HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioek...

2025-05-19ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2025eko martxoa

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioek % 6,6 egin dute gora 2025eko martxoan

753 milioi euroko merkataritza-saldo positiboarekin, % 1,6koa izan da hazkunde metatua lehenengo hiruhilekoan.

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioak 2.696 milioi eurokoak izan ziren 2025eko martxoan, aurreko urteko hil berean baino % 6,6 handiagoak. Energiazkoak ez diren esportazioek % 10,2 egin zuten gora eta energiazkoek % 38,3 egin zuten behera.

Inportazioen kasuan, % 11,7ko izan da hazkundea, energiazkoak ez diren produktuen kasuan % 24,3koa eta energia-produktuen kasuan % 20,1ekoa.

2025eko martxoan, merkataritza-saldoa positiboa izan zen 316 milioi eurorekin eta % 113,3ko estaldura-tasarekin.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Martxoa 2025

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 MartxoaMartxoa
 20242025Gehikuntza (%)20242025Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA2.528.8512.696.0496,62.130.5342.379.89311,7
ENERGIAZKO GAIAK187.997115.977-38,3603.398481.992-20,1
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK2.340.8542.580.07210,21.527.1361.897.90124,3
URTEKO METATUA7.528.9867.646.0441,66.507.2746.892.6065,9
ENERGIAZKO GAIAK505.373264.408-47,71.801.8601.585.372-12,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK7.023.6127.381.6365,14.705.4145.307.23412,8
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA746.489850.87014,0477.555647.50335,6
URTEKO METATUA2.299.9842.495.8168,51.388.2861.709.45423,1
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA969.049949.734-2,01.247.2251.201.177-3,7
URTEKO METATUA2.870.7952.680.463-6,63.867.3333.721.310-3,8
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA813.313895.44510,1405.754531.21430,9
URTEKO METATUA2.358.2062.469.7654,71.251.6551.461.84216,8

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2025eko Maiatzaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Hilabete horretan Bizkaiko esportazioek % 2,0ko atzerakada izan zuten, Gipuzkoan % 10,1ekoa eta Araban % 14,0koa. Esportazio energetikoak, Bizkaian, % 38,8 jaitsi dira aurreko urteko hil beraren aldean.

2025eko martxoan merkaturatutako produktuak

Produktuen xehetasunetara jaitsiz gero, muga-zergen hamar partida nagusiek esportazioen % 39,7 bildu zutela ikusten da, guztira 1.070,6 milioi euro.

Muga-zergen 25 partida nagusien taldearen barruan, nabarmentzekoak dira lau partidatan izandako igoerak: alde batetik, "Bizarra kentzeko, zorrozteko, harriz lantzeko, artezteko, leuntzeko edo metal edo zermeterako beste akabera-eragiketa batzuk egiteko makina-erremintak" (% 525,4 eta 26 milioi), "Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak" (% 252,2 eta 64 milioi) eta "Bero bidez materiak tratatzeko aparatuak" (% 231,5 eta 25,3 milioi); eta, bestetik, "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" partida (% 61,5 eta 286,8 milioi esportatuta), guztizko hazkundeari pisu handia gehitzen diona.

"Petrolioaren olio finduak" % 33,4 jaitsi dira eta "Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak" % 40,4; lehenengoak, aurreko urteko hil berean baino 55,7 milioi gutxiago eta, bigarrenak, 68,4 milioi gutxiago.

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2025

Excel csv
 202420252025 (%)2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA2.528.8512.696.049100,06,6
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak177.570286.84910,661,5
Automobilentzako zati eta osagarriak189.415194.2887,22,6
Petrolioaren olio finduak166.400110.7474,1-33,4
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak169.366100.9463,7-40,4
Kautxuzko pneumatiko berriak84.93487.8113,33,4
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako48.30466.1012,536,8
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak47.65164.4192,435,2
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak18.17864.0252,4252,2
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak40.51253.5192,032,1
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne28.71541.8801,645,8
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina32.65540.0271,522,6
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak25.40639.0901,453,9
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak32.80132.4761,2-1,0
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak22.92631.1511,235,9
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.26.98127.6111,02,3
Bizarra kentzeko, zorrozteko, harriz lantzeko, artezteko, leuntzeko edo metal edo zermeterako beste akabera-eragiketa batzuk egiteko makina-erremintak4.15225.9691,0525,4
Bero bidez materiak tratatzeko aparatuak7.63025.2900,9231,5
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak23.51125.2860,97,6
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak7.83825.0990,9220,2
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak13.62123.3420,971,4
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak20.73823.0320,911,1
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.21.39422.7000,86,1
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk20.08722.6130,812,6
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak18.24122.4960,823,3
Soja-olioa13.22522.3450,869,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Maiatzaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioen kasuan, eta muga-zergen 25 partida garrantzitsuenei dagokienez, honako hauetan metatzen dira hazkunde esanguratsuenak: "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak" (% 3.224,3 eta 56,4 milioi inportatu dira, ia guztiak Errusiatik), "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (% 1.560,0 eta 47,3 milioi inportatu dira, horien artean, 31,3 milioi Alemaniatik, 4,6 milioi Hungariatik eta 3,5 milioi Estatu Batuetatik), "Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (% 673,5, 30,6 milioi inportatu dira, horien artean, 25,8 milioi Alemaniatik, 3,1 milioi Erresuma Batutik eta 1,2 milioi Portugaldik) eta “Burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko txatarra "(% 79,4 eta 54,3 milioi, horien artean, 32,5 milioi Frantziatik eta 11 milioi Erresuma Batutik, besteak beste).

ARABA. 2025eko martxoko esportazioak

Araban esportazioak % 14,0 igo dira aurreko urteko hil beraren aldean. Horren arrazoia, funtsean, honako hauen salmenten portaera ona da: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (271,3 milioi euro eta % 54,8ko hazkundea), "Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak" (% 25,3 milioi eta % 768,7ko igoera) eta "Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak" (46,4 milioi eta % 46,2ko hazkundea).

"Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak", aldiz, nahiz eta 99,9 milioi euro saldu diren,% 40,9 jaitsi dira.

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2025

Excel csv
 202420252025 (%)2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA746.489850.870100,014,0
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak175.280271.28831,954,8
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak168.85999.85611,7-40,9
Kautxuzko pneumatiko berriak62.07261.2087,2-1,4
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak31.77446.4425,546,2
Automobilentzako zati eta osagarriak36.08542.1665,016,9
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak2.91825.3463,0768,7
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak11.65817.1512,047,1
Ardoa, mahats freskoarena18.43316.3161,9-11,5
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak13.38214.7581,710,3
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak8.21313.8761,669,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Maiatzaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

BIZKAIA. 2025eko martxoko esportazioak

Hainbat produktutan izandako jaitsiera garrantzitsuen ondorioz, Bizkaiko lurralde historikotik egindako esportazioek % 2,0 egin dute behera. Produktu horien artean daude, "Petrolioaren olio finduak" (% -33,9, aurreko urteko hilabete berean baino 55,8 milioi gutxiago) edo " Automobilentzako zati eta osagarriak " (% -13,3 eta 10,3 milioi gutxiago).

Kontrako noranzkoan, nabarmen hazi dira honako hauen salmentak: "Bero bidez materiak tratatzeko aparatuak" (% 1.116,5 eta 19,4 milioi), "Soja-olioa" (% 69,0 eta 22 milioi) eta "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne" (% 47,2 eta 41,8 milioi).

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2025

Excel csv
 202420252025 (%)2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA969.049949.734100,0-2,0
Petrolioaren olio finduak164.803108.96011,5-33,9
Automobilentzako zati eta osagarriak77.56067.2747,1-13,3
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne28.40441.8224,447,2
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina27.76629.6123,16,6
Kautxuzko pneumatiko berriak22.26926.0742,717,1
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak18.79424.9192,632,6
Soja-olioa13.22522.3452,469,0
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak17.87821.1712,218,4
Bero bidez materiak tratatzeko aparatuak1.59819.4362,01.116,5
Berotan ijetzitako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm12.44516.2681,730,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Maiatzaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

GIPUZKOA. 2025eko martxoko esportazioak

Gipuzkoako esportazioak % 10,1 hazi dira hilabete honetan, produktu nagusi gehienek portaera ona izan dutelako, hala nola: "Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak" (% 48,5, 61,7 milioi esportatuta), "Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako" (% 48,9 eta 53,4 milioi), "Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak" (% 70,8 eta 21,2 milioi), baina, batez ere, "Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak" (% 156,7 eta 37,7 milioi) eta "Bizarra kentzeko, zorrozteko, harriz lantzeko, artezteko, leuntzeko edo metal edo zermeterako beste akabera-eragiketa batzuk egiteko makina-erremintak" (% 544,0 eta 26 milioi).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Martxoa 2025

Excel csv
 202420252025 (%)2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA813.313895.445100,010,1
Automobilentzako zati eta osagarriak75.77084.8489,512,0
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak41.58061.7526,948,5
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako35.87153.4126,048,9
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak14.67937.6834,2156,7
Bizarra kentzeko, zorrozteko, harriz lantzeko, artezteko, leuntzeko edo metal edo zermeterako beste akabera-eragiketa batzuk egiteko makina-erremintak4.03125.9642,9544,0
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak20.70322.9502,610,9
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.24.18722.8542,6-5,5
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak12.39921.1812,470,8
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak16.44220.5102,324,7
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak16.99916.8761,9-0,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Maiatzaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2025eko martxoko xede-herrialdeak

Hilabete honetan, esportazio-rankingeko lehenengo postuetan honako hauek daude:

- Frantzia: 429,0 milioi euroko balioa duten ondasunak esportatu dira herrialde honetara, % 198,9ko estaldura-tasarekin.

- Alemania: 392,1 milioiko balioa duten Euskal AEko produktuak jasotzen ditu, % 94,9ko estaldura-tasarekin.

- Italia: herrialde honetara bideratutako salmentak 170,2 milioira iritsi dira, eta estaldura-tasa % 144,4koa izan da.

- Erresuma Batua: 164,9 milioi euroko balioa esportatu da, % 310,6ko estaldura-tasarekin.

- Estatu Batuak: 160,6 milioi euro bideratu dira herrialde honetara eta % 178,2ko estaldura-tasa lortu da.

Herrialde horiek esportazio guztien % 48,8 hartu dute, eta horietako hiru EB-27koak dira, hau da, EB-27ak esportazio horien % 62,9 hartu du.

2025eko LEHEN HIRUHILEKOA: Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 753 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa % 110,9koa izan da 2025eko lehen hiru hilabeteko metatuan

Euskal AEko esportazioak % 1,6 igo ziren aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 117 milioi euro gehiago. Esportazioen zenbatekoa 7.646 milioikoa izan zen aldi horretan.

Bizkaiko esportazioak Euskal AEko altuenak dira, 2.680 milioi; Gipuzkoak 2.470 milioi esportatu ditu eta Arabak 2.496 milioi.

Produktu mota kontuan hartuta, "energiazkoak ez diren gaiak" dira ugarienak, 7.381,6 milioi eurorekin.

Xehetasunetara jaitsiz, ondoko gaien esportazioek egin dute gora (% 42,5): "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (874,7 milioi esportatuta), "burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak" (% 157,4 eta 109,8 milioi) eta "soja-olioak" D % 196,1 eta 66,5 milioi).

Jaitsiera nabarmenenak "Automobilentzako zati eta osagarrietan" (aurreko urtean baino 45,7 milioi gutxiago, -%7,7), "Zamak garraiatzeko ibilgailu automobiletan" (99,7 milioi gutxiago, -%22,3) eta, batez ere, "Petrolioaren olio finduetan" (210,5 milioi gutxiago, -%51,3) egon dira.

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Martxoa 2025

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA7.646.044
1870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak874.725
28708Automobilentzako zati eta osagarriak550.674
38704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak347.242
44011Kautxuzko pneumatiko berriak266.092
52710Petrolioaren olio finduak199.471
67216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak162.815
78481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako157.882
87304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak148.680
98411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne119.192
108607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak109.802
119990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak107.187
1276060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak102.765
137326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak93.820
148504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina86.088
158537Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak82.255
168428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.79.443
177222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak71.150
181507Soja-olioa66.453
197325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk65.472
208605Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 62.660
217306Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak62.110
228301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak58.862
238422Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak58.740
247308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko58.105
258483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.58.043

(p)Behinbehineko datuak

Data 2025eko Maiatzaren 19a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

2025eko lehen hiru hilabete horietako rankingean, Frantzia da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 15,6rekin (1.196,6 milioi). Frantziaren atzetik, Alemania (% 14,8 eta 1.134,0 milioi) eta Erresuma Batua (% 6,5 eta 493,2 milioi) daude. Horrela, hiru herrialdeen artean Euskal AEko esportazioen % 36,9 biltzen dute.

Inportazioen metatua 6.893 milioi eurokoa izan zen Euskal AE osoan. Urte arteko alderaketa eginez gero, aurreko urteko aldi berean baino 385 milioi gehiago direla (% 5,9) ikusten da. Igoera horren arrazoia da, neurri batean, Arabako lurraldean, 1.709 milioiko inportazio metatuekin, aldi horretan izan den % 23,1eko hazkundea; hau da, 2024ko aldi berean baino 321 milioi gehiago. Gipuzkoako inportazioak ere 210 milioi gehiago izan dira (% 16,8), 1.462 milioi guztira. Bizkaian % 3,8 jaitsi da (146 milioi gutxiago), 3.721 milioi guztira. "Produktu energetikoen" inportazioek % 12 egin dute behera, baina "Energiazko gaien" inportazioek % 12,8 egin dute gora.

Aldi horretan inportatutako produktu-partidak aztertuz gero, rankingeko lehen postuan “Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak” daude (1.003,2 milioi, aurreko urtean baino 194,7 gutxiago, hau da, % 16,3 gutxiago) eta bigarren postuan, berriz, “Petrolioaren olio finduak” (417,4 milioi inportatu dira, 84,3 milioi gutxiago, eta % 16,8ko atzerakada). Partida horien atzetik datoz "Automobilentzako zati eta osagarriak" (-%12,1 eta 220,3 milioi) eta "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak" (160,8 milioi inportatuak, hau da, % 76,7ko gehikuntza).

Euskal AEko kanpo-merkataritzak 753,4 milioi euroko saldo positiboa izan du urteko lehen hiruhilekoan, eta estaldura-tasa % 110,9koa izan da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Apirila 2025
Eguneratze data : 
2025/05/19
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/18
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024444_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar