2024/06/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko maiatza

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2024ko maiatzean, % 31,8 gehitu ziren sarrerak landa-ostatuetan eta % 47,6 Euskal AEko apartamentu turistikoetan

Aterpetxe turistikoetan, bestalde, sarrerak % 18,9 gehitu dira

Euskal AEko landa-ostatuetan, 2024ko maiatzean, sarrerak % 31,8 gehitu dira eta gaualdiak % 27,3, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera.

Sarreren kopurua 19.118ra iritsi da, eta gaualdiak, berriz, 39.905era.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Maiatza 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2024/05m/m-12 (%)2024/05m/m-12 (%)2024/052023/052024/05p.p. *2024/05p.p. *
EUSKAL AE19.11831,839.90527,32,092,1629,26,434,57,0
Estatukoak12.87536,525.99221,52,022,27----
Atzerritarrak6.24323,013.91339,72,231,96----
           
Araba/Álava3.52837,36.22717,91,772,0618,23,123,13,9
Estatukoak3.04856,05.36840,91,761,95----
Atzerritarrak480-22,0859-41,51,792,39----
           
Bizkaia5.29629,211.30936,52,142,0229,49,134,210,6
Estatukoak3.44115,97.40115,82,152,15----
Atzerritarrak1.85564,23.908106,12,111,68----
           
Gipuzkoa10.29431,322.36925,82,172,2734,86,240,65,6
Estatukoak6.38641,613.22318,22,072,48----
Atzerritarrak3.90817,49.14638,82,341,98----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Ekainaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Aurreko urteko maiatzaren aldean % 23,0 gehitu ondoren, atzerriko sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan 2024ko maiatzean izandako sarrera guztien % 32,7 izan ziren. Ostatu-gauen kasuan, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren % 34,9 dira, aurreko urteko hilabete beraren aldean % 39,7 gehitu ondoren.

Lurralde historikoen arabera, 2024ko maiatzeko sarreren urte arteko igoerak % 37,3 izan dira Araban, % 31,3 Gipuzkoan eta % 29,2 Bizkaian. Ostatu-gauen kasuan, igoerak % 36,5ekoak izan dira Bizkaian, % 25,8koak Gipuzkoan eta % 17,9koak Araban.

Euskal AEko establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,09 egunekoa izan da maiatzean; balio hori 2023ko hil berean izandako 2,16 eguneko batez besteko egonaldia baino txikiagoa izan da. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.

Plazen eta gelen araberako okupazio-mailak ehuneko 6,4 eta 7,0 puntu igo dira, hurrenez hurren, eta % 29,2an kokatu dira plazen arabera neurtuta, eta % 34,5ean gelen arabera neurtuta.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko maiatzean 19.904 sarrera izan dira guztira, eta 63.577 gaualdi izan dira. Zifra horiek aurreko urteko maiatzean erregistratutakoekin alderatuz gero, % 47,6ko igoera ikusten da sarreren kasuan eta % 30,0koa gaualdien kasuan.

Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten pean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Maiatza 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2024/05m/m-12 (%)2024/05m/m-12 (%)2024/052023/052024/05p.p. *2024/05p.p. *
EUSKAL AE19.90447,663.57730,03,193,6342,17,571,18,5
Estatukoak10.93044,835.81731,33,283,61----
Atzerritarrak8.97351,227.76028,33,093,65----
           
Araba/Álava1.168-15,59.52334,18,165,1430,08,677,923,8
Estatukoak999-11,16.09624,66,104,35----
Atzerritarrak168-34,73.42755,020,368,58----
           
Bizkaia12.94457,827.12135,42,102,4440,56,455,96,5
Estatukoak7.17256,314.15138,01,972,23----
Atzerritarrak5.77259,612.97032,72,252,70----
           
Gipuzkoa5.79248,626.93323,64,655,5951,77,383,45,1
Estatukoak2.75950,215.57028,45,646,60----
Atzerritarrak3.03347,111.36317,63,754,69----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Ekainaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 45,1 eta gaualdi guztien % 43,7 atzerriko bisitariei dagokie, 2024ko maiatzean urte arteko % 51,2ko eta % 28,3ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia, Euskal AE osoan, 3,19 egunekoa izan da 2024ko maiatzean, 2023ko maiatzean baino txikiagoa. Mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 8,16 egunekoa izan da Araban, 4,65ekoa Gipuzkoan eta 2,10 egunekoa Bizkaian.

Euskal AEko plazen okupazio maila % 42,1ekoa izan da, hau da, ehuneko 7,5 puntu gehiago 2023ko maiatzaren aldean. Apartamentuen okupazio mailak ehuneko 8,5 puntu egin du gora, % 71,1ean kokatuz.

Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2024ko maiatzean sarrerak % 18,9 igo ziren urte batetik bestera, 28.849 guztira, eta 48.931 ostatu-gau sortu ziren. Bizkaian 28.517 gaualdi izan dira (+%26,9), Gipuzkoan 19.154 (+%11,5) eta, azkenik, Araban 1.260 (+%17,9).

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko aterpetxe turistikoetan. Maiatza 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-maila plazaka (%)
 2024/05m/m-12 (%)2024/05m/m-12 (%)2024/052023/052024/05p.p.
EUSKAL AE28.84918,948.93120,21,701,6846,77,1
Estatukoak10.97512,518.0734,51,651,77--
Atzerritarrak17.87423,130.85831,81,731,61--
         
Araba/Álava78510,31.26017,91,601,5033,08,0
Estatukoak632-5,4815-20,11,291,53--
Atzerritarrak153252,1444832,82,901,10--
         
Bizkaia16.12130,828.51726,91,771,8252,310,5
Estatukoak6.26825,111.05812,81,761,96--
Atzerritarrak9.85334,717.45837,91,771,73--
         
Gipuzkoa11.9436,319.15411,51,601,5341,23,0
Estatukoak4.0740,06.199-4,31,521,59--
Atzerritarrak7.8689,912.95521,01,651,50--

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Ekainaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Ostatu mota horietako egonaldien batez besteko iraupena 1,70 egunekoa izan da 2024ko maiatzean Euskal AE osoan, eta plazen okupazio maila, urte batetik bestera ehuneko 7,1 puntu igo ondoren, % 46,7ra iritsi da.

Informazio-oharra

ETHren erantzun-tasa % 94,1ekoa izan da hilabete honetan landa-ostatuetan, % 87,3koa turismo-apartamentuetan eta % 84,4koa aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2024ko maiatzean, % 31,8 gehitu ziren sarrerak landa-ostatuetan eta % 47,6 Euskal AEko apartamentu turistikoetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2024/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/20
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022115_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali