HomeGaiakGizarte-beharrakPrentsa Oharrak Gaur egun, ordaindutako...

2024/03/08ko prentsa-oharra

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. 2024

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Gaur egun, ordaindutako lana duten biztanleen %48 emakumeak dira, 1981ean baino ehuneko 18,4 puntu gehiago

65 urtetik gorako emakumeen kopurua %135 gehitu da azken 40 urteetan

1981ean, ordaindutako lana zuten pertsona guztietatik, emakumeak %30 baino gutxiago ziren. Lan egiteko adinean zeuden emakumeen %34,4k ordaindutako lana zuen. Azken datuek (2023) erakusten dutenez, orain emakumeak lan ordaindua duten biztanleen %48 baino gehiago dira, eta lan egiteko adinean dauden emakume guztien %67,2 dira.

1981ean jardunean zeuden emakumeen guztizkotik, %22,8 zeuden langabezian; gaur egun, ehuneko hori erdira jaitsi da, eta %7,8koa da.

Era berean, emakumeak goi-mailako hezkuntzaren eta ordaindutako enpleguaren esparruetan sartzeak genero-rolak aldatzea ekarri zuen. 1985-86 ikasturtean, unibertsitateko ikasleen %47,6 emakumeak ziren, eta 10 urte geroago, 7 ehuneko-puntu igo ziren, %54,5era iritsiz. Proportzio hori mantendu egin da azken 15 urteetan.

Ordezkaritza politikoa

Eusko Legebiltzarrean, 1980an, emakumeak % 7 baino gutxiago ziren. Hamarkada bat geroago, 1990ean, emakumezko parlamentarien % 16 izan ziren, eta beste hamarkada bat geroago, 2001ean, legebiltzarreko heren bat ordezkatu zuten. Ordezkaritza paritarioa 2005ean iritsi zen, eta orain arte mantendu egin da.

graf0021930_01_e.png

Emakumeak eta bizi-itxaropena

Adineko emakumeak biztanleriaren segmentu esanguratsua dira, tamaina eta hazkunde handiak baitituzte. Euskal AEko emakumeen bizi-itxaropena, 2022an, 86,1 urtekoa zen, duela 40 urte baino ia 10 urte gehiago, orduan 76,9 urtekoa baitzen.

Azken urteotan, piramide demografikoak aldaketa handiak izan ditu morfologian. 65 urtetik gorako pertsonen kopurua ehuneko 13,7 puntu igo da. 1981ean biztanleen %9,8 ziren, eta gaur egun %23,5 dira. 65 urtetik gorako emakumeen kopuruak %135 egin du gora, eta 20 urtetik beherako emakumeek %43 baino gehiago egin dute behera.

graf0021930_02_e.png

Biztanleria zahartzeak gizartea aldatzea dakar, eta, horren ondorioz, gero eta pertsona gehiago bizi dira bakarrik, bereziki emakumeak. 85 urtetik aurrera, emakumeen %38,5 bakarrik bizi da. Gainera, emakumeak dira eguneko laguntza-zentroen erabiltzaileen %71,6 eta adinekoentzako egoitzen erabiltzaileen %68.8.

graf0021930_03_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gaur egun, ordaindutako lana duten biztanleen %48 emakumeak dira, 1981ean baino ehuneko 18,4 puntu gehiago

Eragiketa : 
Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala Eustaten webgunean
Eragiketa kodea : 
999103
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2024/03/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0021930_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali