2025/08/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2025eko UZTAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 1,0 jaitsi dira 2025eko uztailean
Urte arteko balioetan, 2025eko uztailean 2024ko uztailarekin alderatuta, kostuak % 1,2 igo dira
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 1,0 jaitsi da 2025eko uztailean aurreko hilabetearekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. 2024ko hilabete berarekin alderatuta, kostuak % 1,2 igo dira.
Kostuak % 1,0 jaitsi dira Eraikinen eraikuntzan eta % 1,2 Ingeniaritza zibilean. 2024ko uztailarekin alderatuta, prezioak % 1,2 igo dira Eraikinen eraikuntzan eta % 1,3 Ingeniaritza Zibilean.
Aurreko hilabetearekin, 2025eko ekainarekin, alderatuta, lehengaien kostuak % 1,3 jaitsi dira eta eskulanaren kostuek, berriz, ez dute aldaketarik izan. Urte arteko balioetan, lehengaien kostua % 1,5 igo da eta eskulanarena % 0,4.
Hilabete arteko balioetan, lehengaien kostua % 1,3 jaitsi dira Eraikinen eraikuntzaren sektorean eta % 1,5 Ingeniaritza zibilarenean. Urte arteko bilakaeran, Eraikinen eraikuntzako lehengaien kostuak % 1,5 igo dira eta Ingeniaritza Zibilekoak % 1,6.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2025
| |
Indizea |
Aldakuntza (%) |
| |
|
m/m-1 |
m/m-12 |
| Guztira |
121,8 |
-1,0 |
1,2 |
| Eraikinak |
121,6 |
-1,0 |
1,2 |
| Ingeniaritza zibila |
122,7 |
-1,2 |
1,3 |
| |
| Lehengaiak |
123,7 |
-1,3 |
1,5 |
| Eraikinak |
123,4 |
-1,3 |
1,5 |
| Obra zibila |
124,7 |
-1,5 |
1,6 |
| |
| Laneskua |
116,9 |
0,0 |
0,4 |
Oinarria 2021=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abuztuaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumitutako lehengai nagusien prezioei dagokienez, 2025eko uztailean gehien igo direnak azpisektore hauetakoak dira: Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 8,1) eta Metalezko produktuen fabrikazioa –makineria eta ekipoa izan ezik– (% 4,5). Aitzitik sektorean erabilitako Koke-lantegien eta petrolioa fintzearen sektoreko lehengaien kostua % 9,7 jaitsi da.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Uztaila 2025
| | m / m-12 |
| Ateratze-industriak | -3,2 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | -9,7 |
| Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa | 3,6 |
| Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu | 4,5 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 8,1 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Abuztuaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62