2025/08/18ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (ECOMEX) 2025eko ekaina
Ondasunen esportazioak % 1,4 murriztu ziren 2025eko ekainean Euskal AEn
Produktu ez-energetikoen esportazioak, aldiz, % 2,5 hazi ziren
2025eko ekainean, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 1,4ko urte arteko jaitsiera izan zuten, EUSTATen datuen arabera. Zenbatekoa 2.732 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 2.770 milioi euroen aldean. Ondasun energetikoen esportazioak % 59,8 murriztu ziren eta ez-energetikoenak % 2,5 handitu ziren.
Gipuzkoan esportazioak % 16,6 igo dira eta Araban % 8,7; aitzitik, Bizkaiko esportazioak % 22,6 jaitsi dira.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Ekaina 2025
| |
ESPORTAZIOAK |
INPORTAZIOAK |
| |
Ekaina |
Ekaina |
| |
2024 |
2025 |
Gehikuntza (%) |
2024 |
2025 |
Gehikuntza (%) |
| EUSKAL AE |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
2.770.026 |
2.732.399 |
-1,4 |
2.266.519 |
2.296.448 |
1,3 |
| ENERGIAZKO GAIAK |
170.540 |
68.589 |
-59,8 |
511.047 |
428.914 |
-16,1 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK |
2.599.487 |
2.663.810 |
2,5 |
1.755.472 |
1.867.534 |
6,4 |
| URTEKO METATUA |
15.826.331 |
15.716.876 |
-0,7 |
13.819.834 |
13.603.433 |
-1,6 |
| ENERGIAZKO GAIAK |
1.112.273 |
667.122 |
-40,0 |
3.834.231 |
2.860.753 |
-25,4 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK |
14.714.058 |
15.049.754 |
2,3 |
9.985.603 |
10.742.680 |
7,6 |
| |
| ARABA / ÁLAVA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
807.701 |
877.591 |
8,7 |
592.423 |
644.584 |
8,8 |
| URTEKO METATUA |
4.574.294 |
4.947.670 |
8,2 |
2.981.382 |
3.493.225 |
17,2 |
| |
| BIZKAIA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
1.104.694 |
854.650 |
-22,6 |
1.193.467 |
1.177.359 |
-1,3 |
| URTEKO METATUA |
6.217.372 |
5.526.366 |
-11,1 |
8.133.950 |
7.227.991 |
-11,1 |
| |
| GIPUZKOA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
857.631 |
1.000.158 |
16,6 |
480.629 |
474.505 |
-1,3 |
| URTEKO METATUA |
5.034.664 |
5.242.840 |
4,1 |
2.704.502 |
2.882.216 |
6,6 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2022ko Ekainaren 16a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal AEko ondasunen inportazioek % 1,3ko igoera izan zuten eta 2.296 milioi eurora iritsi ziren. Inportazio energetikoek % 16,1 egin zuten behera, baina ez-energetikoek % 6,4 gora.
Merkataritza-saldoa positiboa da (436 milioi euro) eta estaldura-tasa % 119koa.
Arabako inportazioak % 8,8 igo dira, baina Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak % 1,3 jaitsi dira.
Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)
Xehetasunetan arreta jarriz, aurtengo ekainean muga-zergen bost partida esportatzaile nagusiak hauek dira: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (301,1 milioi euro, urte arteko 31,6 milioi euroko gehikuntzarekin, 2024ko ekainean baino % 11,7 gehiago), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (177,4 milioi euro, beraz, 18,2 milioi euro gutxiago, hots, % 9,3 gutxiago), "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (161,4 milioi euro; beraz, 42,9 milioi euroko gehikuntzarekin eta % 5,9ko hazkunde erlatiboarekin), "Arrantza-ontziak eta itsas produktuen tratamendurako lantegi-ontziak", 79,7 milioiko esportazioekin, eta "Petrolio-olio finduak" (61,5 milioi euro; beraz, aurreko urtean baino 18,6 milioi euro gutxiago, hau da, -% 23,2). Partida horiek guztizkoaren % 28,6 hartzen dute 2025eko ekainean, eta, guztira, 781,2 milioi euroko balioa dute.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
2.770.026 |
2.732.399 |
100,0 |
-1,4 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
269.570 |
301.143 |
11,0 |
11,7 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
195.653 |
177.449 |
6,5 |
-9,3 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
118.570 |
161.447 |
5,9 |
36,2 |
| Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako |
45 |
79.716 |
2,9 |
175.465,7 |
| Petrolioaren olio finduak |
80.077 |
61.492 |
2,3 |
-23,2 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
47.612 |
58.999 |
2,2 |
23,9 |
| Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
24.266 |
58.336 |
2,1 |
140,4 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
45.174 |
54.634 |
2,0 |
20,9 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
78.453 |
43.034 |
1,6 |
-45,1 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
45.145 |
40.536 |
1,5 |
-10,2 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
38.110 |
38.887 |
1,4 |
2,0 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
37.183 |
38.705 |
1,4 |
4,1 |
| Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
16.729 |
38.288 |
1,4 |
128,9 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
30.792 |
35.538 |
1,3 |
15,4 |
| Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako |
38.054 |
35.514 |
1,3 |
-6,7 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
27.273 |
34.704 |
1,3 |
27,2 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
37.725 |
34.150 |
1,2 |
-9,5 |
| Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
27.391 |
25.392 |
0,9 |
-7,3 |
| Arrain izoztua xerratu gabe |
4.934 |
23.607 |
0,9 |
378,5 |
| Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
21.281 |
22.565 |
0,8 |
6,0 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
32.303 |
22.294 |
0,8 |
-31,0 |
| Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak |
66.099 |
21.674 |
0,8 |
-67,2 |
| Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
27.476 |
21.609 |
0,8 |
-21,4 |
| Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. |
21.786 |
21.498 |
0,8 |
-1,3 |
| Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak |
20.111 |
20.944 |
0,8 |
4,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abuztuaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Araban, "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (lurralde honetan esportatutako guztizkoaren % 31,9) eta "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (zifra globalaren % 18,3), hots, muga-zergen bi partida nagusiek gehikuntza nabarmenak izan dituzte aurreko urtearekin alderatuta, 51 milioi euro eta 42,2 milioi euro hurrenez hurren. "Trenbide edo antzekoetarako ibilgailuen parteak" da gehien igo den partida (% 366,1); halaber, gorakada nabarmena izan du "Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak" partidak (35,5 milioi euro esportatu dira) —aurreko urteko aldi berean esportaziorik ez egoteak azaltzen du hazkunde hori—.
Aitzitik, "Kautxuzko pneumatiko berriak" (38 milioi euro gutxiago edo -% 71,3), "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 29,0) eta "Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak" (- % 20,7) partidetan atzera egin da; azken horiek esportazio guztien artean garrantzitsuenen artean daude.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
807.701 |
877.591 |
100,0 |
8,7 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
228.622 |
279.650 |
31,9 |
22,3 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
118.275 |
160.425 |
18,3 |
35,6 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
50.762 |
36.021 |
4,1 |
-29,0 |
| Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako |
0 |
35.514 |
4,0 |
- |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
41.188 |
32.672 |
3,7 |
-20,7 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
7.829 |
16.054 |
1,8 |
105,0 |
| Ardoa, mahats freskoarena |
14.768 |
15.593 |
1,8 |
5,6 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
53.236 |
15.265 |
1,7 |
-71,3 |
| Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak |
12.423 |
13.423 |
1,5 |
8,1 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
2.787 |
12.989 |
1,5 |
366,1 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abuztuaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Bizkaian nabarmentzekoa da "Xerratu gabeko arrain izoztua" partidaren igoera, 2024ko ekainean 3,5 milioi euro izatetik aurtengo ekainean 22,4 milioi euro izatera igaro baita (% 542,1). Gainerako partida nagusien artean, soilik "Kautxuzko pneumatiko berrien" esportazioek (% 10,4 eta 2,6 milioi euro gehiago) egin dute gora nabarmen. Aitzitik, Bizkaian esportazio-pisu handiena duten bi partidak murriztu egin dira: "Petrolio-olio finduak" eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak", % 23,9 eta % 17,6 jaitsi baitira hurrenez hurren, lehenengo kasuan 18,7 milioi euroko atzeraldi absolutuarekin eta bigarrenean 12,2 milioi eurokoarekin. Hala ere, murrizketa handiena (-% 50,1), 20 milioi euro gutxiago esportatuta, "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" partidari dagokio.
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
1.104.694 |
854.650 |
100,0 |
-22,6 |
| Petrolioaren olio finduak |
77.996 |
59.346 |
6,9 |
-23,9 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
69.811 |
57.559 |
6,7 |
-17,6 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
37.940 |
38.812 |
4,5 |
2,3 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
24.597 |
27.159 |
3,2 |
10,4 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
22.956 |
24.955 |
2,9 |
8,7 |
| Arrain izoztua xerratu gabe |
3.482 |
22.359 |
2,6 |
542,1 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
39.943 |
19.916 |
2,3 |
-50,1 |
| Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
20.866 |
19.426 |
2,3 |
-6,9 |
| Berotan ijetzitako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm |
19.695 |
16.408 |
1,9 |
-16,7 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
16.219 |
15.517 |
1,8 |
-4,3 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abuztuaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Gipuzkoan hamar partida esportatzaileenetako bat bakarrik murriztu da, "Trenbide edo antzekoetarako ibilgailuen parteak"; produktu horren esportazioak 9 milioi eurotan murriztu dira (-% 26,5).
Aipagarriak dira "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, bagajeak, posta eta abar" eta "Hamar pertsona edo gehiago —gidaria barne— garraiatzeko ibilgailu automobilak" atalen igoerak, 34 eta 21,4 milioi euro gehiago esportatu baitira, hurrenez hurren; hau da, % 141,4ko eta % 128ko hazkundeak izan dira. Aipatzekoa da, halaber, "Arrantza-ontziak eta itsas produktuen tratamendurako lantegi-ontziak". Produktu horren esportazioaren balioa 79,7 milioi eurokoa izan da 2025eko ekainean; igoera hori aurreko urteko aldi berean esportazio-operaziorik izan ez delako gertatu da.
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Ekaina 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
857.631 |
1.000.158 |
100,0 |
16,6 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
75.079 |
83.869 |
8,4 |
11,7 |
| Arrantza-itsasontziak eta itsasontzi faktoriak itsas produktuen tratamendurako |
0 |
79.707 |
8,0 |
- |
| Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
24.086 |
58.139 |
5,8 |
141,4 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
44.996 |
56.653 |
5,7 |
25,9 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
29.987 |
39.699 |
4,0 |
32,4 |
| Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
16.721 |
38.130 |
3,8 |
128,0 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
33.940 |
24.940 |
2,5 |
-26,5 |
| Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
16.239 |
21.990 |
2,2 |
35,4 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
20.075 |
20.113 |
2,0 |
0,2 |
| Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak |
18.849 |
19.318 |
1,9 |
2,5 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abuztuaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioak aztertuz gero, ikusten da bikoiztu egin direla "Petrolio-olio finduen" erosketak (% 106,4); izan ere, 263,9 milioi euro inportatuta, inportatutako produktu guztien % 11,5 hartzen du. Garrantziari dagokionez haren atzetik datorren partidak, "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak", aldiz, % 56,0 laga du (155,7 milioi euro inportatu ditu). Horrez gain, hamar partida nagusietatik beste bostek atzera egin dute inportatutako balioan: "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (-% 2,5), "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (-% 11,9), "Industria kimikoko eta honi lotutako beste prestakuntza eta produktu batzuk" (-% 29,4), "Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko eta xaflatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" (-% 28,4) eta "Elikagaien edo edarien industrietan erabilitako substantzia usaintsuen nahasketak" (-% 26,9).
Bestalde, zenbait partidatan, igoerak izan dira, aipatutako "petrolio-olio finduak" partidan emandakoaz gain: "Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak" (% 10,2), "Galdaketa, burdina edo altzairuzko txatarra" (% 9,3) eta "Metagailu elektrikoak eta horien zatiak" (% 17,2).
Jatorri/helmuga herrialdeak, 2025eko ekaina
Hilabete honetan, ranking esportatzailearen lehen postuetan honako hauek daude:
-Alemania: 437,4 milioiko balioa duten produktuak jaso ditu gure erkidegotik, % 112,7ko estaldura-tasarekin.
-Frantzia: 382,8 milioi euroko ondasunak esportatu dira herrialde horretara, % 200,3ko estaldura-tasarekin.
-Erresuma Batua: 194,8 milioi euroko balioagatik esportatu da, % 115,8ko estaldura-tasarekin.
-Italia: gure esportazioetatik 157,7 milioi herrialde horretara bideratu dira, eta estaldura-tasa % 136,0koa izan da.
-Ameriketako Estatu Batuak: herrialde horretara 151,3 milioi euroko salmentak egin dituzte, % 148,9ko estaldura tasarekin.
Alemaniaren kasuan izan ezik (% 4,5 gehiago esportatu da), urteko aldakuntzak negatiboak dira: Frantzia (-% 16,3), Erresuma Batua (-% 6,1), Italia (-% 9,8) eta Ameriketako Estatu Batuak (-% 9,1).
Bost herrialde horiek esportazioen guztizkoaren % 48,5 hartzen dute; horietako hiru EB27koak dira; bertan biltzen da esportazioen % 62,0.
2025eko lehen sei hilabeteetako metatuan esportazioak % 0,7 jaitsi dira, baina merkataritza-saldo positiboa mantendu da, 2.113 milioi eurotik gorakoa
Lehenengo sei hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioen kasuan, % 0,7ko jaitsiera txikia erregistratu da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 109.5 milioi euro gutxiago izan dira. Esportazioen zenbatekoa, berriz, 15.716,9 milioi eurokoa izan da aldi horretan.
Bizkaiko esportazioak Euskal AEko handienak dira, 5.526,4 milioi euro guztira; Gipuzkoakoak 5.242,8 miloi euro eta Arabakoak 4.947,7 milioi euro.
Produktu mota kontuan hartuta, erkidego osoan "Produktu ez-energetikoak" izan ziren nagusi esportazioan, 15.049,8 milioi eurorekin, 2024ko lehen sei hilabeteetan baino % 2,3 gehiago. Hazkunde hori ez zen homogeneoa izan; Bizkaiko esportazioak % 4,8 jaitsi ziren bitartean, Arabako eta Gipuzkoako esportazioek aurreko urtekoak gainditu zituzten, % 8,1ean eta % 4,2an, hurrenez hurren. Aitzitik, "Produktu energetikoen" esportazioak % 40,0 jaitsi dira Euskal Autonomia Erkidego osoan, urte arteko konparazioa eginez gero.
"10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" partida esportazioen artean liderra da 1.728 milioi merkaturaturekin, eta % 39,2ko igoera izan du. 25 partida nagusien artean, hazkunde esportatzaile handienak —% 100etik gorakoak— honako hauetan eman dira: " Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, bagajeak, posta eta abar " (229,9 milioi euro esportatu eta % 135,3 gehiago); ondoren datoz "Soja-olioa" (119,4 milioi euro esportatu eta % 119,5 gehiago) eta " Trenbide edo antzekoetarako ibilgailuen parteak" (% 112,1 gehiago, 279,5 milioi euro esportatuta —aurreko urteko aldi berean baino 147,7 milioi euro gehiago—).Beste aurrerapen nabarmen batzuk partida hauetan eman dira: "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, horien zatiak eta osagaiak barne" (44,7 milioi euro gehiago) eta "Hodietarako txorroten, balbula eta antzeko organoen artikuluak" (37,9 milioi euro gehiago).
Aldiz, hogeita bost partida nagusietatik lautan atzera egin da: "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" partidaren % 4,2ren eta "Petrolio-olio finduak" partidaren % 35,4ren artean.
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Ekaina 2025
| |
Kodea |
Izendapena |
Mila euro |
| |
|
ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
15.716.876 |
| 1 |
8703 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
1.728.111 |
| 2 |
8708 |
Automobilentzako zati eta osagarriak |
1.073.842 |
| 3 |
8704 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
758.255 |
| 4 |
2710 |
Petrolioaren olio finduak |
568.901 |
| 5 |
4011 |
Kautxuzko pneumatiko berriak |
421.783 |
| 6 |
7216 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
313.269 |
| 7 |
8481 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
300.775 |
| 8 |
7304 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
289.477 |
| 9 |
8607 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
279.469 |
| 10 |
8411 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
245.771 |
| 11 |
8605 |
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
229.903 |
| 12 |
7606 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
210.112 |
| 13 |
8504 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
191.313 |
| 14 |
7326 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
190.450 |
| 15 |
8537 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
170.832 |
| 16 |
9990 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak |
168.664 |
| 17 |
8428 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
145.207 |
| 18 |
8501 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
136.139 |
| 19 |
7325 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
134.883 |
| 20 |
8702 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
134.697 |
| 21 |
7222 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
134.003 |
| 22 |
0303 |
Arrain izoztua xerratu gabe |
123.054 |
| 23 |
8301 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
120.568 |
| 24 |
8483 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. |
119.904 |
| 25 |
1507 |
Soja-olioa |
119.405 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Abuztuaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2025eko lehen sei hilabete hauetako rankingaren arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 14,9rekin 2.344,3 milioi euroko balio baterako. Herrialde horretatik oso hurbil dago Frantzia, 2.342,1 milioi eurorekin eta esportazioen guztizkoaren % 14,9rekin. Ondoren, Erresuma Batua (% 6,5) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 6,0) datoz; lau herrialdeetan Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen % 42,3 biltzen da.
Euskal AE osorako inportazioen metatua 13.603 milioi euro ingurukoa da. Urte arteko alderaketa eginez gero, ikusten da aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 216,4 milioi euro gutxiago dela. Beherakada horren arrazoia da Bizkaiak, 7.228 milioi euroko inportazio metatuekin, % 11,1eko beherapena izan duela aldi horretan, hau da, 2024ko lehen sei hilabeteetan baino 906 milioi euro gutxiago. Bestalde, Arabako inportazioak (511,8 milioi euro gehiago, % 17,2), 3.493 milioi guztira, eta Gipuzkoakoak (177,7 milioi euro gehiago, % 6,6), 2.882 milioi euro guztira, igo egin ziren.
"Produktu ez-energetikoak" partiden inportazioa % 7,6 igo da, baina "Produktu energetikoen" partida % 25,4 jaitsi da.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2025eko urtarriletik ekainera, 2.113 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa % 115,5 izatera heldu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62