2025/09/18ko prentsa-oharra

FAMILIA-GASTUAREN INKESTA. 2024

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko etxeko batez besteko gastua 36.313 eurokoa izan zen 2024an; ia ez zen aldatu 2023tik


Aurreko urtearen aldean igoerarik handiena Aseguruak eta finantza-zerbitzuak (% 9,6) eta Aisia, ikuskizunak eta kultura (% 8,4) taldeetan izan zen


Eustaten datuen arabera, etxeko batez besteko gastua, termino arruntetan, 36.313 eurokoa izan zen 2024an, hau da, aurreko urtean baino 18 euro gutxiago. Nabarmentzekoak dira Aseguruak eta finantza-zerbitzuak (% 9,6) eta Aisia, ikuskizunak eta kultura (% 8,4) taldeetan gastatutakoa. Pertsonako batez besteko gastua % 0,4 murriztu zen eta 15.504 eurokoa izan zen 2024an.


Gastu-taldeen arabera, etxe bakoitzeko batez besteko gastuen bilakaera goranzkoa izan da 13 taldeetatik 6tan. Etxe bakoitzeko batez besteko gastuak Aseguruak eta finantza-zerbitzuak taldean izan zuen igoerarik handiena 2024an, % 9,6ko hazkundearekin 2023ko datuen aldean; horrek esan nahi du etxe bakoitzeko batez besteko gastua 1.261 eurokoa izan zela urtean.


Euskal AEko etxeetako etxeko batez besteko gastua eta gastuaren egitura, gastu-taldearen arabera (COICOP 2018, 2 digitu) . 2023-2024

Excel csv
  Sutentatzaile nagusiaren prestakuntza-maila Gastuaren egitura (%)
  2024 Gehikuntza (%) 2024/2023 2023 2024
GUZTIRA 36.313 -0,0 100,0 100,0
01 T Janari eta edari alkoholgabeak 5.633 -1,4 15,7 15,5
02 T Edari alkoholdunak, tabakoa eta narkotikoak 365 -9,6 1,1 1,0
03 T Janzteko gaiak eta oinetakoak 1.438 2,5 3,9 4,0
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak 13.008 1,0 35,5 35,8
05 T Altzariak, etxeko ekipamendua eta etxebizitza kontserbatzeko gastu arruntak 1.319 -7,1 3,9 3,6
06 T Osasuna 1.284 0,7 3,5 3,5
07 T Garraioak 3.250 -1,9 9,1 9,0
08 T Informazioa eta komunikazioak 1.037 -0,8 2,9 2,9
09 T Aisia, ikuskizunak eta kultura 1.732 8,4 4,4 4,8
10 T Irakastuntza 568 -7,9 1,7 1,6
11 T hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 4.207 3,0 11,2 11,6
12 T Aseguruak eta finantza-zerbitzuak 1.261 9,6 3,2 3,5
13 T Beste ondasun eta zerbitzuak 1.211 -15,0 3,9 3,3

Data 2025eko Irailaren 18a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta



Aisia, ikuskizunak eta kultura taldean eta Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak taldean egindako gastuek handitzen jarraitzen dute Euskadiko etxeen aurrekontuan


Hazkunderik handiena izan duen etxeko batez besteko gastuaren bigarren taldea Aisia, ikuskizunak eta kultura izan da (% 8,4), —etxeko batez besteko gastua 1.732 euro—. Ondoren, honako talde hauen gastuak datoz: Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak (% 3,0) — urtean zehar etxeko batez besteko gastua 4.207 euro—; Jantziak eta oinetakoak (% 2,5) —kontzeptu horretan, euskal etxeek 1.438 euro gastatu zituzten urtean, batez beste—; Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak (% 1,0) —etxeko batez besteko gastua 13.008 euro—; eta Osasuna (% 0,7) —batez besteko gastua 1.284 euro—.


Aitzitik, aurreko urtearekin alderatuta, etxe bakoitzeko batez besteko gastuak talde hauetan gutxitu egin ziren: Beste ondasun eta zerbitzu batzuk (-% 15,0) —Zainketa pertsonalak, Norberaren gauzak eta Gizarte-babesa eta beste zerbitzu batzuk barne hartzen ditu—; Edari alkoholdunak, tabakoa eta narkotikoak (-% 9,6); Irakaskuntza (-% 7,9); Altzariak, etxeko ekipamendua eta etxebizitzaren kontserbazio-gastu arruntak (-% 7,1); Garraioak (-% 1,9); Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (-% 1,4); eta Informazio eta komunikazioei buruzkoak (-% 0,8).


Kontsumoaren egiturari dagokionez, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak taldeko gastua da Euskal AEko etxeen gasturik handiena, gastuaren herena baino gehiago kontzeptu horretara bideratzen baitute (% 35,8), hau da, etxe bakoitzeko 13.008 euro urtean 2024an. Gainera, gastu-talde horrek etxeen guztizko gastu-aurrekontuan duen garrantzia ehuneko 0,3 puntu igo da 2023tik. Hala eta guztiz ere, talde horretan sartutako hainbat gastuk behera egin dute 2023tik. Hori da, esate baterako, gas eta beste erregai batzuetan etxeek ordaintzen duten fakturaren kasua —2024an % 23,2 txikiagoa izan zen—, edo ur-hornidura eta -saneamenduari eta zabor-bilketari dagokien etxeko gastuaren kasua —% 12,0ko jaitsiera 2023ko datuekin alderatuta—.

Etxeko batez besteko gastua Elikadura eta alkoholik gabeko edariak taldean bi hamarren jaitsi da 2023an familia-kontsumoan oro har zuen pisuarekiko, eta gastuaren % 15,5 izan da 2024an —5.633 euro etxe bakoitzeko—.2024an bi taldeen artean (etxebizitza, honi lotutako gastuak eta elikadura) etxe bakoitzaren batez besteko aurrekontuaren erdia (% 51,3) batu zuten —2023an % 50,8 izan zen—.


Hotel, kafetegi eta jatetxeetan egindako gastuaren pisua 4.207 eurokoa izan da urtean 2024an, eta azken urteetako goranzko joerari eutsi dio, guztizko gastuaren % 11,6ra iritsita, hau da, 2023an baino lau hamarren handiagoa.


Euskal AEko etxeek kontsumoan egindako guztizko gastua % 0,1 hazi zen 2024an


Termino absolutuetan, EAEko etxeek kontsumoan egindako guztizko gastua 34.312 milioi eurora iritsi zen 2024an, hau da, 2023an baino % 0,1 gehiago, bilakaera desberdinak erregistratuz gastu-taldeetan.


Euskal AEko etxeetako gastu osoa, gastu taldearen arabera (2 digitu COICOP 2018). 2024

Excel csv
  Guztizko gastua (mila euro)
  2024 Gehikuntza (%) 2024/2023
GUZTIRA 34.311.632 0,1
01 T Janari eta edari alkoholgabeak 5.322.733 -1,3
02 T Edari alkoholdunak, tabakoa eta narkotikoak 345.186 -9,5
03 T Janzteko gaiak eta oinetakoak 1.358.325 2,7
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak 12.290.495 1,2
05 T Altzariak, etxeko ekipamendua eta etxebizitza kontserbatzeko gastu arruntak 1.246.176 -6,9
06 T Osasuna 1.213.219 0,9
07 T Garraioak 3.071.190 -1,8
08 T Informazioa eta komunikazioak 980.274 -0,6
09 T Aisia, ikuskizunak eta kultura 1.636.675 8,6
10 T Irakastuntza 536.851 -7,8
11 T hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 3.975.024 3,1
12 T Aseguruak eta finantza-zerbitzuak 1.191.336 9,7
13 T Beste ondasun eta zerbitzuak 1.144.148 -14,9

Data 2025eko Irailaren 18a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta


Etxeen guztizko gastuaren banaketari dagokionez, ia % 63 hiru talde handitan bildu zen: Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak; Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak, eta Hotel, kafetegi eta jatetxeak.


Horrela, gastu-bolumenean pisurik handiena duen taldeak —Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak—, gastu osoaren % 35,8 egin zuen eta % 1,2 hazi zen 2023aren aldean. Garrantzian bigarrena, Elikadura eta alkoholik gabeko edarien gastua (guztiaren % 15,5) –% 1,3 murriztu zen aurreko aldiaren aldean.


Ondoren, euskal etxeek Hotel, kafetegi eta jatetxeetan egindako gastua 3.975 milioi euro baino gehiagokoa izan zen, 2024ko guztizko gastuaren % 11,6ra iritsiz; 2023koaren aldean % 3,1eko hazkundea izan zuen.


Aipatzekoak dira, ehunekoei dagokienez, Aseguruak eta finantza-zerbitzuak taldean egindako gastu osoaren % 9,7ko urteko hazkundea (1.191 milioi euro) eta Aisia, ikuskizunak eta kultura taldean egindako gastua, % 8,6ko igoerarekin (1.637 milioi eurora iritsi zen 2024an).


Beste ondasun eta zerbitzu batzuk taldeko guztizko gastua, berriz, murriztu egin zen (–% 14,9) —Zainketa pertsonalak, Norberaren gauzak eta Gizarte-babesa eta beste zerbitzu batzuk barne hartzen ditu—, Edari alkoholdunak, tabakoa eta narkotikoak (–% 9,5), Irakaskuntza (–% 7,8) eta Altzariak, etxeko ekipamendua eta etxea mantentzeko gastu arruntak (–% 6,9).


Lurralde historikoen arabera, Euskal AEko kontsumoko gastu osoaren % 14,8 Arabako familiek egin zuten 2024an, Bizkaikoek gastuaren % 53,0 eta Gipuzkoakoek % 32,2.


Euskal AEko etxeetako guztizko gastua (milaka euro), gastu-taldearen arabera (2 digitu COICOP 2018), lurralde historikoari jarraiki. 2024

Excel csv
  Euskal AE Araba/Álava Bizkaia Gipuzkoa
GUZTIRA 34.311.632 5.073.670 18.181.420 11.056.541
01 T Janari eta edari alkoholgabeak 5.322.733 748.751 2.786.005 1.787.978
02 T Edari alkoholdunak, tabakoa eta narkotikoak 345.186 45.696 188.714 110.776
03 T Janzteko gaiak eta oinetakoak 1.358.325 189.662 718.382 450.281
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak 12.290.495 1.813.800 6.617.171 3.859.524
05 T Altzariak, etxeko ekipamendua eta etxebizitza kontserbatzeko gastu arruntak 1.246.176 180.931 735.213 330.031
06 T Osasuna 1.213.219 213.523 617.704 381.991
07 T Garraioak 3.071.190 561.811 1.428.418 1.080.961
08 T Informazioa eta komunikazioak 980.274 154.507 513.953 311.815
09 T Aisia, ikuskizunak eta kultura 1.636.675 246.403 848.411 541.861
10 T Irakastuntza 536.851 54.410 279.503 202.937
11 T hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 3.975.024 546.007 2.116.758 1.312.259
12 T Aseguruak eta finantza-zerbitzuak 1.191.336 165.251 694.118 331.968
13 T Beste ondasun eta zerbitzuak 1.144.148 152.918 637.070 354.160

Data 2025eko Irailaren 18a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta


Gipuzkoa etxeko batez besteko gastuaren buruan dago 2024an


2024an, Gipuzkoako etxeek hiru lurralde historikoetako batez besteko gasturik handiena izan dute etxeko —36.765 euro—; eta, aldi berean, 2023tik gehien igo dena izan da —% 1,9—.Hazkunde hori batez ere Aisia, ikuskizunak eta kultura (% 27,4), Garraioak (% 11,2) eta Aseguruak eta finantza-zerbitzuak (%6,9) taldeetan izandako igoerari zor zaio. Aitzitik, Gipuzkoan bilakaera eskasena izan duten etxeko batez besteko gastuak hauek izan dira: Beste ondasun eta zerbitzu batzuk (–% 16,7) eta Altzariak, etxeko ekipamendua eta etxebizitzaren kontserbazio-gastu arruntak (–% 9,9). Azken horiek, gainera, bilakaera negatiboa izan dute 2024an hiru lurralde historikoetan.


Euskal AEko etxeko batez besteko gastua (euroak), gastu-taldearen arabera, lurralde historikoari jarraiki (COICOP 2018, 2 digitu). 2024

Excel csv
  Araba/Álava Bizkaia Gipuzkoa
  2024 Gehikuntza (%) 2024/2023 2024 Gehikuntza (%) 2024/2023 2024 Gehikuntza (%) 2024/2023
GUZTIRA 34.020 -6,4 36.730 0,7 36.765 1,9
01 T Janari eta edari alkoholgabeak 5.020 -13,1 5.628 0,1 5.945 1,9
02 T Edari alkoholdunak, tabakoa eta narkotikoak 306 -13,9 381 -10,3 368 -6,4
03 T Janzteko gaiak eta oinetakoak 1.272 -8,0 1.451 7,4 1.497 0,2
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak 12.162 -4,3 13.368 2,2 12.834 1,7
05 T Altzariak, etxeko ekipamendua eta etxebizitza kontserbatzeko gastu arruntak 1.213 -6,4 1.485 -5,9 1.097 -9,9
06 T Osasuna 1.432 17,7 1.248 -1,0 1.270 -4,3
07 T Garraioak 3.767 -1,8 2.886 -10,1 3.594 11,2
08 T Informazioa eta komunikazioak 1.036 8,3 1.038 0,2 1.037 -6,1
09 T Aisia, ikuskizunak eta kultura 1.652 1,5 1.714 0,7 1.802 27,4
10 T Irakastuntza 365 -17,5 565 -14,1 675 6,2
11 T hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 3.661 -10,8 4.276 9,0 4.364 0,4
12 T Aseguruak eta finantza-zerbitzuak 1.108 12,0 1.402 10,4 1.104 6,9
13 T Beste ondasun eta zerbitzuak 1.025 -37,3 1.287 -6,0 1.178 -16,7

Data 2025eko Irailaren 18a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta


Bizkaiko lurralde historikoan, etxeko batez besteko gastua 36.730 eurokoa izan da 2024an —2023an baino % 0,7 handiagoa—.Lurralde horretan gora egin dute etxeko batez besteko gastuek Aseguruak eta finantza-zerbitzuak (% 10,4) eta Hotel, kafetegi eta jatetxeak (% 9,0) taldeetan. Aitzitik, talde hauetan izandako jaitsierak azpimarratu behar dira: Irakaskuntza (–% 14,1), Edari alkoholdunak, tabakoa eta narkotikoak (–% 10,3) eta Garraioak (–% 10,1).


Azkenik, Araban, etxeko batez besteko gastua 34.020 eurokoa izan zen, 2023an baino –% 6,4 txikiagoa. Gastuaren beherakada gastu-talde gehienetan gertatu da, hauetan nabarmenduz: Beste ondasun eta zerbitzu batzuk (–% 37,3) eta Irakaskuntza (–% 17,5). Beste muturrean, 2023ko datuekin alderatuta, bilakaerarik onena izan duten taldeak etxeko batez besteko gastuari dagokionez izan dira: Osasuna (% 17,7) eta Aseguruak eta finantza-zerbitzuak (% 12).


Kontsumoko gastua etxeen ezaugarrien arabera


Euskal AEko etxeen gastua aztertuz, etxearen eta bertako kideen sailkapen-aldagaien arabera, datuen ikuspegi sozioekonomikoa lortzen dugu


Etxearen tamainari dagokionez, kide 1 duten etxeek pertsona bakoitzeko 23.884 euroko batez besteko gastua egin zuten 2024an, Euskal AEko batez besteko gastua (15.504 euro) baino % 54 handiagoa. Aurreko urtearekin alderatuta, kide 1 duten etxeen gastua urtean 524 euro murriztu da, batez beste, pertsonako. 2 kideko etxeak, pertsona bakoitzeko batez besteko gastua 19.230 eurokoa izanik, batez bestekoaren % 24 gainetik egon ziren, eta pertsona bakoitzeko urteko gastua, batez beste, 769 euro igo zuten. Aitzitik, etxeko kideen kopurua handitu ahala, pertsonako batez besteko gastua murriztu egiten da; hala, 3 kide dituzten etxeetan (13.573 euro) eta 4 kide edo gehiago dituztenetan (11.038 euro) —batez bestekoaren azpitik daude biak— % 12,5 eta % 28,8 murriztu da, hurrenez hurren.


Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, etxeko tamainaren arabera. 2024

Excel csv
  Guztizko gastua (mila euro) Etxeko batez besteko gastua                           (euro) Pertsonako batez besteko gastua (euro)
GUZTIRA 34.311.632 36.313 15.504
kide bat 6.971.654 23.884 23.884
2 kide 11.266.505 38.460 19.230
3 kide 7.145.524 40.719 13.573
4 eta gehiago 8.927.949 48.374 11.038

Data 2025eko Irailaren 18a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta


Etxeko diru-sarreren iturri nagusiari dagokionez, diru-sarrera iturri nagusia norberaren konturako lana edo jabetzaren eta kapitalaren errentak zituzten etxeak izan ziren 2024an etxeko batez besteko gasturik handiena izan zutenak, urtean 41.845 eurorekin; Euskal AEko batez bestekoarekiko % 15 gainetik kokatu zen, batez besteko gastua % 7,5 murriztu zen arren 2023. urtearekin alderatuta. Horrek esan nahi du etxeko batez besteko gastua 3.399 euro murriztu zela urtean. Ondoren etorri ziren, diru-sarreren iturri nagusia besteren konturako lana izan zuten etxeak, batez beste 37.998 euroko gastuarekin etxe bakoitzeko —2023an baino % 1,4 txikiagoa—.Azkenik, etxeko batez besteko gastua 33.468 eurokoa izan zen —aurreko urtean baino % 3,2 handiagoa eta Euskal AEko batez bestekoaren % 8 azpitik— diru-sarreren iturri nagusi pentsioak, subsidioak eta bestelako prestazio eta diru-sarrera erregularrak izan zituzten etxeetan.


Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, etxeko diru-sarreren iturri nagusiaren arabera. 2024

Excel csv
  Guztizko gastua (mila euro) Etxeko batez besteko gastua                           (euro) Pertsonako batez besteko gastua (euro)
GUZTIRA 34.176.111 36.393 15.508
Norberaren konturako lana eta jabetza- eta kapital-errentak 3.298.301 41.845 14.839
Besteren konturako lana 17.505.079 37.998 14.486
Pentsioak, sorospenak eta bestelako prestazio eta diru-sarrera erregularrak 13.372.731 33.468 17.296

Data 2025eko Irailaren 18a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta


Etxeen gastuari dagokionez, sostengatzaile nagusiaren jardueraren ondoriozko egoeraren arabera, 2024an sostengatzaile nagusia aktibo zegoen etxeen batez besteko gastua 36.714 eurokoa izan zen, Euskal AEko batez bestekoa baino % 1,1 handiagoa eta 2023an baino % 2,1 txikiagoa. Aitzitik, sostengatzaile nagusia ez-aktibo zegoen etxeetan, batez besteko gastua 35.658 eurokoa izan zen, batez bestekoaren % 1,8 azpitik, baina % 3,3ko igoerarekin aurreko urtearekin alderatuta.


Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, sostengatzaile nagusiaren jardueraren egoeraren arabera. 2024

Excel csv
  Guztizko gastua (mila euro) Etxeko batez besteko gastua                           (euro) Pertsonako batez besteko gastua (euro)
GUZTIRA 34.311.632 36.313 15.504
Aktiboak 21.534.140 36.714 14.052
Ez-aktiboak 12.777.492 35.658 18.774

Data 2025eko Irailaren 18a

Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta



Oharra:

Familia-gastuaren inkesta Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) lankidetzan egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta etxeek egindako kontsumo-gastuen izaerari eta xedeari buruzko urteko informazioa ematen du, baita etxekoen unitateen bizi-baldintzei buruzko hainbat ezaugarriri buruzkoa ere.

Gaur 2024rako argitaratutako datuek COICOP 2018 (Classification of Individual Consumption by Purpose) sailkapena jasotzen dute. Sailkapen horrek ECOICOP Europako sailkapena ordezten du. Azken sailkapen hori 2016az geroztik erabili da inkestan. COICOP 2018 berria Nazio Batuen kontsumoko nazioarteko sailkapen bat da, eta sailkapen horrek alderagarritasun handiagoa ahalbidetzen du nazioartean.

Sailkapen berri horrek 13 gastu-talde handi barne hartzen ditu, orain arte zeuden 12ak baino bat gehiago, eta, horrela, lehen aldiz, Aseguruak eta finantza-zerbitzuak taldearen gastuak multzo bat osatuz agertzen dira.

Era berean, ECOICOPeko aurreko Komunikazioak taldea orain Informazioa eta komunikazioak taldea da, aurretik 09. taldean sartutako gastuen zati bat jasoz. Talde horretan, orain, Aisia, ikuskizun eta kulturako jarduerak soilik sartzen dira.

Ondasun eta zerbitzuetako gastuaren sailkapena aldatzearekin bat, horietako batzuen zenbatespenetan hobekuntzak sartu dira, gastuaren zenbatespen zehatzagoak lortzeko helburuarekin. Aldaketa horiek eragina dute gastu batzuk eskatzen diren idatzoharren aldietan eta gastu horiek erregistratzen diren galdetegietan.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da 2024a baino lehen argitaratutako datu guztiak berrikustea eta berriro kalkulatzea, sailkapen berriari eta kalkuluetan ezarritako hobekuntzei jarraiki. Berrikuspen hori datozen hilabeteetan egingo da, eta horren ondorioz, 2016. urtetik 2024. urtera bitartean etxeetako kontsumoko gastuari buruzko datuen serie homogeneoak jarriko dira erabiltzaileen eskura.



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 – 01010 Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko etxeko batez besteko gastua 36.313 eurokoa izan zen 2024an; ia ez zen aldatu 2023tik

Eragiketa : 
Familia-gastuaren inkesta
Eragiketa kodea : 
172503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2025/09/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024947_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali