2024/05/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2024ko apirilean, 26.077 gaualdi erregistratu ziren landa-ostatuetan eta 53.921 Euskal AEko apartamentu turistikoetan

Aterpetxe turistikoetan, bestalde, 41.217 gaualdi erregistratu dira

Euskal AEko landa-ostatuetan, 2024ko apirilean, sarrerak % 20,9 jaitsi dira eta gaualdiak % 32,5, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera.

Sarrerak 12.280 izan dira eta gaualdiak 26.077; hala ere, gogoan izan behar da 2024. urte honetan Aste Santua martxoan izan dela eta aurreko urtean apirilean.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Apirila 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2024/04m/m-12 (%)2024/04m/m-12 (%)2024/042023/042024/04p.p. *2024/04p.p. *
EUSKAL AE12.280-20,926.077-32,52,122,4920,0-9,524,1-8,8
Estatukoak9.273-24,219.131-40,62,062,63----
Atzerritarrak3.007-8,96.9467,32,311,96----
           
Araba/Álava2.520-11,74.806-34,21,912,5614,7-7,017,3-6,0
Estatukoak2.223-13,24.304-36,11,942,63----
Atzerritarrak2971,0502-10,81,691,91----
           
Bizkaia3.012-32,56.598-38,42,192,4018,2-9,721,3-9,4
Estatukoak2.212-33,24.610-46,02,082,58----
Atzerritarrak800-30,61.988-8,62,491,89----
           
Gipuzkoa6.748-17,814.673-28,92,172,5223,9-11,029,3-10,4
Estatukoak4.838-23,910.217-39,62,112,66----
Atzerritarrak1.9103,14.45619,32,332,02----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Aurreko urteko apirilaren aldean % 8,9 jaitsi ondoren, atzerriko sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan 2024ko apirilean izandako sarrera guztien % 24,5 izan ziren. Ostatu-gauen kasuan, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren % 26,6 dira, aurreko urteko hilabete beraren aldean % 7,3 gehitu direlarik.

Lurralde historikoen arabera, 2024ko apirilean, sarrerak % 32,5 jaitsi dira Bizkaian, % 17,8 Gipuzkoan eta % 11,7 Araban. Ostatu-gauen kasuan, % 38,4 jaitsi dira Bizkaian, % 34,2 Araban eta % 28,9 Gipuzkoan.

Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,1 egunekoa izan da Euskal AEn apirilean; balio hori 2023ko hilabete berean izandako 2,5 egunen batez bestekoa baino txikiagoa izan da. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.

Plazen eta gelen araberako okupazio-mailak ehuneko 9,5 eta 8,8 puntu jaitsi dira, hurrenez hurren, eta % 20,0koa izan da plazen arabera neurtuta eta % 24,1ekoa logelen arabera neurtuta.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko apirilean 16.506 sarrera izan dira guztira, eta 53.921 gaualdi eragin dituzte. Zifra horiek aurreko urteko apirilean erregistratutakoekin alderatuz gero, % 0,6ko igoera ikusten da sarreren kasuan eta % 1,6ko jaitsiera gaualdien kasuan.

Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten pean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Apirila 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2024/04m/m-12 (%)2024/04m/m-12 (%)2024/042023/042024/04p.p. *2024/04p.p. *
EUSKAL AE16.5060,653.921-1,63,273,3436,8-3,464,80,4
Estatukoak10.182-8,032.104-10,73,153,25----
Atzerritarrak6.32518,621.81715,93,453,53----
           
Araba/Álava801-55,68.0651,610,074,4025,91,272,815,6
Estatukoak698-57,95.426-13,77,783,79----
Atzerritarrak103-29,32.63959,425,5511,33----
           
Bizkaia11.78114,024.6421,02,092,3637,9-6,149,8-1,8
Estatukoak7.2298,113.678-8,81,892,24----
Atzerritarrak4.55224,610.96416,82,412,57----
           
Gipuzkoa3.924-8,021.214-5,65,415,2742,3-3,876,5-2,6
Estatukoak2.255-17,413.000-11,55,765,38----
Atzerritarrak1.6698,98.2145,64,925,08----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 38,3 eta gaualdi guztien % 40,5 atzerriko bisitariei dagokie, eta, 2024ko apirilean, urte arteko % 18,6ko eta % 15,9ko igoerak izan dira, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia, Euskal AE osoan, 3,3 egunekoa izan da 2024ko apirilean, 2023ko apirilean lortutakoaren antzekoa. Mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 10,1 egunekoa izan da Araban, 5,4koa Gipuzkoan eta 2,1 egunekoa Bizkaian.

Euskal AEko plazen okupazio maila % 36,8koa izan da, hau da, ehuneko 3,4 puntu gutxiago 2023ko apirilaren aldean. Apartamentuen okupazio mailak, aldiz, ehuneko 0,4 puntuko hazkundea izan du, % 64,8an kokatuz.

Euskal AEko Aterpetxe turistikoei dagokienez, 2024ko apirilean % 0,6ko urte arteko jaitsiera izan dute sarrerek, 23.509 guztira, eta guztira 41.217 gaualdi eragin dituzte. Bizkaian 26.166 gaualdi izan dira, Gipuzkoan 14.167 eta, azkenik, Araban 884 gaualdi.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko aterpetxe turistikoetan. Apirila 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-maila plazaka (%)
 2024/04m/m-12 (%)2024/04m/m-12 (%)2024/042023/042024/04p.p.
EUSKAL AE23.509-0,641.2172,41,751,7040,2-0,3
Estatukoak9.893-4,617.107-0,11,731,65--
Atzerritarrak13.6162,624.1104,31,771,74--
         
Araba/Álava479-17,3884-21,51,851,9518,4-20,7
Estatukoak430-18,7732-19,61,701,72--
Atzerritarrak49-2,5153-29,53,134,33--
         
Bizkaia14.2239,526.16611,71,841,8049,55,8
Estatukoak6.21213,611.22918,81,811,73--
Atzerritarrak8.0116,414.9377,01,861,86--
         
Gipuzkoa8.808-12,514.167-9,81,611,5631,6-5,0
Estatukoak3.252-25,75.147-24,01,581,55--
Atzerritarrak5.556-2,39.0201,01,621,57--

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Ostatu mota horietako egonaldien batez besteko iraupena 1,8 egunekoa izan da 2024ko apirilean Euskal AE osoan, eta plazen okupazio maila, urte arteko 0,3 ehuneko-puntuko jaitsieraren ondoren, % 40,2koa izan da.

Informazio-oharra

ETHren erantzun-tasa % 96,9koa izan da hilabete honetan landa-ostatuetan, % 86,0koa Apartamentu turistikoetan eta % 88,3koa aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2024ko apirilean, 26.077 gaualdi erregistratu ziren landa-ostatuetan eta 53.921 Euskal AEko apartamentu turistikoetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/05/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/20
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022088_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali