2024/08/19ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (ECOMEX). 2024ko ekaina
Euskal Autonomia Erkidegoan ondasunen esportazioek % 4,1 egin zuten behera 2024ko ekainean
2024ko lehen sei hilabeteetako metatuan esportazioak % 7,4 jaitsi dira, baina merkataritza-saldo positiboari eutsi zaio, 2.000 milioi eurotik gorakoa
EUSTATen datuen arabera, 2024ko ekainean, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek % 4,1 egin zuten behera urte arteko datuei erreparatuta. 2.770 milioi euroko esportazioak izan ziren, aurreko urteko hil berean 2.889 milioi euro izan zirenean. Ondasun energetikoek % 116,6 egin zuten gora eta ez-energetikoek % 7,5 egin zuten behera.
Arabako esportazioek % 15,1 egin zuten behera eta Gipuzkoakoek % 6,9; aitzitik, Bizkaian esportazioek % 8,8 egin zuten gora.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Ekaina 2024
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Ekaina | Ekaina |
| 2023 | 2024 | Gehikuntza (%) | 2023 | 2024 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.888.554 | 2.770.026 | -4,1 | 2.368.091 | 2.266.519 | -4,3 |
ENERGIAZKO GAIAK | 78.741 | 170.540 | 116,6 | 529.670 | 511.047 | -3,5 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.809.813 | 2.599.487 | -7,5 | 1.838.421 | 1.755.472 | -4,5 |
URTEKO METATUA | 17.091.159 | 15.826.331 | -7,4 | 14.205.783 | 13.819.834 | -2,7 |
ENERGIAZKO GAIAK | 789.510 | 1.112.273 | 40,9 | 3.419.061 | 3.834.231 | 12,1 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 16.301.649 | 14.714.058 | -9,7 | 10.786.723 | 9.985.603 | -7,4 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 951.908 | 807.701 | -15,1 | 597.850 | 592.423 | -0,9 |
URTEKO METATUA | 5.518.581 | 4.574.294 | -17,1 | 3.238.371 | 2.981.382 | -7,9 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 1.015.756 | 1.104.694 | 8,8 | 1.291.290 | 1.193.467 | -7,6 |
URTEKO METATUA | 6.352.429 | 6.217.372 | -2,1 | 8.198.499 | 8.133.950 | -0,8 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 920.890 | 857.631 | -6,9 | 478.951 | 480.629 | 0,4 |
URTEKO METATUA | 5.220.149 | 5.034.664 | -3,6 | 2.768.913 | 2.704.502 | -2,3 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2024ko Abuztuaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioek % 4,3ko beherakada izan zuten, eta 2.266 milioi eurokoak izan ziren. Inportazio energetikoek % 3,5 egin zuten bera eta ez-energetikoek % 4,5. Merkataritza-saldoa positiboa da (+503,5 milioi) eta estaldura-tasa % 122,2koa da.
Arabako inportazioek % 0,9 egin zuten behera eta Bizkaikoek % 7,6; Gipuzkoek, aitzitik, % 0,4 egin zuten gora.
Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)
Xehetasunetan arreta jarriz, hilabete honetan hauek dira muga-zergen bost esportazio-partida nagusiak: “10 pertsona baino gutxiagoko automobilak” (269,6 milioi, baina 2023ko hilabete berean baino 39,2 milioi gutxiago, eta % 12,7ko murrizketa); “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” (195,7 milioi; 29,8 milioi gutxiago eta % 13,2ko murrizketa); “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (118,6 milioi; 83,5 milioi gutxiago eta % 41,3ko murrizketa); “Petrolio-olio finduak” (80,1 milioi esportatu dira, aurreko urtean baino 10,1 milioi gehiago, hau da, % 14,4ko gehikuntza); eta “Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak” (79,0 milioi merkaturatuak; 75,9 miloi gehiago). Partida horiek, ekainean, esportatutakoaren guztizkoaren % 26,8 izan ziren, guztira 742,8 milioi euroko balioarekin.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2024
| 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.888.554 | 2.770.026 | 100,0 | -4,1 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 308.725 | 269.570 | 9,7 | -12,7 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 225.419 | 195.653 | 7,1 | -13,2 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 202.113 | 118.570 | 4,3 | -41,3 |
Petrolioaren olio finduak | 69.990 | 80.077 | 2,9 | 14,4 |
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 3.079 | 78.962 | 2,9 | 2.464,7 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 124.354 | 78.453 | 2,8 | -36,9 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 41.822 | 66.099 | 2,4 | 58,1 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 78.864 | 47.612 | 1,7 | -39,6 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 46.585 | 45.174 | 1,6 | -3,0 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 72.856 | 45.145 | 1,6 | -38,0 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 27.268 | 38.110 | 1,4 | 39,8 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 41.615 | 38.054 | 1,4 | -8,6 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 41.316 | 37.725 | 1,4 | -8,7 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 31.214 | 37.183 | 1,3 | 19,1 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 24.424 | 32.303 | 1,2 | 32,3 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 28.135 | 30.792 | 1,1 | 9,4 |
Metala lantzeko mekanizazio-zentroak | 8.470 | 27.958 | 1,0 | 230,1 |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 25.166 | 27.858 | 1,0 | 10,7 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 35.456 | 27.778 | 1,0 | -21,7 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 31.073 | 27.476 | 1,0 | -11,6 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) | 16.108 | 27.391 | 1,0 | 70,0 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 20.501 | 27.273 | 1,0 | 33,0 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 23.278 | 25.185 | 0,9 | 8,2 |
Aluminiozko manufakturak: burdin sareak, puntak, torlojuak, azkoinak, errematxeak, larakoak eta antzeko gaiak | 9.206 | 25.169 | 0,9 | 173,4 |
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak | 186 | 24.266 | 0,9 | 12.966,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Abuztuaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Araban, muga-zergen bi partida nagusiek, “10 pertsona baino gutxiagoko automobilak” (-% 15,2) eta “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (-% 41,4), beherakada nabarmenak izan dituzte aurreko urtearekin alderatuta, 41 milioi lehenengoak eta 83,5 milioi bigarrenak. “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak” partida ere jaitsi egin da (-% 32,7 eta 20 milioi gutxiago). Hau da gehien hazi den partida (% 213,9): “Aluminiozko manufakturak: burdin-sareak, puntak, torlojuak, azkoinak, errematxeak, larakoak eta antzeko gaiak”.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2024
| 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 951.908 | 807.701 | 100,0 | -15,1 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 269.602 | 228.622 | 28,3 | -15,2 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 201.739 | 118.275 | 14,6 | -41,4 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 47.593 | 53.236 | 6,6 | 11,9 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 52.794 | 50.762 | 6,3 | -3,8 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 61.171 | 41.188 | 5,1 | -32,7 |
Aluminiozko manufakturak: burdin sareak, puntak, torlojuak, azkoinak, errematxeak, larakoak eta antzeko gaiak | 7.546 | 23.687 | 2,9 | 213,9 |
Ardoa, mahats freskoarena | 16.482 | 14.768 | 1,8 | -10,4 |
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak | 10.922 | 14.083 | 1,7 | 28,9 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 14.984 | 12.423 | 1,5 | -17,1 |
Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin | 6.115 | 9.073 | 1,1 | 48,4 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Abuztuaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Bizkaian, nabarmentzen da “Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak” partidaren igoera, aurreko urteko aldi berean baino 75,9 milioi gehiago, eta “Metala lantzeko mekanizazio-zentroak”, 24,4 milioi euroko esportazioarekin. Partida nagusien artean, “Kautxuzko pneumatiko berriak” partidako esportazioek soilik egin dute nabarmen atzera (% 67,6 eta % 51,4 milioi gutxiago).
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2024
| 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 1.015.756 | 1.104.694 | 100,0 | 8,8 |
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 3.079 | 78.962 | 7,1 | 2.464,7 |
Petrolioaren olio finduak | 65.567 | 77.996 | 7,1 | 19,0 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 83.159 | 69.811 | 6,3 | -16,1 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 39.247 | 64.433 | 5,8 | 64,2 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 37.384 | 39.943 | 3,6 | 6,8 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 27.225 | 37.940 | 3,4 | 39,4 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 20.964 | 26.836 | 2,4 | 28,0 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 75.985 | 24.597 | 2,2 | -67,6 |
Metala lantzeko mekanizazio-zentroak | 60 | 24.371 | 2,2 | 40.518,5 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 21.245 | 22.956 | 2,1 | 8,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Abuztuaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Gipuzkoan, adierazgarriak dira partida hauetan izan diren igoerak: “Bidaiarien, ekipaje, posta eta abarren bagoiak trenbideetarako eta antzekoetarako” eta “Beste kapitulu batean sartzen ez diren beste makina eta aparatu mekaniko batzuk” 24,1 eta 19 milioi esportaturekin, hurrenez hurren. Haatik, atzera egin dute “Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak” partidak (-% 16,1 eta 14,4 milioi euro gutxiago) eta “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” partidak (-% 39,4 eta 29,3 milioi euro gutxiago).
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2024
| 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 920.890 | 857.631 | 100,0 | -6,9 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 89.466 | 75.079 | 8,8 | -16,1 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 74.284 | 44.996 | 5,2 | -39,4 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 41.615 | 38.054 | 4,4 | -8,6 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 27.873 | 33.940 | 4,0 | 21,8 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 32.222 | 29.987 | 3,5 | -6,9 |
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak | 0 | 24.086 | 2,8 | - |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 19.386 | 21.276 | 2,5 | 9,7 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 22.221 | 20.075 | 2,3 | -9,7 |
84. kapituluan sartzen ez diren beste makina eta aparatu mekaniko batzuk | 5.865 | 18.971 | 2,2 | 223,5 |
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 19.529 | 18.849 | 2,2 | -3,5 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Abuztuaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioak aztertuta, ikusten da partidarik garrantzitsuenak, “Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak” partidak (guztizkoaren % 15,6), % 9,7 egin duela behera, 354,1 milioi euroko inportazioekin. Hurrengo partidarik garrantzitsuenak, “Petrolio-olio finduak”, igoera nabarmena izan du (% 42,7ko igoera eta 127,8 milioi inportatu), baita “10 pertsona baino gutxiagoko automobilak” partidak ere (57,3 milioi, ia guztiak Arabatik).
Jatorri/helmuga herrialdeak, 2024ko ekaina
Hilabete honetan, esportatzaileen sailkapenaren lehen postuetan honako hauek daude:
- Frantzia: 457,2 milioi euroko balioa duten ondasunak esportatu dira, % 252,3ko estaldura-tasarekin.
- Alemania: gure Erkidegotik 418,5 milioi euroko balioa duten produktuak jaso ditu, % 114,2ko estaldura-tasarekin.
- Erresuma Batua: 207,5 milioi euroko balioa duten esportazioak egin dira, % 434,0ko estaldura-tasarekin.
- Italia: herrialde horretara 174,9 milioi euroko esportazioak bideratu dira, eta % 154,3ko estaldura-tasa lortu da.
- Ameriketako Estatu Batuak: herrialde horretara zuzendutako salmentak 166,4 milioi eurokoak izan dira, % 198,9ko estaldura-tasarekin.
Herrialde horiek esportazioaren guztizkoaren % 51,4 hartzen dute; horietako lau EB27koak dira, eta erakunde horrek biltzen ditu esportazioen % 61,9.
Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.006 milioi euroko saldo positiboa izan du 2024ko urtarriletik ekainera bitarteko metatuan
Lehenengo sei hilabeteetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioetarako, % 7,4ko jaitsiera erregistratu da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 1.264,8 milioi euro gutxiago izan dira. Esportazioen zenbatekoa, berriz, 15.826,3 milioikoa izan da aldi horretan.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Bizkaiko esportazioak dira handienak 6.217,4 milioirekin, eta gero datoz Gipuzkoakoak 5.034,7 milioirekin eta Arabakoak 4.574,3 milioirekin.
Produktu mota kontuan hartuta, “Produktu ez-energetikoak” dira ugarienak 14.714,1 milioi eurorekin.
Xehetasunei erreparatuz, ikusten da muga-zergen partida nagusiak (1.241 milioi), “10 pertsona baino gutxiagoko automobilak”, % 23,9ko beherakada izan duela, aurreneko lehen hamar muga-zergen artean nagusi den joeraren bidetik; atzerakada horiek “Soldadurarik gabeko hodi eta profil hutsak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" izan duen -% 40,0ren eta “Burdinazko edo altzairuzko gainerako manufakturak” izan duen -% 3,5en artekoak izan dira.
Aipatutako multzoaren barruan, “Petrolio-olio finduak” atalean izan da esportazioen hazkunderik handiena (% 28,8; guztira 880 milioi esportatu dira, aurreko urteko aldi berean baino 197 milioi gehiago). Beherakadarik handienak aurrez aipatutako partida hauetan izan dira: “Soldadurarik gabeko hodi eta profil hutsak, burdinazkoak edo altzairuzkoak”, "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (-% 32,3 eta 378,3 milioi gutxiago) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (-% 24,8 eta 189,7 milioi gutxiago).
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Ekaina 2024
| Kodea | Izendapena | Mila euro |
| | ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 15.826.331 |
1 | 8703 | 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 1.241.019 |
2 | 8708 | Automobilentzako zati eta osagarriak | 1.195.354 |
3 | 2710 | Petrolioaren olio finduak | 880.051 |
4 | 8704 | Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 791.434 |
5 | 4011 | Kautxuzko pneumatiko berriak | 574.296 |
6 | 7216 | Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 323.052 |
7 | 8481 | Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 262.862 |
8 | 7304 | Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 259.419 |
9 | 8603 | Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 219.824 |
10 | 7326 | Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 214.483 |
11 | 8411 | Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 201.115 |
12 | 8504 | Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 200.064 |
13 | 9990 | Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 186.972 |
14 | 7606 | 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 162.397 |
15 | 7228 | Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 159.461 |
16 | 8428 | Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 151.887 |
17 | 7308 | Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 150.097 |
18 | 8483 | Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 144.897 |
19 | 2709 | Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 144.808 |
20 | 8537 | Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 143.554 |
21 | 7222 | Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 140.495 |
22 | 8607 | Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 131.738 |
23 | 7325 | Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 129.770 |
24 | 8702 | Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 127.997 |
25 | 8301 | Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 122.446 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Abuztuaren 19a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2024ko lehen sei hilabete hauetako sailkapenaren arabera, Frantzia da herri hartzaile nagusia, esportatutako guztiaren % 16,5 hartzen baitu. Frantziaren ondoren datoz Alemania (% 14,5) eta Erresuma Batua (% 7,3). Hiru herrialde horien artean euskal esportazioen ia % 40 hartzen dute (% 38,3).
Euskal Autonomia Erkidegoan ondasunen inportazioen metaketa 13.819,8 milioi euro ingurukoa da. Zifra horren urte arteko alderaketa eginez gero, ikusten da aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 385,9 milioi gutxiago dela. Jaitsiera hori, hein handi batean, Arabako lurraldean aldi horretan izan den % 7,9ko beherapenaren ondoriozkoa da —2.981 milioiko inportazio metatuekin, hau da, 2023ko aldi berean baino 257 milioi gutxiago—. Atzera egin dute Gipuzkoako inportazioek ere, 64,4 milioi gutxiago (-% 2,3), guztira 2.704 milioirekin, eta Bizkaikoek (64,5 milioi gutxiago, -% 0,8), guztira 8.134 milioirekin. “Produktu ez-energetikoen” inportazioak % 7,4 egin du behera, baina “produktu energetikoenak” % 12,1 egin du gora.
Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.006,5 milioi euroko saldo positiboa izan du 2024ko urtarriletik ekainera bitartean, eta % 114,5eko estaldura-tasa izan du.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea
Donostia kalea, 1. 01010 Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62