HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak 2024ko martxoan esportazioek...

2024/05/20ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2024ko martxoa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2024ko martxoan esportazioek % 23,7 egin dute atzera Euskal AEn

Lehen hiruhilekoko metatuan atzerakada % 15,9koa izan da, eta hiru lurraldeek datu negatiboak izan dituzte

Euskal AEko ondasunen esportazioak 2.528,9 milioi eurora iritsi ziren 2024ko martxoan, aurreko urteko hil berean baino % 23,7 gutxiago, Eustatek landutako datuen arabera. Produktuei erreparatuz, esportazio energetikoak % 25,9 gehitu ziren eta ez-energetikoak % 26 jaitsi.

Inportazioen kasuan, % 17,1eko beherakada izan da, produktu energetikoen kasuan % 6,8koa eta ez-energetikoen kasuan % 20,6koa.

Merkataritza-saldoa positiboa da, 398 milioi eurokoa, % 118,7ko estaldura-tasarekin.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Martxoa 2024

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 MartxoaMartxoa
 20232024Gehikuntza (%)20232024Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA3.312.3402.528.851-23,72.571.2412.130.534-17,1
ENERGIAZKO GAIAK149.346187.99725,9647.674603.398-6,8
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK3.162.9932.340.854-26,01.923.5671.527.136-20,6
URTEKO METATUA8.956.2927.528.986-15,97.127.6826.507.274-8,7
ENERGIAZKO GAIAK504.110505.3730,31.699.6001.801.8606,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK8.452.1827.023.612-16,95.428.0824.705.414-13,3
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA980.701746.489-23,9592.886477.555-19,5
URTEKO METATUA2.858.9422.299.984-19,61.599.7521.388.286-13,2
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.247.959969.049-22,31.501.7201.247.225-16,9
URTEKO METATUA3.407.3142.870.795-15,74.153.2703.867.333-6,9
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA1.083.680813.313-24,9476.635405.754-14,9
URTEKO METATUA2.690.0352.358.206-12,31.374.6591.251.655-8,9

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2022ko Ekainaren 16a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Hilabete honetan, Arabako esportazioak % 23,9 jaitsi dira, Bizkaikoak % 22,3 eta Gipuzkoakoak % 24,9. Esportazio energetikoak, Bizkaian, % 28,3 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean.

Bilakaera horiek baloratzeko orduan, kontuan izan behar da 2023ko martxoan esportazioek 3.312,3 milioi euroko zifra errekorra lortu zutela.

2024ko martxoan merkaturatutako produktuak

Produktuen xehetasunei dagokienez, ikus daiteke 2024ko martxoan hamar muga-zergen partida nagusiek esportazioen % 39,5 bildu zituztela, 999,4 milioi euroko baterako balioarekin.

25 muga-zergen partida nagusien taldean, azpimarratzekoak dira horietako lautan izandako hazkundeak: "Petrolioaren olio finduak" (% 22,5 eta 166,4 milioi esportatu), "Trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako automotoreak" (% 37,6 eta 42,4 milioi), "Aluminiozko txapak eta tirak, 0,2 mm-tik gorako lodierakoak" (% 86,7) eta "Beste inon sartzen ez diren bestelako makina eta aparatu mekanikoak" (% 164,8).

"10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" % 35,6 jaitsi dira, "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" % 12,4, "Kautxuzko pneumatiko berriak" % 39,8, "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" % 53,6, "Ibilgailuen zatiak eta osagarriak" % 16,2 eta "Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak" % 51,5.

Inportazioen kasuan, eta muga-zergen 25 partida garrantzitsuenen kasuan, hazkunde esanguratsuak honako hauetan kontzentratzen dira: "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (% 2,7 eta 382,0 milioi inportatu), "Petrolioaren olio finduak" (% 19,1 eta 215,9 milioi), "Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak" (% 15,8), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (% 8,9) eta "Nikel gordin aleatu edo aleatu gabea" (% 46,7).

Jaitsiera esanguratsuenak hurrengo produktuetan izan dira: "Motor eta sorgailu elektrikoak (multzo elektrogenoak izan ezik)" (-% 65,8), "Soja-babak, hautsiak ere bai" (-% 53,4), "Ferroaleazioak" (-% 44,6), "Produktu lau ijeztuak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, baina xaflatuak edo estaliak > 599 mm" (-% 37,6), "Burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko txatarra" (-% 35,9), "Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko produktuak > 599 mm" (-% 32,6) eta "Metagailu elektrikoak eta horien zatiak" (-% 21,9).

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA3.312.3402.528.851100,0-23,7
Automobilentzako zati eta osagarriak225.922189.4157,5-16,2
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak275.525177.5707,0-35,6
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak193.361169.3666,7-12,4
Petrolioaren olio finduak135.832166.4006,622,5
Kautxuzko pneumatiko berriak140.97484.9343,4-39,8
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako56.96348.3041,9-15,2
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak98.25447.6511,9-51,5
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako30.83942.4381,737,6
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak87.33440.5121,6-53,6
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak40.69032.8011,3-19,4
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina37.18732.6551,3-12,2
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne23.19328.7151,123,8
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.26.20326.9811,13,0
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak13.60725.4061,086,7
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak41.62823.5110,9-43,5
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak24.89822.9260,9-7,9
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak37.29222.3170,9-40,2
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.27.32221.3940,8-21,7
Ardoa, mahats freskoarena22.30221.0060,8-5,8
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak14.62520.7380,841,8
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk28.35120.0870,8-29,2
84. kapituluan sartzen ez diren beste makina eta aparatu mekaniko batzuk7.48519.8230,8164,8
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak25.68319.0930,8-25,7
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik)20.05718.8560,7-6,0
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak22.04418.2410,7-17,3

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Maiatzaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

ARABA. 2024ko martxoko esportazioak

Araban esportazioak % 23,9 gutxitu dira aurreko urteko hil beraren aldean. Portaera hori, funtsean, honako hauetan zentratzen da: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (-% 35,8, 175,3 milioi); "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (-% 12,5, 168,9 milioi esportatuta), eta "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (31,8 milioi eta -% 56,9).

Hala ere, "Kautxuzko pneumatiko berriak" (62,1 milioi) % 10,3 hazi dira.

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA980.701746.489100,0-23,9
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak273.206175.28023,5-35,8
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak192.993168.85922,6-12,5
Kautxuzko pneumatiko berriak56.26362.0728,310,3
Automobilentzako zati eta osagarriak43.43836.0854,8-16,9
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak73.75731.7744,3-56,9
Ardoa, mahats freskoarena20.21218.4332,5-8,8
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak16.56713.3821,8-19,2
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak11.86011.6581,6-1,7
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak8.2438.2131,1-0,4
Garraiatzeko edo ontziratzeko beirazko ontziak8.7477.4701,0-14,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Maiatzaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. 2024ko martxoko esportazioak

Bizkaiko lurralde historikotik egindako esportazioek % 22,3 egin dute behera, honako produktu garrantzitsu hauen jaitsieren ondorioz: "Kautxuzko pneumatiko berriak" (-%73,5, 61,9 milioi gutxiago), "Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak" (-%50,3), "Xerratu gabeko arrain izoztua" (-%37,2), "Gainerako aleazio-altzairu eta zulatzeko barra hutsetako barrak eta profilak" (-%32,0) eta "Ibilgailuen zatiak eta osagarriak" (-%20,2). Produktu horiek eragin dute emaitza negatibo horren % 41,8 Bizkaian.

Nabarmentzekoa da "Petrolio-olio finduak", atzeraldi-garai baten ondoren, % 25,0 hazi direla eta 164,8 milioira iritsi direla.

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.247.959969.049100,0-22,3
Petrolioaren olio finduak131.791164.80317,025,0
Automobilentzako zati eta osagarriak97.13677.5608,0-20,2
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne23.01828.4042,923,4
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina32.96527.7662,9-15,8
Kautxuzko pneumatiko berriak84.16322.2692,3-73,5
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak7.09218.7941,9165,0
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak35.99117.8781,8-50,3
Medicamentos para usos terapéuticos o profilácticos, sin dosificar, para la venta mayorista. ##6.74417.4571,8158,9
Arrain izoztua xerratu gabe25.29715.8771,6-37,2
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak23.27515.8341,6-32,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Maiatzaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. 2024ko martxoko esportazioak

Gipuzkoako esportazioek % 24,9 egin dute atzera hilabete honetan, nahiz eta hazkunde nabarmenak izan diren honako partida hauetan: "Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak" (% 37,6, 42,4 milioi euro esportatuta) eta "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak, gidaria barne" (% 63,5 eta 20,7 milioi), ez baitituzte beste partida batzuen atzerakadak konpentsatzen, hala nola: "Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak" (-% 55,2) eta "Ibilgailuen zatiak eta osagarriak" (-% 11,2).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.083.680813.313100,0-24,9
Automobilentzako zati eta osagarriak85.34775.7709,3-11,2
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako30.83942.4385,237,6
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak92.88841.5805,1-55,2
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako37.72435.8714,4-4,9
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.22.45224.1873,07,7
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak12.66520.7032,563,5
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak21.23216.9992,1-19,9
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak20.53616.4422,0-19,9
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak20.06214.6791,8-26,8
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik)15.10412.5271,5-17,1

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Maiatzaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Xede-herrialdeak, 2024ko martxoa

Hil honetan, bost herrialde dira Euskal AEko bezero nagusiak: Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Italia eta Erresuma Batua. Esportatutako guztiaren % 51,5 (1.303 milioi) bereganatzen dute, eta horietako hiru EB-27koak dira; eta erakunde horrek % 65,6 biltzen du.

Frantzia, 460,5 milioi eurorekin, herrialdeen rankingeko lehen postuan dago esportazioen helburuaren arabera, eta, 700 produktu-moten artean, hauek nabarmentzen dira: "Petrolio-olio finduak" (100,3 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (32,4 milioi), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (21,0 milioi), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (17,9 milioi) eta "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (11,4 milioi).

Alemaniarako esportazioak 374,7 milioi eurokoak izan dira hilabete honetan, eta batez ere automobilaren sektorearekin lotutakoetan kontzentratzen dira (guztizkoaren % 50,2): "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (84,5 milioi), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (51,2 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (37,5 milioi) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (14,8 milioi), 418 produktu desberdinetarako.

Estatu Batuetara 160,2 milioi euroko esportazioa egin da. Erosketen buruan "Biodiesela eta haren nahasketak" (12,8 milioi), "Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak" (12,2 milioi) eta "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (10,5 milioi) daude, 334 produktu desberdinentzat.

Italiak, hil honetan, Euskal AEko esportazio guztien % 6,3 hartzen du (159,5 milioi), eta bere transakzioetan automobilgintza da nagusi: "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (12,6 milioi), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (9,2 milioi), "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (8,1 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (4,9 milioi) eta "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak" (4,7 milioi).

Erresuma Batua bosgarren postuan dago hilabete honetan, 148,0 milioirekin; horietatik 13,8 milioi "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne", 12,3 milioi "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" eta 5,5 milioi "Xaflaz, barraz, profilez, hodiz eta burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko antzeko eraikuntzez egindako eraikuntzak" dira; hiru produktu horietaz gain, garrantzitsuenak automobilaren sektorean kontzentratzen dira, 37 milioi eurotik gora, herrialde horretara esportatutako guztiaren laurdena izanik.

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, herrialdeka (p). Martxoa 2024

Excel csv
 HerrialdeaMila euroEstaldura-tasa
 ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.528.851118,7
1Frantzia460.471246,2
2Alemania374.731119,3
3Estatu Batuak160.236114,1
4Italia159.525118,3
5Erresuma Batua148.019352,1
6Belgika125.433299,2
7Portugal121.359176,3
8Herbehereak98.195105,0
9Mexiko68.50757,4
10Polonia67.543162,3
11Txinako Herri Errepublika51.97533,9
12Norvegia41.24268,9
13Turkia41.208235,2
14Txekiar Errepublika41.090310,3
15Suitza40.879384,1
16Suedia29.48890,3
17Maroko28.842257,4
18Danimarka25.046331,8
19Austria24.442110,8
20Brasil22.40628,5
21Errumania19.725139,7
22Hungaria19.062225,9
23Finlandia18.722156,8
24Eslovakia18.524115,7
25Kanada18.230320,4

(p)Behinbehineko datuak

Estaldura-tasa = herrialde baten esportazioen eta inportazioen artean dagoen erlazioa neurtzen du

Data 2024ko Maiatzaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2024KO LEHEN HIRUHILEKOA: kanpo-merkataritzaren saldoak 1.021,7 milioi euroko superabita izan du, eta estaldura-tasa % 115,7koa izan da

2024ko lehen hiru hilabeteetan eta Euskal AEko esportazioetan urte arteko % 15,9ko jaitsiera erregistratu da, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 1.427,3 milioi euro gutxiago. Aldi horretarako esportazioen zenbatekoa 7.529 milioikoa da, eta Bizkaiak (2.871 milioi) esportatzen du gehien (guztizkoaren % 38); ondoren, Gipuzkoak (2.358 milioi) eta Arabak (2.300 milioi).

Arabako esportazioek izan dute urte arteko jaitsierarik handiena (-% 19,6), 2023an baino 559 milioi gutxiago. Gipuzkoan % 12,3 jaitsi da (331,8 milioi gutxiago) eta Bizkaian % 15,7 (536,5 milioi gutxiago).

Esportatutako produktu-motari dagokionez, "Produktu energetikoen" esportazioak pixka bat hazi dira (% 0,3), aurreko urteko hiruhileko berean baino 1,3 milioi gehiago. Aitzitik, "Produktu ez-energetikoek" % 16,9 egin dute atzera.

Gehien saldutako hamar produktuek guztizkoaren % 39,8 biltzen dute, 2.994,5 milioirekin. "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" dira, aldi horretan, Euskal AEko esportazio-bolumen handieneko partida, 614,0 milioi esportatu baititu, eta urte arteko aldakuntza-tasa -% 27,8koa da.

Esportatzeko duten grinagatik gehien nabarmentzen diren produktuen artean, lehen aipatutakoa ez da tonika negatiboa duen bakarra; egoera berean daude "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (-% 27,6), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (-% 21,3), "Petrolio-olio finduak" (-% 9,4), "Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak" (-% 38,6), "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" (-% 29,3), "Altzairu herdoilgaitzezko barrak eta profilak" (-% 43,0) ahaztu gabe.

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Martxoa 2024

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA7.528.986
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak614.030
28708Automobilentzako zati eta osagarriak596.360
38704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak446.967
42710Petrolioaren olio finduak409.949
54011Kautxuzko pneumatiko berriak317.439
67304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak134.981
77216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak133.018
88481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako130.879
98603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako108.036
107326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak102.885
118411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne87.952
128504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina87.323
137228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak76.614
148428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.73.531
1576060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak70.826
167222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak68.205
178702Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak67.026
183826Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin65.687
198537Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak63.837
209990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak63.805
217325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk63.120
227306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak62.351
238301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak62.001
248483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.59.800
252709Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak59.630

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Maiatzaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

25 partida nagusien barruan, hazkunderik nabarmenenak honako produktu hauetan erregistratu dira: "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (% 1.836,2), "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (% 38,6), "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak, gidaria barne" (% 45,9) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (% 4,3).

Esportazioen xede diren herrialdeen sailkapenaren buruan Frantzia dago (1.330 milioi), ondoren Alemania (1.122 milioi) eta, urrunago, Erresuma Batua (507 milioi), Estatu Batuak (497 milioi) eta Italia (468 milioi). Horrela, bost herrialdeen artean esportazioen % 52 biltzen dira.

Euskal AE osorako inportazioen metatua 6.508 milioi euro ingurukoa da. Zifra hori urte artean alderatuz gero, ikusten da 2023ko aldi berean erregistratutakoa baino 620 milioi txikiagoa dela. % 8,7ko jaitsiera hori, hein handi batean, Bizkaiko lurraldean, 3.867,3 milioiko inportazioekin, % 6,9ko jaitsiera izan delako gertatu da, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 285,9 milioi gutxiago. Inportazioek ere behera egin dute Araban (% 13,2, 211,5 milioi euro gutxiago) eta Gipuzkoan (% 8,9ko beherapena, urte arteko 123 milioi euroko atzerapenarekin). Inportatutakoaren balioa 1.388,3 eta 1.251,7 milioi eurokoa da, hurrenez hurren, bi lurralde horietan.

"Produktu energetikoen" inportazioa aurreko urteko aldi berekoa baino % 6 handiagoa da, eta "Produktu ez-energetikoena" % 13,3 txikiagoa.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2024ko lehen hiru hilabeteetan, 1.021,7 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa positiboa mantentzea ahalbidetzen du, % 115,7koa.

Informazio-oharra

Kanpo-merkataritzako datu esploratzailea

Eustatek jakinarazten du bistaratzeko tresna berri bat eskaintzen duela, Euskal AEko ondasunen nazioarteko merkataritzari buruzko informazio guztia modu bisual eta intuitiboan eskuratzeko aukera ematen duena, orain arte eskainitakoaren osagarri.

Gogora dezagun, halaber, Elkano erabil dezakezula kanpo-merkataritzari buruzko datuen kontsulta xehatuak eta eguneratuak egiteko.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2024ko martxoan esportazioek % 23,7 egin dute atzera Euskal AEn

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2024/05/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022083_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar