2024/06/20ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko maiatza
Euskal AEko hotel-establezimenduetako ostatu-gauak % 8,7 igo dira 2024ko maiatzean
Eguneko batez besteko tarifa 120,5 eurokoa izan da, aurreko urteko hilabete berekoa baino % 8,8 handiagoa
2024ko maiatzean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 7,3 igo dira eta ostatu-gauak % 8,7, Eustaten datuen arabera. Guztira 356.457 sarrera eta 686.851 ostatu-gau izan dira.
Sarreren % 54,0 eta ostatu-gauen % 55,5 atzerritarrek egin dituzte, sarrerak % 8,4 eta ostatu-gauak % 10,5 igo ondoren. Estatuko sarreren eta ostatu-gauen kopuruek, bestalde, % 6,1 eta % 6,5 egin dute gora, hurrenez hurren, urte batetik bestera.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Maiatza 2024
| Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| 2024/05 | m/m-12 (%) | 2024/05 | m/m-12 (%) | 2024/05 | 2023/05 |
EUSKAL AE | 356.457 | 7,3 | 686.851 | 8,7 | 1,93 | 1,90 |
Estatukoak | 164.050 | 6,1 | 305.585 | 6,5 | 1,86 | 1,85 |
Atzerritarrak | 192.407 | 8,4 | 381.266 | 10,5 | 1,98 | 1,94 |
| | | | | | |
Araba/Álava | 48.728 | 15,9 | 93.723 | 18,3 | 1,92 | 1,88 |
Estatukoak | 32.789 | 21,1 | 62.531 | 19,5 | 1,91 | 1,93 |
Atzerritarrak | 15.939 | 6,6 | 31.192 | 16,0 | 1,96 | 1,80 |
Vitoria-Gasteiz | 36.418 | 16,5 | 73.589 | 19,0 | 2,02 | 1,98 |
| | | | | | |
Bizkaia | 158.173 | 5,3 | 296.772 | 4,9 | 1,88 | 1,88 |
Estatukoak | 73.162 | 2,8 | 131.762 | 3,8 | 1,80 | 1,78 |
Atzerritarrak | 85.011 | 7,5 | 165.010 | 5,8 | 1,94 | 1,97 |
Bilbao | 102.887 | 1,2 | 199.399 | 1,5 | 1,94 | 1,93 |
| | | | | | |
Gipuzkoa | 149.556 | 6,9 | 296.356 | 9,8 | 1,98 | 1,93 |
Estatukoak | 58.099 | 3,0 | 111.292 | 3,4 | 1,92 | 1,91 |
Atzerritarrak | 91.457 | 9,6 | 185.064 | 14,0 | 2,02 | 1,94 |
Donostia / San Sebastian | 95.560 | 6,2 | 199.849 | 10,9 | 2,09 | 2,00 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Ekainaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 48.728 sarrera eta 93.723 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko maiatzean baino % 15,9 sarrera gehiago eta % 18,3 ostatu-gau gehiago. Bizkaian, sarreretan % 5,3ko igoera izan da eta ostatu-gauetan % 4,9koa, eta guztira 158.173 sarrera eta 296.772 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan 149.556 sarrera erregistratu dira 2024ko maiatzean, 2023ko maiatzean baino % 6,9 gehiago, eta 296.356 ostatu-gau, aurreko urteko hilabete berean baino % 9,8 gehiago.
Hiriburuen kasuan, sarreren kopurua % 16,5 igo da Gasteizen, % 6,2 Donostian eta % 1,2 Bilbon. Ostatu-gauen kasuan, berriz, eta iazko maiatzarekin alderatuta, % 19,0 igo dira Gasteizen, % 10,9 Donostian eta % 1,5 Bilbon.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,93 egunekoa izan da 2024ko maiatzean, 2023ko maiatzekoa baino handiagoa, 1,90 egunekoa izan baitzen.
Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun-kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Maiatza 2024
| Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| 2024/05 | p.p. * | 2024/05 | p.p. * | 2024/05 | m/m-12 (%) | 2024/05 | m/m-12 (%) |
EUSKAL AE | 61,6 | 3,0 | 74,0 | 2,5 | 120,51 | 8,8 | 89,11 | 12,6 |
| | | | | | | | |
Araba/Álava | 55,9 | 5,0 | 70,0 | 4,3 | 92,02 | 4,4 | 64,37 | 11,2 |
Vitoria-Gasteiz | 56,2 | 4,6 | 73,0 | 3,7 | 71,81 | 1,8 | 52,40 | 7,2 |
| | | | | | | | |
Bizkaia | 59,8 | 3,0 | 74,3 | 2,9 | 117,31 | 9,0 | 87,14 | 13,4 |
Bilbao | 65,9 | 2,6 | 82,2 | 3,6 | 131,91 | 7,9 | 108,49 | 12,9 |
| | | | | | | | |
Gipuzkoa | 65,8 | 2,2 | 75,0 | 1,4 | 133,36 | 9,9 | 99,99 | 12,0 |
Donostia / San Sebastian | 71,1 | -0,6 | 79,6 | -1,0 | 161,18 | 8,4 | 128,33 | 7,1 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Ekainaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2024ko maiatz honetako okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 61,6koa izan da plazen arabera neurtuz gero, eta % 74,0koa gelen arabera neurtuz gero, hau da, 2023ko maiatzekoa baino ehuneko 3,0 puntu handiagoa plazen arabera neurtuta eta ehuneko 2,5 puntu handiagoa gelen arabera neurtuta.
Errentagarritasuna, ADRren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua, eta soilik ostatu hartzeko baldintzetan), 120,5 eurokoa izan da 2024ko maiatzean Euskal AEn, hau da, % 8,8ko igoera izan da aurreko urteko maiatzekoaren aldean. Gipuzkoan ADRa 133,4 eurokoa izan da, Bizkaian 117,3 eurokoa eta Araban 92 eurokoa. Hiriburuen kasuan, ADRa 161,2 eurokoa izan da Donostian, 131,9 eurokoa Bilbon eta, azkenik, 71,8 eurokoa Gasteizen.
RevPar edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak 89,1 eurokoak izan dira 2024ko maiatzean Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino % 12,6 gehiago.
Informazio-oharra
Hotelen ETHren 2024ko maiatzeko erantzun-tasa % 91,0koa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62