2025/01/20ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (ECOMEX) 2024ko azaroa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ondasunen esportazioak % 20,1 murriztu ziren 2024ko azaroan Euskal AEn

2024ko lehenengo hamaika hilabeteetan, oro har, esportazioak % 5,1 jaitsi dira, baina 28.700 milioi eurotik gorakoak dira

2024ko azaroan, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 20,1 egin zuten behera urte arteko tasan, EUSTATen datuen arabera. Zenbatekoa 2.519 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 3.152 milioi euroen aldean. Energia-produktuen esportazioak % 83,8 jaitsi ziren eta ez-energetikoenak % 12,2.

Bizkaia da atzerakada handiena izan duen lurralde historikoa (-% 34,0), produktu ez-energetikoen esportazioak (-% 15,5) eta, batez ere, energetikoenak (-% 84,2) jaitsi direlako. Gipuzkoan, oro har, esportazioak % 13,1 jaitsi dira eta Araban % 8,1.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Azaroa 2024

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 AzaroaAzaroa
 20232024Gehikuntza (%)20232024Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA3.151.8942.518.911-20,12.220.0432.280.7042,7
ENERGIAZKO GAIAK347.12356.403-83,8612.301579.296-5,4
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.804.7712.462.508-12,21.607.7421.701.4085,8
URTEKO METATUA30.264.70828.723.929-5,125.059.75225.114.8740,2
ENERGIAZKO GAIAK1.687.4841.893.86212,26.417.2376.623.9373,2
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK28.577.22326.830.067-6,118.642.51518.490.938-0,8
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA943.676867.579-8,1482.475593.12022,9
URTEKO METATUA9.582.5468.413.562-12,25.560.2445.665.0521,9
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.276.791842.206-34,01.280.3521.242.299-3,0
URTEKO METATUA11.396.44811.094.418-2,714.644.71714.485.390-1,1
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA931.427809.126-13,1457.216445.285-2,6
URTEKO METATUA9.285.7149.215.948-0,84.854.7914.964.4332,3

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2025eko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko ondasunen inportazioek % 2,7ko hazkundea izan zuten, 2.281 milioi eurora iritsiz. Inportazio energetikoak % 5,4 murriztu egin ziren eta ez-energetikoak % 5,8 hazi ziren. Lurraldeka, Arabako inportazioek % 22,9 egin dute gora, eta Gipuzkoakoek % 2,6 eta Bizkaikoek % 3,0 egin dute behera.

Lau esportazio-partida nagusiak, 731,5 milioi euro merkaturatuta, automobilaren sektorekoak dira, baina % 18,1 galdu dute 2023ko azaroarekin alderatuta

Xehetasunak aztertuz, ikusten da 988 esportazio-partiden rankingaren buruan honako hauek daudela: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak", 328,8 milioi merkaturatuta eta % 8,6ko atzerapenarekin aurreko urteko hilabete beraren aldean; "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak", 178,1 milioi esportatuta —aurreko urteko hilabete berean baino % 16,8 gutxiago—; "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak", 143,9 milioi —% 27,8 jaitsi da—; "Kautxuzko pneumatiko berriak", 80,7 milioi —% 33,0 jaitsi da—; eta "Hodietarako txorroten, balbula eta antzeko organoen artikuluak", 56,1 milioi, —% 21,4 hazi da—.Bost partida horiek, azaroan, salerositako guztiaren % 31,3 hartzen dute, guztira 787,7 milioi euroko balioarekin; horietatik 731,5 milioi euro automobilaren sektoreari dagozkio, baina % 18,1 galdu dute 2023ko azaroarekin alderatuta.

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA3.151.8942.518.911100,0-20,1
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak359.902328.80313,1-8,6
Automobilentzako zati eta osagarriak214.086178.1307,1-16,8
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak199.360143.9275,7-27,8
Kautxuzko pneumatiko berriak120.38480.6893,2-33,0
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako46.22456.1182,221,4
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak58.79347.4531,9-19,3
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak59.64843.0371,7-27,8
Petrolioaren olio finduak306.54039.1741,6-87,2
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne31.39934.7281,410,6
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak19.02731.6841,366,5
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 62031.0851,24.912,5
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak37.68929.7911,2-21,0
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina24.18628.6671,118,5
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak53.94627.1621,1-49,6
Ardoa, mahats freskoarena22.57826.3251,016,6
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak31.27226.1811,0-16,3
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak11.04325.9801,0135,3
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak27.68225.9621,0-6,2
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko10.13825.6111,0152,6
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak20.98223.1750,910,4
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.42.01522.8580,9-45,6
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak15.48022.7820,947,2
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak27.39222.4110,9-18,2
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.24.15821.5920,9-10,6
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak19.31120.8720,88,1

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Lehenengo 25 posizioetan dauden partiden artean, nabarmentzekoak dira "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, bagajeak, posta eta abar" (% 4.912,5), "Xafla, barra, profil, hodi eta antzeko burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko eraikuntzak" (% 152,6) eta "Findu gabeko kobrea; finketa elektrolitikorako kobrezko anodoak" (% 135,3). Aipatzekoa da, baita ere, “Petrolio-olio finduen” jaitsiera, 39,2 milioi esportatu baitira —% 87,2 gutxiago—.

Azaroan, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika eta Italia izan ziren Euskal AEren bezero nagusiak, esportazio guztien % 48,5 hartzen baitute. Bost herrialde horietatik lau EB-27koak dira; Bertan, esportazioaren % 61,5 biltzen da.

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA943.676867.579100,0-8,1
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak292.956309.63135,75,7
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak199.144143.39216,5-28,0
Kautxuzko pneumatiko berriak48.55552.8956,18,9
Automobilentzako zati eta osagarriak47.82338.4024,4-19,7
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak51.03136.2744,2-28,9
Ardoa, mahats freskoarena20.92724.6982,818,0
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak14.84113.8511,6-6,7
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak6.10012.8181,5110,1
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.5.2567.6340,945,2
Bonbak, granadak, torpedoak, minak, misilak, kartutxoak eta gainerako munizioak, jaurtigaiak eta horien zatiak5.3847.0110,830,2

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Araban, muga-zergen partida nagusitik —"10 pertsona baino gutxiagoko turismoak"— 309,6 milioi euroko balioaz esportatu da, eta aurreko urteko mailatik % 5,7 hazi da; baina ondoren datorren partidak —"Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak"— % 28,0 egin du atzera. Halaber, kasu honetan % 28,9 jaitsi da "Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsen" esportazioa, hau da, 2023ko azaroan baino 14,8 milioi euro gutxiago.

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.276.791842.206100,0-34,0
Automobilentzako zati eta osagarriak77.01067.2708,0-12,6
Petrolioaren olio finduak303.73037.2154,4-87,7
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne31.09434.4754,110,9
Kautxuzko pneumatiko berriak71.10227.3053,2-61,6
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak11.04325.9803,1135,3
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak52.76725.6143,0-51,5
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina18.25020.4812,412,2
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak64.50318.3302,2-71,6
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak20.95318.0682,1-13,8
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak20.40317.7392,1-13,1

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Bizkaian, nabarmentzekoa da "Petrolio-olio finduen" esportazioen beherakada —266,5 milioi euro gutxiago—, hau da, % 87,7ko jaitsiera. "Kautxuzko pneumatiko berriak" (27,3 milioi euro esportatu eta aurreko urtean baino 43,8 milioi euro gutxiago, hau da, % 61,6 gutxiago), eta "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (% 71,6 gutxiago eta 46,2 milioi euro gutxiago).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA931.427809.126100,0-13,1
Automobilentzako zati eta osagarriak89.25272.4579,0-18,8
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak56.01844.7175,5-20,2
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako29.41040.5515,037,9
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 131.0843,8-
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak27.57025.9593,2-5,8
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak14.36721.4502,749,3
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.36.79719.8682,5-46,0
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak21.81418.2932,3-16,1
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak16.12517.7612,210,1
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak14.30516.5582,015,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Gipuzkoan igoera nabarmenak izan dituzte "Hodietarako txorroten, balbula eta antzeko organoen artikuluek" eta "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoek, bagajeek, postak eta abarrek", 40,6 eta 31,1 milioi esportatu baitituzte, hurrenez hurren. Hala ere, % 18,8 murriztu dira "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (2023ko azaroan baino 16,8 milioi euro gutxiago) eta % 20,2 "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" (11,3 milioi euro gutxiago).

"Petrolio-olio finduen" inportazioak % 209,5 igo dira 2024ko azaroan

Inportazioak muga-zergen partiden arabera aztertuz gero, ikusten da garrantzitsuenak, "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak" (guztizkoaren % 16,5) % 29,3ko jaitsiera izan duela. Aitzitik, hazkunde esanguratsua izan dute "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilen" (66,8 milioiko balioagatik, hau da, 2023ko aldi berean baino % 1.558,7 gehiago), "Petrolio-olio finduen" (% 209,5 igo dira, 154,2 milioiko balioagatik inportatu baitira) eta "Petrolio-gas eta gainerako hidrokarburo gaseosoen" (% 55,1 gehiago eta 46,6 milioi erosi dira) inportazioek.

Hil honetan, inportazio handienak herrialde hauetatik egin dira, hurrenkera honetan: Alemania 380,4 milioi, Frantzia 174,2 milioi, Txina 165,4 milioi, Mexiko 116,0 milioi eta Italia 113,4 milioi.

2024ko lehen hamaika hilabeteetan, ondasunen kanpo-merkataritzak 3.609 milioi euroko saldo positiboa izan du, aurreko urteko aldi berean baino ia 1.600 milioi euro gutxiago

Urteko lehenengo hamaika hilabeteetan, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak % 5,1 jaitsi dira aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 1.541 milioi gutxiago. Horrek esan nahi du merkataritza-saldoa 1.596 milioi euro murriztu dela, aurreko urteko aldi berean erregistratutakoaren aldean.

Bizkaiko esportazioak, aztertutako aldian, Euskal AEko garrantzitsuenak dira, 11.094,4 milioiko guztizko metatuarekin eta % 2,7ko jaitsierarekin. Araban, 8.413,6 milioi merkaturatu dira, eta % 12,2ko murrizketa izan da. Urteko metatuan, Gipuzkoak izan du portaerarik onena: %0,8 egin du behera, eta 9.215,9 milioi euro esportatu dira. Produktu-mota kontuan hartuta, “Produktu ez-energetikoak”, 26.830,1 milioi salduta, % 6,1 jaitsi direla ikusten dugu. “Energia-produktuek”, aldiz, %12,2ko hazkundea izan dute, 1.893,9 milioira iritsi arte.

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Azaroa 2024

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA28.723.929
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak2.504.973
28708Automobilentzako zati eta osagarriak2.156.604
38704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak1.369.019
42710Petrolioaren olio finduak1.272.683
54011Kautxuzko pneumatiko berriak965.707
67216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak587.651
78481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako520.522
87304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak476.330
92709Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak385.808
108411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne376.375
117326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak365.355
129990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak364.020
138603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako334.810
148504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina333.448
1576060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak302.187
167308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko287.707
178428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.287.561
188537Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak281.030
197402Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak266.934
207228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak263.267
218607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak249.191
228483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.242.508
237222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak235.182
247325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk226.786
258301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak220.068

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Xehetasunak aztertuta, muga-zergen partida nagusia (2.505 milioi esportatu dira) "10 pertsona baino gutxiagoko turismoena" da, % 16,3ko atzerakada izan duen arren. Jarraian, "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" daude, % 2,9ko hazkundearekin, 2.157 milioi eurora iritsiz; ondoren, "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak", 1.369 milioirekin eta % 31,6ko jaitsierarekin. Hamar muga-zergen partida nagusien artean esportazioen hazkunde handiena (% 248,1) "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak" arloan izan da, 385,8 milioi esportatu baitira, aurreko urteko aldi berean baino 275 milioi euro gehiago.

"Petrolio-olio finduak" % 10,1 murriztu dira eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" % 28,5, hau da, zifra absolutuetan, 2023ko azaroan baino 142,6 eta 384,7 milioi gutxiago. Beste jaitsiera aipagarri bat "Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsetan" gertatu da, 195 milioi jaitsi (% 29,1) baitira aurreko urtearen aldean.

2024ko lehen hamaika hilabetetako esportazio-rankingaren arabera, Frantzia da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 15,9arekin. Frantziaren atzetik daude Alemania (% 14,4) eta Erresuma Batua (% 7,1); horrela, hiru herrialde horien artean, euskal esportazioen % 37,4 biltzen da.

Euskal AE osorako inportazioen metatua 2024ko azarora arte 25.114,9 milioi eurotara iristen da. Zifra horren urte arteko alderaketa eginez gero, ikusten da 2023ko aldi berean erregistratutakoa baino 55 milioi gehiago dela.

Hauek dira ranking inportatzaileko lehen hiru postuetan dauden produktuak: "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak", 4.606,8 milioi inportatuak (guztiaren % 18,3); "Petrolio-olio finduak", 1.591 milioi inportatuak (guztiaren % 6,3); eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak", 895,3 milioi inportatuak (guztiaren % 3,6).

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2024ko lehenengo hamaika hilabeteetan, 3.609 milioi euroko saldo positiboa izan du, aurreko urteko aldi berean baino 1.596 milioi gutxiago, eta estaldura-tasa % 114,4koa izan da. Tasa hori 100etik gora dago, hau da, inportatzen duguna baino gehiago esportatzen dugu, 27-EBko ia herrialde guztiekin alderatuta, Irlanda (% 13,8), Luxenburgo (% 88,5), Finlandia (% 89,4), Letonia (% 52,4) eta Bulgariaren (% 96,6) kasuetan izan ezik.

Ranking esportatzailearen lehen postuetan dauden herrialdeen kasuan, tasa hori % 111,7koa da Alemaniaren kasuan, % 228,5ekoa Frantziaren kasuan eta % 326,7koa Erresuma Batuaren kasuan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ondasunen esportazioak % 20,1 murriztu ziren 2024ko azaroan Euskal AEn

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2025/01/20
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0023138_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar