2025/08/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025eko UZTAILA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,2 igo dira 2025eko uztailean aurreko hilaren aldean


2024ko uztailaren aldean, industria-prezioek % 0,4ko jaitsiera izan dute


Eustatek bildutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 0,2 egin dute gora 2025eko uztailean, aurreko hilaren aldean. Uztaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 0,4 jaitsi da.


Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2025eko uztailean, aurreko hilarekin alderatuta prezioetan jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Erauzketa-industria (% 6,8koa) eta Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (% 2koa) izan direla. Aitzitik, prezioetan hiletik hilera igoera handienak izan dituzten sektoreak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,9koa) eta Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea eta Ura (biek % 1,7koa) izan dira.


Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, eta 2025eko ekainarekin alderatuta, Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,7 jaitsi dira, Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak % 0,9 jaitsi eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 0,1 igo izanaren ondorioz. Ekipo-ondasunetan eta Bitarteko ondasunetan % 0,1eko jaitsierak izan dira. Energiaren prezioa % 2,1 igo da.


Urte artean, 2025eko uztaila 2024ko uztailarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak izan dituzten adarrak dira Farmazia-produktuen fabrikazioa, % 10,3ko igoera, Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa, % 9,5ekoa, eta Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa, % 8,1ekoa. Aitzitik, Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea adarreko prezioek urte arteko % 9,7ko jaitsiera izan dute eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adarrekoek % 7,0koa.


Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Uztaila 2025

Excel csv
 IndizeaAldearen %
  m / m-1m / m-12
Indize orokorra112,20,2-0,4
    
SEKTORE-BANAKETA   
Ateratze-industriak133,3-6,8-3,2
Manufaktura-industria116,40,0-0,1
Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria127,40,01,5
Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza111,10,00,0
Zurgintza, papera eta arte grafikoak123,7-2,00,2
Kokeak eta petrolioa fintzen113,41,7-9,7
Industria kimikoa127,90,81,8
Botiken fabrikazioa119,20,010,3
Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak116,20,1-0,8
Metalurgia eta produktu metalikoak113,5-0,21,2
Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa124,10,49,5
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa123,10,38,1
Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa114,8-0,21,4
Garraiorako materialen fabrikazioa112,90,0-0,5
Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa117,3-0,40,6
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna65,72,9-7,0
Ura132,31,74,1
    
INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA   
Kontsumo-ondasunak124,5-0,73,2
Kontsumoondasun iraunkorrak114,30,11,1
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak127,3-0,93,8
Ekipo-ondasunak114,8-0,11,4
Bitarteko ondasunak116,4-0,10,7
Energia92,82,1-8,5

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2025eko Abuztuaren 22a

Iturria: Eustat. Industria Prezioen Indizea


Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde nagusien prezioen urte arteko aldakuntzak gora egin du Kontsumo-ondasunetan, eta % 3,2ko igoera izan du Kontsumo-ondasun iraunkorretan izandako % 1,1eko igoeraren eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorretan izandako % 3,8ko igoeraren ondorioz. Prezioak % 1,4 igo dira Ekipo-ondasunetan 2024ko uztailarekin alderatuta. Bestalde, Bitarteko ondasunetan prezioek urte arteko % 0,7ko igoera izan dute. Azkenik, Energiaren prezioek urte arteko % 8,5eko jaitsiera izan dute.





INFORMAZIO-OHARRA


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten ahaleginagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 80,05eko estaldurarekin kalkulatu da.


Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62    

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,2 igo dira 2025eko uztailean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria-prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024875_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali