2024/09/16ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA. II/2024

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Merkataritza sektoreko salmentak % 0,2 igo dira 2024ko bigarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten igoera % 0,4 izan da

Eustaten datuen arabera, Merkataritza sektoreak (Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen ditu) % 0,2 egin du gora 2024ko bigarren hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegiari lotutako ondorioak kenduta.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmentak % 0,4 hazi dira 2024ko bigarren hiruhilekoan.


Merkataritza sektorearen barruan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan eta Txikizkako merkataritzan, % 15,8ko eta % 0,9ko hazkundeekin, hurrenez hurren. Handizkako merkataritzan, aldiz, salmentak % 2,5 murriztu dira; hori guztia prezio konstanteetan eta egutegiari lotutako ondorioak kendu ondoren.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaroei lotutako eragina kenduta, % 1,6 igo da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa, % 0,1 Handizkako merkataritza eta % 0,2 Txikizkako merkataritza.

Euskal AEko merkataritza-indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2024/II

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1A (t) / A (t-4)
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera0,20,4-0,7
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa15,81,615,2
Handizkako merkataritza-2,50,1-4,0
Txikizkako merkataritza0,90,21,2
    
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Araba/Álava-1,20,1-2,4
Bizkaia0,10,4-0,8
Gipuzkoa1,00,60,4
    
ENPLEGU-INDIZEA1,6-0,32,2
Euskal AE   

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2024ko Irailaren 16a

Iturria: Eustat. Merkataritza-indizea

Arabako lurralde historikoak emaitza negatiboak izan ditu salmentetan, urte arteko datuetan, prezio konstanteetan, %1,2ko atzerakadarekin. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, salmentak % 0,1 eta % 1,0 igo dira, hurrenez hurren, 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean.

2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, salmentak % 0,1 handitu dira Araban, % 0,4 Bizkaian eta % 0,6 Gipuzkoan.

Euskal AEko Merkataritza sektoreko landunen indizea % 1,6 igo da 2024ko bigarren hiruhilekoan, 2023ko bigarren hiruhilekoaren aldean. 2024ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,3ko beherakada izan da.

INFORMAZIO-OHARRA

Merkataritza-indizearen erreferentzia-urtea berritzeari ekin zaio, eta 2021. urtea izango da indizearen oinarri berria. Oinarri-aldaketaren prozesuak metodologia sakonki eguneratzea ekarri du, eta, besteak beste, baliozkotzeko eta egozteko metodoak berrikusi dira eta azterketan kontuan hartu beharreko biztanleria doitu da. Horrek guztiak indizearen serieak eguneratzea ekarri du.

Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hiru hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 97,56ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Merkataritza sektoreko salmentak % 0,2 igo dira 2024ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea
Eragiketa kodea : 
142536
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/09/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022249_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali