2025/08/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2025eko uztaila
2025eko uztailean Euskal AEko landetxeetan emandako ostatu-gauek % 3,7 egin dute gora eta apartamentu turistikoetan emandakoek % 22,1; aterpetxe turistikoetako ostatu-gauek, berriz, % 10,8 egin dute behera
2025eko uztailean, plazen okupazio-maila % 50,0etik gorakoa izan da hiru establezimendu-motetan
2025eko uztailean, Euskal AEko landetxeetan sarrerak % 1,6 jaitsi dira, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, eta ostatu-gauak, berriz, % 3,7 igo dira, Eustatek landutako datuen arabera. Urte arteko aldakuntza horiekin, uztailean 23.652 sarrera izan dira eta ostatu-gauak, berriz, 76.044 guztira.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Uztaila 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
Betetze-mailak (%) |
| |
|
plazen arabera |
gelaka |
| |
2025/07 |
m/m-12 (%) |
2025/07 |
m/m-12 (%) |
2025/07 |
2024/07 |
2025/07 |
p.p. * |
2025/07 |
p.p. * |
| EUSKAL AE |
23.652 |
-1,6 |
76.044 |
3,7 |
3,22 |
3,05 |
52,6 |
1,9 |
58,7 |
2,7 |
| Estatukoak |
15.211 |
-7,5 |
48.967 |
-5,9 |
3,22 |
3,17 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
8.441 |
11,0 |
27.077 |
27,3 |
3,21 |
2,80 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Araba/Álava |
4.115 |
2,6 |
11.015 |
-0,3 |
2,68 |
2,75 |
34,0 |
1,6 |
40,5 |
1,5 |
| Estatukoak |
2.649 |
-10,2 |
6.945 |
-16,9 |
2,62 |
2,83 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
1.466 |
38,2 |
4.070 |
51,2 |
2,78 |
2,54 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Bizkaia |
7.520 |
-1,7 |
21.425 |
-1,3 |
2,85 |
2,84 |
51,6 |
-0,7 |
56,8 |
-0,6 |
| Estatukoak |
4.515 |
-12,5 |
13.187 |
-13,3 |
2,92 |
2,95 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
3.005 |
20,8 |
8.238 |
27,0 |
2,74 |
2,61 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Gipuzkoa |
12.017 |
-2,9 |
43.604 |
7,5 |
3,63 |
3,28 |
61,7 |
3,0 |
68,6 |
5,1 |
| Estatukoak |
8.047 |
-3,4 |
28.835 |
1,3 |
3,58 |
3,42 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
3.970 |
-2,1 |
14.769 |
22,1 |
3,72 |
2,98 |
- |
- |
- |
- |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Abuztuaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Aurreko urteko uztailarekin alderatuta % 11,0 gora egin ondoren, atzerriko bisitarien sarrerak Euskal AEko landetxeetan izandako sarrera guztien % 35,7 izan dira. Bestalde, atzerritar jatorrikoen ostatu-gauak guztizkoaren % 35,6 izan dira, 2024ko uztailarekin alderatuta % 27,3 gora egin ondoren.
Lurralde historikoen arabera, 2025eko uztailean, sarrerek % 2,6 egin dute gora Araban, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 1,7 eta % 2,9 egin dute behera, hurrenez hurren. Ostatu-gauei dagokienez, % 7,5 egin dute gora Gipuzkoan eta % 0,3 egin dute behera Araban eta % 1,3 Bizkaian.
Euskal AEko mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia (1) 3,22 egunekoa izan da 2024ko uztailean, 2024ko uztailean izandako 3,05 egunekoa baino luzeagoa.
Plazen eta logelen okupazio-mailek urtetik urterako ehuneko 1,9ko eta 2,7ko igoera izan dute, hurrenez hurren, eta plazen arabera neurtuta % 52,6koa izan da eta logelen arabera neurtuta % 58,7koa.
Apartamentu turistikoei dagokienez (2), 2025eko uztailean 35.436 sarrera izan dira, eta ostatu-gauak 97.610. Aurreko urteko uztailarekin alderatuta, % 32,3ko igoera izan da sarreren kasuan eta % 22,1ekoa ostatu-gauen kasuan.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Uztaila 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
Betetze-mailak (%) |
| |
|
plazen arabera |
apartamenduka |
| |
2025/07 |
m/m-12 (%) |
2025/07 |
m/m-12 (%) |
2025/07 |
2024/07 |
2025/07 |
p.p. * |
2025/07 |
p.p. * |
| EUSKAL AE |
35.436 |
32,3 |
97.610 |
22,1 |
2,75 |
2,99 |
52,0 |
-0,5 |
83,5 |
21,1 |
| Estatukoak |
17.686 |
29,7 |
49.499 |
19,3 |
2,80 |
3,04 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
17.749 |
35,0 |
48.110 |
25,1 |
2,71 |
2,93 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Araba/Álava |
1.092 |
-21,6 |
11.108 |
-4,3 |
10,17 |
8,34 |
31,6 |
-4,0 |
74,3 |
-10,0 |
| Estatukoak |
833 |
-19,3 |
8.589 |
5,8 |
10,31 |
7,86 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
259 |
-28,1 |
2.519 |
-27,8 |
9,72 |
9,68 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Bizkaia |
23.066 |
47,9 |
48.028 |
31,1 |
2,08 |
2,35 |
52,1 |
-2,8 |
80,7 |
16,1 |
| Estatukoak |
11.561 |
41,6 |
22.743 |
20,2 |
1,97 |
2,32 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
11.504 |
54,8 |
25.285 |
42,6 |
2,20 |
2,38 |
- |
- |
- |
- |
| |
| Gipuzkoa |
11.278 |
15,3 |
38.474 |
21,4 |
3,41 |
3,24 |
63,5 |
3,9 |
90,8 |
38,8 |
| Estatukoak |
5.292 |
19,4 |
18.167 |
25,6 |
3,43 |
3,26 |
- |
- |
- |
- |
| Atzerritarrak |
5.986 |
11,9 |
20.307 |
17,8 |
3,39 |
3,22 |
- |
- |
- |
- |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Abuztuaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 50,1 eta ostatu-gau guztien % 49,3 atzerritar jatorriko bisitariei dagozkie, 2025eko uztailean urte arteko % 35,0eko eta % 25,1eko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 2,75 egunekoa izan da 2025eko uztailean, 2024ko uztailean erregistratu zen 2,99 egunekoaren azpitik. Mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 10,17 egunekoa izan da Araban, 3.41 egunekoa Gipuzkoan eta 2,08 egunekoa Bizkaian.
Plazen okupazio-maila % 52,0koa izan da Euskal AEn, 2024ko uztailarekin alderatuta ehuneko 0,5 puntu galdu ondoren. Apartamentu bakoitzeko okupazio-mailak ehuneko 21,1 puntu egin du gora, eta % 83,5ekoa izan da.
Euskal AEko turismo-aterpetxeei dagokienez, 2025eko uztailean urtetik urterako sarrerak % 8,9 jaitsi dira, eta guztira 29.618 izan dira. Horietan emandako ostatu gauak 59.882 izan dira guztira. Bizkaian 31.853 ostatu-gau erregistratu dira, Gipuzkoan 25.806 eta, azkenik, Araban ostatu-gauak 2.223 izan dira.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Uztaila 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
Betetze-maila plazaka (%) |
| |
2025/07 |
m/m-12 (%) |
2025/07 |
m/m-12 (%) |
2025/07 |
2024/07 |
2025/07 |
p.p. |
| EUSKAL AE |
29.618 |
-8,9 |
59.882 |
-10,8 |
2,02 |
2,06 |
53,4 |
-7,9 |
| Estatukoak |
10.753 |
2,9 |
25.725 |
8,2 |
2,39 |
2,27 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
18.865 |
-14,5 |
34.157 |
-21,2 |
1,81 |
1,96 |
- |
- |
| |
| Araba/Álava |
1.571 |
204,8 |
2.223 |
81,7 |
1,42 |
2,37 |
41,9 |
18,3 |
| Estatukoak |
1.059 |
129,8 |
1.687 |
53,1 |
1,59 |
2,39 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
512 |
840,0 |
536 |
341,3 |
1,05 |
2,23 |
- |
- |
| |
| Bizkaia |
15.397 |
-10,3 |
31.853 |
-7,0 |
2,07 |
1,99 |
55,5 |
-5,3 |
| Estatukoak |
5.708 |
-3,3 |
14.152 |
19,1 |
2,48 |
2,01 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
9.689 |
-14,0 |
17.701 |
-20,8 |
1,83 |
1,98 |
- |
- |
| |
| Gipuzkoa |
12.650 |
-14,8 |
25.806 |
-18,5 |
2,04 |
2,13 |
52,2 |
-13,6 |
| Estatukoak |
3.986 |
-2,5 |
9.886 |
-8,4 |
2,48 |
2,64 |
- |
- |
| Atzerritarrak |
8.664 |
-19,4 |
15.920 |
-23,8 |
1,84 |
1,94 |
- |
- |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Abuztuaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Ostatu-mota horretako egonaldiaren batez besteko iraupena 2,02 egunekoa izan da Euskal AE osoan, eta plazen okupazio-maila, urte batetik bestera ehuneko 7,9 behera egin ondoren, % 53,4ra jaitsi da.
Datu metatuak (2025eko urtarrila-uztaila)
2025ean, orain arte, Euskal AEko landetxeetan 99.085 sarrera eta 243.909 ostatu-gau erregistratu dira, 2024ko aldi metatu berean baino % 5,1 eta % 6,0 gehiago. Batez besteko egonaldia 2,46 egunekoa izan da, hau da, aurreko urtekoaren antzekoa, 2,44 egunekoa izan baitzen. Okupazio-mailari dagokionez, plazen arabera neurtuta % 28,8ra iritsi da, eta 2024ko aldi metatu berean, berriz, % 26,6ra iritsi zen. Logelen arabera neurtuta ere 2024ko aldi metatu berekoa baino handiagoa izan da, kasu horretan % 31,1ekoa izan baitzen eta 2025eko zazpi hilabete hauetan % 33,9koa izan baita.
Apartamentu turistikoei dagokienez, uztailera arte 157.284 sarrera metatu dira eta 461.471 ostatu-gau, eta 2024ko aldi berarekin alderatuta, beraz, sarrerek % 36,9 egin dute gora eta ostatu-gauek % 18,8. 2025eko zazpi hilabete hauetan batez besteko egonaldia 2,93 egunekoa izan da, eta 2024ko aldi berean, berriz, 3,38 egunekoa izan zen. Plazen araberako okupazio-maila % 38,7koa izan da eta apartamentuena % 69,4koa, hau da, 2024ko aldi bereko okupazio-maila baino % 0,4 eta % 5,6 puntu handiagoa.
Turismo-aterpetxeei dagokienez, 2025ean 142.486 sarrera eta 259.018 ostatu-gau izan dira, 2024ko lehenengo zazpi hilabeteekin alderatuta sarrerek % 0,1 eta ostatu-gauek % 3,8 behera egin ondoren. Batez besteko egonaldia 1,82 egunekoa izan da, aurreko urteko 1,89 egunekoaren azpitik. Plazen okupazio-maila % 37,4koa izan da, 2024ko aldi metatu berekoa baino % 2,0 txikiagoa.
Informazio-oharra
ETHren inguruan emandako erantzunen tasa % 85,0ekoa izan da hilabete honetan landetxeetan, % 73,6koa apartamentu turistikoetan eta % 75,6koa turismo-aterpetxeetan. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
(1)Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.
(2)Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten ardurapean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62