien akabera fabrikatzeko makinak | 4.642 | 24.150 | 2,6 | 420,2 |
Jasogailuen eta garraiagailuen zatiak, nibelatzeko makinak, pala mekanikoak, hondeamakinak, zulatzeko makinak, etab. | 8.776 | 22.047 | 2,4 | 151,2 |
Material-abio bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik | 14.447 | 21.861 | 2,3 | 51,3 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 16.313 | 21.814 | 2,3 | 33,7 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Urtarrilaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2023ko (URTARRILA-AZAROA) METATUA: ondasunen esportazioak %0,2 igo dira, merkataritza-saldoa positiboa da eta 5.205 milioi eurora iristen da, eta estaldura-tasa %120,8koa da.
2023ko lehenengo hamaika hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioetan, %0,2ko igoera erregistratu da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 64,3 milioi euro gehiago. Aldi honetarako esportazioen zenbatekoa 30.265 milioikoa da, eta kopuru horretarako ekarpen handiena Bizkaiak egin du 11.396 milioirekin (guztizkoaren %37,7), gero Arabak (9.583 milioi) eta azkenik Gipuzkoak (9.286 milioi).
Arabako esportazioek 803,2 milioiko urte arteko hazkundea izan dute 2022ko aldi beraren aldean, eta %9,1eko igoera erlatiboa. Gipuzkoan igoera askoz neurritsuagoa izan da (%1,8, 2022an baino 160,7 milioi gehiago); Bizkaian, aldiz, bilakaera negatiboa izan da, 899,6 milioi euro gutxiago, hau da, %7,3ko atzerakada.
Esportatutako produktu-mota kontuan hartuta, egiaztatu da "Produktu ez-energetikoek" bilakaera positiboa izan dutela, 974,6 milioi gehiagorekin, baina ez "Produktu energetikoek", 2022ko azarora arte metatutakoak baino %35,0 txikiagoak baitira (910,4 milioi gutxiago).
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Azaroa 2023
| Kodea | Izendapena | Mila euro |
| | ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 30.264.708 |
1 | 8703 | 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 2.991.843 |
2 | 8708 | Automobilentzako zati eta osagarriak | 2.096.222 |
3 | 8704 | Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 2.000.368 |
4 | 2710 | Petrolioaren olio finduak | 1.415.315 |
5 | 4011 | Kautxuzko pneumatiko berriak | 1.350.444 |
6 | 7304 | Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 671.394 |
7 | 7216 | Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 615.861 |
8 | 8481 | Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 513.220 |
9 | 9990 | Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 451.085 |
10 | 8603 | Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 407.032 |
11 | 7326 | Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 397.263 |
12 | 7228 | Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 340.931 |
13 | 7222 | Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 324.754 |
14 | 8411 | Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 277.294 |
15 | 8428 | Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 261.241 |
16 | 8504 | Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 255.751 |
17 | 7606 | 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 254.366 |
18 | 7325 | Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 253.938 |
19 | 8607 | Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 246.110 |
20 | 7306 | Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 241.006 |
21 | 0303 | Arrain izoztua xerratu gabe | 239.764 |
22 | 7308 | Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 238.812 |
23 | 1518 | Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 236.165 |
24 | 8483 | Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 223.399 |
25 | 8301 | Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 212.973 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Urtarrilaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Gehien saldutako hamar produktuek (muga-zergen partidak), 12.512,8 milioirekin, guztizkoaren %41,3 biltzen dute; horietatik bostek hazkunde-tasa positiboak dituzte 2022ko aldi beraren aldean. Guztien artean, nabarmentzekoak dira "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak", Euskal AEko esportazio-bolumen handiena erakusten jarraitzen dutenak, 2.991,8 milioirekin (%19,9ko hazkundea), eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (2.000,4 milioi), %21,7ko hazkundearekin. "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak", "Kautxuzko pneumatiko berriak" eta "Automobilentzako zati eta osagarriak", hurrenez hurren %7,6, %18,9 eta %6,1eko hazkundeekin, partidak osatuko lituzkete aldi horretako garrantzitsuenen artean portaera nabarmenenarekin. Ranking horretatik kanpo, ez dugu ahaztu behar "Turborerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (%41,6) eta "Trenbideetarako ibilgailuen zatiak edo antzekoak" (%37,9) nabarmen hazi direla.
Kontrako noranzkoan, "Petrolioaren olio finduek" izandako jaitsiera esanguratsuak nabarmentzen dira (-%40,8, 2022an baino 975,9 milioi gutxiagorekin), ez baitira soilik prezioen jaitsieragatik justifikatzen; izan ere, esportatutako tonetan ere %33,5eko beherakada esanguratsua gertatu da, 2022an 2.871.344 tona izatetik 2023ko metatuan 1.909.307 tona izatera igaro baita.
Gure esportazioen xede diren herrialdeen sailkapenaren buru Alemania dago, guztizkoaren %16,1. Alemaniaren atzetik daude Frantzia (%15,2), Estatu Batuak (%8,2), Erresuma Batua (%6,2) eta Italia (%5,6), bost herrialdeen artean esportazioen %51,2 bilduta, 15.510,5 milioi euro guztira.
Euskal Autonomia Erkidego osorako inportazioen metatua 25.060 milioi eurokoa da. Urte arteko zifra hori alderatuz gero, ikusten da 2022ko aldi berean erregistratutakoa baino 1.889 milioi txikiagoa dela. Bizkaian, 14.644,7 milioiko inportazioekin, %10,9ko atzerakada izan da, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 1.797,9 milioi gutxiago. Gipuzkoak %8,2ko jaitsiera izan du, eta 433 milioi euro gutxiago, 4.854,8 milioiko inportazio-balioarekin. Azkenik, Araba da inportazioak hazi dituen lurralde bakarra, zehazki %6,6, aurreko urtean baino 342 milioi gehiagorekin, aldi horretan 5.560,2 milioi eurora iritsiz.
"Produktu energetikoen" inportazioa %17,6 txikiagoa da aurreko urteko aldi berekoa baino, eta "Produktu ez-energetikoena" %2,7 txikiagoa.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 5.205 milioi euroko saldo positiboa izan du 2023ko lehen hamaika hilabeteetan, eta, horri esker, estaldura-tasa positiboa %120,8koa izan da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62