2025/02/14ko prentsa-oharra
MERKATUKO BESTE ZERBITZU BATZUEN INDIZEA. 2024/IV
Euskal AEko merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentak % 1,8 igo dira 2024. urte osoan
2024. urteko azken hiruhilekoan, salmentak aurreko urteko hiruhileko berean baino % 2,7 handiagoak izan dira
Eustatek landutako datuen arabera, 2024. urte osoan, Merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko salmentak % 1,8 igo dira 2023. urtearekin alderatuta, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak kenduta. Horretan, honako azpisektore hauek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira: Garraioa eta biltegiratzea, Ostalaritza, Informazioa eta komunikazioak, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak eta Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak.
Urte osoko bilakaera positiboa izan da sektore guztietan: Ostalaritzan % 2,7ko hazkundea izan da, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan % 2,3koa, Garraio eta biltegiratzean % 1,5ekoa, Informazio eta komunikazioetan % 1,1ekoa eta, azkenik, Jarduera administratibo eta zerbitzu osagarrietan % 0,9koa.
Merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko salmentek hobera egin dute hiru lurralde historikoetan. Salmenten igoera % 2,1ekoa izan da Araban eta Bizkaian, eta % 1,0koa Gipuzkoan.
Sektoreko landunen indizea, bestalde, % 1,1 igo da 2024an.
2024ko laugarren hiruhilekoan salmentak % 2,7 gehitu dira, 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, urteko azken hiruhilekoko salmenten hazkundea % 1,7koa izan da.
Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorearen barruan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da oro har. Garraioan eta biltegiratzean salmenten hazkundea % 4,4koa izan da, Ostalaritzan % 2,5ekoa, Jarduera profesional zientifiko eta teknikoetan % 2,3koa eta Administrazio-jardueretan eta zerbitzu osagarrietan % 0,6koa.
2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, hiruhileko artean % 1,5eko igoera izan da Informazio eta komunikazioetan, % 1,3koa Ostalaritzan, % 1,0koa Jarduera administratibo eta zerbitzu osagarrietan eta % 0,5ekoa Garraio eta biltegiratzean. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, ordea, salmentak % 0,1 murriztu dira.
Euskal AEko merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2024/IV
| | Prezio finkoak |
| | t / t-4 | t / t-1 | At / A(t-4) |
| Indize orokorra sektorearen arabera | 2,7 | 1,7 | 1,8 |
| Garraioa eta biltegiratzea | 4,4 | 0,5 | 1,5 |
| Ostalaritza | 2,5 | 1,3 | 2,7 |
| Informazioa eta komunikazioak | 0,6 | 1,5 | 1,1 |
| Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | 2,3 | -0,1 | 2,3 |
| Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak | 2,3 | 1,0 | 0,9 |
| | | | |
| Indize orokorra lurralde historikoaren arabera | | | |
| Araba/Álava | 3,2 | 1,9 | 2,1 |
| Bizkaia | 3,4 | 2,6 | 2,1 |
| Gipuzkoa | 1,3 | 0,1 | 1,0 |
| | | | |
| Enplegu-indizea | | | |
| Euskal AE | 1,1 | 0,5 | 1,1 |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2025eko Otsailaren 14a
Iturria: Eustat. Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea
Lurralde historikoka, salmenten joera positiboa izan da urteko azken hiruhilekoan, bai urte artean, bai hiruhileko artean. 2023ko azken hiruhilekoaren aldean hazkundea % 3,4koa izan da Bizkaian, % 3,2koa Araban eta % 1,3koa Gipuzkoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, antzera: salmentak % 2,6 igo dira Bizkaian, % 1,9 Araban eta % 0,1 Gipuzkoan.
Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorean langile okupatuen indizea % 1,1 igo da 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean. 2024ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,5 igo da.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 93,85eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62