2024/03/18ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2024ko urtarrila
Esportazioek %12,7 egin dute atzera 2024ko urtarrilean Euskal AEn
Inportazioak %4,8 murriztu dira, eta 116,1 milioi euroko merkataritza-saldo positiboa izan da
Euskal AEko ondasunen esportazioak 2.376 milioi eurora iritsi ziren 2024ko urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %12,7 gutxiago, Eustatek landutako datuen arabera. Inportazioei dagokienez, %4,8ko jaitsiera izan da, eta inportazio ez-energetikoek %12,3 egin dute behera; aldiz, inportazio energetikoek %16,0 egin dute gora.
Merkataritza-saldoa positiboa da, 116 milioi eurora iritsi baita, %105,1eko estaldura-tasarekin.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Urtarrila 2024
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Urtarrila | Urtarrila |
| 2023 | 2024 | Gehikuntza (%) | 2023 | 2024 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.720.420 | 2.375.909 | -12,7 | 2.374.436 | 2.259.781 | -4,8 |
ENERGIAZKO GAIAK | 167.429 | 120.163 | -28,2 | 628.931 | 729.564 | 16,0 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.552.992 | 2.255.745 | -11,6 | 1.745.505 | 1.530.217 | -12,3 |
URTEKO METATUA | 2.720.420 | 2.375.909 | -12,7 | 2.374.436 | 2.259.781 | -4,8 |
ENERGIAZKO GAIAK | 167.429 | 120.163 | -28,2 | 628.931 | 729.564 | 16,0 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.552.992 | 2.255.745 | -11,6 | 1.745.505 | 1.530.217 | -12,3 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 929.035 | 766.905 | -17,5 | 450.164 | 382.254 | -15,1 |
URTEKO METATUA | 929.035 | 766.905 | -17,5 | 450.164 | 382.254 | -15,1 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 1.041.069 | 899.795 | -13,6 | 1.486.447 | 1.471.371 | -1,0 |
URTEKO METATUA | 1.041.069 | 899.795 | -13,6 | 1.486.447 | 1.471.371 | -1,0 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 750.316 | 709.208 | -5,5 | 437.824 | 406.156 | -7,2 |
URTEKO METATUA | 750.316 | 709.208 | -5,5 | 437.824 | 406.156 | -7,2 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2024ko Martxoaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Hil honetan Arabako esportazioak %17,5 jaitsi dira; Bizkaian %13,6 eta Gipuzkoan %5,5. Bizkaiko energia-esportazioak %26,7 gutxitu ziren aurreko urteko hil beraren aldean.
Araban, esportazioak "Garraio-materialean" kontzentratzen dira 417,1 milioirekin (guztizkoaren %54,4) eta "Metalak eta beren manufakturak" atalean 126,5 milioirekin (guztizkoaren %16,5), %24,2ko atzerakadarekin bi kasuetan.
Gipuzkoan, nazioarteko merkataritzaren ia %75 (%74,8) muga-zergen atalean bildu da, eta portaera desberdinak izan ditu urte arteko konparazioan: "Materiala, makinak eta tresna elektrikoak" (%+10,7), "Garraio-materiala" (%-9,4) eta "Metalak eta beren manufakturak" (%-7,2).
Bizkaian, gora egin dute garraio-materialak (%20,2) eta material, makina eta tresna elektrikoek (%3,6), eta behera egin dute produktu mineralek eta energetikoek (%-26,4, 123,3 milioi esportatuta), hau da, aurreko urteko hil berean baino 44,1 milioi euro eta 71.284 tona gutxiago; eta behera egin dute koipeek eta olioek (%-61,0) eta metalek eta beren manufakturek (%-18,0).
2024ko urtarrilean merkaturatutako produktuak
Produktuen xehetasunetara jaitsiz, 2024ko urtarrilean hamar muga-zergen partida nagusiek esportazioen %41,7 kontzentratu zutela ikus daiteke, 991,4 milioi euroko balio bateratuarekin.
25 muga-zergen partida nagusien barruan, azpimarratzekoak dira horietako hirutan izandako igoerak: "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak" (%97,6 eta 19,5 milioi esportatuak), "Turborerreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (%59,1 eta 30 milioi) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (%14,8 eta 197,4 milioi). "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" %24,1 jaitsi dira, "Petrolio-olio finduak" %30,6, "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdina edo altzairuzkoak" %29,0 eta "Barrak eta profilak, altzairu herdoilgaitzezkoak" %43,9.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2024
| 2023 | 2024 | 2024 (%) ## | 2024/2023 (%) ## |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.720.420 | 2.375.909 | 100,0 | -12,7 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 307.700 | 233.577 | 9,8 | -24,1 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 171.917 | 197.380 | 8,3 | 14,8 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 194.685 | 143.726 | 6,0 | -26,2 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 121.319 | 127.220 | 5,4 | 4,9 |
Petrolioaren olio finduak | 152.733 | 105.989 | 4,5 | -30,6 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 63.786 | 45.310 | 1,9 | -29,0 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 38.199 | 41.909 | 1,8 | 9,7 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 40.298 | 33.598 | 1,4 | -16,6 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 38.772 | 32.625 | 1,4 | -15,9 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 18.874 | 30.022 | 1,3 | 59,1 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 23.886 | 27.825 | 1,2 | 16,5 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 36.771 | 27.320 | 1,1 | -25,7 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 26.860 | 25.319 | 1,1 | -5,7 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 22.536 | 25.150 | 1,1 | 11,6 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 17.861 | 23.865 | 1,0 | 33,6 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 38.806 | 21.765 | 0,9 | -43,9 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 27.035 | 21.762 | 0,9 | -19,5 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 24.034 | 21.209 | 0,9 | -11,8 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 16.225 | 20.008 | 0,8 | 23,3 |
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 19.861 | 19.559 | 0,8 | -1,5 |
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 16.440 | 19.511 | 0,8 | 18,7 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 21.644 | 19.474 | 0,8 | -10,0 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 9.853 | 19.472 | 0,8 | 97,6 |
Kraft papera eta kartoia, iztukatu edo estali gabea, bobina edo orritan | 16.972 | 18.511 | 0,8 | 9,1 |
Beste manufaktura batzuk gogortu gabeko kautxu bulkanizatukoak | 18.174 | 17.860 | 0,8 | -1,7 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Martxoaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioen kasuan, eta muga-zergen 25 partida garrantzitsuenen kasuan, hazkunde esanguratsuak honako hauetan kontzentratzen dira: "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (%6,2 eta 456,0 milioi inportatuak), "Petrolioaren olio finduak" (%141,9 eta 178,3 milioi), "Beroan ijeztutako produktu lauak, burdinazkoak edo aleatu gabeko eta xaflatu edo estali gabeko altzairuzkoak > 599 mm" (%49,5 eta 80,6 milioi), "Aluminio gordina" (%85,5 eta 30,9 milioi) eta "Soja-olioa" (14,4 milioi).
Bestalde, jaitsi egin dira "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak" atalaren erosketak: 122,2 milioitik (2023ko urtarrilean) 89,3 milioira (2024ko urtarrilean), tonatan 197.266 izatetik 144.139 izatera igaro da. Metagailu elektrikoen eta horien zatien inportazioak ere jaitsi egin dira (%-47,6).
ARABA. Esportazioak 2024ko urtarrilean
Araban esportazioak %17,5 gutxitu dira aurreko urteko hil beraren aldean. Portaera hori honako hauetan oinarritzen da batez ere: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (217,7 milioi), %28,6ko jaitsierarekin; "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (143,4 milioi, -% 26,2) eta "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (38,8 milioi, -%32,0). Hala ere, "Kautxuzko pneumatiko berriak" (62,6 milioi) %21,9 hazi dira.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2024
| 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 929.035 | 766.905 | 100,0 | -17,5 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 305.145 | 217.740 | 28,4 | -28,6 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 194.365 | 143.369 | 18,7 | -26,2 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 51.389 | 62.643 | 8,2 | 21,9 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 57.054 | 38.783 | 5,1 | -32,0 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 31.314 | 36.595 | 4,8 | 16,9 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 18.125 | 14.702 | 1,9 | -18,9 |
Ardoa, mahats freskoarena | 15.297 | 14.026 | 1,8 | -8,3 |
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak | 9.139 | 11.386 | 1,5 | 24,6 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 6.225 | 7.854 | 1,0 | 26,2 |
Garraiatzeko edo ontziratzeko beirazko ontziak | 6.091 | 7.379 | 1,0 | 21,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Martxoaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
BIZKAIA. Esportazioak 2024ko urtarrilean
Bizkaiko lurralde historikotik egindako esportazioek %13,6 egin dute atzera. "Petrolio-olio finduak" (%-29,0 eta 2023ko urtarrilean baino 42,5 milioi gutxiago) eta "Altzairu herdoilgaitzezko barrak eta profilak" (%-49,9, 16,7 milioi gutxiago) dira, partidarik garrantzitsuenen artean, beherakada horren erantzuleak.
Aitzitik, "Turborerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gasezko gainerako turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (%60,3 eta 29,9 milioi) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (%11,9 eta 77,8 milioi) sektoreen salmentak hazi egin dira.
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2024
| 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 1.041.069 | 899.795 | 100,0 | -13,6 |
Petrolioaren olio finduak | 146.791 | 104.287 | 11,6 | -29,0 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 69.518 | 77.769 | 8,6 | 11,9 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 69.546 | 64.088 | 7,1 | -7,8 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 18.649 | 29.889 | 3,3 | 60,3 |
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 23.886 | 27.825 | 3,1 | 16,5 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 24.362 | 22.160 | 2,5 | -9,0 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 26.978 | 17.472 | 1,9 | -35,2 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 22.858 | 17.140 | 1,9 | -25,0 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 16.545 | 16.985 | 1,9 | 2,7 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 33.493 | 16.774 | 1,9 | -49,9 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Martxoaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
GIPUZKOA. Esportazioak 2024ko urtarrilean
Gipuzkoako esportazioek %5,5 egin dute atzera hil honetan, nahiz eta igoera nabarmenak izan diren honako partida hauetan: "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (%16,8), "Makina-erremintak eta forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, hozkatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko eta abarrerako" (%195,9) eta "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak" (%107,0 eta 17,3 milioi esportatu). Partida garrantzitsuenen artean, batez ere jaitsi dira "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" (%-15,7) eta "Burdinazko edo altzairuzko gainerako manufakturak" (%-15,8).
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2024
| 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 750.316 | 709.208 | 100,0 | -5,5 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 71.085 | 83.017 | 11,7 | 16,8 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 35.412 | 29.835 | 4,2 | -15,7 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 22.599 | 26.964 | 3,8 | 19,3 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 16.419 | 22.167 | 3,1 | 35,0 |
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 15.395 | 18.502 | 2,6 | 20,2 |
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 18.426 | 17.403 | 2,5 | -5,5 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 8.337 | 17.258 | 2,4 | 107,0 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 20.380 | 17.163 | 2,4 | -15,8 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 18.162 | 17.015 | 2,4 | -6,3 |
Forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, hozkatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko eta abarretarako makina-erremintak eta prentsak | 5.593 | 16.546 | 2,3 | 195,9 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Martxoaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Jatorria-helmuga herrialdeak, 2024ko urtarrila
2024ko urtarrilean, bost herrialdek (Frantzia, Alemania, Italia, Estatu Batuak eta Erresuma Batua) osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko bezero nagusien taldea, esportatutako guztiaren %53 hartu baitute (1.259.3 milioi). Horietako hiru EB 27koak dira, eta %65,8 biltzen dute.
Frantzia, 442,9 milioi eurorekin guztira, esportazioen xede bakoitzeko herrialdeen rankingaren lehen postuan dago hilabete honetan, eta honako hauek jasotzen dituen 650 produktu-moten artean nabarmentzen da: "Petrolio-olio finduak" (71,1 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (32,0 milioi), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (30,0 milioi), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (23,4 milioi) eta "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (17,7 milioi).
Alemaniarako esportazioak 382,9 milioi eurokoak izan dira hil honetan, eta, batez ere, automobilaren sektorearekin lotutakoetan bildu dira, Frantziako kasuan bezala: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (89,2 milioi), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (52,4 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (39,6 milioi) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (24,1 milioi), guztira 411 produkturentzat.
Italia, hilabete honetan, hirugarren postuan dago 148,0 milioirekin, eta bere transakzioetan ere automobilaren sektorea da nagusi: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (18,0 milioi), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (12,3 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (6,8 milioi), "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak" (5,3 milioi) eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (4,2 milioi). Era berean, "Soja-olio" kantitate handia esportatu da (8,9 milioi) 435 produktutarako.
Estatu Batuetara 146,9 milioi euro esportatu dira. "Petrolio-olio finduak" (7,0 milioi), "Biodiesel eta bere nahasketak" (27,8 milioi), "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (13,1 milioi) eta "Turborerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (12,1 milioi) erosi ditu, 352 produkturentzat guztira.
Erresuma Batuak, hil honetan, Euskal AEko esportazio guztien %5,8 (138,7 milioi) biltzen du; horietatik 15,4 milioi "Turborerreaktoreak, turbopropultsoreak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" eta 11,3 milioi "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" dira; bi produktu horiez gain, garrantzitsuenak automobilgintzaren sektorean biltzen dira: 12,2 milioi "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak", 8,9 milioi "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" eta 7,3 milioi "Kautxuzko pneumatiko berriak", 397 produktu desberdinetarako, besteak beste.
Errusiara egindako esportazioak (4,3 milioi), funtsean, "Ontziak eta paketatzeko gailuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak" dira, 3,2 milioirekin; gainerakoa (1,1 milioi) 12 produktu desberdinetan banatzen da.
Gure inportazioen %43,1, hil honetan, EB 27tik atera dira. Ondasunak hornitzen dituzten herrialdeen artean, Alemania nabarmentzen da 236,1 milioiko transakzioekin, batez ere "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (23,4 milioi), "Motor eta sorgailu elektrikoak (multzo elektrogenoak izan ezik)" (8,2 milioi) eta "Produktu lauak, ijeztuak, burdinazkoak edo aleatu gabeko altzairuzkoak > 599 mm" (14,1 milioi).
Frantziari gehien eskatu zaion produktua, beste hilabete batez, "Burdinurtu, burdina edo altzairuzko txatarra" izan da, 24,7 milioirekin 157,7 milioi guztira 701 produktu motaren artean banatuta.
Estatu Batuetatik etorritako inportazioak (234,2 milioi) Frantziakoak eta ia Alemaniakoak baino handiagoak izan dira: "Petrolio- edo mineral-olio bituminosoak" (73,7 milioi), "Soja-babak, baita hautsiak ere" (62,4 milioi), "Petrolio-olio finduak" (55,0 milioi) eta "Muntatutako gailu erdieroale fotosentikorrak edo ez eta kristal piezoelektrikoak eta horien zatiak" (%12,4). Aipatzekoa da hilabete honetan ez dela erregistratu herrialde horretatik datorren "Petrolio-gasaren eta gainerako hidrokarburo gaseosoen" inportaziorik.
Nigeriatik 143,6 milioi "Petrolio edo mineral bituminosozko olio gordinak" inportatu dira, Mexikotik 102,4 milioi eta Brasildik 98,6 milioi.
Gehien inportatzen den produktu txinatarra ohiko "Metagailu elektrikoak eta horien zatiak" dira, 11,8 milioirekin. Nabarmentzekoak dira, halaber, "Motozikleten, bizikleten eta elbarrientzako ibilgailuen zatiak eta osagarriak" (6,4 milioi) eta "Txorrota-gaiak, balbulak eta antzeko organoak hodietarako" (4,2 milioi), 130,9 milioi guztira, 556 produktu desberdinen artean banatuta.
2024ko urtarrilean Errusiari 99,7 milioi euroko balioa eman zaio, hau da, "Aluminio gordina" (8,6 milioi) eta, batez ere, "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak" (89,1 milioi), hau da, Euskal AEk urtarrilean produktu horretatik inportatutako guztiaren %99,9.
Inportazio energetikoak, 729,6 milioi, honela banatu dira: 329,7 milioi Amerikatik (%45,2), 128,7 milioi Estatu Batuetatik, 102,4 milioi Mexikotik eta 98,6 milioi Brasildik; Europatik 173,8 milioi (%23,8) inportatu dira, Errusiaren (89,1 milioi), Erresuma Batuaren (37,8 milioi), Portugalen (24,1 milioi), Herbehereen (11,6 milioi), Belgikaren (5,9 milioi) eta Norvegiaren (4,2 milioi) artean; Afrikatik 143,6 milioi Nigeriatik; Asiatik 82,5 milioi ia guztiak Saudi Arabiatik (81,3 milioi).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62