2025/09/04ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZAEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2025eko UZTAILA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,4 igo dira 2025eko uztailean


Aurreko hilaren aldean, salmentek % 0,2 egin dute gora


Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,4 hobetu dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren. Aurreko hilaren aldean, hau da, 2025eko ekainaren aldean, % 0,2 egin dute gora prezio konstanteetako salmentek, urtaro-eraginak kenduta.




Urte artean, salmenten bilakaera positiboa izan da Elikaduran, % 0,2ko igoerarekin (2025eko uztaila 2024ko uztailaren aldean), eta baita Gainerako produktuetan ere, % 0,6ko igoerarekin.


Aurreko hilarekiko (2025eko uztaila 2025eko ekainaren aldean), salmentak % 0,8 igo dira Elikagaien sektorean, eta, aldiz, Gainerako produktuen sektorean % 1,1 jaitsi dira.


Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2025

Excel csv
  Prezio finkoak
  m / m-12 m / m-1 A (m) /A (m-12)
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera      
Euskal AE 0,4 0,2 0,8
Araba/Álava -0,9 -0,3 -0,2
Bizkaia 1,2 0,6 1,5
Gipuzkoa -0,6 -0,4 -0,1
 
Indize orokorra sektorearen arabera      
Janariak 0,2 0,8 0,6
Gainerako produktuak 0,6 -1,1 1,1
 
Enplegu-indizea      
Euskal AE 1,4 0,8 1,7

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2025eko Irailaren 4a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan


Bizkaian % 1,2 handitu dira azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak 2025eko uztailean, aurreko urteko garai beraren aldean; baina Araban eta Gipuzkoan salmentek behera egin dute % 0,9 eta % 0,6, hurrenez hurren.

Aurreko hilarekiko, salmentak % 0,6 hobetu dira Bizkaian; aldiz, Araban % 0,3 txikitu dira eta Gipuzkoan % 0,4.

Urteko metatuan azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizeak % 0,8ko hazkundea izan du, eta aldakuntza positiboak izan dira bi sektoreetan. Lurralde historikoei dagokienez, aldiz, Bizkaiak % 1,5 hobekuntza izan du, Arabak % 0,2ko beherakada eta Gipuzkoak % 0,1eko beherakada.

Azkenik, Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan okupatutako langileen kopurua % 1,4 handitu da 2024ko uztailaren aldean. Aurreko hilarekiko, ordea, okupatutako langileen indizea % 0,8 txikitu da.


INFORMAZIO-OHARRA


Urtetik urterako aldaketak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtarokotasunik gabeko serietan oinarrituta.


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 96,97ko estaldurarekin kalkulatu da.



Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62
 


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,4 igo dira 2025eko uztailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/09/04
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024877_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali