2025/09/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko abuztua

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2025eko abuztuan % 1,5eko igoera izan da sarreretan eta % 1,2koa ostatu-gauetan Euskal AEko hoteletan


Gelen okupazio-maila % 86,0ra iritsi zen eta prezioak % 7,3 igo ziren 2025eko abuztuan


2025eko abuztuan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 1,5 igo dira eta ostatu-gauak % 1,2 urte arteko terminoetan, Eustatek landutako datuen arabera. Erregistratutako 432.427 sarrerek 921.868 ostatu-gau ekarri dituzte guztira.


Sarreren % 55,2 eta ostatu-gauen % 53,1 jatorri atzerritarrekoak izan dira, sarreren kasuan % 4,9ko eta ostatu-gauen kasuan % 6,6ko igoeren ondoren.


Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Abuztua 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia
  2025/08 m/m-12 (%) 2025/08 m/m-12 (%) 2025/08 2024/08
EUSKAL AE 432.427 1,5 921.868 1,2 2,13 2,14
Estatukoak 193.807 -2,4 431.921 -4,3 2,23 2,27
Atzerritarrak 238.620 4,9 489.947 6,6 2,05 2,02
 
Araba/Álava 58.916 -7,0 118.004 -7,2 2,00 2,01
Estatukoak 36.089 -5,4 79.026 -9,1 2,19 2,28
Atzerritarrak 22.827 -9,4 38.978 -3,0 1,71 1,60
Vitoria-Gasteiz 44.615 -9,6 91.581 -9,1 2,05 2,04
 
Bizkaia 197.593 4,7 415.902 4,4 2,10 2,11
Estatukoak 87.787 1,2 190.055 -1,6 2,16 2,23
Atzerritarrak 109.806 7,6 225.847 10,0 2,06 2,01
Bilbao 130.684 4,1 274.001 5,1 2,10 2,08
 
Gipuzkoa 175.918 1,2 387.962 0,6 2,21 2,22
Estatukoak 69.931 -5,0 162.840 -5,0 2,33 2,33
Atzerritarrak 105.987 5,7 225.122 5,1 2,12 2,14
Donostia / San Sebastian 102.702 -2,3 242.187 -3,0 2,36 2,38

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Irailaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Araban 58.916 sarrera eta 118.004 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko abuztuan baino % 7,0 eta % 7,2 gutxiago, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, aurreko urtean baino % 4,7 sarrera gehiago eta % 4,4 ostatu-gau gehiago erregistratu dira. Sarrerak 197.593 izan dira, eta ostatu-gauak, berriz, 415.902, 2025eko abuztu honetan. Era berean, sarrerak % 1,2 gehitu dira Gipuzkoan (175.918 guztira), eta ostatu-gauak % 0,6 (387.962).


Hiriburuka, sarreren kopurua % 9,6 jaitsi da Gasteizen eta % 2,3 Donostian. Bilbon, sarrerak % 4,1 igo dira. Antzeko moduan, aurreko urteko abuztuaren aldean igarotako ostatu-gauen kopurua % 9,1 jaitsi da Gasteizen eta % 3,0 Donostian. Bestalde, Bilbok % 5,1 ostatu-gau gehiago erregistratu ditu.


Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,13 egunekoa izan da 2025eko abuztuan, aurreko urteko hil berean izandako 2,14 egunen antzekoa.


Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Abuztua 2025

Excel csv
  Betetze-mailak (%) Errentagarritasuna
  plazen arabera gelaka ADR (eurotan) RevPAR (eurotan)
  2025/08 p.p. * 2025/08 p.p. * 2025/08 m/m-12 (%) 2025/08 m/m-12 (%)
EUSKAL AE 78,5 -0,2 86,0 0,2 154,37 7,3 132,74 7,5
 
Araba/Álava 69,2 -5,5 84,1 0,3 106,20 8,9 89,35 9,4
Vitoria-Gasteiz 68,8 -6,8 87,4 0,7 96,93 9,9 84,76 10,9
 
Bizkaia 79,0 2,1 85,2 0,8 132,44 4,3 112,84 5,3
Bilbao 82,4 0,7 87,3 -0,8 144,58 4,8 126,24 3,8
 
Gipuzkoa 81,4 -1,0 87,5 -0,6 193,99 9,6 169,75 8,8
Donostia / San Sebastian 84,8 -2,1 90,4 -2,2 238,10 11,8 215,13 9,2

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Irailaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Euskal AE osoan plazen okupazio maila % 78,5ekoa izan da abuztuan, 2024ko abuztuan baino ehuneko 0,2 puntu txikiagoa. Gelaka neurtuz gero, % 86,0ra iritsi da okupazioa, aurreko urteko abuztuan baino ehuneko 0,2 puntu gehiago.


Eguneko batez besteko tarifa (bainugeladun logela bikoitz bati aplikatua, ostatu hartzeko bakarrik) edo ADRa 154,4 eurokoa izan da 2025eko abuztuan Euskal AEn, hau da, % 7,3ko igoera izan da aurreko urteko abuztuarekin alderatuta. ADRa 194,0 eurokoa izan da Gipuzkoan, 132,4 eurokoa Bizkaian eta 106,2 eurokoa Araban. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADRa 238,1 eurokoa izan da Donostian, 144,6 eurokoa Bilbon eta 96,9 eurokoa Gasteizen.


Gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak (edo RevPar) 132,7 eurokoak izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2025eko abuztuan, aurreko urteko hil berean baino % 7,5 handiagoak.


Abuztuan, Euskal AEko hiru hiriburuek herriko jaiak edo aste handiak ospatzen dituzte. Gasteizko hotel-establezimenduetan, Andre Maria Zuriaren jaietan (abuztuaren 4tik 9ra) 8.605 sarrera eta 18.964 gaualdi izan dira: aurreko urteko aldi berean erregistratutakoak baino % 6,3 eta % 6,7 gutxiago. Mota horretako establezimenduen okupazio-maila % 73,2koa izan da aurtengo jaietan plazen arabera neurtuta, eta % 93,4koa gelen arabera neurtuta.


Donostiako Aste Nagusia abuztuaren 9tik 16ra bitartean egin da 2025ean. Aldi horretan 26.674 sarrera eta 64.655 ostatu-gau erregistratu dira guztira. Aurreko urteko Aste Nagusiaren aldean, jaitsi egin dira sarrerak (% 2,1) eta ostatu-gauak ( % 1,6). Okupazio-maila % 87,7koa izan da plazaka neurtuta, eta % 93,1ekoa gelaka neurtuta.


Azkenik, 2025eko abuztuaren 16tik 24ra bitartean Bilboko Aste Nagusia ospatu da. Aste horretan, hiriko hotel-establezimenduetan 37.746 sarrera eta 80.443 ostatu-gau izan dira. Bi zifra horiek aurreko urteko zifren aldean igoera ekarri dute, % 4,7 sarreren kasuan eta % 6,0 ostatu-gauen kasuan. Plazen okupazio-maila % 83,6koa izan da eta logelen araberakoa % 88,5ekoa.


Urteko metatua


Urte hasieratik hona metatutako aldian (2025eko urtarriletik abuztura), aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta, sarrerak % 3,6 igo dira, eta ostatu-gauak, berriz, % 4,8. Batez besteko egonaldia, zazpi hilabeteko tarte horretan, 1,99 egunekoa izan da 2025ean, aurreko urteko aldi metatu berean ikusitako 1,98 egunen oso antzekoa.


Urteko lehenengo zortzi hilabeteetako okupazio-maila % 59,6koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 70,5ekoa logelen arabera neurtuta, aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 0,9 eta 1,2 puntu handiagoa, hurrenez hurren.



Informazio-oharra


Hotelen ETHaren erantzun tasa % 94,2koa izan da 2025eko abuztuan. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.


Euskal AEko turismo-datuen esploratzailea. Hotel-establezimenduak



(1) Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetako bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEko egonaldiaren iraupen osoari


Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2025eko abuztuan % 1,5eko igoera izan da sarreretan eta % 1,2koa ostatu-gauetan Euskal AEko hoteletan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/20
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024953_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali