2024/05/16ko prentsa-oharra
MERKATARITZA-INDIZEA. 2024/I
Euskal AEko merkataritza-sektoreko salmentak % 2,1 jaitsi dira 2024ko lehen hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten atzerakada % 0,1ekoa izan da
Eustaten datuen arabera, Merkataritza sektoreak (Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen dituenak) % 2,1 egin du behera urte artean 2024ko lehen hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak kenduta.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmentak % 0,1 jaitsi dira 2024ko lehen hiruhilekoan.
Merkataritzaren barruan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren sektorean, % 9,6ko hazkundearekin. Aldiz, Handizkako merkataritzan eta Txikizkako merkataritzan salmentak % 4,9 eta % 0,8 murriztu dira, hurrenez hurren, hori guztia prezio konstanteetan eta egutegiko ondorioak kenduta.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaroen eragina kenduta, Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan salmentak % 3 igo dira. Handizkako merkataritza eta Txikizkako merkataritza azpisektoreetan, aldiz, salmentak hiruhileko artean % 0,7 eta % 0,4 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko merkataritzaren indizea. Behin-behineko datuak. 2024/I
| | Prezio finkoak |
| | t / t-4 | t / t-1 | A (t) / A (t-4) |
| INDIZE OROKORRA | -2,1 | -0,1 | -2,1 |
| Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa | 9,6 | 3,0 | 9,6 |
| Handizkako merkataritza | -4,9 | -0,7 | -4,9 |
| Txikizkako merkataritza | -0,8 | -0,4 | -0,8 |
| | | | |
| LURRALDE HISTORIKOAK | | | |
| Araba/Álava | -4,7 | -1,3 | -4,7 |
| Bizkaia | -2,1 | 0,4 | -2,1 |
| Gipuzkoa | -0,7 | -0,3 | -0,7 |
| | | | |
| ENPLEGUA | 2,2 | 0,5 | 2,2 |
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2024ko Maiatzaren 16a
Iturria: Eustat. Merkataritzaren indizea
Hiru lurralde historikoetan izan dira negatiboak salmentak urte artean eta prezio konstanteetan. Araban, salmentek % 4,7 egin dute atzera, Bizkaian % 2,1 eta, azkenik, Gipuzkoan salmentek % 0,7 egin dute behera, 2023ko lehen hiruhilekoaren aldean.
2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean, aldiz, salmentak % 0,4 gehitu dira Bizkaian; Araban eta Gipuzkoan, aldiz, % 1,3 eta % 0,3 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko Merkataritza sektoreko enplegatuen indizea % 2,2 igo da 2024ko lehen hiruhilekoan, 2023ko lehen hiruhilekoaren aldean. Aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean, hazkundea % 0,5 izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea % 85,1eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62