HomeGaiakMerkataritza indizea (MI)Prentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektoreko...

2025/09/16eko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA. 2025/II

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko merkataritza-sektoreko salmentak % 0,7 igo dira 2025eko bigarren hiruhilekoan


Aurreko hiruhilekoaren aldean salmentak % 0,1 handitu dira


Eustaten datuen arabera, Merkataritza-sektoreak % 0,7 egin du gora urte artean 2025eko bigarren hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegiko eraginak zuzendua. Merkataritza-sektorearen barnean ondorengoak daude: Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa.


Aurreko hiruhilekoaren aldean, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmentek % 0,1 egin dute gora 2025eko bigarren hiruhilekoan.




Merkataritzaren barruan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da sektore guztietan. Txikizkako merkataritzan % 3,5, Handizkako merkataritzan % 3,2 eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa sektorean % 2,1 hobetu dira. Hori guztia, prezio konstanteetan eta egutegiko eraginak zuzendua.


Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaro-eraginak kenduta, Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan % 2,0 igo dira salmentak, Txikizkako merkataritzan % 1,1 eta, aldiz, Handizkako merkataritzan % 0,8 jaitsi dira.


Euskal AEko merkataritza-indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2025/II

Excel csv
  Prezio finkoak
  t / t-4 t / t-1 A (t) / A (t-4)
Indize orokorra sektorearen arabera 0,7 0,1 1,0
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa 2,1 2,0 0,5
Handizkako merkataritza -1,2 -0,8 -0,3
Txikizkako merkataritza 3,5 1,1 3,1
 
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera      
Araba/Álava 0,1 -0,9 0,8
Bizkaia -0,1 0,0 0,1
Gipuzkoa 2,5 0,6 2,6
 
Enplegu-indizea 1,0 0,8 0,4
Euskal AE      

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2025eko Irailaren 16a

Iturria: Eustat. Merkataritza-indizea



Salmenten urte arteko portaera positiboa izan da Gipuzkoan, % 2,5eko igoerarekin, eta Araban, % 0,1eko igoerarekin. Bestalde, Bizkaian salmentek behera egin dute % 0,1. Aurreko hiruhilekoarekiko aldeari dagokionez, Gipuzkoan % 0,6ko igoera egon da, Bizkaian ez da aldaketarik egon eta Araban % 0,9ko jaitsiera egon da.

Euskal AEko Merkataritza-sektoreko landunen indizea % 1,0 hazi da 2024ko bigarren hiruhilekoaren aldean. 2025eko lehen hiruhilekoaren aldean, enplegua % 0,8 igo da.

INFORMAZIO-OHARRA


Urte arteko aldakuntzak egutegiko eraginak zuzendutako serieetan oinarritzen dira eta hiruhileko arteko aldakuntzak urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 95,76ko estaldurarekin kalkulatu da.


Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektoreko salmentak % 0,7 igo dira 2025eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea
Eragiketa kodea : 
142536
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/09/16
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024934_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali