HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2024/04/19ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2024ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak 2.600 milioi eurotik gorakoak izan dira 2024ko otsailean, %10,2 gutxiago

Laugarren hilabetez jarraian, esportazioen helburuaren araberako herrialdeen rankingeko lehen postuan dago Frantzia, Alemaniari tokia kenduz

Euskal AEko ondasunen esportazioak 2.624,2 milioi eurora iritsi ziren 2024ko otsailean, aurreko urteko hil berean baino %10,2 gutxiago, Eustatek landutako datuen arabera. Produktu energetikoak %5,3 hazi dira eta ez-energetikoak %11,3 jaitsi.

Inportazioen kasuan, %3,0ko beherapena izan da, hau da, produktu ez-energetikoen kasuan %6,3koa, eta energetikoen kasuan, berriz, %10,9koa.

Merkataritza-saldoa positiboa da, 507 milioi eurokoa, eta estaldura-tasa %124,0koa da.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Otsaila 2024

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 OtsailaOtsaila
 20232024Gehikuntza (%)20232024Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.923.5322.624.226-10,22.182.0052.116.959-3,0
ENERGIAZKO GAIAK187.335197.2135,3422.995468.89810,9
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.736.1972.427.013-11,31.759.0101.648.061-6,3
URTEKO METATUA5.643.9535.000.135-11,44.556.4414.376.740-3,9
ENERGIAZKO GAIAK354.764317.376-10,51.051.9261.198.46213,9
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK5.289.1894.682.758-11,53.504.5153.178.278-9,3
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA949.207786.590-17,1556.702528.477-5,1
URTEKO METATUA1.878.2421.553.495-17,31.006.866910.731-9,5
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.118.2871.001.951-10,41.165.1031.148.737-1,4
URTEKO METATUA2.159.3561.901.746-11,92.651.5512.620.108-1,2
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA856.039835.685-2,4460.200439.746-4,4
URTEKO METATUA1.606.3551.544.893-3,8898.024845.902-5,8

Data 2024ko Apirilaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Hilabete horretan, Arabako esportazioak %17,1 gutxitu ziren, Bizkaikoak %10,4 eta Gipuzkoakoak %2,4. Esportazio energetikoak, Bizkaian, %5,8 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean.

Araban, kanporako salmentak "Garraio-materiala" (408,4 milioi, guztizkoaren %51,9) eta "Metalak eta beren manufakturak" (133,8 milioi, guztizkoaren %17,0) sektoreetan kontzentratzen dira, eta %25,7ko eta %22,7ko atzerakada izan dute, hurrenez hurren.

Gipuzkoan, nazioarteko merkataritzaren %75 baino gehiago (%77,9) muga-zergen sekzioen hirukote batean bildu da, eta portaera desberdinak izan dituzte urte arteko konparazioan: "Material, makina eta aparatu elektrikoak" (%-4,9), "Garraio-materiala" (+%30,3) eta "Metalak eta beren manufakturak" (%-2,2).

Bizkaiaren kasuan, "Garraio-materiala" (%12,8), "Material, makina eta aparatu elektrikoak" (%9,8) eta "Produktu mineral eta energetikoak" (%4,9, 198,8 milioi esportatuta) sektoreek gorakada esportatzailea izan dute. Aitzitik, atzera egin dutenak izan dira: “Koipeak eta olioak” (%-93,3), “Plastikoak eta kautxua” (%-45,0) eta “Metalak eta horien manufakturak” (%-11,5) arloek.

2024ko otsailean merkaturatutako produktuak

Produktuen xehetasunari dagokionez, 2024ko otsailean, muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen %40,1 bildu zuten, eta 1.051,5 milioi euroko balio bateratua izan zuten.

25 muga-zergen partida nagusien taldean, nabarmentzekoak dira horietako hiruretan izandako hazkundeak: "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (%1.658,5 eta 54,2 milioi esportatu), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (%20,3 eta 209,6 milioi) eta "Burdinbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako automotoreak" (%122,1 eta 57,3 milioi).

10 pertsona baino gutxiagoko turismoek %24,2 egin dute atzera, petrolio-olio finduek %16,1, salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilek %41,6, kautxuzko pneumatiko berriek %25,2 eta soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsek %28,3.

Inportazioen kasuan, eta muga-zergen 25 partida garrantzitsuenen kasuan, hazkunde esanguratsuak honako hauetan kontzentratzen dira: "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (%48,2 eta 359,9 milioi inportatu), "Petrolio-olio finduak" (%6,4 eta 107,4 milioi), "Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak" (%62,5), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (%19,3), "Soja-olioa" (%884,3) eta "Soja-babak, hautsita ere" (%53,5).

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.923.5322.624.226100,0-10,2
Automobilentzako zati eta osagarriak174.135209.5648,020,3
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak267.659202.8837,7-24,2
Petrolioaren olio finduak163.991137.5615,2-16,1
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak229.241133.8745,1-41,6
Kautxuzko pneumatiko berriak140.828105.2854,0-25,2
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako25.81357.3382,2122,1
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak3.08054.1592,11.658,5
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak51.02652.7432,03,4
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak68.55549.1591,9-28,3
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak48.56248.9521,90,8
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako51.23340.6661,5-20,6
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak33.13836.4861,410,1
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina25.37129.3491,115,7
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne21.37229.2151,136,7
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.25.58527.0761,05,8
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak35.47126.9771,0-23,9
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak21.45726.8151,025,0
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin32.88125.0871,0-23,7
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak39.29622.9290,9-41,7
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk23.71121.8240,8-8,0
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak26.12921.4960,8-17,7
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak14.34020.9020,845,8
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.16.68820.7530,824,4
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak26.81920.2700,8-24,4
Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko hoditeriaren osagarriak16.63719.9910,820,2

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Apirilaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

ARABA. 2024ko otsaileko esportazioak

Araban esportazioak %17,1 gutxitu dira aurreko urteko hil beraren aldean. Portaera hori, funtsean, honako hauetan zentratzen da: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (199,6 milioi), %24,9ko jaitsierarekin; "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (132,9 milioi, %42,0 gutxiagorekin), eta "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (41,0 milioi eta -%32,1).

Hala ere, "Kautxuzko pneumatiko berriak" (71,3 milioi) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (50,0 milioi) atalek %19,2 eta %29,3 egin dute gora.

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA949.207786.590100,0-17,1
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak265.859199.57625,4-24,9
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak229.015132.93716,9-42,0
Kautxuzko pneumatiko berriak59.83071.3299,119,2
Automobilentzako zati eta osagarriak38.69450.0496,429,3
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak60.42741.0255,2-32,1
Ardoa, mahats freskoarena16.61017.5142,25,4
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak16.77814.7751,9-11,9
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak5.97413.9661,8133,8
Garraiatzeko edo ontziratzeko beirazko ontziak5.2858.0471,052,3
Metal arruntezko ontzietarako tapoiak, tapak eta beste osagarri batzuk9.9597.9111,0-20,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Apirilaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. 2024ko otsaileko esportazioak

Bizkaiko lurralde historikotik egindako esportazioek %10,4 egin dute atzera. "Petrolio-olio finduak" (–%15,8 eta –25,5 milioi gutxiago 2023ko otsailean baino), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (–%58,7, 47,2 milioi gutxiagorekin) eta "Altzairu herdoilgaitzezko barrak eta profilak" (–%44,4) dira beherakada horren erantzuleak, partida garrantzitsuenen artean.

"Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (%10,8, 135,9 milioi esportatuta), "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (%1.658,5, 54,2 milioi esportatuta) eta "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (%37,3 eta 29,0 milioi), salmentek gora egin dute, besteak beste.

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.118.2871.001.951100,0-10,4
Petrolioaren olio finduak161.391135.94113,6-15,8
Automobilentzako zati eta osagarriak66.85874.0897,410,8
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak3.08054.1595,41.658,5
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak46.77247.3224,71,2
Kautxuzko pneumatiko berriak80.47433.2433,3-58,7
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne21.13429.0242,937,3
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina23.44825.5722,69,1
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin32.88125.0872,5-23,7
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak33.45918.5911,9-44,4
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak22.16618.0541,8-18,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Apirilaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. 2024ko otsaileko esportazioak

Gipuzkoako esportazioek %2,4 egin dute atzera hilabete honetan, nahiz eta hazkunde handiak izan diren "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (%24,6), "Automotorrak trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako" (%122,1, 57,3 milioi euro esportatuta) eta "Bidaiarien autoak, ekipajeak, posta, etab. trenbideetarako eta antzekoetarako" (horietatik 19 milioi euro esportatzen dira) bezalako partidetan, eta horiek ez dituzte konpentsatzen beste batzuen atzerakadak, hala nola "Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzeko organoak hodietarako" (-%26,6).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA856.039835.685100,0-2,4
Automobilentzako zati eta osagarriak68.58285.42610,224,6
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako25.81357.3386,9122,1
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak46.74849.8456,06,6
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako35.68226.2073,1-26,6
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak20.26724.6182,921,5
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.21.25623.2162,89,2
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak17.14621.9632,628,1
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 3219.0022,359.842,0
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak17.07518.0182,25,5
Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko hoditeriaren osagarriak11.63315.1881,830,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Apirilaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Jatorri-helmuga herrialdeak, 2024ko otsaila

Hil honetan, bost herrialdek (Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Italia) osatzen dute Euskal AEko bezero nagusien taldea, esportatutako guztiaren %51,9 (1.361,9 milioi) bereganatuta. Horietako hiru EB-27koak dira, eta erakunde horrek %61,4 biltzen ditu.

Frantzia, guztira 426,5 milioi eurorekin, laugarren hilabetez jarraian dago esportazioen helburuaren araberako herrialdeen rankingeko lehen postuan. Jasotzen dituen 675 produktu-moten artean, hauek nabarmentzen dira: "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (51,9 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (31,3 milioi), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (25,5 milioi), "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (19,2 milioi) eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (16,3 milioi).

Alemaniarako esportazioak 364,7 milioi eurokoak izan dira hilabete honetan, eta batez ere automobilaren sektorearekin lotutakoetan kontzentratzen dira (guztizkoaren %51,2), Frantziaren kasuan bezala: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (76,1 milioi), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (48,7 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (41,1 milioi) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (20,6 milioi), 416 produktu desberdinentzat.

Hilabete honetan, Erresuma Batuak Euskal AEko esportazio guztien %8,4 (220,4 milioi) biltzen ditu; horietatik 55,1 milioi "Petrolioaren olio finduak" dira, 18,4 milioi "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak", eta 14,9 milioi "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne". Hiru produktu horietaz gain, adierazgarrienak automobilgintzaren sektorean kontzentratzen dira: 12,1 milioi "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak", 7,9 milioi "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" eta 8,7 milioi "Kautxuzko pneumatiko berriak", guztira 433 produktu desberdin.

Estatu Batuetara 189,8 milioi euroko esportazioa egin da. Bere erosketak "Petrolio-olio finduak" (25,6 milioi), "Biodiesela eta bere nahasketak" (25,1 milioi), "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabe, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (13,3 milioi) eta "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (11,1 milioi) izan dira, guztira 362 produktu desberdinentzat.

Italia bosgarren postuan dago hil honetan, 160,5 milioirekin, eta transakzioetan automobilgintza ere nagusi da: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (15,4 milioi), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (8,7 milioi), "Burdinbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako automotoreak" (8,6 milioi), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (5,8 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (5,6 milioi) eta "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak" (4,8 milioi).

Errusiara egindako esportazioak (3,2 milioi), funtsean, "Ontziak eta paketatzeko gailuak garbitzeko, betetzeko, ixteko eta etiketatzeko makinak" dira, 2,1 milioirekin; gainerakoa (1,1 milioi) 15 produktu desberdinen artean banatzen da.

Gure inportazioen %57,7, hil honetan, EB-27tik abiatu da. Ondasunak hornitzen dituzten herrialdeen artean, Alemania nabarmentzen da 405,4 milioiko transakzioekin, batez ere "enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak" (90,2 milioi), "ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (59,3 milioi), "trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" (13,3 milioi), "motor eta sorgailu elektrikoak (multzo elektrogenoak izan ezik)" (11,9 milioi) eta "xafla, barra, profil, hodi eta antzeko burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko eraikuntzak" (9,6 milioi).

Frantziari gehien eskatu zaion produktua, beste hilabete batez, "Galdaketa, burdina edo altzairuzko txatarra" izan da, 28,5 milioirekin, guztira 195,3 milioi, 716 produktu motatan banatuta.

Estatu Batuetatik etorritako inportazioak (137,1 milioi) "Petrolio-olio finduak" (41,1 milioi), "Soja-babak, baita hautsiak ere" (33,1 milioi) eta "Petrolio-olio gordinak edo mineral bituminosoak" (30,2 milioi) izan dira. Aipatzekoa da hilabete honetan ez dela herrialde horretatik datorren "petrolio-gasaren eta gainerako hidrokarburo gaseosoen" inportaziorik erregistratu.

Partida inportatuena ohiko "Metagailu elektrikoak eta horien zatiak" dituena da, 8,0 milioirekin. Nabarmentzekoak dira, halaber, "Xafla, barra, profil, hodi eta antzeko burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko eraikuntzak" (5,2 milioi) eta "Hodietarako txorroten, balbulen eta antzeko organoen artikuluak" (4,0 milioi), 123,4 milioi guztira, 545 produktu desberdinen artean banatuta.

Italiatik 571 produktu ezberdin inportatu ziren (120,1 milioi euro), eta horien artean nabarmentzekoak dira "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko barrak, forjatuak, torsionatuak edo sekzio zirkular edo angeluzuzenekoak" (6,2 milioi), "Metala lantzeko mekanizazio-zentroak" (5,8 milioi), "Kobrezko edo haren aleazioetako barrak eta profilak" (3,6 milioi), "Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab." (3,2 milioi), "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (3,2 milioi) eta "Gainerako aleazio-altzairuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak" (2,6 milioi).

Herbehereetatik 87,8 milioi inportatu dira, eta nabarmentzekoak dira "petrolioaren olio finduak" (8,7 milioi), "soja-olioa" (6,4 milioi), "berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" (5,8 milioi) eta "aleatu edo aleatu gabeko nikel gordina" (5,7 milioi).

2024ko otsailean 3,4 milioi euro erosi zaizkio Errusiari; batez ere, "Aluminio gordina" (1,5 milioi), "Titanioa eta bere manufakturak, hondakinak eta zaborrak barne" (0,7 milioi), "Berilio, kadmio, kromo, germanio, banadio, galio, hafnio, indiar, niobio, renio, talio eta bere hondakin eta zaborrak" (0,5 milioi) eta "Nikel gordin aleatu edo aleatu gabea" (0,3 milioi), 15 produkturentzat.

Inportazio energetikoak, 468,9 milioi, honela banatu dira: 280,2 milioi Amerikatik (%59,7), 141,0 milioi Brasildik, 71,3 milioi Estatu Batuetatik, eta 67,9 milioi Mexikotik; 120,7 milioi Afrikatik (%25,7), Nigeriatik (76,5 milioi), Libiatik (44,2 milioi) eta Saudi Arabiatik (42,9 milioi); 25,1 milioi Europatik, (14,0 milioi) Belgikatik etorriak eta (9,6 milioi) Herbehereetatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak 2.600 milioi eurotik gorakoak izan dira 2024ko otsailean, %10,2 gutxiago

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2024/04/19
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022004_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar