2025/03/17ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (ECOMEX) 2025eko urtarrila
Ondasunen esportazioak % 4,7 murriztu ziren 2025eko urtarrilean Euskal AEn
Inportazioek % 3,4 egin zuten behera, eta 80,7 milioi euroko merkataritza-saldo positiboa izan zuten
2025eko urtarrilean, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 4,7 egin zuten behera urte arteko tasan, EUSTATen datuen arabera. Zenbatekoa 2.264 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 2.376 milioi euroen aldean. Energia-produktuen esportazioak % 75,2 jaitsi ziren eta ez-energetikoenak % 1,0.
Bizkaia da atzerakada handiena izan duen lurralde historikoa (-% 13,1), produktu ez-energetikoen esportazioak (-% 3,6) eta, batez ere, energetikoenak (-% 76,3) jaitsi direlako. Gipuzkoan, oro har, esportazioak % 2,5 igo dira eta Araban % 1,5 jaitsi.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Urtarrila 2025
| ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| Urtarrila | Urtarrila |
| 2024 | 2025 | Gehikuntza (%) | 2024 | 2025 | Gehikuntza (%) |
EUSKAL AE | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 2.375.909 | 2.263.972 | -4,7 | 2.259.781 | 2.183.282 | -3,4 |
ENERGIAZKO GAIAK | 120.163 | 29.820 | -75,2 | 729.564 | 520.065 | -28,7 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.255.745 | 2.234.151 | -1,0 | 1.530.217 | 1.663.217 | 8,7 |
URTEKO METATUA | 2.375.909 | 2.263.972 | -4,7 | 2.259.781 | 2.183.282 | -3,4 |
ENERGIAZKO GAIAK | 120.163 | 29.820 | -75,2 | 729.564 | 520.065 | -28,7 |
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.255.745 | 2.234.151 | -1,0 | 1.530.217 | 1.663.217 | 8,7 |
| | | | | | |
ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 766.905 | 755.606 | -1,5 | 382.254 | 510.841 | 33,6 |
URTEKO METATUA | 766.905 | 755.606 | -1,5 | 382.254 | 510.841 | 33,6 |
| | | | | | |
BIZKAIA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 899.795 | 781.606 | -13,1 | 1.471.371 | 1.210.998 | -17,7 |
URTEKO METATUA | 899.795 | 781.606 | -13,1 | 1.471.371 | 1.210.998 | -17,7 |
| | | | | | |
GIPUZKOA | | | | | | |
HILABETEA, GUZTIRA | 709.208 | 726.759 | 2,5 | 406.156 | 461.443 | 13,6 |
URTEKO METATUA | 709.208 | 726.759 | 2,5 | 406.156 | 461.443 | 13,6 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2025eko Martxoaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal AEko ondasunen inportazioek % 3,4ko beherakada izan zuten, 2.183 milioi eurora iritsiz. Inportazio energetikoak % 28,7 murriztu egin ziren eta ez-energetikoak % 8,7 hazi ziren. Lurraldeka, Arabako eta Gipuzkoako inportazioek gora egin zuten (% 33,6 lehenek eta % 13,6 bigarrenek), baina Bizkaikoek % 17,7 egin zuten behera.
Lau esportazio-partida nagusiak, 623 milioi euro merkaturatuta, automobilaren sektorekoak dira, eta guztizkoaren % 27,5 biltzen dute, 2024ko urtarrilaren aldean % 11,2ko jaitsiera bateratua edukiz.
Xehetasunak aztertuz, ikusten da 969 esportazio-partiden rankingaren buruan honako lau hauek daudela: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak", 248,8 milioi merkaturatuta eta % 6,5eko gehikuntzarekin aurreko urteko hilabete beraren aldean; "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak", (178,0 milioi esportatuta —% 16,8 jaitsi da—); "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (108,2 milioi —% 24,7 jaitsi da—); eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (88,0 milioi —% 30,9 jaitsi da—)."Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak" bosgarren postuan daude 51,5 milioirekin eta % 13,6ko hazkundearekin. Urtarrilean, bost partida horiek merkaturatutako guztizkoaren % 29,8 hartzen dute, 674,5 milioi euroko balio bateratuarekin; horietatik 623 milioi automobilaren sektorera bideratuta daude (87. eta 40. kapituluak), "kautxuaren eta haren manufakturen" % 74 "Kautxuzko pneumatiko berriei" baitagokie. Oro har, 87. kapituluak ("ibilgailu automobilak"), 580 milioiko esportazioak izan arren, % 7,0 egin du atzera 2024ko urtarrilaren aldean.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2025
| 2024 | 2025 | 2025 (%) | 2025/2024 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.375.909 | 2.263.972 | 100,0 | -4,7 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 233.577 | 248.789 | 11,0 | 6,5 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 197.380 | 178.024 | 7,9 | -9,8 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 143.726 | 108.222 | 4,8 | -24,7 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 127.220 | 87.966 | 3,9 | -30,9 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 45.310 | 51.479 | 2,3 | 13,6 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 41.909 | 41.353 | 1,8 | -1,3 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 32.625 | 36.772 | 1,6 | 12,7 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 30.022 | 33.336 | 1,5 | 11,0 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 25.150 | 32.201 | 1,4 | 28,0 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 33.598 | 30.409 | 1,3 | -9,5 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 7.015 | 29.679 | 1,3 | 323,1 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 19.474 | 26.374 | 1,2 | 35,4 |
Soja-olioa | 9.216 | 24.499 | 1,1 | 165,8 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 21.765 | 21.987 | 1,0 | 1,0 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) | 10.022 | 21.398 | 0,9 | 113,5 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 21.762 | 21.031 | 0,9 | -3,4 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 23.865 | 20.542 | 0,9 | -13,9 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 21.209 | 20.205 | 0,9 | -4,7 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 9.697 | 19.579 | 0,9 | 101,9 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 25.319 | 18.962 | 0,8 | -25,1 |
Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 27.320 | 18.611 | 0,8 | -31,9 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 20.008 | 18.399 | 0,8 | -8,0 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 17.653 | 18.266 | 0,8 | 3,5 |
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 19.511 | 18.236 | 0,8 | -6,5 |
Torlojuak, azkoinak, tirafondoak, malkarrak, errematxeak, larakoak, zirrindolak eta antzeko gaiak, galdaketakoak, burdinazkoak edo altzairuzkoak | 16.826 | 17.174 | 0,8 | 2,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Martxoaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Lehenengo 25 posizioetako bat hartzen duten partiden artean, nabarmentzekoak dira "Muga-zergan berariaz jasota ez dauden merkantziak" (% 323,1), "Soja-olioa" (% 165,8) eta "Motor eta sorgailu elektrikoak (multzo elektrogenoak izan ezik)" (% 113,5) partiden urte arteko igoerak. Aipatzekoa da, halaber, "Petrolio-olio finduak" nabarmen jaitsi direla, 2024ko urtarrilean 106 milioi izatetik aurtengo hilabete berean 14 milioi izatera igaro baitira. Horrek esan nahi du % 86,6ko jaitsiera izan dela, eta esportazioen rankingean berrogeita batgarren posizioa hartu du, orain arte beti lehen 25 posizioen artean egon den arren.
Urtarrilean, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia eta Estatu Batuak izan ziren Euskal AEren bezero nagusiak, esportazio guztien % 50,5 hartu baitzuten. Bost herrialde horietatik hiru EB27koak dira; entitate horrek atzerrian egiten ditugun salmenten % 64 biltzen du.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2025
| 2024 | 2025 | 2025 (%) | 2025/2024 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 766.905 | 755.606 | 100,0 | -1,5 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 217.740 | 232.947 | 30,8 | 7,0 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 143.369 | 107.276 | 14,2 | -25,2 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 62.643 | 61.874 | 8,2 | -1,2 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 38.783 | 46.986 | 6,2 | 21,2 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 36.595 | 34.544 | 4,6 | -5,6 |
Ardoa, mahats freskoarena | 14.026 | 14.911 | 2,0 | 6,3 |
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak | 11.386 | 14.060 | 1,9 | 23,5 |
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 14.702 | 13.487 | 1,8 | -8,3 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 7.854 | 9.746 | 1,3 | 24,1 |
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 0 | 7.193 | 1,0 | - |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Martxoaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Araban, muga-zergen partida nagusitik —"10 pertsona baino gutxiagoko turismoak"— 232,9 milioi euroko balioaz esportatu da, eta aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta % 7,0 hazi da; aitzitik, ondoren datorren partidak —"Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak"— % 25,2 egin du atzera. Halaber, % 21,2 hazi dira “Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak” (47 milioi) eta “Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak” (7,2 milioi) esportazioak.
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2025
| 2024 | 2025 | 2025 (%) | 2025/2024 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 899.795 | 781.606 | 100,0 | -13,1 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 77.769 | 64.669 | 8,3 | -16,8 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 29.889 | 33.309 | 4,3 | 11,4 |
Kautxuzko pneumatiko berriak | 64.088 | 25.674 | 3,3 | -59,9 |
Soja-olioa | 9.216 | 24.499 | 3,1 | 165,8 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 5.259 | 21.052 | 2,7 | 300,3 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 16.774 | 19.645 | 2,5 | 17,1 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 16.985 | 19.621 | 2,5 | 15,5 |
Arrain izoztua xerratu gabe | 17.472 | 16.507 | 2,1 | -5,5 |
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak | 16.246 | 15.068 | 1,9 | -7,3 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 22.160 | 15.063 | 1,9 | -32,0 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Martxoaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Bizkaian nabarmentzekoa da, hamar partida nagusien artean, "Kautxuzko pneumatiko berriak" (25,7 milioi esportatu eta aurreko urtean baino 38,4 milioi gutxiago, % 59,9ko murrizketa eraginez) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (64,7 milioi gutxiago esportatu eta % 16,8ko murrizketa) atalen esportazioen jaitsiera.
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Urtarrila 2025
| 2024 | 2025 | 2025 (%) | 2025/2024 (%) |
ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 709.208 | 726.759 | 100,0 | 2,5 |
Automobilentzako zati eta osagarriak | 83.017 | 78.811 | 10,8 | -5,1 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 29.835 | 33.184 | 4,6 | 11,2 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 26.964 | 29.548 | 4,1 | 9,6 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 17.015 | 22.028 | 3,0 | 29,5 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) | 7.527 | 18.983 | 2,6 | 152,2 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 22.167 | 18.799 | 2,6 | -15,2 |
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 18.502 | 17.495 | 2,4 | -5,4 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak | 17.258 | 16.616 | 2,3 | -3,7 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 17.163 | 16.315 | 2,2 | -4,9 |
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak | 0 | 15.565 | 2,1 | - |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Martxoaren 17a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Gipuzkoan nabarmentzekoak dira " Motor eta sorgailu elektrikoak (multzo elektrogenoak izan ezik)" —% 152,2 eta 19 milioi esportatuta— eta "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, bagajeak, posta eta abar" —15,6 milioi esportatuta— atalen igoerak. Aitzitik, jaitsi egin dira "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (2024ko urtarrilean baino 4,2 milioi euro gutxiago) eta " Metal arruntezko giltzarrapoak, sarrailak, morroiloak eta giltzak" (3,4 milioi gutxiago eta -% 15,2).
2025eko urtarrilean, "Petrolio-olio finduen" inportazioak % 21,9 handitu dira, eta "Olio gordinenak" % 44,4 murriztu.
Inportazioak muga-zergen partiden arabera aztertuz gero, ikusten da garrantzitsuenak, "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak" (guztizkoaren % 11,6) % 44,4ko jaitsiera izan duela. "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak" ere nabarmen jaitsi da (-% 45,7), 89 milioitik 48 milioira igaroz. Aitzitik, honako hauen inportazioak nabarmen hazi dira: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (2 milioitik 30 milioira pasatuz), "Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak" (% 642,6, eta 8 milioitik 59 milioira pasatuz), "Produktu lau ijetziak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, baina xaflatuak edo estaliak > 599 mm” (% 73,5, eta 28 milioitik 48 milioira pasatuz), eta "Petrolio-olio finduak" (% 21,9, eta 178 milioitik 217 milioira pasatuz).
Hil honetan, inportazio handienak herrialde hauetatik egin dira, hurrenkera honetan: Alemania (317,5 milioi), Frantzia (182,3 milioi), Txina (150,6 milioi), Herbehereak (122,4 milioi) eta Estatu Batuak (100,8 milioi).
ESPORTAZIOAK ESTATU BATUETARA
2024an, esportazioak Estatu Batuetara esportazio guztien % 6,4 izan ziren, 1.992 milioi euro; 2023an, esportazio guztien % 8,4 izan ziren, 2.738 milioi euro.
2024. urtean zehar, Estatu Batuetara egin ditugun esportazioak 672 produkturen artean banatu dira, eta horietako bakoitzaren guztizko zenbatekoan alde handiak izan dira. Jarraian, hamar nagusiak adieraziko ditugu, esportazioaren guztizko balioaren arabera:
"Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak" 144,1 milioi (3. postua 2023an, 277,7 milioirekin), jatorria Araban (% 86) izanik; lurralde horretatik Estatu Batuetara esportatutako produktu nagusia da, guztiaren % 33, "Mahats freskoen ardoa"ren aurretik (% 8,3, hau da, 31,1 milioi esportatuta).
"Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne". 131,0 milioi (5. postua 2023an, 106,1 milioirekin), eta jatorria erabat Bizkaian (% 100).
"Petrolio-olio finduak" 112,3 milioi (1. postua 2023an, 489,9 milioirekin), eta jatorria osorik Bizkaian (% 100).
“Biodiesela eta honen nahasketak, petrolio edo mineral bituminosoko oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin.” 84,5 milioi (4. postua 2023an, 191,1 milioirekin), eta jatorria osorik Bizkaian (% 100).
“Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak.” 72,8 milioi (8. postua 2023an, 62,0 milioirekin), eta jatorria Bizkaian (% 95).
"Motor eta sorgailu elektrikoak (multzo elektrogenoak izan ezik)" 70,4 milioi (9. postua 2023an, 43,0 milioirekin), eta jatorria Gipuzkoan (% 95).
"Ehizarako su-armak; jaurtigairik gabeko pistolak, seinale-pistolak eta soka-jaurtigailuak" 59,6 milioi (6. postua 2023an, 69,3 milioirekin), eta jatorria Gipuzkoan (% 76,6).
“Metala lantzeko mekanizazio-zentroak” 52,0 milioi (74. postua 2023an, 4,5 milioirekin), eta jatorria Bizkaian (% 58), Gipuzkoan (% 35) eta Araban (% 7).
"Makina-erremintarako zatiak eta osagaiak." 49,8 milioi (17. postua 2023an, 27,9 milioirekin), eta jatorria Gipuzkoan (% 77), Bizkaian (% 15) eta Araban (% 8).
"Tenperatura altuko harrikatz-mundrunen destilazioko olioak eta produktuak (Bentzola, Toluola, Xilola, Naftalenoa, Fenola, etab.)" 43,6 milioi (ez zen produktu horren esportaziorik izan 2023an), eta jatorria erabat Bizkaian (% 100).
Aipatutako produktuez gain (garrantzitsuenak dira horiek), badira zenbait produktu (muga-zergen partidak) edo artikulu (muga-zergen posizioak) bereziki Estatu Batuetako muga-zergen aldaketak jasan ditzaketenak, hala nola:
"Mahats freskoen ardoa", 36,4 milioi esportatuak.
"Arrain-prestakinak eta -kontserbak", 5,7 milioi.
"Txokolatea eta kakaoa duten gainerako jakiak", 1,2 milioi.
"Okintza, pastelgintza, galletagintzako produktuak, barkilloak eta olatak", milioi 1,0.
"Krustazeoak" 0,7 milioi.
"Vermuta eta landare aromatikoekin prestatutako mahats freskoko gainerako ardoak" 0,3 milioi.
"Barrilak, upelak, tinak eta upelgintzako gainerako manufakturak eta horien zatiak, zurezkoak, upa-oholak barne" 0,2 milioi.
"Sagardoa, udare-zuku alkoholduna, ezti-ura eta hartzitutako gainerako edariak" 0,2 milioi.
Aparteko aipamena merezi dute "Automobilgintza" sektoreak, non Estatu Batuak horrelako produktuetarako ranking esportatzailearen hogeita bigarren postuan dauden, 61,1 milioi esportaturekin, eta " Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuak eta materiala" sektoreak, zeinarentzat herrialde hau hamahirugarren postuan baitago, 14,0 milioi eurorekin esportatuta.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
K/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62