2025/09/09ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025eko UZTAILA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 0,3 hazi da 2025eko uztailean


2025eko ekainaren aldean, industria-produkzioa % 0,8 jaitsi da


Eustaten datuen arabera, 2025eko uztailean eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 0,3 handiagoa izan da.


Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduerak % 0,8 egin du behera azken hilabete honetan, urtaroen ondorioak zuzendu ondoren.



Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunen ekoizpenak urte arteko portaera positiboa izan du 2025eko uztailean, eta produkzioa % 2,2 hazi da sektore osoan. Hazkunde hori, batez ere, Kontsumo-ondasun iraunkorren joerak eragin du, horien produkzioa % 5,8 hazi baita; Kontsumo-ondasun ez iraunkorren produkzioa, berriz, % 1,3 hazi da. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da, besteak beste. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren artean, berriz, honako hauek daude: elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea.


Ekipo-ondasunen ekoizpena (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza) % 1,9 igo da aurreko urteko uztailaren aldean.


Bitarteko ondasunetan (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa) produkzioa % 0,5 jaitsi da urte artean.


Energiaren ekoizpena, azkenik, % 4,6 murriztu da 2025eko uztailean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore horretan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.


Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2025

Excel csv
  Egutegi eraginak zuzendutako datuak Datu desestazionalizatuak
  m / m-12 Am / A(m-12) m / m-1
Indize orokorra      
Euskal AE 0,3 -1,1 -0,8
Araba/Álava -0,7 -3,4 1,7
Bizkaia 2,3 -0,8 -0,1
Gipuzkoa -1,0 -0,3 -2,8
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK      
Kontsumo-ondasunak 2,2 1,2 1,1
Kontsumoondasun iraunkorrak 5,8 -1,2 0,5
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak 1,3 1,8 1,3
Ekipo-ondasunak 1,9 -0,5 0,9
Bitarteko ondasunak -0,5 -1,7 -0,4
Energia -4,6 -6,3 -0,9

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2025eko Irailaren 9a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea


2025eko uztailean Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian: % 2,3 egin du gora. Gipuzkoan eta Araban, aldiz, ekoizpena urte batetik bestera % 1,0 eta % 0,7 murriztu da, hurrenez hurren.


Maila bereziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko uztailean, urte artean, hauek izan dute hazkunderik handiena ekoizpenean: Garraio-materiala (% 8,5) eta Materiala eta tresna elektrikoak (% 6,0). Aitzitik, ekoizpenaren urte arteko beherakada nabarmenenak Zurgintza, papera eta arte grafikoetan (% 3,2) eta Metalurgia eta produktu metalikoetan (% 1,8) izan dira.


Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Uztaila 2025

Excel csv
  m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa -0,7
Zurgintza, papera eta arte grafikoak -3,2
Kautxua eta plastikoak 2,9
Metalurgia eta produktu metalikoak -1,8
Materiala eta tresna elektrikoak 6,0
Makineria eta tresneria -0,7
Garraio-materiala 8,5
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 1,5

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2025eko Irailaren 9a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea




2025EKO UZTAILEKO BALANTZE METATUA


Urteko lehenengo zazpi hilabeteetako metatuan, Industria-Produkzioaren Indizea % 1,1 jaitsi da. Uztailera arteko ekoizpen metatua % 6,3 jaitsi da Energian, % 1,7 Bitarteko ondasunetan eta % 0,5 Ekipo-ondasunetan, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean. Kontsumo-ondasunen sektoreko produkzioa, aldiz, % 1,2 igo da.


Lurralde historikoen arabera, 2025eko lehen zazpi hilabeteetako metatuak balantze negatiboa izan du hiru lurraldeetan. Araban ekoizpena % 3,4 jaitsi da 2024an metatutako aldi beraren aldean, Bizkaian % 0,8 eta Gipuzkoan, azkenik, % 0,3.



INFORMAZIO-OHARRA


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 75,85eko estaldurarekin kalkulatu da.


Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 0,3 hazi da 2025eko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/09/09
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/04
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024925_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali