2024/11/14ko prentsa-oharra
MERKATARITZA-INDIZEA. 2024/III
Euskal AEko merkataritza sektoreko salmentak % 0,7 igo dira 2024ko hirugarren hiruhilekoan
Urteko metatuak % 0,4ko jaitsiera ageri du salmentetan
Eustaten datuen arabera, Merkataritza sektoreak % 0,7 egin du gora urte artean 2024ko hirugarren hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak atera ondoren. Sektore honek barne hartzen ditu Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmenten hazkundea % 0,1ekoa izan da hirugarren hiruhilekoan.
Merkataritzaren barruan, prezio finkoetako salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren sektorean eta Txikizkako merkataritzan: % 3,5 eta % 4,2 hazi dira, hurrenez hurren. Handizkako merkataritzaren sektorean, aldiz, salmentak % 1,9 murriztu dira aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean.
2024ko bigarren hiruhilekoari dagokionez, eta dagozkion urtaro-eraginak kenduta, Txikizkako merkataritzaren salmentak % 1,7 igo dira. Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan eta Handizkako merkataritzan, aldiz, hiruhileko arteko salmentak % 1,9 eta % 0,9 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko merkataritza-indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2024/III
| | Prezio finkoak |
| | t / t-4 | t / t-1 | A (t) / A (t-4) |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | 0,7 | 0,1 | -0,4 |
| Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa | 3,5 | -1,9 | 9,5 |
| Handizkako merkataritza | -1,9 | -0,9 | -3,3 |
| Txikizkako merkataritza | 4,2 | 1,7 | 2,2 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Araba/Álava | 0,8 | 1,0 | -1,7 |
| Bizkaia | 0,4 | -0,3 | -0,4 |
| Gipuzkoa | 1,2 | 0,4 | 0,4 |
| | | | |
| ENPLEGU-INDIZEA | 2,1 | 0,5 | 2,2 |
| Euskal AE | | | |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2024ko Azaroaren 14a
Iturria: Eustat. Merkataritza-indizea
Hiru lurralde historikoek emaitza positiboak izan dituzte prezio finkoetan, aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Gipuzkoan, sektoreko salmentek urte artean % 1,2 egin dute gora, Araban % 0,8 eta Bizkaian % 0,4.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, 2024ko hirugarren hiruhilekoan salmentak % 1,0 igo dira Araban eta % 0,4 Gipuzkoan, baina Bizkaian % 0,3 jaitsi dira.
2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, Euskal AEko Merkataritza sektoreko landunen indizea % 2,1 igo da. Bestalde, 2024ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,5eko igoera ikusten da.
Urteko metatuak % 0,4ko jaitsiera erakusten du sektore osoan, Handizkako merkataritzak eragindakoa, hiru hiruhilekoetan -%3,3ko metatuarekin. Ibilgailuen salmenta eta konponketaren salmentak, aldiz, % 9,5 hazi dira aurten, eta Txikizkako merkataritzaren salmentak % 2,2.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 97,17ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62