2025/04/22ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2025eko otsaila

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ondasunen esportazioak % 2,4 igo ziren 2025eko otsailean Euskal AEn

Esportazioek % 1 egin dute behera 2025eko lehen bi hilabeteetako metatuan, baina 437 milioi euroko merkataritza-saldo positiboa mantendu da

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek urte arteko % 2,4ko igoera izan zuten 2025eko otsailean. Zenbatekoa 2.686 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 2.624 milioien aldean. Energia-produktuen esportazioak % 39,9 jaitsi ziren eta ez-energetikoenak % 5,8.

Arabako esportazioak % 13,1 igo ziren eta Gipuzkoakoak % 1,4; Bizkaikoak, aldiz, % 5,3 jaitsi ziren.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Otsaila 2025

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 OtsailaOtsaila
 20242025Gehikuntza (%)20242025Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.624.2262.686.0242,42.116.9592.329.43110,0
ENERGIAZKO GAIAK197.213118.611-39,9468.898583.31524,4
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.427.0132.567.4135,81.648.0611.746.1165,9
URTEKO METATUA5.000.1354.949.995-1,04.376.7404.512.7133,1
ENERGIAZKO GAIAK317.376148.431-53,21.198.4621.103.380-7,9
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK4.682.7584.801.5642,53.178.2783.409.3337,3
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA786.590889.34113,1528.477551.1114,3
URTEKO METATUA1.553.4951.644.9475,9910.7311.061.95116,6
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA1.001.951949.122-5,31.148.7371.309.13414,0
URTEKO METATUA1.901.7461.730.729-9,02.620.1082.520.133-3,8
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA835.685847.5601,4439.746469.1866,7
URTEKO METATUA1.544.8931.574.3201,9845.902930.62910,0

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2025eko Apirilaren 22a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal AEko ondasunen inportazioak % 10,0eko igoerarekin 2.329 milioi eurora iritsi ziren. Inportazio energetikoak % 24,4 hazi ziren eta ez-energetikoak % 5,9. Merkataritza-saldoa positiboa izan da (356,6 milioi) eta estaldura-tasa hilabete horretan % 115,3koa izan da.

Arabako inportazioak % 4,3 hazi dira, Bizkaikoak % 14,0 eta Gipuzkoakoak % 6,7.

Lau esportazio-partida nagusiak, 745,8 milioi euro merkaturatuta, automobilaren sektorearekin lotuta daude, eta guztizkoaren % 27,8 biltzen dute; guztira, % 14,5eko igoera izan dute 2024ko otsailarekin alderatuta

Xehetasunak aztertuz, hilabete honetan 958 esportazio-partiden rankingaren buruan honako hauek daude: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak", 339,1 milioi merkaturatuta eta aurreko urteko hilabete beraren aldean % 67,1eko igoerarekin; "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (178,4 milioi esportatuta eta % 14,9ko jaitsierarekin); "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak", (138,1 milioi eta % 3,1eko atzerakada); "Kautxuzko pneumatiko berriak" (90,3 milioi eta % 14,2ko jaitsiera) eta "Petrolioaren olio finduak" (74,5 milioi, aurreko urtean merkaturatutakoak baino 63 gutxiago, % -45,8). Bost partida horiek otsailean merkaturatutako guztizkoaren % 30,5 hartzen dute, eta guztira 820,4 milioi euroko balioa dute. Aipatzekoa da, halaber, ondoko partida hauen esportazioen hazkunde handia: "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiarien kotxeak, bagajeak, posta, etab." (% 143,6) eta "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (% 50,5).

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2025

Excel csv
 202420252025 (%)2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.624.2262.686.024100,02,4
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak202.883339.08712,667,1
Automobilentzako zati eta osagarriak209.564178.3626,6-14,9
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak133.874138.0735,13,1
Kautxuzko pneumatiko berriak105.28590.3153,4-14,2
Petrolioaren olio finduak137.56174.5242,8-45,8
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak52.74361.6242,316,8
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak48.95252.4092,07,1
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako40.66650.4281,924,0
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 19.32947.0751,8143,6
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne29.21543.9761,650,5
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak49.15943.6811,6-11,1
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak20.90232.7051,256,5
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak20.27031.4741,255,3
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak36.48630.9351,2-15,2
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko19.56829.5991,151,3
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina29.34927.0991,0-7,7
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak14.78626.1991,077,2
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.27.07625.4590,9-6,0
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak22.92923.8770,94,1
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk21.82422.6540,83,8
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak54.15922.2170,8-59,0
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak14.19019.7670,739,3
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak21.49619.7650,7-8,1
Soja-olioa019.6090,7-
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak17.44918.1300,73,9

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Apirilaren 22a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Araban, muga-zergen partida nagusia "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" izan zen, eta esportatutako guztiaren % 36,2 hartu zuen. Gainera, esportatutako balioak 122,7 milioiko gorakada izan zuen aurreko urteko hilabete beraren aldean, hau da, % 61,5 gehiago. "Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" partida ere nabarmen hazi da (% 218,8); aldiz, "Ibilgailuen zati eta osagarrien" salmentak D % -28,6) atzera egin dute.

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2025

Excel csv
 202420252025 (%)2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA786.590889.341100,013,1
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak199.576322.24936,261,5
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak132.937137.72215,53,6
Kautxuzko pneumatiko berriak71.32961.6776,9-13,5
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak41.02536.0874,1-12,0
Automobilentzako zati eta osagarriak50.04935.7284,0-28,6
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak13.96618.4282,131,9
Ardoa, mahats freskoarena17.51415.3971,7-12,1
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak7.44313.3991,580,0
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak14.77512.5531,4-15,0
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak2.5378.0890,9218,8

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Apirilaren 22a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Bizkaian, nabarmentzekoa da "Soja-olioaren" sarrera rankingean 19,6 milioi esportatuta eta baita ondoko partiden hazkundea ere: "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (% 47,0) eta "Burdinurtu, burdina edo altzairuzko txapa, barra, profil, hodi eta antzekoez egindako eraikuntzak" (% 97,9). Aitzitik, negatiboak izan dira "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (% -59,0), "Petrolioaren olio finduak" (% -46,5) eta "Ibilgailuen zati eta osagarriak" (% -16,3) partiden esportazioak.

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2025

Excel csv
 202420252025 (%)2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.001.951949.122100,0-5,3
Petrolioaren olio finduak135.94172.6807,7-46,5
Automobilentzako zati eta osagarriak74.08962.0296,5-16,3
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne29.02442.6554,547,0
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak47.32242.3174,5-10,6
Kautxuzko pneumatiko berriak33.24328.2463,0-15,0
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak54.15922.2172,3-59,0
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak18.59121.7972,317,2
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko11.00721.7832,397,9
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak17.24320.0212,116,1
Soja-olioa019.6092,1-

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Apirilaren 22a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Gipuzkoan igoera nabarmenak izan dira ondoko partidetan: "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-kotxeak, bagajeak, posta, etab." (% 147,4), "Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" (% 49,0) eta "Hoditeriarako txorrota-gaiak, balbulak eta antzeko organoak" (% 46,8). Hala ere, % 40,9 jaitsi da "Hamar pertsona edo gehiago garraiatzeko ibilgailu automobilak, gidaria barne" partida.

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Otsaila 2025

Excel csv
 202420252025 (%)2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA835.685847.560100,01,4
Automobilentzako zati eta osagarriak85.42680.6059,5-5,6
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak49.84559.0277,018,4
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 19.00247.0195,5147,4
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako26.20738.4794,546,8
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.23.21622.3762,6-3,6
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak21.96319.0342,2-13,3
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak11.83317.6342,149,0
Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak15.18115.9751,95,2
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak15.14715.9621,95,4
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak24.61814.5541,7-40,9

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Apirilaren 22a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioak aztertuz gero, aipagarriena, "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (guztizkoaren % 18,7), % 20,9 hazi da 435 milioi inportatuta. Hurrengo partidak, "Petrolio-olio finduak", % 14,6 egin du behera, aurreko urteko hilabete berean baino 15,7 milioi gutxiagorekin. Hala ere, nabarmen hazi dira "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak", 55,9 milioi inportatuta (% 146,5 gehiago), "Aluminio gordina" (% 350,3ko igoera eta 448,2 milioi inportatuta) eta "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (% 796,1), Arabatik ia 32,8 milioi erosita.

Europar Batasunak esportazioen % 60,3 hartu zuen

Hilabete honetan, esportazio-rankingeko lehenengo postuetan honako hauek daude:

- Alemania: herrialde horretara 414,1 milioi euroko balioa duten ondasunak esportatu dira, eta estaldura-tasa % 121,0koa izan da.

- Frantzia: 387,1 milioiko balioa duten Euskal AEko produktuak jasotzen ditu, % 213,4ko estaldura-tasarekin.

- Erresuma Batua: 173,4 milioi euroko balioarekin esportatu da, % 348,2ko estaldura-tasarekin.

- Estatu Batuak: gure esportazioetatik 158,1 milioi bideratu dira herrialde horretara, eta estaldura-tasa eskasa lortu da, % 88,7koa.

- Italia: herrialde horretara salmentak 147 milioira iritsi dira, eta estaldura-tasa % 138,2koa izan da.

Herrialde horiek esportazio guztien % 47,6 hartzen dute, eta horietako hiru EB-27koak dira, hau da, EB-27ak esportazio horien % 60,3 hartzen du.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 437 milioi euroko saldo positiboa izan du 2025eko lehen bi hilabeteetako metatuan

Lehenengo bi hilabeteetan, Euskal AEko esportazioak % 1 gutxitu dira aurreko urteko aldi beraren aldean; hau da, 50 milioi euro gutxiago. Esportazioen zenbatekoa 4.950 milioikoa izan da aldi horretan.

Bizkaiko esportazioak dira Euskal AEko altuenak, 1.731 milioi guztira; Arabakoak 1.645 milioi eta Gipuzkoakoak 1.574 milioi.

Produktu mota kontuan hartuta, "Produktu ez-energetikoak" dira ugarienak, 4.801,6 milioi eurorekin.

Xehetasunak aztertuz, honako hauen esportazioek egin dute gora (% 34,7): "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (587,9 milioi esportatuta), "Bidaiari-autoak, bagajeak, posta eta abar trenbideetarako eta antzekoetarako" (62,6 milioi esportatuta), "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (77,3 milioi) eta "Soja-olioa" (44,1 milioi esportatuta). Atzerapen handienak ondoko partida hauetan egon dira: "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (aurreko urtean baino 50,6 milioi gutxiago), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (% -23,3), "Petrolio-olio finduak" (154,8 milioi eta % 63,6 gutxiago) eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (31,3 milioi eta % 11,3 gutxiago).

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Otsaila 2025

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA4.949.995
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak587.875
28708Automobilentzako zati eta osagarriak356.386
38704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak246.296
44011Kautxuzko pneumatiko berriak178.281
57216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak98.396
67304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak95.160
78481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako91.780
82710Petrolioaren olio finduak88.724
99990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak82.088
108411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne77.312
1176060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak63.676
128605Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 62.640
137326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak61.344
148428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.51.833
158537Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak51.104
168504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina46.061
177222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak45.865
188607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak45.778
191507Soja-olioa44.108
207325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk42.859
217306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak40.797
227308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko39.700
238301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak36.367
247228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak35.852
258501Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik)35.476

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Apirilaren 22a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2025eko lehen bi hilabete horietako rankingean, Frantzia da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 15,5 hartuta (767,5 milioi). Frantziaren atzetik, Alemania (% 15,0 eta 741,9 milioi) eta Erresuma Batua (% 6,6 eta 328,3 milioi) daude. Horrela, EAEko esportazioen % 37,1 hiru herrialde horien artean banatzen da.

Metatutako inportazioak 4.513 milioi eurokoak izan ziren Euskal AE osoan. Urte arteko alderaketa eginda, aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 136 milioi handiagoa dela ikusten da. Igoera horren arrazoia, neurri batean, Arabako lurraldean metatutako 1.062 milioi euroko inportazioak dira, aldi horretarako % 16,6ko hazkundea izanda; hau da, 2024ko aldi berean baino 151,2 milioi gehiago. Gipuzkoako inportazioak ere 85 milioi gehiago hazi dira, (% 10,0), guztira 930,6 milioi. Bizkaian % 3,8 jaitsi dira (100 milioi gutxiago), guztira 2.520 milioi. "Produktu energetikoen" inportazioak % 7,9 egin du behera, baina "Produktu ez-energetikoen" inportazioak % 7,3 egin du gora.

Aldi horretan inportatutako produktu-partidak aztertuta, ikusten da rankingeko lehenengo postuan “Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak” daudela (688,6 milioi, aurreko urtean baino 127 gutxiago, hau da, % 15,6 gutxiago) eta bigarrenean, berriz, “Petrolioaren olio finduak” (309,2 milioi gehiago inportatu dira, eta % 8,2ko hazkundea izan dute). Partida horien atzetik datoz "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (130,8 milioi), "Produktu lau ijetziak, aleatu gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak, baina xaflatuak edo estaliak > 599 mm" (106,4 milioi) eta "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak" 104,4 milioi inportatuta.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 437,3 milioi euroko saldo positiboa izan du urteko lehenengo bi hilabeteetan, eta estaldura-tasa % 109,7koa izan da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2025/04/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024380_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali