2025/06/19ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko maiatza
Ostatu-gauak % 7,9 igo dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2025eko maiatzean
Plazen araberako okupazio-maila % 64,2koa izan da eta logelen araberakoa % 77,9koa.
Eustaten datuen arabera, 2025eko maiatzean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 6,9 hazi dira, eta ostatu-gauak % 7,9. Erregistratutako 380.984 sarrerek guztira 741.344 ostatu-gau eragin dituzte.
Sarreren % 54,6 eta ostatu-gauen % 56,0 atzerritik etorritako pertsonenak izan dira; sarrerak % 8,1 igota eta ostatu-gauak % 8,9. Estatutik etorritako sarrerek eta ostatu-gauek, bestalde, % 5,4 eta % 6,7 egin dute gora urte artean, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Maiatza 2025
| Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| 2025/05 | m/m-12 (%) | 2025/05 | m/m-12 (%) | 2025/05 | 2024/05 |
EUSKAL AE | 380.984 | 6,9 | 741.344 | 7,9 | 1,95 | 1,93 |
Estatukoak | 172.975 | 5,4 | 326.125 | 6,7 | 1,89 | 1,86 |
Atzerritarrak | 208.009 | 8,1 | 415.219 | 8,9 | 2,00 | 1,98 |
| | | | | | |
Araba/Álava | 46.737 | -4,1 | 100.044 | 6,7 | 2,14 | 1,92 |
Estatukoak | 31.280 | -4,6 | 65.994 | 5,5 | 2,11 | 1,91 |
Atzerritarrak | 15.457 | -3,0 | 34.050 | 9,2 | 2,20 | 1,96 |
Vitoria-Gasteiz | 33.589 | -7,8 | 77.271 | 5,0 | 2,30 | 2,02 |
| | | | | | |
Bizkaia | 181.524 | 14,8 | 339.115 | 14,3 | 1,87 | 1,88 |
Estatukoak | 79.656 | 8,9 | 141.149 | 7,1 | 1,77 | 1,80 |
Atzerritarrak | 101.868 | 19,8 | 197.966 | 20,0 | 1,94 | 1,94 |
Bilbao | 119.369 | 16,0 | 228.091 | 14,4 | 1,91 | 1,94 |
| | | | | | |
Gipuzkoa | 152.723 | 2,1 | 302.185 | 2,0 | 1,98 | 1,98 |
Estatukoak | 62.039 | 6,8 | 118.982 | 6,9 | 1,92 | 1,92 |
Atzerritarrak | 90.684 | -0,8 | 183.203 | -1,0 | 2,02 | 2,02 |
Donostia / San Sebastian | 93.936 | -1,7 | 195.376 | -2,2 | 2,08 | 2,09 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Ekainaren 19a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 46.737 sarrera eta 100.044 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko maiatzean baino % 4,1 gutxiago eta % 6,7 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, sarrerak % 14,8 gehitu dira eta ostatu-gauak % 14,3: guztira 181.524 sarrera eta 339.115 ostatu-gau. Gipuzkoan 152.723 sarrera erregistratu dira 2025eko maiatzean, 2024ko maiatzean baino % 2,1 gehiago, eta 302.185 ostatu-gau, aurreko urteko hil berean baino % 2,0 gehiago.
Hiriburuen arabera, aurreko urteko maiatzaren aldean sarrera kopurua % 7,8 jaitsi da Gasteizen eta % 1,7 Donostian; Bilbon, aldiz, % 16,0 igo da. Ostatu-gauei dagokienez, Gasteizen % 5,0 igo dira eta Bilbon % 14,4, baina Donostian % 2,2 gutxitu dira.
2025eko maiatzean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,95 egunekoa izan da, aurreko urteko hil berean izandako 1,93 egunak baino zertxobait luzeagoa.
Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste igarotzen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Maiatza 2025
| Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| 2025/05 | p.p. * | 2025/05 | p.p. * | 2025/05 | m/m-12 (%) | 2025/05 | m/m-12 (%) |
EUSKAL AE | 64,2 | 2,6 | 77,9 | 3,9 | 129,46 | 7,4 | 100,81 | 13,1 |
| | | | | | | | |
Araba/Álava | 59,2 | 3,3 | 78,0 | 8,0 | 97,89 | 6,4 | 76,34 | 18,6 |
Vitoria-Gasteiz | 58,8 | 2,5 | 81,4 | 8,4 | 80,37 | 11,9 | 65,43 | 24,9 |
| | | | | | | | |
Bizkaia | 65,2 | 5,4 | 80,1 | 5,8 | 126,24 | 7,6 | 101,09 | 16,0 |
Bilbao | 69,7 | 3,8 | 84,9 | 2,7 | 144,04 | 9,2 | 122,28 | 12,7 |
| | | | | | | | |
Gipuzkoa | 64,9 | -0,9 | 75,4 | 0,4 | 144,53 | 8,4 | 108,90 | 8,9 |
Donostia / San Sebastian | 69,4 | -1,7 | 78,7 | -0,9 | 181,48 | 12,6 | 142,85 | 11,3 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Ekainaren 19a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko maiatzeko okupazio-maila Euskal AE osoan % 64,2koa izan da plazen arabera neurtuta eta % 77,9koa logelen arabera. 2024ko maiatzaren aldean igoera ehuneko 2,6 puntukoa izan da plazen kasuan eta 3,9 puntukoa logelen kasuan.
Errentagarritasuna, ADRren bidez edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatuta), 129,5 eurokoa izan da 2025eko maiatzean Euskal AEn; hau da, % 7,4ko igoera izan du aurreko urteko maiatzaren aldean. ADRa 144,5 eurora iritsi da Gipuzkoan, 126,2 eurora Bizkaian eta 97,9 eurora Araban. Hiriburuen arabera, aldeak handiagoak izan dira, ADRa 181,5 eurotan kokatu baita Donostian, 144,0 eurotan Bilbon eta, azkenik, 80,4 eurotan Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2025eko maiatzean, RevPar edo logela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 100,8 eurokoak izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 13,1 gehiago.
Urteko metatua
Orain arte metatutako aldian (2025eko urtarrila-maiatza), aurreko urteko aldi metatu beraren aldean, sarrerak % 3,3 igo dira eta ostatu-gauak % 4,6. Bost hilabeteko tarte horretan batez besteko egonaldia 1,91 egunekoa izan da 2025ean eta 1,89 egunekoa, berriz, aurreko urtean metatutako aldi berean.
Urteko lehenengo bost hilabeteetako okupazio-maila % 51,7koa izan da plazen arabera neurtuta eta % 62,8koa logelen arabera; hau da, aurreko urteko aldi metatu berean baino ehuneko 0,5 eta 0,3 puntu handiagoa.
Informazio-oharra
2025eko maiatzean hotelen ETHren erantzun-tasa % 92,4koa izan da. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62