HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko txikizkako...

2025/08/06ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) II/2025

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak % 3,5 igo dira 2025eko bigarren hiruhilekoan


Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentak % 1,1 igo dira.


Eustaten datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreko salmentak % 3,5 handitu dira 2025eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren efektuak prezio finkoetan ezabatu ondoren. Salmenten urte arteko hazkundea, zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 2,6koa izan da.


Aurreko hiruhilekoaren aldean, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, salmenten indizea % 1,1 igo da 2025eko bigarren hiruhilekoan.





2024ko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoen salmentak % 1,7 igo dira Elikaduran, % 3,7 Gainerako produktuetan eta % 14,1 Automobilgintzarako erregaiaren sektorean.


2025eko lehen hiruhilekoaren aldean, urtaroen eragina kenduta eta prezio finkoetan, Elikaduran, Gainerako produktuetan eta Automobilgintzarako erregaian salmentak % 0,7, % 1,3 eta % 2,2 hazi dira, hurrenez hurren.


Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2025/II

Excel csv
  Prezio finkoak
  t / t-4 t / t-1 At / At-4
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera      
Euskal AE 3,5 1,1 3,1
Araba/Álava 5,5 1,2 4,6
Bizkaia 3,5 1,3 2,9
Gipuzkoa 2,6 0,7 2,8
 
Indize orokorra sektorearen arabera      
Janariak 1,7 0,7 2,6
Elikagaien saltoki espezializatuak -3,4 -0,7 -0,2
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak 3,6 2,2 3,6
Gainerako produktuak 3,7 1,3 2,4
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak 3,3 0,9 1,7
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak 3,7 0,9 3,4
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak 5,5 1,0 4,8
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak 2,4 1,0 -0,5
Automoziorako erregaia 14,1 2,2 9,4
 
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe 2,6 1,0 2,5
 
Langileria-indizea      
Euskal AE 1,2 0,5 0,6

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2025eko Abuztuaren 6a

Iturria: Eustat. Txikizkako merkataritzaren indizea



Elikaduraren sektorearen barruan, salmentak % 3,6 hazi dira Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren merkataritza ez-espezializatuan  (batez ere, supermerkatuak eta hipermerkatuak). Hala ere, Elikaduran, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzan (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) salmentak % 3,4 jaitsi dira 2024ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.


Gainerako produktuen salmentei dagokienez, Pertsonen ekipamenduan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higienekoak) salmentak % 3,3 hazi dira, Etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak barne) % 3,7, Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako sektorean (besteak beste, kirol-gaiak, jokoak edo jostailuak) % 5,5 eta Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuetan (korrespondentzia edo Internet) % 2,4.


2025eko bigarren hiruhilekoko txikizkako merkataritzaren salmenta-indizeak urte arteko igoera izan du hiru lurralde historikoetan.  Araban indizea % 5,5 igo da, Bizkaian % 3,5 eta Gipuzkoan % 2,6.


Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten bilakaera ere positiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Araban hiruhileko arteko % 1,2ko igoera izan da, Bizkaian % 1,3koa eta Gipuzkoan % 0,7koa.


2025eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AE osoan, txikizkako merkataritzaren sektorean landunen kopurua % 1,2 handitu da aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean. 2025eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, hobekuntza % 0,5ekoa izan da.



INFORMAZIO-OHARRA


Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 95,95eko estaldurarekin kalkulatu da.



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak % 3,5 igo dira 2025eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2025/08/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024870_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali