2025/02/13ko prentsa-oharra
MERKATARITZA-INDIZEA. 2024/IV
Euskal AEko merkataritza-sektoreko salmentak % 0,1 gehitu dira 2024an
2024. urteko azken hiruhilekoan, salmentak aurreko urteko azken hiruhilekoan baino % 1,3 handiagoak izan dira
Eustaten datuen arabera, 2024. urte osoan Merkataritza sektoreko salmentak (Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa) % 0,1 igo dira 2023. urtearekin alderatuta, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak atera ondoren.
Urte osoan bilakaera positiboa izan da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan eta Txikizkako merkataritzan, % 8,8ko eta % 2,9ko igoerekin, hurrenez hurren. Handizkako merkataritzaren sektorean, aldiz, salmentak % 2,9 jaitsi dira 2024an.
Merkataritza sektoreko salmentak % 0,9 hobetu dira 2024an Gipuzkoan; Araban eta Bizkaian, aldiz, % 1,0 eta % 0,1 murriztu dira, hurrenez hurren.
Sektoreko landunen indizeak % 1,7ko igoera izan du 2024an.
2024ko laugarren hiruhilekoan salmentak % 1,3 gehitu dira, 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, urteko azken hiruhilekoko salmenten hazkundea % 0,8koa izan da.
Merkataritzaren barruan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren sektorean eta Txikizkako merkataritzan, % 5,1eko eta % 4,0ko hazkundeekin, hurrenez hurren. Handizkako merkataritzaren sektorean, aldiz, salmentak % 1,1 murriztu dira aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean.
2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, salmentak igo egin dira hiru sektoreetan: % 2,6 Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan, % 0,8 Handizkako merkataritzan eta % 0,6 Txikizkako merkataritzan.
Euskal AEko merkataritza-indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2024/IV
| | Prezio finkoak |
| | t / t-4 | t / t-1 | A (t) / A (t-4) |
| Indize orokorra sektorearen arabera | 1,3 | 0,8 | 0,1 |
| Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa | 5,1 | 2,6 | 8,8 |
| Handizkako merkataritza | -1,1 | 0,8 | -2,9 |
| Txikizkako merkataritza | 4,0 | 0,6 | 2,9 |
| | | | |
| Indize orokorra lurralde historikoaren arabera | | | |
| Araba/Álava | 0,1 | -0,7 | -1,0 |
| Bizkaia | 1,5 | 1,8 | -0,1 |
| Gipuzkoa | 1,6 | -0,1 | 0,9 |
| | | | |
| Enplegu-indizea | | | |
| Euskal AE | 0,7 | -0,3 | 1,7 |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2025eko Otsailaren 13a
Iturria: Eustat. Merkataritza-indizea
Hiru lurralde historikoetan izan dira positiboak salmentak urteko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gipuzkoan urte artean sektoreko salmentak % 1,6 gehitu dira, Bizkaian % 1,5 eta Araban % 0,1.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentak % 1,8 gehitu dira Bizkaian; Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 0,7 eta % 0,1 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko Merkataritza sektoreko landunen indizea % 0,7 igo da 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean. 2024ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, % 0,3 jaitsi da.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 93,85eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62