2024/07/19ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (KAMME) 2024ko maiatza

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ondasunen esportazioak % 5,8 hazi ziren 2024ko maiatzean Euskal AEn

2024ko lehenengo bost hilabeteetan, oro har, esportazioak % 8,1 jaitsi egin dira, baina merkataritza-saldo positiboak 1.500 milioi eurotik gorakoa izaten jarraitu du

2024ko maiatzean, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 5,8ko urte arteko hazkundea izan zuten, EUSTATen datuen arabera. Zenbatekoa 2.990 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 2.827 milioi euroen aldean. Ondasun energetikoen esportazioak % 170,3 handitu ziren eta ez-energetikoenak % 1,2 murriztu ziren.

Araban esportazioek % 17,6 egin dute behera; Bizkaian, aldiz, esportazioen hazkundea % 16,4koa izan da eta Gipuzkoan % 18,4koa.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Maiatza 2024

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 MaiatzaMaiatza
 20232024Gehikuntza (%)20232024Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.827.2762.989.9395,82.471.7122.401.890-2,8
ENERGIAZKO GAIAK113.999308.107170,3512.422701.28536,9
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.713.2772.681.832-1,21.959.2901.700.606-13,2
URTEKO METATUA14.202.60513.056.304-8,111.837.69211.553.315-2,4
ENERGIAZKO GAIAK710.769941.73332,52.889.3913.323.18415,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK13.491.83612.114.571-10,28.948.3028.230.130-8,0
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA935.750771.095-17,6546.689485.144-11,3
URTEKO METATUA4.566.6733.766.593-17,52.640.5212.388.959-9,5
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.044.3661.215.75016,41.428.0081.449.6431,5
URTEKO METATUA5.336.6735.112.678-4,26.907.2086.940.4830,5
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA847.1601.003.09418,4497.014467.104-6,0
URTEKO METATUA4.299.2594.177.033-2,82.289.9622.223.873-2,9

Data 2024ko Uztailaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko ondasunen inportazioek % 2,8ko jaitsiera izan zuten eta 2.402 milioi eurora iritsi ziren. Inportazio energetikoak % 36,9 hazi egin ziren eta ez-energetikoak % 13,2 murriztu.

Merkataritza-saldoa positiboa da (588 milioi) eta estaldura-tasa % 124,5ekoa da.

Araban inportazioak % 11,3 jaitsi dira, Gipuzkoan % 6,0 eta Bizkaian % 1,5 igo dira.

Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)

Xehetasunetan arreta jarriz, hilabete honetan muga-zergen bost partida esportatzaile nagusiak hauek dira: "Petrolio-olio finduak" (285,3 milioi esportatu dira, aurreko urtean baino 193,1 milioi gehiago, hau da, % 209,6ko igoera); " Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak " (211,4 milioi; 14,3 milioi gehiago eta % 7,2ko gehikuntza); "10 pertsona baino gutxiagoko automobilak" (188,8 milioi, baina 2023ko hilabete berean baino 74,6 milioi gutxiago, eta % 28,3ko murrizketa); "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (115,5 milioi; 86,5 milioi gutxiago eta % 42,8ko murrizketa); eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (88,2 milioi; 34,1 milioi gutxiago eta % 27,9ko murrizketa). Partida horiek, maiatzean, guztizkoaren % 29,7 izan ziren, guztira 889 milioi euroko balioarekin.

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.827.2762.989.939100,05,8
Petrolioaren olio finduak92.133285.2609,5209,6
Automobilentzako zati eta osagarriak197.159211.4317,17,2
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak263.353188.7926,3-28,3
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak202.003115.5283,9-42,8
Kautxuzko pneumatiko berriak122.26088.1522,9-27,9
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak67.12284.1742,825,4
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko20.74652.1981,7151,6
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako751.6521,7740.537,4
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako46.48748.4531,64,2
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina21.11747.8871,6126,8
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 47543.5941,59.069,6
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak68.33943.1511,4-36,9
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako21.31342.0041,497,1
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne25.56740.9961,460,3
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak32.64738.2551,317,2
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak29.11932.3641,111,1
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak31.61831.7731,10,5
Forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, hozkatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko eta abarretarako makina-erremintak eta prentsak3.21131.4511,1879,4
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak22.27131.0941,039,6
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.40.51928.4261,0-29,8
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak22.84227.7430,921,5
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak36.79726.8210,9-27,1
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak19.90624.8160,824,7
Arrain izoztua xerratu gabe19.66923.9460,821,7
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin10.50723.7940,8126,5

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Uztailaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Araban, "10 pertsona baino gutxiagoko automobilak" (-% 30,6) eta " Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (-% 42,9), muga-zergen bi partida nagusiek, beherakada nabarmenak izan dituzte aurreko urtearekin alderatuta, 79 milioi lehenengoarentzat eta 86 milioi bigarrenarentzat. "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" ere jaitsi egin dira (-% 32,9 eta 18,7 milioi gutxiago). Bestalde, hamar partida nagusietatik lau automobilaren sektorekoak dira eta guztizkoaren % 54 ordezkatzen dute.

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA935.750771.095100,0-17,6
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak258.602179.56523,3-30,6
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak201.492115.09614,9-42,9
Kautxuzko pneumatiko berriak52.56062.8548,219,6
Automobilentzako zati eta osagarriak46.33458.7297,626,8
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak56.64737.9854,9-32,9
Ardoa, mahats freskoarena16.46818.2032,410,5
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak9.00715.1622,068,3
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak15.00013.7691,8-8,2
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak6.20313.3411,7115,1
Kobrezko zakarrak eta hondakinak5.30410.4941,497,9

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Uztailaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Bizkaian, "Petrolio-olio finduak" (% 213,0 eta aurreko urteko aldi berean baino 192,5 milioi gehiago) eta "Arrantza-ontziak eta itsas produktuen tratamendurako lantegi-ontziak" (21,3 milioi euro esportatu dira) nabarmendu behar dira. Soilik "Kautxuzko pneumatiko berrien" esportazioek (-%64,5 eta 44,4 milioi gutxiago) egin dute behera, partidarik garrantzitsuenen artean.

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.044.3661.215.750100,016,4
Petrolioaren olio finduak90.411282.95123,3213,0
Automobilentzako zati eta osagarriak74.86474.1776,1-0,9
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina17.09541.8003,4144,5
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne25.49040.7283,459,8
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko8.54530.8382,5260,9
Kautxuzko pneumatiko berriak68.93524.4982,0-64,5
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin10.50723.7942,0126,5
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak23.22023.6301,91,8
Arrain izoztua xerratu gabe16.99121.7151,827,8
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako021.3201,8-

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Uztailaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Gipuzkoan nabarmentzekoak dira "Bidaiarien, ekipaje, posta eta abarren bagoiak trenbideetarako eta antzekoetarako" eta "Arrantza-ontziak eta itsas produktuen tratamendurako lantegi-ontziak" arloetan izandako igoerak, 43,3 eta 30,3 milioi esportatuta. "Makina erreminten eta forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, entailatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko eta abarrerako prentsen" (% 912,5 eta 25,8 milioi gehiago), "Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuen" (% 97,1 eta 20,7 milioi euro gehiago) eta "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilen" (% 29,2 eta 18,3 milioi gehiago) esportazioak ere hazi egin dira.

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Maiatza 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA847.1601.003.094100,018,4
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak62.63280.9518,129,2
Automobilentzako zati eta osagarriak75.96178.5267,83,4
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 043.3494,3-
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako21.31342.0044,297,1
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako30.94033.2843,37,6
Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako030.3323,0-
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak26.53329.6143,011,6
Forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, hozkatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko eta abarretarako makina-erremintak eta prentsak2.82428.5952,9912,5
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak21.14525.7562,621,8
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.34.77524.8702,5-28,5

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Uztailaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioak aztertuz gero, ikusten da garrantzitsuenak —"Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak" (guztizkoaren % 21,9)— % 32,6ko hazkundea izan duela, 522,6 milioi inportatuz. Garrantzian horri darraion partida ere hazi egin da —"Petrolio-olio finduak" (% 90,5 eta 173,4 milioi)—, baina hurrengo zazpiek atzera egin dute, "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" partidaren -% 5,1etik " Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko eta xaflatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" partidaren -% 39,6ra.

Jatorri/helmuga herrialdeak, 2024ko maiatza

Hilabete honetan, ranking esportatzailearen lehen postuetan honako hauek daude:

-Frantzia: 433,7 milioi euroko balioa zuten ondasunak esportatu dira, % 238,3ko estaldura-tasarekin; 667 produktu moten artean, "Petrolio-olio finduak" (62,9 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (27,8 milioi), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (22,9 milioi) eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (17,1 milioi) nabarmentzen dira.

-Alemania: 397,3 milioiko balioa duten produktuak jaso ditu gure erkidegotik, % 129,0ko estaldura-tasarekin. Aurreneko lekuetan agertzen dira "10 pertsona baino gutxiagoko automobilak" (110,0 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (38,3 milioi), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (37,2 milioi) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (14,4 milioi).

-Erresuma Batua: 246,5 milioi euroko balioagatik esportatu da, % 255,3ko estaldura-tasarekin. Nabarmentzekoak dira "Petrolio-olio finduak" (65,0 milioi), "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (24,9 milioi), "Xaflak, barrak, profilak, hodiak eta antzeko burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko eraikuntzak" (24,1 milioi) eta "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" (11,5 milioi) muga-zergen partidak.

-Ameriketako Estatu Batuak: herrialde honetara 227,6 milioi euroko salmentak egin dituzte, % 169,9ko estaldura tasarekin. Aurreneko lekuan agertzen dira "Petrolio-olio finduak" (29,1 milioi), “Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak” (19,8 milioi), "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" (18,9 milioi) eta "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (14,4 milioi).

-Italia: gure esportazioetatik 185,9 milioi herrialde horretara bideratu dira, eta estaldura-tasa % 160,6koa izan da. Herrialde horretan, "Petrolio-olio finduak" (16,5 milioi), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (8,9 milioi), " Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak" (8,6 milioi) eta "Hamar pertsona edo gehiago —gidaria barne— garraiatzeko ibilgailuak" (7,9 milioi) izan dira gehien eskatu direnak.

Herrialde horiek esportazioen guztizkoaren % 49,5 hartzen dute; horietako lau EB27koak dira, eta erakunde horrek biltzen ditu esportazioen % 57,7.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 1.503 milioi euroko saldo positiboa izan du 2024ko urtarriletik maiatzera bitarteko metaturako

Lehenengo bost hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioen kasuan, % 8,1eko jaitsiera erregistratu da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 1.146 milioi euro gutxiago izan dira. Esportazioen zenbatekoa, berriz, 13.056,3 milioikoa izan da aldi horretan.

Bizkaiko esportazioak Euskal AEko handienak dira, 5.112,7 milioi guztira; Gipuzkoakoak 4.0177,0 miloi eta Arabakoak 3.766,6 milioi.

Produktu mota kontuan hartuta, "Produktu ez-energetikoak" dira ugarienak, 12.114,6 milioirekin.

Xehetasunei erreparatuz, ikusten da muga-zergen partida nagusiak (999,7 milioi), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" izenekoak, % 6,2ko hazkundea izan duela, baina ia gainerako aurreneko hamarrek atzerakada esportatzailea izan dutela; atzerakada horiek, "Soldadurarik gabeko hodi eta profil hutsak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" izan duen -% 40,4ren eta "Burdinazko edo altzairuzko gainerako manufakturak" izan duen -% 2,3ren artean eman dira.

Aipatutako multzoaren barruan, "Petrolio-olio finduak" atalean izan da esportazioen hazkunderik handiena (% 30,5; izan ere, 800 milioi esportatu dira, aurreko urteko aldi berean baino 187 milioi gehiago). Atzerapen handienak jada aipatu diren hauetan eman dira: "Soldadurarik gabeko hodi eta profil hutsak, burdinazkoak edo altzairuzkoak", "10 pertsona baino gutxiagoko automobilak" (-% 26,5, eta 350 milioi gutxiago) eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (-% 30,5 eta 294,7 milioi gutxiago).

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Maiatza 2024

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA13.056.304
18708Automobilentzako zati eta osagarriak999.701
2870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak971.449
32710Petrolioaren olio finduak799.973
48704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak672.864
54011Kautxuzko pneumatiko berriak495.843
67216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak275.440
78481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako217.688
87304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak214.274
98603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako181.770
107326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak176.758
118504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina167.761
128411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne163.005
137228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak131.683
1476060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak131.605
158428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.126.703
168483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.123.110
177308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko122.239
189990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak120.872
198537Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak116.282
207222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak113.018
218702Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak111.268
227325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk108.489
238301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak103.660
247306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak102.891
250303Arrain izoztua xerratu gabe102.387

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Uztailaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2024ko lehen bost hilabete hauetako rankingaren arabera, Frantzia da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 16,5ekin. Frantziaren atzetik daude Alemania (% 14,4) eta Erresuma Batua (% 7,3); horrela, hiru herrialde horien artean, euskal esportazioen ia % 40 biltzen da (% 38,1).

Euskal AE osorako inportazioen metatua 11.553,3 milioi euro ingurukoa da. Zifra horren urte arteko alderaketa eginez gero, ikusten da aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 284,4 milioi gutxiago dela. Jaitsiera hori, hein handi batean, Arabako lurraldean (2.389 milioiko inportazio metatuekin) aldi horretan % 9,5eko beherapena eman zelako gertatu da, hau da, 2023ko aldi berean baino 251,6 milioi gutxiago. Gipuzkoaren inportazioek ere atzera egin dute, 66 milioi gutxiago, eta guztira 2.223,9 milioi izan dira; baina Bizkaian hazi egin dira (33,3 milioi gehiago), eta guztira 6.940,5 milioi izan dira. "Produktu ez-energetikoen" inportazioa % 8 jaitsi da, baina "Produktu energetikoena" % 15 igo da.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2024ko urtarriletik maiatzera, 1.503 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa % 113 izatera heldu da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ondasunen esportazioak % 5,8 hazi ziren 2024ko maiatzean Euskal AEn

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2024/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022166_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali