2024/09/20ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2024ko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 1,8 hazi ziren 2024ko uztailean

2024ko lehen zazpi hilabeteetako metatuan esportazioak % 6,2 jaitsi dira, baina merkataritza-saldo positiboa mantendu egin da, 2.289 milioi eurotik gora

2024ko uztailean, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 1,8ko urte arteko hazkundea izan zuten, EUSTATen datuen arabera. Zenbatekoa 2.550 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 2.505 milioien aldean. Ondasun energetikoen esportazioak % 92,4 igo ziren eta ez-energetikoenak % 1,0 jaitsi.

Araban esportazioek % 8,3 egin dute behera, Gipuzkoan % 9,5 hazi dira eta Bizkaian % 4,7.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Uztaila 2024

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 UztailaUztaila
 20232024Gehikuntza (%)20232024Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.504.9682.549.9941,82.276.9242.267.133-0,4
ENERGIAZKO GAIAK74.752143.81392,4715.850508.598-29,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.430.2162.406.181-1,01.561.0741.758.53512,6
URTEKO METATUA19.596.12818.376.325-6,216.482.70716.086.967-2,4
ENERGIAZKO GAIAK864.2621.256.08645,34.134.9114.342.8295,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK18.731.86617.120.239-8,612.347.79611.744.138-4,9
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA849.063778.752-8,3488.900552.39513,0
URTEKO METATUA6.367.6455.353.046-15,93.727.2713.533.777-5,2
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA873.380914.6894,71.407.9811.254.314-10,9
URTEKO METATUA7.225.8097.132.061-1,39.606.4809.388.265-2,3
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA782.525856.5549,5380.042460.42321,2
URTEKO METATUA6.002.6745.891.218-1,93.148.9563.164.9250,5

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2024ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko ondasunen inportazioak % 0,4 jaitsi ziren eta 2.267 milioi eurora iritsi ziren. Inportazio energetikoek % 29,0 egin zuten behera eta ez-energetikoek % 12,6 egin zuten gora. Merkataritza-saldoa positiboa da (+282,9 milioi) eta estaldura-tasa % 112,5ekoa da.

Arabako inportazioak % 13,0 igo dira eta Gipuzkoakoak % 21,2, baina Bizkaikoak % 10,9 jaitsi dira.

Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)

2024ko uztail honetan, muga-zergen bost partida esportatzaile nagusiak honako hauek izan dira: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (225 milioi, baina 2023ko hilabete berean baino 40,8 gutxiago, eta horrek % 15,4ko murrizketa dakar), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (181,5 milioi, 2023an baino 24,3 gehiago, eta % 15,5eko hazkundea), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (131,8 milioi, 47,7 milioi gutxiago eta % 26,6ko beherapena), "Petrolio-olio finduak" (72 milioi esportatu dira, aurreko urtean baino 34,1 milioi gehiago, hau da, % 90,2ko igoera) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (71,7 milioi esportaziorako salmentetan, eta 37,1 milioi gutxiago, % 34,1eko atzeraldia). Partida horiek guztizkoaren % 26,7 hartzen dute uztailean, eta guztira 681,9 milioi euroko balioa dute.

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.504.9682.549.994100,01,8
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak265.810224.9938,8-15,4
Automobilentzako zati eta osagarriak157.158181.4567,115,5
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak179.452131.7945,2-26,6
Petrolioaren olio finduak37.82771.9592,890,2
Kautxuzko pneumatiko berriak108.75471.6592,8-34,1
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak19.68453.3912,1171,2
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak50.01552.4172,14,8
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak53.26348.7091,9-8,6
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako40.44646.6351,815,3
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 67137.1221,55.433,0
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne22.02536.6901,466,6
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.11.38935.1431,4208,6
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak25.30334.8861,437,9
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak32.41831.9471,3-1,5
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak18.10228.1191,155,3
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak23.59727.9051,118,3
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak37.43027.3161,1-27,0
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.20.49124.4931,019,5
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak14.06423.4430,966,7
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina15.61422.4910,944,0
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko19.18222.4170,916,9
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak23.01722.3210,9-3,0
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak32.21221.0240,8-34,7
Ardoa, mahats freskoarena17.37920.8930,820,2
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak13.81320.4510,848,1

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Araban, muga-zergen bi partida nagusiek ("10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (%-8,6) eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (%-26,5) atzerapen nabarmenak izan dituzte aurreko urtearen aldean, 19,9 milioi lehenengoaren aldean eta 47,6 bigarrenaren aldean. Gehien hazi den partida D % 54,9) "Elektrizitatea kontrolatzeko edo banatzeko koadroak, panelak eta euskarriak" izan da.

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA849.063778.752100,0-8,3
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak231.986212.12427,2-8,6
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak179.265131.68616,9-26,5
Automobilentzako zati eta osagarriak44.09850.0606,413,5
Kautxuzko pneumatiko berriak41.89245.8165,99,4
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak45.19942.3945,4-6,2
Ardoa, mahats freskoarena15.69318.9952,421,0
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak13.35113.4271,70,6
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak8.05412.2171,651,7
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak7.01610.8691,454,9
Kobrezko zakarrak eta hondakinak7.0206.8030,9-3,1

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Bizkaian "Petrolio olio gordinak edo mineral bituminosoarenak" nabarmendu behar dira, aurreko urteko aldi berean baino 33,7 milioi gehiago (% 171,2ko hazkundea) eta "Petrolio olio finduenak", 35,0 milioi gehiago eta % 101,5eko hazkundea. Bestalde, "Kautxuzko pneumatiko berrien" esportazioak (-%61,9 eta 41 milioi gutxiago) eta "Aduana-arantzelan berariaz jasota ez dauden merkantzien" esportazioak (-%30,2 eta 10,8 milioi gutxiago) nabarmen egin dute atzera partida garrantzitsuenen artean.

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA####914.689100,04,7
Petrolioaren olio finduak34.52969.5607,6101,5
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak19.68453.3915,8171,2
Automobilentzako zati eta osagarriak49.01353.1325,88,4
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne21.90336.4464,066,4
Kautxuzko pneumatiko berriak66.28625.2772,8-61,9
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak35.83325.0182,7-30,2
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak16.39520.3352,224,0
Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin12.70118.4392,045,2
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko15.27117.9282,017,4
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina12.77417.8742,039,9

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Gipuzkoan, aipagarriak dira "Bidaiarien autoak, bagajeak, posta, etab. trenbideetarako eta antzekoetarako" eta "Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiatzaileak, etab.", 37,1 eta 29,9 milioi esportatu baitituzte, hurrenez hurren. Aitzitik, "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilen" esportazioak murriztu egin dira (-%8,7 eta 4,4 milioi gutxiago).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Uztaila 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA782.525856.554100,09,5
Automobilentzako zati eta osagarriak64.04778.2659,122,2
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak50.77846.3525,4-8,7
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 22437.0774,316.426,3
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako28.35433.4753,918,1
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak22.48731.0583,638,1
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.10.21529.9293,5193,0
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak13.22322.5202,670,3
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak18.24719.6862,37,9
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak11.58018.7182,261,6
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak16.73616.8312,00,6

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioak aztertuta, ikusten da garrantzitsuenak, "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak" (guztizkoaren % 18), % 8,9 jaitsi direla, 408,9 milioi inportatuta. Garrantzian horren atzetik doan partida ere nabarmen jaitsi da, "Petrolio-olio finduak" (% 23,6 jaitsi da, 28,2 milioi gutxiagorekin). Aitzitik, tradizioz gure esportazioen parte ziren hiru produktu nabarmen hazi dira: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (33,5 milioi Arabatik ia osorik erosita), "Xaflaz, barraz, profilez, hodiz eta antzeko burdinurtuz, burdinaz edo altzairuz egindako eraikuntzak" (30,6 milioi inportatuta) eta "Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" (72,4 milioi).

Jatorri-helmuga herrialdeak, 2024ko uztaila

Hilabete honetan, honako hauek dira ranking esportatzailearen lehen postuak:

- Frantzia: 394,1 milioi euroko ondasunak esportatu dira herrialde horretara, % 217,9ko estaldura-tasarekin.

- Alemania: 365,5 milioiko balioa duten produktuak jasotzen ditu gure erkidegotik, % 97,5eko estaldura-tasarekin.

- Erresuma Batua: 171,9 milioi euroko balioarekin esportatzen da, % 161,1eko estaldura-tasarekin.

- Estatu Batuak: gure esportazioen 157,1 milioi herrialde horretara bideratu dira, % 130,9ko estaldura-tasarekin.

- Italia: herrialde horretara bideratutako salmentak 134,4 milioira iritsi dira, % 141,1eko estaldura-tasarekin.

Herrialde horiek esportazio guztien % 48 hartzen dute, eta horietako hiru 27. EBkoak dira, eta erakunde horrek esportazioen % 57,9 biltzen ditu.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.289 milioi euroko saldo positiboa izan du 2024ko urtarriletik uztailera arteko metaturako

Lehenengo zazpi hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioen kasuan, % 6,2ko jaitsiera erregistratu da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 1.219,8 milioi euro gutxiago. Esportazioen zenbatekoa 18.376,3 milioikoa izan da aldi horretan.

Bizkaiko esportazioak Euskal AEko handienak dira (7.132,1 milioi), Gipuzkoan 5.891,2 milioi eta Araban 5.353,0 milioi.

Produktu-mota kontuan hartuta, "Produktu ez-energetikoak" dira ugarienak, 17.120,2 milioi eurorekin.

Xehetasunetara jaitsita, muga-zergen partida nagusiak (1.466 milioi), "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" izenekoak, % 22,7ko jaitsiera izan du, eta aldi horretako muga-zergen hamar partida garrantzitsuenen artean nagusi da, "Burdinazko edo altzairuzko gainerako manufakturak" atalaren % 3,3tik "Soldadurarik gabeko hodi eta profil hutsak, burdina edo altzairuzkoak" atalaren % 35,3ra bitarteko atzerapenekin. Atzerakadarik handienak, azken horretan ez ezik, "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobiletan" (-%31,6 eta 425,9 milioi gutxiago) eta "Kautxuzko pneumatiko berrietan" (-%26,0, 226,8 milioi gutxiago) gertatu dira.

Aipatutako multzoaren barruan, esportazioen hazkunde handiena "petrolio-olio finduetan" gertatu da (% 32,1, 952 milioi esportatuta eta 231 milioi gehiago aurreko urteko aldi berean baino).

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Uztaila 2024

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA18.376.325
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak1.466.011
28708Automobilentzako zati eta osagarriak1.376.810
32710Petrolioaren olio finduak952.009
48704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak923.228
54011Kautxuzko pneumatiko berriak645.954
67216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak371.761
77304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak311.836
88481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako309.497
97326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak246.430
108411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne237.804
118603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako230.728
128504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina222.555
139990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak214.288
142709Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak198.199
1576060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak190.302
168428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.187.031
177228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak174.308
187308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko172.514
198537Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak171.673
208483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.169.390
218607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak166.624
227222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak161.519
237325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk144.789
247306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak144.455
258702Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak143.166

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Irailaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2024ko lehen zazpi hilabete hauetako rankingaren arabera, Frantzia da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 16,3arekin (3.001,2 milioi). Frantziaren atzetik daude Alemania (% 14,5 eta 2.659,3 milioi) eta Erresuma Batua (% 7,3 eta 1.332,8 milioi). Horrela, hiru herrialdeen artean, euskal esportazioen ia % 40 biltzen dira (% 38,1).

Euskal AE osorako inportazioen metatua 16.087 milioi euro ingurukoa da. Zifra horren urte arteko alderaketa eginez gero, ikusten da 395,7 milioi txikiagoa dela aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino. Jaitsiera hori, hein handi batean, Arabako lurraldean, 3.533,8 milioiko inportazio metatuekin, aldi horretan % 5,2ko beherapena izan delako gertatu da, hau da, 193,5 milioi gutxiago 2023ko aldi berean baino. Bizkaiko inportazioek ere atzera egin dute, 218,2 milioi gutxiago (-%2,3), 9.388,3 milioi guztira. Gipuzkoan % 0,5eko hazkunde txikia izan da (16 milioi gehiago), guztira 3.164,9 milioirekin. "Produktu ez-energetikoen" inportazioa % 4,9 jaitsi da, baina "Produktu energetikoena" % 5,0 igo da.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2024ko urtarriletik uztailera, 2.289,4 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa % 114,2koa.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 1,8 hazi ziren 2024ko uztailean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2024/09/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0022257_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali