2024/02/19ko prentsa-oharra
Euskal esportazioek % 0,3ko igoera izan dute 2023an, eta 32.600 milioi eurotik gorakoak izan dira
Urte osoan, merkataritza-saldoa positiboa izan da eta 5.848 milioi eurora iritsi da, % 121,8ko estaldura-tasarekin
Eustaten datuen arabera, 2023. urtean Euskal AEko esportazioek % 0,3ko igoera izan dute aurreko urtearekin alderatuta, eta 106,5 milioi euro gehiago izan dira. Produktu ez-energetikoek % 3,4ko igoera izan dute, eta produktu energetikoek, berriz, % 31,2ko jaitsiera.
Bestalde, inportazioak % 8,9 jaitsi dira, eta 2.615 milioi euroko jaitsiera gertatu da 2022tik 2023ra bitarte. Inportatutako produktu ez-energetikoak % 4,1 jaitsi dira, eta energetikoak, berriz, % 20,5.
Esportazioen zenbatekoa 32.645 milioi eurokoa izan dela eta inportazioena 26.797 milioi eurokoa izan dela kontuan hartuta, Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 5.848,4 milioi euroko saldo positiboa izan du 2023. urtean, % 121,8ko estaldura-tasa positiboarekin.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. 2023
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) | 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
GUZTIRA | 32.538.407 | 32.644.944 | 0,3 | 29.411.492 | 26.796.524 | -8,9 |
ENERGIAZKO GAIAK | 2.850.743 | 1.962.374 | -31,2 | 8.586.037 | 6.825.425 | -20,5 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 29.687.664 | 30.682.570 | 3,4 | 20.825.455 | 19.971.099 | -4,1 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | 9.341.940 | 10.209.966 | 9,3 | 5.721.552 | 5.945.443 | 3,9 |
BIZKAIA | 13.291.760 | 12.388.285 | -6,8 | 17.971.266 | 15.619.818 | -13,1 |
GIPUZKOA | 9.904.707 | 10.046.693 | 1,4 | 5.718.674 | 5.231.263 | -8,5 |
Data 2024ko Otsailaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2023ko esportazioak
Arestian adierazi denez, aldi horretako esportazioen zenbatekoa 32.645 milioi eurora iritsi da, eta ekarpenik handiena Bizkaiak egin du, 12.388 milioi eurorekin (guztizkoaren % 38). Atzetik, Araba (10.210 milioi euro) eta Gipuzkoa (10.047 milioi euro) kokatu dira.
Arabako esportazioek 868 milioi euroko igoera izan dute urtetik urtera, eta, beraz, % 9,3ko igoera izan da termino erlatiboetan. Gipuzkoan, igoera txikiagoa izan da (% 1,4, hau da, 142 milioi euro gehiago). Bizkaian, berriz, bilakaera negatiboa izan da (903,5 milioi euro gutxiago, hau da, % 6,8ko beherakada).
2023an esportatutako produktuak
Esportatutako produktu mota kontuan hartuta egiazta daitekeenez, “produktu ez-energetikoen” esportazioek bilakaera positiboa izan dute, 995 milioi euro gehiagorekin. “Produktu energetikoen” esportazioak, berriz, % 31,2 jaitsi dira 2022. urtearekin alderatuta (888,4 milioi euro gutxiago).
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Abendua 2023
| Kodea | Izendapena | Mila euro |
| | ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 32.644.944 |
1 | 8703 | 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 3.195.348 |
2 | 8708 | Automobilentzako zati eta osagarriak | 2.241.615 |
3 | 8704 | Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 2.129.526 |
4 | 2710 | Petrolioaren olio finduak | 1.636.075 |
5 | 4011 | Kautxuzko pneumatiko berriak | 1.434.152 |
6 | 7304 | Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 709.019 |
7 | 7216 | Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 665.716 |
8 | 8481 | Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 549.960 |
9 | 9990 | Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 511.034 |
10 | 8603 | Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 486.194 |
11 | 7326 | Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 420.808 |
12 | 7228 | Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 360.573 |
13 | 7222 | Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 334.134 |
14 | 8411 | Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 303.846 |
15 | 8504 | Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 283.793 |
16 | 8428 | Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 270.905 |
17 | 7325 | Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 267.178 |
18 | 7606 | 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 266.061 |
19 | 0303 | Arrain izoztua xerratu gabe | 264.763 |
20 | 8607 | Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 260.595 |
21 | 1518 | Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 253.625 |
22 | 7306 | Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 253.555 |
23 | 7308 | Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 244.103 |
24 | 8483 | Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 240.765 |
25 | 8301 | Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 229.021 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Otsailaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Hamar produkturik (edo muga-zergen partidarik) salduenen zenbatekoa 13.558,6 milioi eurora iritsi da, hau da, guztizkoaren % 41,5era. Haietatik, zazpi produktuk hazkunde-tasa positiboak izan dituzte 2022. urtearekin alderatuta. Haien artean, honako hauek nabarmendu dira: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak”, berriz ere Euskal AEko esportazio-bolumenik handiena izan dutenak (3.195,3 milioi euroko esportazioak eta % 21,2ko igoera) eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (2.129,5 milioi euroko esportazioak eta % 24,2ko igoera). Aldi horretan portaerarik onena agertu duten gainerako partida garrantzitsuak “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak”, “Kautxuzko pneumatiko berriak”, “Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak” eta “Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak” izan dira, eta % 6,3ko, % 17,5eko, % 5,1eko eta % 6,1eko igoera izan dute, hurrenez hurren.
Sailkapen horretatik kanpo, ezin dugu ahaztu “Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagaiak barne” eta “Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak” partidek izan duten igoera handia (% 42,0koa eta % 28,6koa, hurrenez hurren).
Bestetik, “Petrolioaren olio finduak” partidak izan duen beherakada esanguratsua nabarmendu da (-% 37,6, hots, 2022an baino 984,5 milioi euro gutxiago). Beherakada hori ez du prezioek 2022. urtearekin alderatuta izan duten jaitsierak eragin soilik, esportatutako tonek ere % 30,2ko beherakada esanguratsua izan baitute (3.201.869 tona 2022an, eta 2.233.529 tona 2023ko metatuan).
Helmuga-herrialdeak 2023an
Gure esportazioen helmuga-herrialdeen sailkapeneko lehenengoa Alemania izan da (guztizkoaren % 15,8). Alemaniaren atzetik, honako hauek kokatu dira: Frantzia (% 14,9), Ameriketako Estatu Batuak (% 8,4), Erresuma Batua (% 6,3) eta Italia (% 5,6). Bost herrialde horiek esportazioen % 51 bildu dituzte, 16.629,7 milioi euroko zenbatekoarekin.
Alemaniarako esportazioak 5.143 milioi eurora iritsi dira 2023. urtean, eta automobilaren sektoreari lotutako muga-zergen partidetan bildu dira funtsean (guztizkoaren % 55,3): “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (1.264,6 milioi euro), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (888,0 milioi euro), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (438,4 milioi euro) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (255,0 milioi euro). Guztira, 611 produktu mota izan dira.
Esportazioen helmuga-herrialdeen sailkapenean, Frantzia izan da bigarren herrialdea 2023. urtean, eta jasotzen dituen 836 produktu motetatik, automobilaren sektoreari lotutakoak nabarmendu dira (guztizkoaren % 21,4), Alemaniaren kasuan bezala: “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (361,1 milioi euro), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (324,7 milioi euro), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (178,3 milioi euro) eta “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (177,1 milioi euro). Halaber, Frantziari saldutako “Petrolioaren olio finduak” partidaren zenbatekoa 352,6 milioi eurora iritsi da, eta herrialde horretarako esportazioen % 7,2ra iritsi da.
Ameriketako Estatu Batuak hirugarren herrialdea izan da, 2.738 milioi euroko zenbatekoarekin. Erosketak honako hauetan egin dira nagusiki: erregaien sektorean (guztizkoaren % 24,9): “Petrolioaren olio finduak” (489,9 milioi euro), “Biodiesela eta haren nahasteak” (191,1 milioi euro); automobilaren sektorean (% 15,1): “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (310,3 milioi euro), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (64,0 milioi euro), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (39,0 milioi euro); eta honako partida hauetan: “Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak” (277,7 milioi euro), “Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagaiak barne” (106,1 milioi euro) eta “Ehizatzeko su-armak, jaurtigairik gabeko pistolak, seinale-pistolak eta sokak jaurtitzekoak” (69,3 milioi euro). Guztira, 644 produktu mota izan dira.
2023. urtean, Erresuma Batuak Euskal AEko esportazio guztien % 6,3 bildu zituen (2.042 milioi euro). Herrialde horretarako esportazioen % 23,7 automobilaren sektorekoak izan dira: “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (143,6 milioi euro), “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (138,6 milioi euro), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (103,5 milioi euro) eta “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (98,8 milioi euro). Ingalaterrarako esportazioen sailkapeneko lehen tokietan, honako hauek agertu dira: “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak” (167,8 milioi euro) eta “Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagaiak barne” (163,1 milioi euro). Guztira, 722 produktu mota izan dira.
Italiarako esportazioak 1.831 milioi eurora iritsi dira, eta hilabete honetan egindako transakzioetan, aurreko herrialdeen kasuan bezala, automobilaren sektorea izan da nagusi (guztizkoaren % 22,5): “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (142,7 milioi euro), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (139,7 milioi euro), “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (67,2 milioi euro) eta “10 pertsona edo gehiago –gidaria barne– garraiatzeko ibilgailu automobilak” (62,5 milioi euro). Halaber, “Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak” partidako 89,7 milioi euroko zenbatekoa nabarmendu da. Guztira, 594 produktu mota izan dira.
Errusiara egindako esportazioen % 64,8 hiru produktutan bildu da: “Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitu, bete, itxi eta etiketatzeko makinak” (23,7 milioi euro), “Metala lantzeko mekanizazio-zentroak” (10,9 milioi euro) eta “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (8,9 milioi euro). Esportazioen zenbatekoa 67,1 milioi eurora iritsi da, eta 66 produktu mota banatu dira.
2023ko inportazioak
Euskal AE osoko inportazioen metatua 26.797 milioi eurora iritsi da. Urtetik urtera alderatuta, zifra hori 2022an erregistratutakoa baino 2.615 milioi euro txikiagoa izan dela ikus daiteke. Bizkaian, inportazioen balioa 15.619,8 milioi eurora iritsi da, eta % 13,1eko beherakada gertatu da (hau da, aurreko urteko aldi berean baino 2.351,4 milioi euro gutxiago). Gipuzkoak % 8,5eko beherakada izan du (487,4 milioi euro gutxiago), eta inportazioen balioa 5.231,3 milioi eurora iritsi da. Azkenik, inportazioetan gora egin duen lurralde bakarra Araba izan da (% 3,9ko igoera, hau da, aurreko urtean baino 223,9 milioi euro gehiago), eta zenbatekoa 5.945,4 milioi eurora iritsi da.
“Produktu energetikoen” inportazioak aurreko urteko aldi berekoak baino % 20,5 txikiagoak izan dira, eta “Produktu ez-energetikoenak”, berriz, % 4,1 txikiagoak.
2023an inportatutako produktuak
Gure inportazioen sailkapenean lehenengo tokietan kokatu diren hamar produktuen (edo muga-zergen partiden) zenbatekoa 10.524 milioi eurora iritsi da (guztizkoaren % 39,3). Produktu horietatik, lauk baino ez dituzte hazkunde-tasa positiboak izan 2022. urtearekin alderatuta. Hamar produktu horien artean, “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” nabarmendu dira, 4.740,5 milioi euroko inportazioekin; hortaz, 2022an baino 1.771,2 milioi euro gutxiago izan dira. Bigarren tokian, “Petrolioaren olio finduak” partida kokatu da (1.209,5 milioi euro), eta % 82,1 igo da 2022. urtearekin alderatuta. Hirugarrenak “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” izan dira (971,1 milioi euro) eta, haien atzetik, “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” kokatu dira (748,1 milioi euro), % 41,4ko jaitsierarekin, 2022. urtearekin alderatuta. Azpimarratu beharra dago lehen muga-zergen partiden artean “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” (% 41,5; 451,5 milioi euro) eta “Garraiatzeko edo ontziratzeko beirazko ontziak” (% 427,3; 181,5 milioi euroko inportazioak) partidek izan duten igoera handia.
Jatorri-herrialdeak 2023an
Inportazioak herrialdearen arabera aztertuta ikus daitekeenez, lehenengo herrialdea Alemania izan da, 3.970,8 milioi eurorekin (guztizkoaren % 14,8). Haren atzetik, honako hauek kokatu dira: Frantzia (2.143,0 milioi euro; % 8,0), Txina (2.104,2 milioi euro; % 7,9), Ameriketako Estatu Batuak (1.804,7 milioi euro; % 6,7), Italia (1.326,5 milioi euro; % 5,0), Brasil (1.326,1 milioi euro) eta Herbehereak (1.210,9 milioi euro).
Alemaniatik inportatutako produktu nagusiak honako hauek izan dira: “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (521,7 milioi euro) eta “Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak” (451,2 milioi euro). Zifra hori 657,9 milioi eurora iristen da motor eta sorgailu elektriko guztiak sartuz gero.
Frantziatik gehien inportatu den produktua “Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko txatarra” izan da, 321,7 milioi eurorekin (guztizkoaren % 15). Inportazioen gainerakoa 945 produktu motaren artean banatu da, eta banaketa orekatua izan da.
Txinari honako hauek erosi dizkiogu funtsean: “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” (363,0 milioi euro), “Pertsonak edo salgaiak garraiatzeko itsasontziak“ (112,6 milioi euro) eta “Txorrota-gaiak, balbulak eta antzeko atalak hodietarako” (71,5 milioi euro). Hiru produktu horiek herrialde horretako inportazioen % 26 bildu dituzte.
Ameriketako Estatu Batuetatik, produktu energetikoak inportatu ditugu nagusiki (% 53,8): “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (385,4 milioi euro), “Petrolio edo mineral bituminosozko olio gordinak” (358,5 milioi euro) eta “Petrolioaren olio finduak” (227,3 milioi euro). Produktu horiekin batera, “Soja-babak, baita hautsiak ere” partida (282,1 milioi euro) herrialde horretako inportazioen sailkapeneko lehen tokietan agertu da azken urteetan.
Italiatik, nagusiki “Petrolioaren olio finduak” (57,2 milioi euro) eta barra, profil edo hodietarako lehen eraldaketa metalikoko hainbat produktu inportatu ditugu. Produktu horiek herrialde horretatik inportatutako guztizkoaren herena bildu dute.
Brasili egin dizkiogun erosketetan, honako produktu hauek izan dira nagusi: “Petrolio edo mineral bituminosozko olio gordinak” (1.008,8 milioi euro) eta “Soja-babak, baita hautsiak ere” (191,7 milioi euro).
2023. urtean, Herbehereei petrolioaren produktu finduetan egindako erosketak nabarmendu dira. Izan ere, 247,3 milioi euroko inportazioak egin dira “Petrolioaren olio finduak” partidan, eta 44,2 milioi eurokoak “Tenperatura handiko harrikatz-mundrunen destilazioko olioak eta produktuak (Benzola, Toluola, Xilola, Naftalenoa, Fenola eta abar)” partidan. Era berean, handiak izan dira beste produktu energetiko baten (“Biodiesela eta haren nahasteak”) erosketak (62,2 milioi eurokoak).
Errusiatik, hiru produktu, funtsean, inportatu dira: “Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (137,1 milioi euro), “Petrolioaren olio finduak” (70,5 milioi euro) eta “Landu gabeko aluminioa” (46,3 milioi euro).
2023. urtean “Erregai mineralak, olio mineralak eta haien destilazioaren produktuak” partidan egindako inportazioetan, honako 10 herrialde hauek nagusitu dira (% 78,9): Brasil (1.008,8 milioi euro), Ameriketako Estatu Batuak (982,7 milioi euro), Mexiko (934,6 milioi euro), Irak (528,6 milioi euro), Norvegia (429,5 milioi euro), Kazakhstan (394,8 milioi euro), Herbehereak (324,9 milioi euro), Nigeria (298,8 milioi euro), Libia (276,1 milioi euro) eta Errusia (207,6 milioi euro).
Maila teknologikoa 2023an
2023. urtean, Euskal AEko esportazioen % 2,8k “maila teknologiko handia” izan dute, % 49,4k “maila teknologiko ertain-handia, % 34,7k “maila teknologiko ertain-txikia”, eta % 3,8k ez dute balio teknologikorik izan.
Bestalde, 2023. urtean, Euskal AEko inportazioen % 3,5ek “maila teknologiko handia” izan dute, % 31,3k “maila teknologiko ertain-handia, % 27,0k “maila teknologiko ertain-txikia”, % 10,2k “maila teknologiko txikia”, eta % 27,9k ez dute balio teknologikorik izan.
Esportazioek % 1,8ko igoera izan dute 2023ko abenduan Euskal AEn, eta inportazioek, berriz, % 29,5eko jaitsiera. Horren ondorioz, 643,5 milioi euroko merkataritza-saldo positiboa erregistratu da.
Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.380 milioi euro) % 1,8ko igoera nominala izan dute 2023ko abenduan, aurreko urteko hil berarekin alderatuta.
Inportazioen kasuan (1.737 milioi euro), % 29,5eko jaitsiera gertatu da. Inportazio ez-energetikoek % 20,2ko beherakada izan dute, eta inportazio energetikoek % 48,9koa. Inportatutako tonak kontuan hartuta, jaitsiera hori % 42,6ra iritsi da.
Merkataritza-saldoa positiboa izan da, eta 643,5 milioi euro ingurura iritsi da. Horrela, beraz, % 137,0ko estaldura-tasa ahalbidetu da.
Hilabete honetan, Arabako esportazioak % 11,5 igo dira. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, behera egin dute (% 0,4 eta % 2,4, hurrenez hurren). Bizkaiaren kasuan, esportazio energetikoek % 8,2ko igoera izan dute aurreko urteko hil berarekin alderatuta.
Araban, esportazioak honako partida hauetan egin dira batez ere: “Garraio-materiala”, 348,1 milioi eurorekin (guztizkoaren % 55,5), eta “Metalak eta haien manufakturak”, 95,7 milioi eurorekin (guztizkoaren % 15,3).
Gipuzkoan, nazioarteko merkataritzaren ia % 80 (% 79,7) muga-zergen hiru sekziotan bildu da, urtetik urterako alderaketan portaera desberdina izan badute ere: “Material, makina eta aparatu elektrikoak” (% 0,8), “Garraio-materiala” (% 54,5) eta “Metalak eta haien manufakturak” (-% 20,3).
Bizkaiaren kasuan, esportazioek gora egin dute “Garraio-materiala” partidan (% 51,4) eta “Produktu mineralak eta energetikoak” partidan (% 7,4, 274,7 milioi euroko esportazioekin). Azken partida horretan, aurreko urteko hil berean baino 18,8 milioi euro gehiago eta 42.812 tona gehiago izan dira.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Abendua 2023
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Abendua | Abendua |
| 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) | 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.337.950 | 2.380.236 | 1,8 | 2.463.047 | 1.736.773 | -29,5 |
ENERGIAZKO GAIAK | 252.864 | 274.890 | 8,7 | 798.163 | 408.189 | -48,9 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.085.086 | 2.105.347 | 1,0 | 1.664.884 | 1.328.584 | -20,2 |
URTEKO METATUA | 32.538.407 | 32.644.944 | 0,3 | 29.411.492 | 26.796.524 | -8,9 |
ENERGIAZKO GAIAK | 2.850.743 | 1.962.374 | -31,2 | 8.586.037 | 6.825.425 | -20,5 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 29.687.664 | 30.682.570 | 3,4 | 20.825.455 | 19.971.099 | -4,1 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 562.570 | 627.420 | 11,5 | 503.402 | 385.200 | -23,5 |
URTEKO METATUA | 9.341.940 | 10.209.966 | 9,3 | 5.721.552 | 5.945.443 | 3,9 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 995.677 | 991.838 | -0,4 | 1.528.670 | 975.101 | -36,2 |
URTEKO METATUA | 13.291.760 | 12.388.285 | -6,8 | 17.971.266 | 15.619.818 | -13,1 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 779.703 | 760.979 | -2,4 | 430.976 | 376.471 | -12,6 |
URTEKO METATUA | 9.904.707 | 10.046.693 | 1,4 | 5.718.674 | 5.231.263 | -8,5 |
Data 2024ko Otsailaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2023ko abenduan merkaturatutako produktuak
Produktuen xehetasuna lau digitura eramanez gero ikus daitekeenez, muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen % 43,9 bildu dituzte 2023ko abenduan, 1.045,9 milioi euroko balioarekin.
Muga-zergen 25 partida nagusiez osatutako taldearen barruan, haietako seik izan duten igoera nabarmendu da: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 43,1; 203,5 milioi euroko esportazioak), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 81,1; 129,2 milioi euro), “Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak” (% 145,5; 79,2 milioi euro), “Petrolio edo mineral bituminosozko olio gordinak” (% 637,2; 24,0 milioi euro), “Itsas produktuak tratatzeko arrantza-ontziak eta faktoria-ontziak” (20,3 milioi euroko esportazioak) eta “Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiarien autoak, ekipajeak, posta-autoak eta abar” (17,6 milioi euro).
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abendua 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.337.950 | 2.380.236 | 100,0 | 1,8 |
Petrolioaren olio finduak | 229.324 | 220.761 | 9,3 | -3,7 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 142.220 | 203.504 | 8,5 | 43,1 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 131.567 | 145.393 | 6,1 | 10,5 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 71.335 | 129.158 | 5,4 | 81,1 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 84.781 | 83.708 | 3,5 | -1,3 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 32.241 | 79.162 | 3,3 | 145,5 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 43.765 | 59.949 | 2,5 | 37,0 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 61.974 | 49.855 | 2,1 | -19,6 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 50.924 | 37.625 | 1,6 | -26,1 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 35.387 | 36.739 | 1,5 | 3,8 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 31.969 | 28.042 | 1,2 | -12,3 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 18.209 | 26.552 | 1,1 | 45,8 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 20.306 | 24.999 | 1,1 | 23,1 |
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 3.262 | 24.047 | 1,0 | 637,2 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 32.734 | 23.545 | 1,0 | -28,1 |
Material-abio bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik | 13.057 | 22.628 | 1,0 | 73,3 |
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako | 0 | 20.325 | 0,9 | - |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 22.664 | 19.643 | 0,8 | -13,3 |
Tenperatura altuko harrikatz-mundrunen destilazioaren olio eta gainerakoak (Benzol, Toluol, Xilol, Naftaleno, Fenol, eta abar) | 5.310 | 18.653 | 0,8 | 251,3 |
Zirkuitu elektrikoetako konektoreak, larakoak, entxufeak, lanpara-euskarriak... > o = 1.000 V tentsio baterako eta zuntz optikoen konektoreetarako | 15.510 | 17.898 | 0,8 | 15,4 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 18.774 | 17.816 | 0,7 | -5,1 |
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak | 0 | 17.637 | 0,7 | - |
Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-) | 10.717 | 17.460 | 0,7 | 62,9 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 17.737 | 17.398 | 0,7 | -1,9 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 20.983 | 17.366 | 0,7 | -17,2 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Otsailaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioen kasuan, eta muga-zergen 25 partidarik garrantzitsuenei dagokienez, igoera esanguratsuak honako hauetan bildu dira: “Gailu erdieroaleak –fotosentikorrak edo ez– eta muntatutako kristal piezoelektrikoak eta haien zatiak” (% 224,7; 17,2 milioi euro) eta “Turboerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagaiak barne” (% 109,0; 15,6 milioi euro).
Honako hauetan, berriz, inportazioek behera egin dute: “Petrolio edo mineral bituminosozko olio gordinak” (-%47,5; 2022ko abenduan baino 269,8 milioi euro gutxiago) eta ”Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak” (-% 77,4; 104,8 milioi euro gutxiago).
ARABA. 2023ko abenduko esportazioak
Araban, esportazioek % 11,5eko igoera izan dute aurreko urteko hil berarekin alderatuta.
Portaera hori honako partida hauetan agertu da nagusiki: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (171,6 milioi euro, % 22,7ko igoerarekin), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (128,6 milioi euro, % 80,4ko igoerarekin) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 36,0; 41,2 milioi euro), muga-zergen beste zenbait partiden artean.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abendua 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 562.570 | 627.420 | 100,0 | 11,5 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 139.846 | 171.612 | 27,4 | 22,7 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 71.299 | 128.625 | 20,5 | 80,4 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 30.278 | 41.184 | 6,6 | 36,0 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 44.976 | 34.166 | 5,4 | -24,0 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 28.134 | 30.684 | 4,9 | 9,1 |
Ardoa, mahats freskoarena | 18.357 | 16.094 | 2,6 | -12,3 |
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak | 9.505 | 8.312 | 1,3 | -12,6 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 17.138 | 7.719 | 1,2 | -55,0 |
Galdaketa-kaxak, moldeak eta modeloak | 6.007 | 5.308 | 0,8 | -11,6 |
Kobrezko zakarrak eta hondakinak | 5.271 | 5.281 | 0,8 | 0,2 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Otsailaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. 2023ko abenduko esportazioak
Bizkaiko lurralde historikoan, esportazioek % 0,4ko beherakada izan dute. Beherakada txiki hori eragin duten partida garrantzitsuak honako hauek izan dira: “Kautxuzko pneumatiko berriak” (-% 22,0), “Petrolioaren olio finduak” (-% 4,3) eta “Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak” (-% 30,3).
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abendua 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 995.677 | 991.838 | 100,0 | -0,4 |
Petrolioaren olio finduak | 228.948 | 219.174 | 22,1 | -4,3 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 42.301 | 58.739 | 5,9 | 38,9 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 56.310 | 54.019 | 5,4 | -4,1 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 54.000 | 42.132 | 4,2 | -22,0 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 18.078 | 26.498 | 2,7 | 46,6 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 19.871 | 24.816 | 2,5 | 24,9 |
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 3.262 | 24.047 | 2,4 | 637,2 |
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako | 0 | 20.325 | 2,0 | - |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 28.354 | 19.749 | 2,0 | -30,3 |
Tenperatura altuko harrikatz-mundrunen destilazioaren olio eta gainerakoak (Benzol, Toluol, Xilol, Naftaleno, Fenol, eta abar) | 5.307 | 18.653 | 1,9 | 251,4 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Otsailaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Honako hauetan, berriz, salmentek gora egin dute: “Petrolio edo mineral bituminosozko olio gordinak” (% 637,2; 24 milioi euroko esportazioak), “Itsas produktuak tratatzeko arrantza-ontziak eta faktoria-ontziak” (20,3 milioi euroko esportazioak) eta “Muga-zergan berariaz jasota ez dauden salgaiak” (% 38,9; 58,7 milioi euro).
GIPUZKOA. 2023ko abenduko esportazioak
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abendua 2023
| 2022 | 2023 | 2023 (%) | 2023/2022 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 779.703 | 760.979 | 100,0 | -2,4 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 32.241 | 79.162 | 10,4 | 145,5 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 47.123 | 60.690 | 8,0 | 28,8 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 59.407 | 47.597 | 6,3 | -19,9 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 26.076 | 24.427 | 3,2 | -6,3 |
Material-abio bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik | 12.509 | 22.135 | 2,9 | 77,0 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 17.275 | 17.619 | 2,3 | 2,0 |
Trenbideetarako bidaiariautoak, auto bereziak... | 0 | 17.618 | 2,3 | - |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 16.717 | 14.790 | 1,9 | -11,5 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 15.543 | 14.244 | 1,9 | -8,4 |
Paper orea, papera edo kartoia lantzeko gainerako makinak, ebakigailuak barne | 6.446 | 14.160 | 1,9 | 119,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Otsailaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Gipuzkoako esportazioek % 2,4ko beherakada izan dute hilabete honetan, zenbait partidatan igoera handiak izan badira ere, hala nola “Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak” partidan (% 145,5; 79,2 milioi euroko esportazioak) eta “Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiarien autoak, ekipajeak, posta-autoak eta abar” partidan (17,6 milioi euro). Era berean, igoera handia izan dute “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” partidak (% 28,8) eta “Material-harroketa bidez metala zulatu, eskariatu, fresatu edo hariztatzeko makina-erremintak, tornuak izan ezik” partidak (% 77,0).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62