2024/02/15eko prentsa-oharra
MERKATARITZA-INDIZEA. 2023/IV
Merkataritzako sektoreko salmentak %1,6 jaitsi dira 2023ko urte osoan Euskal AEn
2023ko laugarren hiruhilekoan, salmentek %1,8 egin dute behera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean
2023. urte osoan, Merkataritzako salmentak %1,6 jaitsi dira prezio finkoetan, 2022. urtearen aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Urte osoan bilakaera positiboa izan da bai Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan (salmentak %5,9 hazi dira) bai Txikizkako merkataritzan (urteko hazkundea %0,9 izan da). Handizkako merkataritzaren sektorean, aldiz, 2023an metatutako salmentak 2022an ikusitakoak baino %4,7 txikiagoak izan dira.
Merkataritzako sektoreko salmentek behera egin dute 2023an hiru lurralde historikoetan. Araban, 2022aren aldean jaitsiera %2,1ekoa izan da, Bizkaian %1,8koa eta, azkenik, Gipuzkoan %1,0koa.
2023ko laugarren hiruhilekoko datuak soilik aztertuta, Merkataritzako sektoreko salmentak %1,8 jaitsi dira 2022ko laugarren hiruhilekoaren aldean, egutegiaren ondorioak atera ondoren eta prezio finkoetan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, salmentak %0,3 igo dira 2023ko laugarren hiruhilekoan.
Merkataritzaren barruan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da, bai Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, %10,2ko hazkundearekin, bai Txikizkako merkataritzan, non salmentak aurreko urteko azken hiruhilekoan baino %0,3 handiagoak izan diren. Handizkako merkataritzaren sektorean, aldiz, %5,2 txikiagoak izan dira 2022ko laugarren hiruhilekoan ikusitakoak baino, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak atera ondoren.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, salmentak igo egin dira bai Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, bai Txikizkako merkataritzan, hiruhileko arteko %2,9ko eta %0,3ko hazkundeekin, hurrenez hurren. Handizkako merkataritzaren azpisektorean, aldiz, salmentak %0,4 jaitsi dira aurreko hiruhilekoaren aldean.
Euskal AEko merkataritzaren indizea. Behin-behineko datuak. 2023/IV
| | Prezio finkoak |
| | t / t-4 | t / t-1 | A (t) / A (t-4) |
| INDIZE OROKORRA | -1,8 | 0,3 | -1,6 |
| Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa | 10,2 | 2,9 | 5,9 |
| Handizkako merkataritza | -5,2 | -0,4 | -4,7 |
| Txikizkako merkataritza | 0,3 | 0,3 | 0,9 |
| | | | |
| LURRALDE HISTORIKOAK | | | |
| Araba/Álava | -2,1 | 0,1 | -2,1 |
| Bizkaia | -2,5 | 0,0 | -1,8 |
| Gipuzkoa | -0,3 | 0,7 | -1,0 |
| | | | |
| ENPLEGUA | 1,5 | 0,5 | 1,3 |
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2024ko Otsailaren 15a
Iturria: Eustat. Merkataritzaren indizea
Hiru lurralde historikoetan salmentek emaitza negatiboak izan dituzte urte artean, prezio finkoetan. Bizkaian salmentak %2,5 jaitsi dira 2022ko laugarren hiruhilekoaren aldean, Araban %2,1 eta Gipuzkoan %0,3.
2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, ordea, salmentak egonkor mantendu dira Bizkaian, eta gora egin dute Gipuzkoan eta Araban, %0,7 eta %0,1, hurrenez hurren.
Euskal AEko merkataritza sektoreko enplegatuen indizea %1,5 gehitu da 2023ko laugarren hiruhilekoan, 2022ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean, hazkundea %0,5ekoa izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea %96,1eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62